Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022.09.16 Ibai Azurmendi Txirrindularia 16.09.2022 10:29
Leitzako txirrindulari gaztearekin aritu gara hizketan, Espainiako Vueltan aritu da orain arte eta orain Japonia aldera joanen da karrera batzuetara, Ibai Azurmendik kontu mordoska aipatu ditu gurean eta gustora dagoela ere esan digu esperientzia ederra, entzun hemen
2022.09.16 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea 16.09.2022 7:13
Leitzako Aurrerako futbol taldeko kide Iker Bengoetxea izan dugu gaur gure saioan, Aurrerak maila desberdinetako talde ugari ditu, denboraldia hasi da eta horren inguruko informazioa kontatu digute Aurreratik, aurten 200dik gora lagun ariko dira futboletan gurean
2022.09.16 Alvaro Perez Amazabal institutuko zuzendaria 16.09.2022 9:39
Ikasturte berri honetako erronda eginez gaur Leitzako Amazabal Institutuko zuzendariarekin aritu gara hizketan, eskolak hasi dituzte bertan. Zuzendaritza berria du Amazabalek gaur Alvaro Perezekin aritu gara hizketan, zuzendariarekin entzun hemen gaurkoan kontatu diguna
2022.09.16 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 16.09.2022 10:41
Euskal Herriko Trikitixa Elkartera egin dugu gaurko saioan, Andoitz bertako kidea izan dugu gurean eta asteburuari begira jarri gara trikitixa aitzaki pestara aukera ugari izanen da Euskal Herriko hainbat herri, auzo, hiritan. Entzun podcast honetan Andoitzek kontatu diguna
2022.09.15 Oihane Calderon Prebentzio progrma 15.09.2022 27:13
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar
2022.09.15 Ainhoa Oribe eta Elena Irigoien Cederna Garalur 15.09.2022 30:44
Cederna Garalurreko lagunak izan ditugu gaur gure saioan, Ainhoa Oribe eta Elena Irigoien izan dira, Cedernak martxan dituen hainbat lan, proiekturen berri eman digute besteak beste, hemen elkarrizketa osoa podcast honetan entzungai, eskuladerako proiektu berriak martxan
2022.09.14 Gotzone Sestorain Habelarte formakuntza 14.09.2022 16:17
Habelarte elkarteak formakuntza saioa antolatu du Laurraungo udaletxean, gaur bertako kide Gotzone Sestorain izan dugu gure artean eta berak kontatu dizkigu formakuntzaren ingurukoak, bihar irailak 15 izanen da formakuntza entzun podcast honetan elkarrizketa
2022.09.14 Iraia Ceballos eta Sonia Ezkerra IKA euskaltegia 14.09.2022 17:22
IKA Euskaltegiak laster hasiko du bere ikasturte berria, urrian ain zuzen ere, orain matrikulazio kanpaina martxan jarri berri dute, iraila osoa iraunen duena, aukera ugari jarri ditu EUskaltegiak aurtengo ikasturterako entzun Iraia eta Sonia irakasleak kontatu digutena
2022.09.14 Martxel Intsausti ANTEK 14.09.2022 16:04
Antek du izena Martxel Intsausti Leitzarraren proiektuak, urriaren 6ean hasiko du ikasturte berria orain izen emateko garaia da, gaur bisitan izan dugu Martxel eta aurtengo ikasturterako prestatutakoa kontatu digu, entzun hemen Martxelekin izandako elkarrizketa
2022.09.13 Aitziber Alduntzin Itzaire Haur eskola 13.09.2022 19:00
Leitzako Itzaire Haur eskolako zuzendariarekin aritu gara hizketan gaurko saioan, ikasturte berria nola hasi duten kontatu digu, haur kopuruak gora egin duela ere kontatu digu Aitziber Alduntzinek, luze eta zabal aritu gara berarekin entzun elkarrizketa osorik podcast honetan
2022.09.13 Dabid Anaut Euskara teknikaria 13.09.2022 15:24
Leitzako Tximutxe Euskara taldeak gogoeta saioa antolatu du gaurk ( irailak 13) Leitzako Herri ARetoan, herritarrak gonbidatu ditu gaurko saiorako, Euskararen inguruan hainbat gogoeta egiteko baliatuko dute gaurko saioa, Euskaraldiaren inguruko informazioa ere jaso da bertan
2022.09.13 JOseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 13.09.2022 18:53
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
2022.09.13 Miren Kiroldegiko arduraduna 13.09.2022 17:21
Leitzako kiroldegiko arduradunarekin aritu gara hizketan gaurko saioan, ikasturberrirako antolatu dituzten ikastaroen berri eman digu Mirenek gaurkoan bide batez kiroldegiko bazkide egiteko aukera paregabea dela esan digu Irailean entun Mirenekin izan dugun hizketaldia
2022.09.12 Mikel Zabaleta Leitzako alkatea 12.09.2022 25:06
Leitzako alkatea Mikel Zabaleta izan dugu ikasturte hasierako saio honetan, azken asteetako errepasoa egiteaz gain udalak esku artean dituen egitasmoen berrie ere eman digu Mikelek, tartea institutu parean egiten ari diren estalpea izan dugu hizpide entzun hemen elkarrizketa
2022.09.12 Miren Tirapu Kultur teknikaria 12.09.2022 14:19
Kultur teknikaria berriz ere buelta da eta Herri Aretoak berriz ere ateak zabaldu ditu irailerako hitzordu ugari bada iadanik eta aurrerantzean ere jarraituko dute, zinea ere laste hasiko dela argitu digu gaur Mirn Tirapu kultur teknikaria entzun elkarrizketa honetan
2022.09.12 Iker Urkiola Erleta eskoa 12.09.2022 17:24
Ikasturte hasiera honetan Erleta eskolan izan gara gaurkoan, zuzendaritza taldeko Iker Urkiolarekin aritu gara hizketan, ikasturte hasiera nolakoa izan den kontatu digu eta aurrera begira ere jarri gara, horretaz gain hemendik aurrera hamabostero Erletako lagunak gurean izanen direla kontatu digu
2022.08.09 Maialen eta Amaia Eraso sexisten aurkako mahaia 09.08.2022 17:52
Aurten ere eraso sexisten aurkako mahaiak pestetara begira protokoloa osatu du, gaur bertako bi kide etorri zaizkigu gurera eta protokoloaren xehetasunak jaso ditugu, dena prest dutela aipatu digute eta aurreratu ez dutela eraso bat bakarrik ere onartuko entzun elkarrizketa
2022.08.09 Oihana eta Aintzane LHL pestak 09.08.2022 18:39
LHL taldeko kiedeak izan ditugu gaur gure saioan Oihana eta Aintzanekin pestetara begira jarri gara, plazako sarbideaz aritu gara besteak beste, eta herriko beste zenbait txokoetaz ere bai, besteak beste kotxerik ez hartzeko deia eta hartzekotan behar den bezela aparkatzeko mezua
2022.08.09 Mikel Zabaleta alkatea 09.08.2022 21:12
Ikasturteko azken saioan alkatearekin aritu gara hizketan, Leitzako pestak izan ditugu hizpide Mikel Zabaletarekin, lan handiko egunak dira pesta aurrekoak eta iada alkatea ere gogoz dago pestak has daitezen, entzun Mikel Zabaleta alkateak gaurkoan kontatu diguna
2022.08.09 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 09.08.2022 6:31
Urtero pesta egunean, San Tiburtzio egunean Jeiki abesbatzak goizeko 10.30etan egun horretako meza abesten du, aurten eta bi urteren ondoren bertan izanen dira Jeiki abesbatzako lagunak, mezan zehar 6en bat abesti kantatuko dituztela kontatu digu bertako kide JOxe Mari Azprirozek
2022.08.09 Pollo Goizuetako PEstak 09.08.2022 17:19
Goizuetako pestak laster dira hastekoak gaur Goizuetara egin dugu eta aurtengo pestetean izanen denaren berri eman digu bertako Fernandok "Pollok", denetarik antolatu dute pestetako abuztuaren 14ean txupinazioa izanen bada ere bezperan 13an gazte eguna antolatu dute entzun
2022.08.09 Jose Luis Huartea txistularia 09.08.2022 11:12
Leitzako txistulariak urtean zehar askotan entzuten ditugu kalean, zer esanik ez Leitzako pestetan aurten ere egunero lana izanen dute bazterrak alaitzen, baita dantzariekin egin beharreko lanean, gaur Jose LUis Huarte txistulariarekin aritu gara hizketan
2022.08.09 Jon Arangoa Erraldoien konpartsa 09.08.2022 8:03
ERraldoien konpartsako kide Jon Arangoarekin aritu gara gaurko saioan, aurtengo pestetan kalean behin baino gehiagotan ikusiko ditugu, hainbat egunetan hitzorduak jarri dituzte, horren inguruko informazio guzia eman digu gaur erraldoien konpartsako kideak
2022.08.08 Gabriel Saralegi Herri kirolak Leitzako festetan 08.08.2022 10:26
Leitzako festetan herri kirolak historikoki badu lekua gurean aurten ere herri kirolen bi saio izanen dira abuztuaren 11a eta 15ean horrela kontatu digu antolatzen aritzen den eta herri kiroletan aditu den Gabriel Saralegik entzun hemen nolako saioak antolatu dituzten
2022.08.08 Bea Aresoko pestak 08.08.2022 15:37
Aresoko pestak abuztuaren 14etan hasiko dira eta 18an bukatu horrela kontatu digu bertako antolatzaileetako batek, Beak aurtengo festen inguruko informazio ekarri digu gurera, ekitaldi aldetik egitarau zabala antolatu dute Areson entzun Beak gaur gure saioan kontatutakoa
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.