Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2024.02.20 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 20.02.2024

Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez izan dugu bisitan gaurko saioan,. Edukiontzi marroiak jarri berri dituzte herrian eta bertara organikoa botatzeko poltsa bereziak banatzeo azken eguna gaur dela esan digu. Datu ekonomiko batzuk ere jaso ditugu.

2024.02.19 Mikel Balentziaga Zakur txokoa 19.02.2024

Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2024.02.19 Joseba Sagastibeltza dantzaria KANTU BAZKARIA 19.02.2024

5. aldiz antolatu du Aurrera dantza taldeak Kantu Bazkaria. Aurten martxoaren 9an izanen da Leitzako eskoletako jangelan. Musika, kantua, dantza, ikuskizuna uztartuko dituzte bertan eta maha inguruan hori guzia. Berrikuntzak ere badirela kontatu digu Joseba Sagastibeltza dantzariak.

2024.02.19 Garazi Albizua idazlea -Aurkezpena solasaldia- 19.02.2024

Ostegun honetan otsailare 22an bi libururen aurkezpena eta solasadia izanen da Leitzako Herri Aretoan. Bi egileak bertan izanen dira, Iñaki Sagredo eta Garazi Albizua. Gaur Garazi Albizuarekin aritu gara hizketan. Entzun ostegunera begira kontatu diguna podcast honetan.

2024.02.19 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 19.02.2024

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2024.02.19 Joxe Landa eguraldia 19.02.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.02.15 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 15.02.2024

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2024.02.15 Maialen Huarte Euskalerria irratia 15.02.2024

Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.

2024.02.15 Oihana Erbiti Farmazilaria 15.02.2024

Hilabetean behin farmaziatik bisitan izaten dugu gurean Oihana Erbiti farmazilaria. Lanbideak dituen hainbat gai izaten ditugu hizpide eta hainbat botiken inguruko informazioaz eta erabilpenaz ere aritzen gara. Garaian garaiko gaixotasunen ingurukoak ere jasotzen ditugu.

2024.02.15 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 15.02.2024

Mendialdea mankomunitaten edukiontzi marroiak jarri ditu herrian. Gaurtik aurrera erabilgarri izanen dira, baina horretarako konpostagarri diren poltsak jaso behar dira mendialdeko bulegoetan. Horretarako 4 egun jarri dituzte. Horrela kontatu digu Mendialdeko teknikariak.

2024.02.15 Jon Egizabal txirrindularia 15.02.2024

Jon Egizabalek denboraldi berria hasiko du Otsailaren 18an Chelvan (Valentzian). Junior mailan mundiko kopa osptuko baita bertan. Espainiako selekzioarekin ariko da 9 txirrindulariez osatutako taldean. Munduko txirrindulari hoberenekin lehiatzeko aukera izanen du. Horrela kontatu digu gaur berak.

2024.02.14 Kristina Urrutia Euskara teknikaria 14.02.2024

Euskara teknikariaren txanda gaur gure saioan. Kristin Urrutia KORRIKAren edizio berriaz aritu zaigu. Korrika kulturalaren egitaraua ere kontatu digu eta martxoaren 19a, korrika igaroko den eguna prestatzeko batzar irikia ere antolatu dutela kotatu digu. Entzun hemen .

2024.02.14 Iñaki Zablaeta ELA sindikatua 14.02.2024

ELA sindikatuko Iñaki Zabaletarekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Nafarroako aurrekontuen inguruan aritu zaigu. Nafarroako Gobernuaren 2024. urterako aurrekontuen irakurketa egin digu. Aste honetan prentsaurrekoa eman du sindikatuak, elkarretaratzea ere antolatu dute.

2024.02.13 Ibai Azurmendi Txirrindularia 13.02.2024

Leitzako Ibai Azurmendi txirrindulariarekin aritu gara gaurko saioan. Andaluzian da, bihar (otsaial 14) hasiko den Andaluziako itzulian parte hartzeko. Azken asteetan eroriko bat ere izan du eta horren ingururan ere aritu zaigu. Entzun Ibai Azurmendik kontatu diguna

2024.02.13 Joxe Mari Baraibar Leitzako Jubilatuen Elkartea 13.02.2024

Leitzako Jubilatuen Elkarteko Joxe Mari Baraibarrekin aritu gara gaurko saioan. 2024. urterako antolatu dituzten hainbat bidai, ekitaldi, hitzorduren berri eman digu besteak beste. Jubilatuen elkartearen inguruan luze eta zabal aritu gara. Entzun Podcast honetan elkarrizketa.

2024.02.13 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 13.02.2024

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2024.02.12 Gabriel Saralegi Herri kirolak 12.02.2024

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2024.02.12 Jokin Zabaleta Erdiz birizik 12.02.2024

Erdiz bizirik plataformako kide Jokin Zabaletarekin aritu gara gaurko saioan. Lehengo astean prentsaurrekoa eman zuen plataformak egoeraren inguruan. Meategia egiteko beste pauso bat eman duela Nafarroako Gobernuak salatu zuten. Horrela kontatu digu plataformako kideak.

2024.02.12 Josetxo Zabaleta EHko eta Leitzako MUS txapelketak 12.02.2024

Euskal Herriko eta Leitzako MUS txapelketak burutzen ari dira Leitzan. Otsailaren 17an larunbatean hirugarren kanporaketa jokatuko da Leitzako Gaztañaga tabernan arratsaldeko 16.00etan. Josetxo Zabaleta antolatzailea orain artekoaz aritu zaigu gaurko saioan.

2024.02.12 Joxe Landa eguraldia 12.02.2024

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2024.02.09 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 09.02.2024

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2024.02.09 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 09.02.2024

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.02.09 Fernando -Pollo- Goizuetako Karnabalak 09.02.2024

Goizuetako karnabalak igande honetan hasiko dira. Hiru eguneko festa eginen dute Goizuetarrek eta laugarren bat Iñauteri ondorengo larunbatean, kontuen eguna alegia. Gaur Goizuetara egin dugu eta bertako antolatzaile batekin aritu gara hizketan. Entzun bertatik kontatu digutena.

2024.02.07 Iera Agirre Iturriaga ADOS binakako txapelketa 07.02.2024

ADOS pilotan antolatutako Binakako txapelketak jarraitzen du. Aurreko asteburuan Iruritan eta Leitzan izan ziren kanporaketak. Horren inguruko informazioa eman digu gaur gure saioan Iera Agirre Iturriaga Ados pilotako pilotariak. Entzun elkarrizketa honetan

2024.02.07 Vinaixa Gartzia Jeiki abesbatzako zuzendaria 07.02.2024

Jeiki abesbatzak zuzendari berria du. Vinaixa Gartzia Hernaniarra. Abesbatza eta kantu mundua zaildua, eskarmentu handikoa. Gaur gure saioan izan da Leitzako Jeiki Abesbatzako zuzendaria eta berarekin aritu gara, bere kantu ibilbideaz eta Leitzako Jeiki abesbatzaren inguruan.

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.