Karrape irratia
Karrape Irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
2022.09.26 Leire Karrera Aurrera elkarte eguna 26.09.2022 19:59
Leitzako Aurrera elkarteak bere eguna ospatuko du urriaren 1ean, goizean goiz hasi eta ordu ttikiak arte egundoko egitaraua prestatu dute elkartetik, pesta nagusituko da bazkideen artean gaur elkarteko Leire Karrera izan dugu gurean bisitan berak argitu digu zer antolatu duten
2022.09.26 Eñaut Lasarte Leitzako sortu 26.09.2022 22:39
Leitzako Sortu alderdiko kide Eñaut Lasarte gaur gurean izan dugu, lehengo astean egin zuten batzarraren inguruan aritu da hizketan besteak beste, eskualdean martxan jarri duten ekimenaren berri eman digu eta bihar irailak 27rako antoltatu dutena ere kontatu digu
2022.09.26 Iker Urkiola Erleta eskola 26.09.2022 14:45
Ikasturte honetan hamabostetik behin Leitzako Erleta eskolan izanen gara haien berri izateko, hainbat gai jorratuko ditugu bertako lagunekin, gaur zuzendaritza taldeko Iker Urkiolarekin aritu gara hizketan , entzun podcast honetan Erletako lagunekin izandado hizketaldia
2022.09.23 Iera Agirre Ados pilota 23.09.2022 5:16
Ados pilotak antolatzen duen Plazaz Plazako pilota txapelketa iritsi da azken txanpara izan ere bihar jokatuko baita final handia Etxauriko plazan, eguraldiak laguntzen ez badu urriaren 8ra atzeratuko dela kontatu digu gaur Iera Agirre Iturriaga pilotariak
2022.09.23 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea 23.09.2022 4:34
Aurrerako futbo taldeko kideekin aritu gara hizketan, Iker Bengoetxea izan dugu gurea saioan eta pasaden asteburuko hainbat emaitza eman dizkigu eta asteburu honetan izanen diren partiduen berri ere eman digu, 3 partidu izanen dira Leitzako Arkixkil futbol zelaian.
2022.09.23 Jaione Kaskamotz eguna saria 23.09.2022 11:10
Luar haurraren kasua jakin genuen udara aurretik, Huitzin Kaskamotz eguna antolatu zutela ere kontatu ziguten, eta baita ospatu ere arrakasta handiz, egun hori dela eta saia jaso dute LUarren gurasoak Madrilen, gaur amarekin Jaionerekin aritu gara hizketan
2022.09.23 Joseba Sagastibgeltza Aurreako pilota eskola 23.09.2022 6:42
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
2022.09.23 Joanes Ilarregi Marzol Bertsolaria txapelketa nagusia 23.09.2022 9:19
Bihar larunbata hasiko da Euskal Herrko Bertsolari Txapelketa Nagusia tartean da LEitzako bertsolaria Joanes Ilarregi Marzol, berak ARrasaten igandean izanen du saioa, gaur berarekin aritu gar ahizketan txapelketaren inguruan entzun podcast honetan kontatu diguna
2022.09.23 Andoitz Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 23.09.2022 9:17
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur, agenda kontuak aipatu dizkigu, asteburu honetan Euskal Herriko auzo, herri, hiri ugaritan erromeri, kontzertu ugari izanen da Andoitzek asteburu honetan izanen diren horien berri eman digu gaurko saioan entzun hemen
2022.09.23 Eneko Villegas Irati irratia 23.09.2022 9:04
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
2022.09.22 Ramon Zabalegi Akatsa da bidea erakusketa 22.09.2022 11:19
Leitzako Herri Aretoan erakusketa jarria du Ramon Zabalegik, Akatsa da bidea erakusketa jarri du hainbat grabatu ikus daitezke erakusketan aste osoan irikita dago igandean gainera bisita gidatua izanen da egilearekin, gaur berarekin aritu gara hizketan entzun hemen
2022.09.22 Mikela Zeramika tailerra 22.09.2022 10:52
Zeramika tailerra antolatu dute Leitzan Urria hasieran hasiko dena eta maiatzean bukatu, aukera ugari jarri dituzte bai ordutegi eta egun aldetik eta prezioa egokieran, Mikelak emanen du ikastaroa, gaur bisitan izan dugu gure saioan eta ikastaroaren nundik norakoak kontatu dizkigu
2022.09.22 Urko Arozena Musika Ikasten Ikasketa Neuroemozionala Liburua 22.09.2022 23:14
Urko Arozenak Musika Ikasten Ikasketa Neuroemozionala Liburua kaleratu berri du PDF formatuan, irakurtzeko, ikasteko eta adibideak erabiliz praktikan jartzeko balio duen liburua, gaur berarekin aritu gara hizketan, eta liburuaren nundik norakoak aipatu dizkigu
2022.09.22 Ander Magallon Agotzenea ikastaroa 22.09.2022 11:25
AGotzeneako lagunekin aritu gara gaur hizketan, Ander Magallon izan dugu gurean, ikastaro bat antolatu berri dute irailaren 26ean hasiko dena eta azaroaren 23an bukatu, ZURA ERAIKITZEKO PROZESUAK ikastaroa da emanen dutena, horren inguruko informazioa jaso dugu
2022.09.21 Iker Gomez LHL 21.09.2022 13:44
LHLko Iker Gomez izan dugu gaur gure saioan, herriko beste parke batean kulunpio berri bat jarri dute, horren inguruko informazioa eman digu besteak beste izan ere larunbatean antolatu duten kontzertuaren inguruan aritu gara, Motxila 21 taldea Leitzan izanen baita larunbatean
2022.09.21 Antonio Alustiza Nafarroako Artzai txakurren txapelketako txapelduna 21.09.2022 18:11
Abuztu bukaeran ospatu zen Nafarroako Artzai txakurren txapelketa Uharte Arakilen, bertan parte hartu zuen Antonio Alustiza Aresoarrak bere Ttiki txakurrarekin, beste behin ere txapelduna suertatuz, gaur berarekin aritu gara hizketan gure saioan entzun hemen
2022.09.20 Asier Gutierrez Lasa. Jasangarritasuneko teknikaria 20.09.2022 6:52
Uraren Bailarakek eta Cederna Garalur Elkarteak azoka antolatu dute Donezteben irailaren 24rako, Intzakardi parkean, Uraren Eguna ospatzeko. Goizean zehar hainbat ekitaldi antolatu dituzte horrela kontatu digu Asier Gutierrez Lasa Jasangarritasuneko teknikariak
2022.09.20 Dabid Anaut Nafarroako Euskararen kontseiluko kidea 20.09.2022 9:59
Nafarroako Euskararen Kontseiluak ezezkoa eman dio euskararen merezimenduen dekretuari. Ostiralean egin zuten bilera, gaur gurean bertako kide Dabid Anaut izan dugu eta berak ekarri dizkigu bileraren nundik norakoak, alegia zer eman zuen bilerak horrek entzun hemen
2022.09.20 Mikel Mundiñano Sare 20.09.2022 16:18
Sarek urriaren 8rako hitzordu handia prestatu du Donostiako Ilumben, aldarrikapena eta festa uztartu ditu Sarek eta dei egin herritarrein bertan parte har dezaten, gaur Sareko Mikel Mundiñanorekin aritu gara hizketan, berak kontatu digu egun horretarako prestatu dutena
2022.09.20 Odei Gizarte Zerbitzuak 20.09.2022 5:16
Gizarte zerbitzuetako kide Odei izan dugu gaur gure saioan, izan ere Leitzako kiroldegiarekin batera Gizarte zerbitzuk Hipopresiboen inguruko tailerrak antolatu ditu 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten amei zuzendua, horren inguruko informazioa eman digu gaurko saioan
2022.09.19 Gabriel Saralegi Herri kirolak 19.09.2022 12:18
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
2022.09.19 Ainhoa Lizarraga Motxila 21 19.09.2022 16:53
LHL taldeak antolatuta Motxila 21 kontzertua izanen da irailaren 24ean larunbatean Leitzako Herri Aretoan. Gaur Motxila 21 taldeko kide batekin aritu gara hizketan, Ainhoa Lizarragak taldearen inguruko hainbat kontu aipatu dizkigu eta kontzertuaren inguruan ere aritu gara
2022.09.19 Joxe Otermin Aresoko alkatea 19.09.2022 10:02
Aresoko alkatea irrati urte berri honetan ere izanen da gurean, gaur izan da bere lehenengo saioa Karrape Irratian , Aresoko informazioa jaso dugu gaurkoan udarako kontuak izan ditugu eta hainbat proiekturen inguruan ere aritu gara hizketan Aresoko alkatearekin
2022.09.19 AItor Arozena eta Burujabetza eguna Tafallan kronika 19.09.2022 12:14
Ttipi ttaparen erredakzioan izan gara gaur, AItor Arozenak aste honetan iritsiko de ale berriaren nundik norakoak aipatu dizkigu, horrela eginen du hamabostero eta bestetitik Tafallan asteburu honetan ospatu den Burujabetzaren inguruko informazioa ere jaso dugu
2022.09.16 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 16.09.2022 12:38
Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.