Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2024.02.26 Urko Berastegiko zinegotzia - BE asteburua - 26.02.2024 12:55
BE asteburuaren bigarren edizioa ospatuko dute Berastegin asteburu honetan, martxoaren 1etik 3ra. Egitarazu zabala antolatu dute bertan. HItzaldi, ibilaldi, azoka... Gaur Berastegiko udaletxeko zinegotziarekin aritu gara gaiaren inguruan. Entzun elkarrizketa honetan.
2024.02.26 Gabriel Saralegi Herri kirolak 26.02.2024 11:07
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2024.02.26 Jon Egizabal Mendi txirrindularia 26.02.2024 5:05
Mendi txirrindularia da Jon Egizabal. Nafarroako txapelduna da eta Valentzian izan da munduko kopan. Karrera zenbait izanen dira munduko kopan eta munduko onenak izena emana dute. Aurreneko karrera Valentzian burutu da. Txirrindulari Leitzarrak ze esperiantzia izan duen kontatu digu.
2024.02.26 Joxe Mari Azpiroz Jeiki Abesbatzaren 50. urteurrena kontzertuak 26.02.2024 19:12
50 urte bete ditu Leitzako Jeiki abesbatzak. Hori horrela kontzertu berezi ugari antolatu ditu eta lehenengoa martxoaren 17an izanen da Iruñeako Aizaga abesbatza, Leitzako Jeiki abesbatza eta orkestra sinfonikoa ariko dira. Horrela kontatu digu Joxe Mari Azpiroz kideak.
2024.02.26 Iker Urkiola Erleta eskola 26.02.2024 14:07
Erleta eskolako zuzendaritza taldera egin dugu gaurko saioan, Hamabostero izaten gara beraieki eskolako informazioa zabaltzeko asmoz. Gaurkoan Eskola jardunaldi jarraitua edo zatitua bozketak zein emaitza eman duen kontatu digute bertatik besteak beste, entzun elkarrizketa honetan.
2024.02.26 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak - Zelaiaren egoera- 26.02.2024 10:28
Aurrerako futbol taldeko kide Iker Bengoetxea izan dugu gaur gure saioan. Leitzako Arkixkil futbol zelaiaren egoera dela eta Leitzako udalak batzar irikia antolatu du gaurko (otsailak 26). Iker Bengoetxea Aurrerako kidearekin gaiaren inguruan aritu gara gaurko saioan.
2024.02.26 Joxe Landa eguraldia 26.02.2024 0:31
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.02.23 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldeak 23.02.2024 8:30
Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna
2024.02.23 Eneko Villegas Irati irratia 23.02.2024 9:34
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2024.02.23 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 23.02.2024 10:01
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2024.02.23 Ekaitz Astibia Torreak 30 urte kontzertuak 23.02.2024 13:14
Leitzako Torrea herrikoak 30 urte bete ditu. Hori dela eta kontzertuak antolatu dituzte martxoaren 23rako. Torrearock osaptuko dute egun horretan. Rotten XIII, The Calyton, Neskatasuna, Herdoil eta DJ Üzkülüz arituko dira Leitzako Herri Aretoan. Horrela kontatu digu Ekaitz Astibia antolatzaileak.
2024.02.23 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 23.02.2024 30:10
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero trikitilari baten inguruko informazioa ekartzen digu eta baita asteburuko agenda ere. Gaurkoan Sakabi trikitilari handia hobeki ezagutu dugu besteak beste
2024.02.23 Joxe Landa eguraldia 23.02.2024 0:25
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.02.22 Maider Amantegi eta Junkal Otxotorena Nola zaindua izan nahi duzu? 22.02.2024 18:14
Zaintzea giza izaeraren berezko ekintza da. Pertsona guztiok bizitzako uneren batean zainduak izan behar dugu, zaurgarriak garelako. Zaintzarik gabe ez dago gizarterik. Hau horrela Nola zaindua izn nahi duzu? galderari erantzunez partehartze prozesua martxan jarri dute Leitzan.
2024.02.22 Mikel Zabaleta Ehbilduko parlamentaria 22.02.2024 19:59
Nafarroako Parlamentura egin dugu gaurko saioan. Ehbilduko MIkel Zabaletarekin aritu gara hizketan. Gaur Espainiako Auzitegi Gorenak trafiko eskumena Nafarroaren esku uzteko dekretua bertan behera utzi duela eta gaiaz aritu gara. Entzun Mikel Zabaletak kontatu diguna
2024.02.22 Maialen Huarte Euskalerria irratia 22.02.2024 12:07
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
2024.02.22 Maite Perurena Gizarte zerbitzuak 22.02.2024 28:22
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2024.02.22 Joxe Landa eguraldia 22.02.2024 0:51
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.02.21 Mertxe Ibarra Ikusmena lantzeko ikastaroa 21.02.2024 7:36
Arkupea elkarteak Ikusmena lantzeko ikastaroa antolatu du Leitzan. Martxoan 4 saio eginen dituzte eta iada izena emateko epea zabalik dago. Izena eman nahi duenak Arkupeak elkartera deitu beharko du. Guar ikastaroa emanen duen lagunarekin aritu gara hizketan .
2024.02.21 Iera Agirre Iturriaga ADOS binakako txapelketa 21.02.2024 5:21
ADOS pilotan binakako txapelketaren informazioa jaso dugu gaurko saioan. Iada hainbat jardunaldi burutu dira baina oraindi bada txapelketa. Gaur Iera Agirre Iturriaga pilotariarekin aritu gara hizketan eta azkeneko asteburuan izandako partiden berri eman digu eta baita datorren asteburuan izanen diren partiduen berrie ere.
2024.02.21 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 21.02.2024 20:56
IRATXE kontsumitazaileen elkarteko kidea hamabostean behin gurean izaten da. Kontsumitzaileei dagozkien gaiak jorratzen ditu gurean. Informazioa emateaz gain, kontsumitzaileek dituzten galdera edo kezkak argitzen ere saiatzen da kontsumitzaileen elkarteko kidea.
224.02.21 Joxe Landa eguraldia 21.02.2024 0:44
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2024.02.20 Garbiñe Arkupeak elkartea 20.02.2024 11:01
Arkupeak elkartera egin dugu gaurko saioan. Garbiñerekin aritu gara hizketan. Hainbat hitzordu, bidai, otordu antolatuak dituzte datozen aste eta hilabeteetarako. Hala ere bestelako hainbat ekimen ere antolatu dituzte eta tartean ikastaroak eta tarteko ikusmen ikastaroa Leitzan.
2024.02.20 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 20.02.2024 7:17
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2024.02.20 Joxe Landa eguraldia 20.02.2024 0:50
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.