Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2025.09.23 Miren Latasa Kiroldegia Anikote 23.09.2025

Leitzako Anikote Kirol Enpresako gerente Miren Latasarekin aritu gara hizketan. Ikasturte berri honetarako ikastaro ugari antolatu dituzte adin guzietarako. Kiroldegiko bazkide egiteko aukerak ere aipatu dizkigu. Entun elkarrizketa honetan Miren Latasak kontatu diguna.

2025.09.23 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 23.09.2025

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2025.09.23 Harkaitz Delgado liburuzaina 23.09.2025

Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan

2025.09.23 Joxe Landa eguraldia 23.09.2025

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2025.09.22 Maria Pilar Artola Eskolako Sukaldari Ohia Erretiroa 22.09.2025

40 urtez aritu da Maria Pila Artola Leitzako Erleta Eskolan sukaldari. Ideia handirik gabe hasi zen orduan laguntzaile eta 40 urte igaro dira geroztik. Orain erretiroa hartu du eta pozik dago egindako guziarengatik. Gure estudioetara etorri da gaur bisitan eta luze eta zabal aritu gara berarekin.

2025.09.22 Elena Irigoien Cederna Garalur Mimukai Zentroa 22.09.2025

Mimukai zentrora egin dugu gaurko saioan. Cederna Garalurreko teknikari Elena Irigoinerekin aritu gara hizketan. Irrati ikasturte berri honetako lehenengo saioa izan dugu beraiekin. HIlabetean behin gurean izanen dira, gaur ikastaro batzuen ingurukoak aipatu dizkigu Elenak besteak beste.

2025.09.22 Ainhoa Belauntzaran Erleta Eskolako zuzendaria 22.09.2025

Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.

2025.09.22 Joxe Landa eguraldia 22.09.2025

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2025.09.19 Joseba Sagstibeltza Aurrera Pilota Eskola 19.09.2025

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2025.09.19 Nerea Zabaleta ERC Starting Grant beka 19.09.2025

Europako Komisioak ematen duen 'ERC Starting Grant' beka entzutetsua da Nerea Zabaleta ikerlari leitzarrak lortu due. 1,5 milioi euro izanen ditu Zabaleta parte den CIMAko ikerketa taldeak Renalgane proiektua garatzeko. Gaur berarekin aritu gara gaiaren inguruan.

2025.09.19 Eneko Villegas Irati irratia 19.09.2025

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2025.09.19 Joxe Landa eguraldia 19.09.2025

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2025.09.18 Iñaki Zabalo Leitzeko Pestak balorazioa 18.09.2025

Leitzako Pestak hizpidei zan ditugu gaurko saioan. Hilabete inguru da pesta izan zirela eta kultura zinegotziarekin balorazio bat egiteko aukera izan dugu gaurkoan. Pesta onak joan zirela kontatu digu Iñaki Zabalok. Entzun elkarrizketa honetan kultur zinegotziak kontatutakoa.

2025.09.17 Dorleta Kortazar Alkoz 80 amandre ipuin ikuskizuna Leitzan 18.09.2025

80 Amandre ipuin ikuskizuna eskeiniko du Dorleta Kortazar Alkozek Leitzako Herri Aretoan irailaren 21ean, igandean arratsaldeko 19.00etan. Gaur ipuin kontalariarekin aritu gara hizketan ikuskizunaren inguruan. Leitzan hasi eta Eskoriatzan bukatzen den ibilbidea eginen du.

2025.09.18 Maialen Uharte Euskalerria Irratia 18.09.2025

Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.

2025.09.18 Joxe Landa eguraldia 18.09.2025

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2025.09.17 Saioa Mujika eta Amaia Otermin Eskoltako jangela 17.09.2025

Leitzako Eskoletako Jangela martxan da berriz ere. Aurtengo ikasturtean beste kudeaketa mota batekin. Herritik sortu den ekimena, egitasmoa aurrera atera eta herritik kudeatuko da hemendik aurrera. Gaur proiektuaren bultzatzaileekin aritu gara hizketan. Entun hemen.

2025.09.17 Miren Tirapu Kultur Teknikaria Herri Aretoa ikasturte berria 17.09.2025

Leitzako Herri Aretoak urrian hasiko du denboraldi berria, Punta puntako pelikulak eskeiniko dira bertan zine denboraldian, antzerkia ere izanen da hilabetero beste jarduera askoren tartean. Gaur Miren Tirapu kultur teknikariarekin aritu gara hizketan. Entzun hemen.

2025.09-16 Sonia Ezkerra eta Iraia Ceballos IKA Euskaltegia 16.09.2025

Leitzaldeko IKA Euskaltegiko lagunak izan ditugu gaurko saioan. Iraia Ceballos eta Sonia Ezkerra irakasleak etorri zaizkigu estudiora eta ikasturte berriaren ingurukoak izan ditugu hizpide beraiekin. Aurten ere talde ugari izanen dituzte Euskaltegian. Entzun elkarrizketa.

2025.09.16 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea 16.09.2025

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2025.09.16 Aitor Arozena Ttipi ttapa 16.09.2025

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2025.09.16 Joxe Landa eguraldia 16.09.2025

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2025.09.15 Amaia Iparragirre Bizi Elkartea Egun Solidarioa 15.09.2025

Egun solidarioa antolatu du Bizi Elkarteak bigarren urtez Leitzan. Urriaren 5ean izanen da eguna eta egitarau zabala antolatu dute. Bi martxa solidario eginen dira, baita kantu bazkaria ere. Gaur Amaia Iparragirre bultzatzaile eta antolatzailearekin aritu gara.

2025.09.15 Dabid Anaut Leitzako alkatea 15.09.2025

Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen

2025.09.15 Joxe Landa eguraldia 15.09.2025

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.