Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025.04.01 Harkaitz Delgado Leitzako liburuzaina 01.04.2025 24:06
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
2025.04.01 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea 01.04.2025 12:59
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2025.04.01 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 01.04.2025 9:05
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
2025.04.01 Joxe Landa eguraldia 01.04.2025 0:32
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.31 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota Finala 31.03.2025 5:31
Larunbatean, martxoaren 29an jokatu ziren Ados pilotak antolatutako bi finalak, promozio eta lehen mailakoa. Partidu bikainak ikusteko aukera izan zen Iruñeako Labrit pilotalekuan. Emozio handiko finalak eta eguna izan ziren. Horrela kontatu digu Iera Agirre Iturriaga pilotariak.
2025.03.31 Miren Tirapu Kultur teknikaia apirileko egitaraua 31.03.2025 13:03
Apirileko egitarauen berri eman digu Miren Tirapu kultur teknikariak. Leitzako Herri Aretoan hainbat hitzordu antolatu ditu, zinea, dantza, kontzertu... Gaur Leitzako kultur teknikariak xehetasun guziak eman dizkigu. Entzun elkarrizketa honetan Mirenek kontatu diguna.
2025.03.31 Iker Urkiola Erleta eskola 31.03.2025 13:35
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
2025.03.31 Arkaitz Ortiz Uharte Arakilgo Tren istripua 31.03.2025 20:38
28 urte bete dira guar, martxoak 31, Uharte Arakilen tren istripua gertatu zela. Gaur treneko bagoi batean zegoen lagun batekin aritu gara hizketan. Bizirik baina zauri larriekin atera zen bertatik, orduan 17 urte zituen eta horrela kontatu digu orain 28 urte gertatutakoa.
2025.03.31 Joxe Landa eguraldia 31.03.2025 0:43
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.28 Iera Agirre Iturriaga Ados pilota Binakako Pilota Txapelketa Finala 28.03.2025 7:31
Bihar martxoak 28, larunbata jokatuko da Ados pilota antolatzen duen Binakako Pilota Txapelketako Finala Iruñeako Labrit Pilotalekuan. Lehendabizi promozioko bi bikotea ariko dira ondoren lehen mailako beste bi. Finala Zubietako "Etxeko" pilotaria omentzeko ere baliatuko dute. Entzun elkarrizketa.
2025.03.28 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 28.03.2025 9:53
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.03.28 Ibai Fernandez Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa 28.03.2025 15:26
Iruñea, 2025eko martxoaren 27an. medicusmundi erakundeak bere “Nafarroa Ruandaren alde” ekimena aurkeztu du, Foru Komunitatearen eta Afrika erdialdeko herrialdearen arteko lokarriak indartze aldera, 50 urtean baino gehiagoan mantendu den harremana oinarri harturik, ruandarren osasuna hobetzeko eta nafar gizartea Ruandako egoeraz sentsibilizatzeko. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren lagun...
2025.03.28 Eneko Villegas Irati irratia 28.03.2025 7:57
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2025.03.28 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Agenda 28.03.2025 7:06
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
2025.03.28 Joxe Landa eguraldia 28.03.2025 0:39
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.27 Kristina Urrutia Euskaraldia aurkezpena Leitzan 27.03.2025 6:00
Maiatzean ospatuko da aurtengo Euskaraldia. Nafarroan iada hamaikakoa aurkeztua dago eta martxoaren 28an, ostiralean Leitzako hamaikako aurkeztuko da Euskaraldia aurkezteaz gain. Horren inguruko xehetasunak eman dizkitu Euskara Teknikari Kristina Urrutiak.
2025.03.27 Oihana Erbiti Farmazilaria 27.03.2025 22:52
Hamabostean behin farmaziatik botikaria izaten dugu gurean, Oihana Erbiti hamabostean behin izaten da gurean, bere lanbideari buruzko hainbat kontu izaten ditugu hizpide, asko dugula ikasteko eta kontutan hartu beharrekoak saioro erakusten digu, entzun hemen.
2025.03.27 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa 27.03.2025 26:16
Plazaola Partzuergora egin dugu gaurko saioan. Maitena Ezkutari arduradunarekin aritu gara hizketan. Besteak beste Mendialdeko Aktzibazio Plaza izan dugu hizpide, baita Plazaolako bide berdearen zehar egin diren hainbat lanen inguruan ere eta ekitaldi zenbaiten berri ere eman digu.
2025.03.27 Joxe Landa eguraldia 27.03.2025 0:25
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.26 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea 26.03.2025 6:51
Mendialdea Mankomunitateak 2024ko azaroan jarri zuen martxan edukiontzi marroiaren erabilera sustatzeko kanpaina Areson, Goizuetan, Leitzan eta Lekunberrin. Kanpaina amaitu zenetik hiru hilabete igaro direnean, Mendialdea Mankomunitateak oso positibotzat jo ditu lortutako emaitzak, «selektiboki bildutako biohondakinen ehunekoa % 6 igo da eta aldi berean, edukiontzi horretan agertzen diren elementu...
2025.03.26 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea 26.03.2025 20:32
Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
2025.03.26 Joxe Landa eguraldia 26.03.2025 0:33
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.03.25 BE asteburua Berastegin Urko Atxukarro 25.03.2025 13:00
Gaurko saioan Berastegi herrira egin dugu. Datorren asteburuan martxoaren 28tik 30era BE asteburua ospatuko dute. Ostiralean hasiko da eguerdi partean. Hitzaldiak, mahai inguruak, erakusketa, ibilaldia, azoka, musika, denetatik antolatu dute, horrela kontatu digute gaurko saioan.
2025.03.25 Erleta eskolako LH2 saioa 25.03.2025 29:23
Leitzako Erleta eskolako ikasleak izan ditugu gaurko saioan. LH2 mailako lagunak izan ditugu eta hainbat astetan prestatutako saioa eskeini digute. Informazioa, asmakizunak, kantuak, txisteak, bertsoak... saio ederra eskeini digute Erleta Eskolako lagunak, entzun hemen .
2025.03.25 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 25.03.2025 9:05
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.