Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Goizeko Izarretan
Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: bizkaiairratia.eus
Author
Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Category
Podcast website
Latest episode
Nov 20, 2026
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Zemendian hartu eban kargua Tapiak 24.06.2026
Sabino Arana Fundazioan sartu gara gaur Bizkaia Irratian, Arantxa Tapia presidentearen eskutik. Zemendian hartu eban kargua Tapiak. Orain arteko balorazinoa positiboa da: "Sabino Arana Fundazioak badauka bere ibilbidea eta horrek laguntzen dau hasieran. Orain, gauza batzuk barritu gura doguz. Hausnarketa bat martxan jarteko prest nago ". Ezagutzen ez dauenarentzat, Sabino Arana Fundazioak dituan z...
Autogobernuaren mugarrietatik ibilbidea egiten daben gaikako hamar panelen bidez antolatzen da erakusketa ibiltaria 23.06.2026
Bizkaian batera eta bestera dabil Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurreneko erakusketea . Testu juridiko horren balioa eta gaurkotasuna erakusten ditu. Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak bere garrantzia nabarmendu deusku Goizeko Izarretan irratsaioan: " Bizkaiko Foru Barria testu juridiko bat baino askoz gehiago da . Akordioan, ordezkaritzan eta norbanakoaren eta taldearen a...
Datorren ikasturtean bertan jarraituko dabe 23.06.2026
Urtebete pasa da Eusko Jaurlaritzak Atxuriko Eskolako eskola-komunidadea Txurdinagako Pio Baroja ikastetxera lekualdatzeko erabagia hartu ebanetik , eskola-eraikinaren pinakulu batetik bigarren kasko bat erori ondoren. Familiek egun dauken informazinoaren arabera, 2026/2027 ikasturtean lekualdatuta jarraituko dabe, Aitziber Ibaibarriaga Atxuriko Garcia Rivero Eskolako IGEko kideak esan deuskunez ....
Liburua Amuriza.eus webgunean eskuragarri dago 22.06.2026
Naiz naute liburua argitaratu dau Xabier Amurizak . Idazle zornotzarrak orain dala aste batzuk igon eban bere azken obra Amuriza.eus webgunera. Horren harira, Amurizagaz egin dogu berba gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Esan deuskunez, pozik dago orain arte jasotako erantzunagaz. Liburuak 47 kontakizun jasoten ditu guztira, bere bizitzako etapa ezbardinetakoak . Beraz, makina bat gai jorratzen...
Baserrietan egon daitekezan dokumentu zaharrak askotarikoak dira, eta herriko historian zein ohituretan sakontzeko baliogarriak 22.06.2026
Garaiko ondarea biltzeko lanean hasi da Gerediaga Elkartea, Garaiko Udalak bultzaturik . Datozan hilabeteetan garatuko dan egitasmoak izaera etnografikoa dauka, hiru ardatz dituelarik: alkarrizketak, material grafikoaren bilketea eta herriko etxeetan gordeta dagozan eskuizkribu eta dokumentuen inbentarioa. Beraz, herriko ondare materiala eta ez materiala jasotea da egitasmoaren helburua, Erramun O...
Urte amaierarako egin gura dabez 19.06.2026
Urtearen lehen erdia amaituta, Abanto-Zierbenako Udalak balantze positiboa egin dau martxan daukazan proiektuen inguruan. Besteak beste, auzoetako hobekuntza lanak, irisgarritasuna handitzeko obrak eta etxebizitzen birgaitzeak nabarmendu dauz udal gobernuak. Aurrera begira, urtearen bigarren zatian garatuko dabezan egitasmoen barri emon dau Iñaki Urrutia del Cura alkateak. Datozen hileetan argiter...
USaP azterketan 0 emaitza atera dabe ikasle batzuk, Bilbo inguruko bost itunpeko ikastetxetakoak 18.06.2026
Gizarte gaien gaurko tertulian Unibertsitatera Sartzeko Proba azterketako euskera azterketako emaitzak eta Soziometroa izan dira protagonista . Aitatutako gai biak jorratu doguz Miren Josune Ariztondo, Onintza Enbeita eta Roberto Mielgo geure kolaboratzaileen eskutik. Dinogunez, euskerea barriro daukagu fokoan, eta txarrerako beste behin. USaP azterketan 0 emaitza atera dabe ikasle batzuk . 60 ing...
Euskadin istripuetan hildako biktimei buruzko datuak eta estadistikak aurkeztuko dira 18.06.2026
Helduak Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak beste berbaldi bat eskainiko dabe gaur etxeko segurtasunari eta etxeko istripuen prebentzinoari buruz . Hitzaldia 19:00etan izango da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, eta Javier Larrea Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiko (OPRA) presidenteak emongo dau . Horren harira, Naiara Larrea OPRAko zuzendariagaz egin dogu berba Bizkaian...
Bosgarren astez, medikuak grebara deituak dagoz Euskadin 17.06.2026
Medikuak grebara deituak dagoz asteon Euskadin, bosgarren astez . Ganera, euren aldarriei jaramon egin ezean, medikuek greba mugagabeari ekingo deutsie udatik bueltan, irailean. Horren harira, Joseba Artaraz medikuagaz egin dogu berba Bizkaia Irratian: "Estatutu propioa eskatzen deutsagu Espainiako Osasun Ministerioari. Azken asteetan ez da ezelango mobimendurik edo nobedaderik egon ". Beraz, euro...
Bagilaren 20an ospatzen da Errefuxiatuen Nazinoarteko Eguna 17.06.2026
Gurutze Gorriak 460 errefuxiatu baino gehiagori lagundu deutse Euskadin 2025ean, gizarteratze-prozesuan . Harrera Fasearen ibilbideak ostatua, laguntza juridikoa, hizkuntza ikastea eta arreta psikosoziala buztartzen ditu. Prozesuak Autonomia Faseagaz jarraitzen dau, Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, eta lehen urtean Gurutze Gorriak 39 pertsonari lagundu deutse bizitza independenterako bidean. Bagilar...
Israelek ez dauka Libanon burrukaldiak amaitzeko asmorik 16.06.2026
Ameriketako Estatu Batuek eta Iranek barikuan sinatuko dabe gerreari amaierea emoteko akordioa, antza danez . Domekan adostu ei eben eta orain sinatzea baino ez ei da falta. Dana dala, Israelek ez dauka Libanon burrukaldiak amaitzeko asmorik eta horrek baldintzatu leike gerra amaiera hau. Honetaz argibideak eskatu deutsaguz Txente Rekondo nazinoarteko adituari gaur. Rekondo baikorra da, baina esze...
Kaitin Allende bakarrizketaria eta Olatz Salvador abeslaria ekitaldian izango dira 16.06.2026
Urdaibaiko Esentziak Mahastietan ekitaldiak txakolina, gastronomia, umorea eta musikea uztartuko ditu barriro Urdaibaiko bihotzean. Bagilaren 19an eta 20an izango da hitzordua, Gernika-Lumoko Itsasmendi Upategian . Jardunaldi bakotxean mahastien arteko ibilaldi bat, lau txakolin eta lau pintxo dastatzeko aukerea eta kultur proposamen berezi bat izango dira, Urremendi Landa Garapen Alkarteko geren...
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak 3.805 alkargokide ditu, gehienak bizkaitarrak 15.06.2026
Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak erakundearen etapa barri bati emon deutso hasierea , gobernu-organoak hautatzeko eta barritzeko ohiko prozesuaren esparruan presidentetza barritu ostean. Mirian Echazarrak bere gain hartu dau presidentetza , bai eta erakundeak garatutako lanari jarraipena emoteko eta fisioterapiak osasun-sistemaren barruan funtsezkoa dan osasun-lanbide gisa daukan zeregi...
'Triskel' Aranzadi alkarteko kolaboratzaileak gidatuko dau ibilbidea 15.06.2026
Enkarterriko Museoak ekimen barri bat antolatuko dau bagilaren 19an , barikuan, 1937ko ekaina. Enkarterriko okupazioa zuri-beltzean aldi baterako erakusketagaz lotuta, eta frankismoaren erresistentziak Sopuertan eukazan lekuetatik ibilbide gidatua egingo dau . Horren harira, Javier Barrio Enkarterriko Museoko zuzendariagaz egin dogu berba . Jarduerea museoan bertan hasiko da, Abellanedan, 10:00e...
23. Munduko Arrozak egingo da bihar Bilboko San Frantzisko auzoan 12.06.2026
Hogeita hirugarrenez egingo da bihar Munduko Arrozak Bilbon . Mariaren Bihotza plaza n batuko dira talde desbardinak. Gogoratu daigun, ekimen honegaz bizikidetza bultzatzea dala helburua. Idel Aguilera antolaketa taldeko kidea izan dogu Bizkaia Irratian, eta Aguilerak baieztatu dauanez auzo nortasuna eraikitzea eta hobetzea lortu dabe ekimen honi esker. 2.000 lagun baino gehiagok emon dabe izena...
Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxara batuko dira astegoienean 11.06.2026
Gazte Euskaltzaleen Sareak martxa egingo dau Urepeletik Iruñera gaurtik zapatura arte, bagilaren 11tik 13ra . Izan be, Euskaltzaleon Martxa antolatu dau Euskalgintzaren Kontseiluak bagilaren 13rako Iruñean. Bertan, ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna aldarrikatuko dabe. Gazteek Gazte euskaltzaleok bidea urratu lelopean ekingo deutsie martxari gaur eta egun bi ba...
Azpiegitura barritzeko prozesua etenda dago aspalditik 11.06.2026
Durangaldeko Mankomunidadeak hilabete honetan erabagiko dau Berrizko belodromoa estaltzeko proiektuagaz aurrera jarraitu ala ez . Atzo, bagilaren 10ean, bilera bat egin eben gaia jorratzeko. Dirudienez, egitasmoak ez dau aurrera egingo momentuz, oso garestia dalako. Horren aurrean, Bizkaiko txirrindulariek, klubek eta txirrindularitza eskolek ezinegona adierazo dabe SOS Berrizko Belodromoa lelopea...
2025eko txostena aurkeztu eban Caritas Bizkaiak pasa dan astean 10.06.2026
Caritas Bizkaiak 2025eko txostena argitaratu dau, euren jardueren iazko datuak batuta . Aitatutako datuak, egia esatearren, kezkatzeko modukoak dira. Igaz 11.600 persona ingururi lagundu eutsen Caritas Bizkaiak. Elena Unzueta Caritas Bizkaiko zuzendariak zifren atzean persona arruntak dagozala gogorarazo deusku : "Azpimarratzekoa da gaur egun lana eukiteak ez dauala ezer bermatzen, etxebizitzaren...
Pasa dan urtean Europako Kontseiluaren Museo Onenaren saria jaso eban Euskararen Etxeak 09.06.2026
Bilboko Euskararen Etxeak Urteko Europako Museoen Sarien (EMYA) ekitaldia hartuko dau asteon , bagilaren 10etik 14ra arte. Pasa dan urtean Europako Kontseiluaren Museo Onenaren saria jaso eban Euskararen Etxeak eta, hori dala eta, anfitrioia izango da aurtengo edizinoan. Iurdana Acasuso Euskararen Etxeko zuzendariak Euskararen Etxearen gaineko argibideak emon deuskuz , euskerearen interpretazino z...
Gaur egun 900 alkartek inguruk osotzen dabe Innobasque 08.06.2026
Innobasquek, Barrikuntzaren Euskal Agentziak, bere XIX. Batzar Nagusia egin eban pasa dan astean , eta bertan alkartu ziran Agentziaren oinarria osotzen daben entidadeetako ordezkariak. Leire Bilbao zuzendari nagusiak esan deuskunez, gaur egun, 900 baino gehiago dira Innobasqueko bazkideak : enpresak, administrazino publikoak, hezkuntzako eragileak, zientzia eta teknologia munduko entidadeak, barr...
Gartziak mundu osoko pentsalari, idazle eta zientzialariak aitatzen ditu bere obra barrian 08.06.2026
Sasi arteko sugarrak poesia liburua kaleratu dau Sebas Gartziak . Autoreak berak esan deusku orain arte erantzun positiboa jaso dauala liburuak bere lagunen partetik, oindino egun gitxi eroan arren merkaduan. Gartziak lau gai desbardin jorratu ditu obran, erlijinoa eta maitasuna tartean . Ganera, mundu osoko pentsalari, idazle eta zientzialariak aitatzen ditu bere obra barriaren pasarte batzuetan....
'Aita Santua Bilbotik' ekimenaren barruan bigiliaren zuzeneko emonaldia eskainiko dau pantaila handi baten 05.06.2026
Bilboko Elizbarrutiko 90 bat gazte k Madrilera bidaiatuko dabe bagilaren 6an eta 7an, Leon XIV.a aita santuaren bisitako ekitaldi nagusietan parte hartzeko. Gazteen aburuz, beste errealidade batzugaz harremanak sendotzeko eta eliz komunidadean sareak ehuntzen jarraitzeko balio izango dau. Gazteek zapatuan Plaza de Liman egingo dan otoitz-bigilian eta domekan Cibelesen ospatuko dan Corpus Christi m...
Luisa Puertas bolondresak esan deusku nahiko ondo dabilzala boluntario kopuruari jagokonez 04.06.2026
Janari bilketa handia egingo dau Bizkaiko Elikagaien Bankuak astegoien honetan, bagilaren 5ean eta 6an . Beraz, makina bat jente batuko da supermerkaduetan, boluntario moduan, beharrizana dabenen artean banatzeko elikagaiak batzeko bihar eta etzi. Horren harira, Luisa Puertas Bizkaiko Elikagaien Bankuko boluntarioagaz egin dogu berba . Bolondresak esan deusku nahiko ondo dabilzala boluntario kopur...
ESEK, EHPEA eta EHOP agenteek egin dabe dokumentua 04.06.2026
Euskadiko Sendagileen Elkargoen Kontseiluak (ESEK), Euskal Herriko Pediatria Elkarteak (EHPEA) eta Lehen Mailako Arretako Pediatriako Euskal Elkarteak (EHOP) ohartarazo dabe ondorio kaltegarriak eragin ahal leikiezala haurtzaroak eta nerabezaroan gailu digitalak gehiegi eta gainbegiratu gabe erabilteak , Bizkaiko Medikuen Elkargoan atzo arratsaldean aurkeztu eben dokumentu baten bidez. Mirene Beri...
Ofizialtasun osoa, jauzia hizkuntza politiketan eta euskaltzaletasuna aldarrikatuko dabe 03.06.2026
Euskaltzaleon Martxa antolatu dau Euskalgintzaren Kontseiluak bagilaren 13rako Iruñean. Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak esan deusku egun horretan "euskeraz bizi izateko behar dan guztia" eskatuko dabela : ofizialtasun osoa, hizkuntza politiketan emon beharreko jauzia eta euskaltzaletasuna. Ekitaldia jentetsua izatea aurreikusten dabe : "Giro polita sumatzen gabilz....
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.