Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2021.11.03 Leire Retegi Txistularia 03.11.2021

Leitzako txistulari gaztea Leire Retegi Fernandez izan dugu gaur gurean, gaur egun Donostiako Musikenen goi mailako ikasketak burutzen ari da, orain gutxi Monrealen izan da kontzertu bat eskaintzen horren inguruko informazioa eman digu Leirek gaurko saioan

2021.11.03 Aimar Ruiz NUPeko Euskara taldea 03.11.2021

Nafarroako Unibertsitate publikoko Euskara taldeak kanpaldia antolatu du unibertsitatean bertan gaur horren inguruko informazioa eman digu Aimar Ruiz bertako Euskara taldeko kideak, larunbaterako manifestazioa antolatu dutela ere kontatu digu hemen elkarrizketa osorik

2021.11.03 Dabi Anaut Euskara teknikaria 03.11.2021

Euskara teknikaria Dabid Anaut hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen etabarrak aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu

2021.11.02 Itxaso Torregrosa Izadi gurasoekin etxera plataforma 02.11.2021

Burlatara egin dugu gaur, Izadi gurasoekin etxera plataformako kide Itxaso Torregrosarekin aritu gara hizketan, hiru hilabete baino ez da falta Izadik 3 urte bete ditzan horrek esan nahi duen guziarekin, gurasoengandik banatzea alegia, hori dela eta egun borobila antolatu dute platarmomatik

2021.11.02 Xabat Ilarregi Bertsolaria 02.11.2021

Nafarroako bertsolari txapelketa iada final erdietan da, gaur Xabat Ilarregi Leitzako bertsolariarekin aritu gara hizketan, pozik mintzatu zaigu gaztea Altsasuko final erdian egindako lanaren ondoren, bigarren egin zuen Leitzarrak eta orain gaionentso saioen zai geratu da puntuazioaren arabera izanen baita finalean

2021.11.02 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 02.11.2021

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2021.10.29 Amaia Azpiroz Aurrerako futbol taldea 29.10.2021

Aurrerako futbo taldeko Amaia Azpiroz izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Amaiak kontatu diguna

2021.10.29 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 29.10.2021

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2021.10.29 Joni RIg3l sortzailea 29.10.2021

Goizuetara egin dugu gaur gure siaon bertako sortzaile batekin aritu gara hizketan, Jonirekin izen artistikoa Rig3el bere kantu pare bat Gaztea maketa lehiaketan aurkeztu ditu eta finalean dago orain bozkatzeko garaia da eta besteak beste esan digu abenduan izanen dela kalean bere lehen lana

2021.10.29 Eneko Villegas Irati irratia 29.10.2021

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2021.10.28 Gabriel Saralegi Herri kirolak 28.10.2021

Herri kiroletan informazio ugari izaten dugu gurean, txapelketa desberdinen kontaketa egiten digu astean behin Gabriel Saralegi herri kiroletan adituak eta gaur ere gurean izan da hainbat emaitza eskuetan, datozen hitzorduak ere kontatu dizkigu gaurkoan Gabrielek

2021.10.28 Saioa Sagastibeltza Komunikazio zinegotzia 28.10.2021

Leitzako udaletxeko komunikazio arduraduna eta zinegotzia Saioa Sagastibeltza izan dugu gaur gurekin, izan ere LEitzako udalak herritarrengana gerturatzeko pauso bat gehiago eman baitu, watssapez informazioa zuzena lortzeko kanpaina martxan jarri du, horrela Julian Zabaleta zinegotziari erreleboa hartuz

2021.10.28 ANder Perez Nafarroako bertsozale elkartea 28.10.2021

Gaurko saioan Nafarroako bertsozale elkarteko Ander Perezekin aritu gara hizketan, batetik Nafarroako txapelketa izan dugu hizpide izan ere azaroan 1en final erdiak hasiko dira, bestetik Txapelketa nagusia Iruñean bukatuko dela eta horren ingurukoak aipatu dizkigu

2021.10.28 Maider Agirrebarrena Araizko zaporeen feria 28.10.2021

Igande honetan izanen da Araizko zaporeen feria 5. aldiz, bertako antolatzaileekin aritu gara hizketan zehazki Maider Agirrebarrena izan dugu gurean eta berak eman dizkigu zaporren feriako haibat xehetasun, igandean izanen da feria eta egun ederra antolatu dute

2021.10.28 Gustavo Plazaola partzuergoa 28.10.2021

Plazaola partzuergoko gerentea Gustavo izan dugu gaur gure saioan izan ere gaur bertan Leitzan eginen duten jardunaldi aurkezpen baten inguruko informazioa eman digu, turismoaren inguruko parte hartze prozesu baten baitan antolatutako jardunaldia dugu gaurkoa

2021.10.27 Julian Iparragirre PIlota 27.10.2021

Pilota kontuak izan ditugu gaur ere Oinatz Bengoetxea eta Altunaren partidua igaro ondoren hainbat informazio jasotzeko Julian Iparragirre izan dugu gurean, txapelketak aurrera darrai final erdial laster ondoren finala hona hemen Julian Iparragirrek aipatu diguna

2021.10.27 Gotzone Sestorain Etxalde 27.10.2021

Etxalde elkarteko kide Gotzone Sestorain Leitzarrarekin aritu gara hizketan, txosten bat landu ondoren orain herritarren aurrean aurkeztea erabaki dute, hori bihar osteguna goizeko 10.30etan hasita Leitzako herri aretoan izanen da hortarako hizlari ugari gonbidatu dituzte

2021.10.26 Xanti kiroka ERrigora 26.10.2021

Errigorak udazkeneko kanpaina martxa da dagoeneko saskien kanpaina alegia, hiru saski aurkeztu dizkigu Errigorako Xanti Kirogak gaurkoan, urtereko legez eskaerak ohiko lekuetan eta Errigora.eus elbidean egin daitezkela ere esan digu hona hemen elkarrizketa osorik

2021.10.26 Miren Etxenike UEMA 26.10.2021

UEMAko kide Miren Etxenikerekin aritu gara gaur hizketan, gure herrietako establezimentu, zerbitzu, jatetxe, tabernei eskura ematen dizkien baliabideen inguruan aritu da hizketa, eta Areson izanen den hitzordu baten berri ere eman digu Mirenek hona hemen elkarrizketa

2021.10.26 Irulegi Karrape eta Segura elkarrekin 26.10.2021

Hilabetean behin elkartuko gara hiru irratiak, Irulegi irratia, Segura irratia eta Karrape irratia, eskualde desberdinetako irratiak bakoitzan bere inguruko notizi, kontu aipatuz gaur lehenengo saioa izan dugu elkarrekin tartea konpartituz hona hemen saioa

2021.10.26 Julen Zelaieta Xorroxin 26.10.2021

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Fernandoren eskutik

2021.10.25 Mikel Zabaleta alkatea 25.10.2021

Azken urteetan zenbait aldiz argi indarrak huts egin du gure herrian, azkena atzo urriaren 24ean, zenbait orduz argi indarrik gabe egon zen herri osoa, horren inguruko informazioa eta beste zenbait konturen inguruan aritu gara Mikel Zabaleta alkatearekin

2021.10.25 Iñaki Zabaleta zinegotzia 25.10.2021

Leitzako udaletxeko kideen elkarrizketen baitan gaur Iñaki Zabaleta mendiaz arduratzen den zinegotzia izan dugu gure saioan, luze eta zabal aritu gara berarekin bere emanaren inguruan, gai interesgarri nahiz beharrezkoan gure herrian hona hemen elkarrizketa osorik

2021.10.25 AItor ARozena Ttipi ttapa 25.10.2021

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2021.10.22 Joseba Sagastibeltza AUrrerako pilota eskola 22.10.2021

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.