Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2021.10.22 Amaia Azpiroz Aurrerako futbol taldeak 22.10.2021 3:24
Leitzako Aurrerako futbol taldeko informazioa ematen digu ostiralero Amaia Azpirozek, gaur ere horrela egin du aurreko asteburuko emaitzak emateaz gain asteburu honetan ze partidu izanen diren ere aurreratu digu, berrikuntzen artean futbol salako taldeak asteburu honetan hasiko direla
2021.10.22 Eneko VIllegas Irati irratia 22.10.2021 9:00
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2021.10.22 Gotzone Sestorain Etxalde 22.10.2021 21:07
Etxalde elkarteko eta baserritarra den Gotzone Sestorain Leitzarra izan dugu gaurko saioan, urriaren 28rako Etxaldek eta Leitzako udalak antolatua jardunaldi batzuk antolatu dituzte Leitzan bertan parte hartu nahi duen edonorentzat, horren inguruko informazioa aurreratu digu Gotzonek
2021.10.22 Miren Latasa ANIKOTE kirol zerbitzua 22.10.2021 17:08
ANIKOTE kirol zerbitzuko gerente MIren Latasarekin hizketan aritu gara gaurko saioan, ikasturtea hasia dagoeneko nola hasi duten kontatu digu, bazkide kopuruak gora egin du kiroldegian eta ikastaroetan talde ugari atera direla ere esan digu MIrenen hona hemen elkarrizketa
2021.10.21 Gariel Saralegi herri kirolak 21.10.2021 12:23
Herri kiroletan aditu da Gabriel Saralegi eta astean behin gurean izaten da herri kirolen inguruko informazioa emateko asmoz, gaur ere horrelaxe egin du eta besteak beste Nafarroako sokatira txapelketan ingurukoak aipatu dizkigu baita emakumezkoen aizkora eta herri jasotze txapelketen ingurukoak
2021.10.21 Mikel Zabaleta alkatea 21.10.2021 21:48
Leitzako alkatea MIkel Zabaleta izan dugu gaurko gure saioan, oinezkoentzat diren guneen erabilera txarraren inguruko aiputak egin dizkigu besteak beste gaur alkateak, horrez gain beste zenbait gai ekarri ditu gurera eta horien inguruan ere aritu gara hemen elkarrizketa
2021.10.21 Esther Arrupea Farmazia 21.10.2021 17:30
Leitzan du farmazia Esther Arrupeak gaur gure saioan izan da, kontu kontari aritu gara besteak beste eta bereziki errezeten inguruan, izan ere Nafarroan errezetak behar den bezala erabil ditzagun kanpanina bat hasi du osasun sailak horren ingurukoak azaldu dizkigu
2021.10.20 Dabid Anaut Euskara teknikaria 20.10.2021 25:20
Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu
2021.10.20 Mikel MUndiñano SARE 20.10.2021 8:35
SAREko kide Mikel MUndiaño izan dugu gaur gure saioan azken egunetan izan diren hainbat gairen inguruan aritu zaigu hizketa eta batez ere larunbaterako antolatu duten manifestazioaren inguruan, bertan parte hartzera deitu du gizarte hona hemen elkarrizketa
2021.10.20 Iraitz Uriarte LHL 20.10.2021 11:10
LHL erronkako partaide, kide Iraitz Uriarte izan dugu gaur gure saioan, lan taldeak auzolanean, herritarren laguntzarekin 23.000 euro lortu ditu erronkan zehar, orain diru hori guzia nun eta nola inbertitu lanketa hasi dute herriko eragile desberdinekain hona hemen elkarrizketa
2021.10.19 Pilota Julian Iparragirre 19.10.2021 15:54
PIlota kontuak izan ditugu gaur gurean JUlian Iparragirre adituarekin aritu gara hizketan, tartean Oinatz Bengotxearen garaipena izan du hizpide eta nola ez datorre asteko norgehiagoken ingurukoak ere aipatu dizkigu hona hemen elkarrizketa osorik podcast formatuan
2021.10.19 JOseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 19.10.2021 17:48
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2021.10.19 Harkaitz Delgado liburuzaina 19.10.2021 28:19
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
2021.10.19 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 19.10.2021 10:44
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik
2021.10.18 Ainhoa Belauntzara Erleta eskolako zuzendaria 18.10.2021 4:18
Erleta eskolako zuzendariarekin hizketan aritu gara, azken asteetan neurri murritzaileak arindu diren bitartean hezkuntzan mantendu dituzte, horren ingurukoak aipatu dizkigu Ainhoak aldaketak egon direla ere esan digu gaurko elkarrizketan, hemen berak aipatutakoa
2021.10.18 Joseba Sanchez gizaproba 18.10.2021 11:25
Urbilen apostu ederra zuen egitekoa Joseba Sanchez harri tiratzaileak, 750k ko harritzarrakin zen bat plaza egin, erronka handia, izan ere beste aldean Usurbilgo 3 lagun 1800k harriarekin, azkenean Joseba Leitzarrak garaipena hona hemen berak kontatu diguna
2021.10.18 Julian Zabaleta zinegotzia 18.10.2021 46:58
Udaletxeko zinegotzien errondak aurrera darrai gaurkoan Julian Zabaleta kultura zinegotziari zegokion elkarrizketa, eta horrela izan da, luze eta zabal aritu gara berarekin hizketan bere esperientziaren inguruan besteak beste hona hemen elkarrizketa oso osorik
2021.10.18 Mikel Balentziaga Zakur hezitzailea 18.10.2021 23:28
Mikel Balentziata zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek
2021.10.15 Amaia Azpiroz Aurrerako futbol taldea 15.10.2021 7:04
Aurrerako futbol taldeko kidearekin gaur ere airtu gara hizketan AMaia Azpirozek futbol talde desberdinen berri eman digu, emaitzak emateaz gain asteburu honetan non eta noiz izanen diren partiduak aipatu dizkigu, hona hemen Amaiarekin izandako elkarrizketa
2021.10.15 Lierni Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 15.10.2021 11:35
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2021.10.15 Joanes eta Xabat Ilarregi Marzol 15.10.2021 13:36
Nafarroako bertsolari txapelketak aurrera darrai Leitzarrak ere lehenengo saioa izan dute eta Ilarregi Marzoltarrak bi anaiak finalerditara igaro dira, beraiekin aritu gara hikzetan hauxe guzia kontatu digute Joanes eta Xabat Ilarregi Marzolek beraien emanari buruz
2021.10.15 Aner Ansorena LGTBIQ+ 15.10.2021 23:56
LGTBIQ+ komunitateari buruzko saioak hasi ditugu gaur, hamabostero izanen da Aner Ansorena gurekin irratian eta gai desberdinen inguruan arituko gara hizketan bada zer aipatua, ser salatua eta zer ikasia ere hona hemen Aner Ansorenarekin izandako leheneng saioa
2021.10.15 Gabriel Saralegi HErri kirolak 15.10.2021 15:32
Herri kiroletan informazio ugari eman digu gaurko saioan Gabriel Saralegi adituak, tartean aurreko asteburuko hainbat txapelketan emaitza eta berri eta Leitzan hasiko den Nafarroako sokatira txapelketaren ingurukoak ere jaso ditugu hona hemen elkarrizketa
2021.10.14 Iker Gomez EHME 14.10.2021 17:36
Euskal Herria Mendi Erronka bi urtez bertan bera geratu ondoren 2022ko ekainaren 4ean izanen dela argitaratu zuten antolatzaileak orain berriz izen ematea otsailean irikiko dutela argitu digute, Iker Gomez antolatzailearekin aritu gara gaurko saioan hizketan
2021.10.14 Imanol Janices Jaso ikastolako musikala 14.10.2021 23:18
Jaso ikastolak bere 9. musikalaren azken saioa izanen da urriaren 22an Baluarten, musikalaren ingurukoaz aritu gara gaur bertako zuzendarietako batekin, Imanol Janices izan da gure saioan eta detaile ugari aipatu dizkigu bide batez gonbita luzatu Baluartera joan gaitezen
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.