Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025.03.25 Mikel Balentziaga Zakur Txokoa 25.03.2025 21:56
Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2025.03.25 Joxe Landa eguraldia 25.03.2025 0:27
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.24 Nahia Alonso Leitzako Kross Herrikoia 24.03.2025 6:47
Leitzako Kross Herrikoia aurten apirilaren 12an izanen da. Arratsaldean buruko dira lasterketak eta iluntze gauerako ere zer edo zer antolatzen ari direla jakin dugu. Iada izenak emateko aukera era badagoela kontatu digu Nahia Alonso antolatzaileak elkarrizketa honetan.
2025.03.24 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa Nafarroako finala 24.03.2025 16:00
Euskal Herriko Mus Txapelketako herrialdeko, nafarroako finala igaro berri da. Nafarroatik 32 bikote joanen dira Euskal Herriko Final handira, horietatik 2 bikote leitzatik. Gaur Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan. Entzun hemen.
2025.03.24 Mikel Zabaleta EHBILDUko parlamentaria 24.03.2025 20:33
Nafarroako parlamentura egin dugu gaurko saioan. Hilabetean behin han izaten gara Mikel Zabaleta parlamentariarekin. Eguneroko hainbat gai izaten ditugu hizpikde Milekin. Gaur hizketarako gai zenbait ere izan ditugu. Entzun elkarrizketa honetan eman digun informazioa.
2025.03.24 Aitor Arozena Ttipi ttapa Erran.eus 24.03.2025 9:36
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
2025.03.24 Joxe Landa eguraldia 24.03.2025 0:37
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.21 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 21.03.2025 9:44
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.03.21 Palmi Duhal Jimenez KERA Gipuzkoako Ijito Emakumeen elkartea 21.03.2025 22:20
Estereotipo asko hausten dituen pertsona da Palmi Dual Jimenez Irundarra: emakumea, gaztea, ijitoa eta euskalduna. Kera Elkarteko koordinatzailea da, ijito elkarte feministako kidea. Haien helburu nagusietako bat aurreiritziekin apurtzea da. Gaur gure saioan izan dugu.
2025.03.21 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 21.03.2025 8:31
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2025.03.21 Eneko Villegas Irati irratia 21.03.2025 8:47
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2025.03.21 Joxe Landa eguraldia 21.03.2025 0:58
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.20 dabid anaut leitzako alkatea 20.03.2025 9:55
Leitzako alkatea izan dugu gaurko saioan. Udalak lizitaziora atera zituen Geltokiko eta Arkixkil Futbol Zelaiko lanak eta hainbat enpresak beraien proiektuak bidali dituzte. Gaur horien inguruko informazioa, xehetasunak eman dizkigu Leitzako alkate Dabid Anautek.
2025.03.20 elena errasti eta javier irigoien danbolin eta aralar udal musika eskolak 20.03.2025 18:00
Aralar udal musika eskolak Orioko Danbolin musika eta dantza eskola gonbidatu du larunbaterako. Martxoaren 22an Leitzako Herri Aretoan saio ederra eskentzekoak dira. Gaur bi eskoletako zuzendariekin aritu gara hizketan gure saioan eta egun horretako xehetasunak eman dizkigute.
Josetxo zabaleta euskal herriko mus txapelketa nafarroako finala 20.03.2025 10:50
Euskal Herriko Mus Txapelketak beste koska bat igoko du larunbatean, martxoaren 22an Nafarroako finalarekin. Leitza eta inguruetan bikote askok parte hartu du. Gaur Josetxo Zabaleta antolatzailearekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasun guziak.
2025.03.20 Andrea elia jabat kulturartekotasun teknikaria 20.03.2025 17:38
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2025.03.20 joxe landa eguraldia 20.03.2025 0:39
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.19 iera agirre iturriaga ados pilota binakako txapelketa finalerdiak 19.03.2025 8:02
Ados pilotak antolatzen duen binakako txapelketa finalerdietara iritsi da. Bi finalerdi izanen dira datorren asteburuan, martxoaren 22 eta 23an. Gaur Ados pilota elkarteko kide, pilotari Iera Agirre Iturriagarekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasunak.
2025.03.19 kristina urrutia euskara teknikaria euskaraldia 19.03.2025 24:28
Euskara teknikaria Kristina Urrutia hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2025.03.19 joxe landa eguraldia 19.03.2025 0:27
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.18 gabriel saralegi herri kirolak binakako txapelketa finala 18.03.2025 15:05
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2025.03.18 Josune Guerra ELA sindikatua Greba 18.03.2025 11:34
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta alferrikakoak egin ondoren, sindikatuek apirilaren 9rako greba deitzea erabaki dute, eta Administrazioko langile guztiak...
2025.03.18 Amaia Astibia Errigora Leitza 18.03.2025 13:47
Leitzako Errigora taldeko Amaia Astibiarekin aritu gara hizketan. Errigoraren kanpaina bete betekoan garen honetan hainbat xehetasun eman dizkigu. Besteak beste produktu batzuk bukatzear direla kontatu digu gaurko emanean. Entzun Amaia Astibiak kontatutakoa.
2025.03.18 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 18.03.2025 9:23
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2025.03.18 Ainhoa Cenzano Itzaire Haur Eskola 18.03.2025 8:34
Leitzako Itzaire Haur Eskolak ate irikiak jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 20rako eta 24tik aurrera aurrematrikulazio kanpaina hasiko du. Gaur Leitzako Itzaire Haur Eskolara egin dugu eta bertako lagunekin aritu gara. Xehetasunak Ainhoa Cenzanok eman dizkigu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.