Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2025.08.08 Dabid Anaut alkatea Leitzako Pestak 08.08.2025 16:18
Leitzako alkatea izan dugu gaur gure estudioetan. Dabid Anautekin Leitzako Pestetaz aritu gara hizketan. Bihar, abuztuaren 9tik aurrera nahikoa pesta izanen da herrian. Pestetako hainbat gairen inguruan aritu gara Leitzako alkatearekin, entzun elkarrizketa honetan.
2025.08.098 Jokin Barriola Burutik taldea Leitzako Pestak 08.08.2025 23:36
Burutik taldearen kontzertua izanen da abuztuaren 9an, larunbatean, Leitzako plazan. Gaueko 23.30etan hasiko da kontzertua. Gaur Burutik taldeko Jokin Barriolarekin aritu gara hizketan. Taldearen inguruan aritu gara baita larunbatean emanen duten kontzertuaren inguran ere.
2025.08.08 Uxue Arzallus Berastegiko Zinegotzia Festak 08.08.2025 11:38
Berastegiko Sanlontzoak abuztuaren 6ea hasi ziren eguerdiko 12.00etan botatako txupinazoarekin. Abuztuaren 10 arte festetan izanen dira Berastegiarrak. Gaur bertara egin dugu eta Uxue Arzallus zinegotziarekin aritu gara hizketan. Giro bikaina topatu dugu Berastegin.
2025.08.08 Joseba Sagastibeltza Aurrerako PIlota Eskola Pestak 08.08.2025 14:51
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.08.08 Eneko Villegas Irati Irratia 08.08.2025 8:30
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2025.08.08 Ainara Saralegi eta Andoni Amadoz Atekabeltz Gaztetxea 08.08.2025 14:26
Leitzako Atekabeltz Gaztetxera ere egin dugu. Aurtengo pestetan egitarau ugaria antolatu dute musikak hartuko duelarik protagonismoa. Abuztuaren 9an hasi eta festek irauten duten bitartean nahikoa kontzertu, hitzordu antolatu dituzte. Horrela kontatu digute bertako bi kidek.
2025.08.07 Eneritz Sestorain Gazte Eguna Leitza 07.08.2025 8:50
Leitzako Pestetako Gazte Egunaren nundik norakoak jaso ditugu gaurko saioan. Enertiz Sestorainerekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Larunbatean, abuztuaren 9an eta abuztuaren 14erako antolatu dituzte hainbat hitzordu. Horren ingurukoak jaso ditugu gaurkoan.
2025.08.07 Joxe Landa eguraldia 07.08.2025 0:23
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.08.07 Unai Olano Plazako Binakako Pilota Txapelketako finala 07.08.2025 6:20
Aurrerak antolatzen duen Plazako Binakako Pilota Txapelketa bere azken txanpara iritsi da. 3. eta 4. postuetarako partida eta finala ostiralean, abuztuaren 8an jokatuko dira Leitzako Plazan arratsaldean. Gaur Unai Olano antolatzaileak horrela kontatud digu.
2025.08.07 Josune Martzol Etxera Kantu Bazkaria Pestak 07.08.2025 7:14
Etxera Kantu Bazkaria urtero legez abuztuaren 10ean, txupinazo egunean izanen da Leitzan. Sarek antolatzen duen bazkariaren inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. Josune Martzolekin aritu gara gaiaren inguruan, entzun elkarrizeta honetan kontatu diguna.
2025.08.07 Erasoen Kontrako Protokoloa Aitana eta Maider Berdintasun Mahaia 07.08.2025 25:38
Berdintasun Mahaiko bi kiderekin Festetara begira jarri gara. Erasoen Aurkako Protokoloa aurkeztu digute eta protokoloak jastozen duena kontatu digute. Aitana eta Maider izan dira gurekin, Lañaide Gazte Talde Feministako kide lehena eta zinegotzia bigarrena.
2025.08.06 Ramon Latasa Sariketa Antton Espelosin 06.08.2025 12:41
Ramon Latasa Sariketaren XXII. edizioa abuztuaren 9an, larunbatean izanen da Sunbillan. Aurten ere Herri Kirol festa handia antolatu dute. Bertako aizkolaria zenari omena egiteko. Gaur Antton Espelosin antolatzailearekin aritu gara hizketan eta berak eman dizkigu xehetasunak.
2025.08.06 Leitzako Ezpata Dantza Omenduak Pirritx Porrotx eta Marimototx 06.08.2025 8:34
Leitzako Udaletxeak eta herriak urtero abuztuaren 11an ezpatadantza garian eragile edo norbanakoren bat omentzen du. Aurten udalak horrela jakinarazita Pirritx, Porrotx eta Mari Motox izanen dira omenduak. Gaur Porrotxerekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan.
2025.08.06 Gabriel Saralegi Herri Kirolak Leitzako Festak 06.08.2025 4:24
Herri Kiroletara egin dugu gaurko saioan. Leitzako Pestetako Herri Kirolen ingurukoak jaso ditugu. Urtero bezela abuztuaren 11an ta 15ean izanen dira Herri Kirolak. Gabriel Saralegik ekarri digu Pestetako Herri Kirolen informazioa, Entzun elkarrizketa honetan.
2025.08.06 Fernando -Pollo- Goizutako Fiestak 06.08.2025 20:10
Goizuetako Fiestak. Goizuetako festen inguruko informazioa jaso dugu gaurko saioan. Fernando, "Pollo"k kontatu digu aurtengo festetako zer antolatu duten herrian. Abuztuaren 14ean hasi eta 18an bukatuko dira aurtengoak. Adin guzietarako egitaraua prestatu dute.
2025.08.05 Olatz Telleria eta Alaitz Olano Aresoko Festak 05.08.2025 19:10
Aresoko Festak laster izanen dira, abuztuaren 14ean hasi ta 18ra arte. Gaur Aresoko Festa Batzordeko bi kiderekin aritu gara hizketan. Olatz Telleria eta Alaitz Olano izan ditugu gure saioan eta beraiek eman dizkigute aurtengo festen inguruko xehetasunak.
2025.08.05 Oihane Calderon Prebetnzio Programa Festak 05.08.2025 15:42
Gizarte Zerbitzuetako Prebentzio programako teknikariarekin aritu gara hizketan. Oihane Calderonekin aurtengo festen inguruan aritu gara eta prestatu duten kanpainaren berri eman digu. Xehetasun guziak elkarrizketa honetan kontatu dizkigu, entzun berak esandakoa.
2025.08.05 Iñaki Zabaleta Leitzako Erraldoien konpartsa 05.08.2025 17:20
Leitzako Erraldo eta Buru Handien konpartsara ere egin dugu gaurko saioan. Iñaki Zabaleta konpartsakidearekin aritu gara hizketan eta berak argitu dizkigu aurtengo pestetan noiz eta zein ibilbide eginen dute. Markina Xemeingo kon partsa gonbidatu dutela ere esan digu.
2025.08.05 Ainara Saralegi Aurrera Kirol Elkartea Pestak 05.08.2025 7:49
Leitzako Pestak izan ditugu hizpide Aurrera Kirol Elkarteko Ainara Saralegirekin. Elkartean pestetan taberna bilakatzen da eta hainbat hitzordu ere antolatzen dituzte. Gaur hitzordu eta ordutegien inguruan aritu gara Aurrerako kidearekin . Entzun elkarrizketa honetan.
2025.08.05 Joxe Landa eguraldia 05.08.2025 0:49
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
2025.08.04 Iñaki Zabalo Leitzako Pestak 04.08.2025 23:58
Leitzako Pestak abuztuaren 10etan hasiko dira nahiz eta abuztuaren 9rako hainbat hitzordu antolatu ditu bertako pesta batzordeak. Gaur udaletxeko zinegotzi eta pesta batzordeko Iñaki Zabaletak eman dizkigu aurtengo pestateka xehetasun guziak. Entzun elkarrizketa honetan.
2025.08.04 Eleni Zabaleta eta Eñaut Lasarte Leitza Palestina 04.08.2025 19:03
Palestinari babesa emateko Leitzao taldeak hainbat hitzordu antolatu ditu aurtengo pestetarako. Larunbatean, abuztuaren 9an izanen dira ekitali nagusiak. Gaur Taldeko bi kide etorri dira gurera eta beraiek eman dizkigute xehetasunak. Entzun Eleni eta Eñautek aipatutakoa.
2025.08.01 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 01.08.2025 7:19
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2025.08.01 Maitena Ezkutari Plazaola Ezagutu Programa 01.08.2025 17:02
Plazaola Partzuergo Turistikoak "Plazaola ezagutu: Bizi Lurra, bizi komunitatea" programa jarriko du martxan abuztuan, Mendialdeko landa-bihotza zeharkatzen duen proposamen parte-hartzailea, doako jarduera inklusibo eta iraunkorrekin. Maitena Ezkutarik horrela kontatu digu.
2025.08.01 Joxe Landa eguraldia 01.08.2025 0:43
Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.