Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Goizeko Izarretan

News EU ↓ 161 episodes

Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: bizkaiairratia.eus

Author

Javi Onaindia eta Gontzal Galán

Category

News

Podcast website

bizkaiairratia.eus

Latest episode

Nov 20, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 10M+ downloads · 4.7+ rating iOS soon

Episodes

UEUren Inguma Euskal Komunitate Zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete ditu 15.09.2026

UEUk eta Euskaltzaindiak euskerazko ekoizpen zientifikoa aztertzeko ikerketa-beka abiarazo dabe . Euskaltzaindiak eta UEUk euskerazko ekoizpen zientifikoaren egoeraren inguruko kezka partekatzen dabe eta kezka horretatik abiatuta abiarazo dabe  Euskarazko ekoizpen zientifikoa: egoera, azterketa konparatiboa eta etorkizunerako proposamenak prestigioa handitzeko  ikerketa-beka, Arantza Aldezabal UEU...

836 eragile ekologiko ordezkatzen ditu Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak 14.09.2026

ENEEK-Ekolurrak , Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, administrazinoa sinplifikatu eta arintzeko preminazko neurriei buruzko Lege Proposamenetik ekoizpen ekologikoaren kontrol eta ziurtapenari eragiten deutson aldaketa kentzeko eskatu dau . Lege Proposamenak aukerea emongo leuke EAEn ekoitzitako elikagai ekologikoen kontrola et...

AEKk pasa dan ikasturteko leloa mantendu dau: "Euskara eroso ikasi eta bizi" 11.09.2026

Ikasturte hasiera n gagoz eta matrikulazino garaia da AEK n. Aurten AEKn izango diran barritasunak eta helburuak jakiteko, AEKren Nazino Kontseiluko kidea dan Lurdes Etxezarreta gaz berba egin dogu. Gaur egun euskera ikasteko aukera asko dagoz: aurrez aurreko eskolak , online ikastaroak , autoikaskuntza eta ikastaro konbinaduak, besteak beste. Gero eta erosoago ikasteko aukera emon gura dau AEKk e...

Suizidioa prebenitzeko Nazinoarteko Eguna da gaur 10.09.2026

Suizidioa prebenitzeko Nazinoarteko Eguna da gaur , irailak 10. Hori dala eta, Biziraun, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkartera jo dogu Bizkaia Irratian. Hain zuzen be, alkarteko sortzaileetariko bat dan Agustin Erkiziagaz egin dogu berba: "Suizidio tasaren joerea mantendu egiten da, gorabehera batzuk egon arren" . Euskal Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera, 1...

Bilbon izan da ontzidia astegoienean 09.09.2026

Egunotan Bilbon izan dan Freedom Flotilla ontzia martitzen honetan , irailaren 8an, abiatu da Gazara . Tripulatzaileek Israelek ezarritako blokeoa hautsi eta palestinarrek pairatzen daben genozidioa salatu gura dabe . Bilbotik Vigora joango dira eta, ostean, geldialdi gehiago egingo dabez. Gazara urriaren 6an heltzea aurreikusten dabe , 2023ko Israel-Palestina gatazkaren hirugarren urteurrenaren b...

Topaketan adituen hitzaldiak, esperientzia pertsonalak eta alkarrizketa-guneak izango dira 08.09.2026

Eusko Ikaskuntzak Sinesmena, komunitatea ehuntzeko iturri sinposioa egingo dau eguenean , irailaren 10ean, Bilbon . Izan be, Eusko Ikaskuntza Sinesmen-dibertsitatea eta komunitatearen ehuntzea proiektua garatzen dabil 2025etik, eta egueneko sinposioa aitatutako proiektuaren baitan kokatzen da, Jon Mentxakatorre proiektuko zuzendariak azaldu deuskunez . Jardunaldiaren helburua geure gizartean gerta...

EAEko pentsinodunen gitxieneko pentsinoa Lanbide arteko Gitxieneko Soldatagaz parekatzeko eskatzen deutsie Eusko Jaurlaritzari 07.09.2026

Euskal Herriko Pentsinodunen Mugimenduak konzentrazinoak eta mobilizazinoak hasiko ditu barriro gaurtik, irailaren 7tik . Horren harira, Euskal Herriko Pentsinodunen Mugimenduko kide dan Ana Mezogaz egin dogu berba gaur Bizkaia Irratian. Mezok esan deuskunez, soldatek eta pentsinoek erosteko ahalmena galdu dabe prezioen igoeragaitik azken boladan. Hori dala eta, uste dabe ezinbestekoa dala gitxien...

Martitzenean hasi ebezan Sanantolinak Anteroren jaitsieragaz 04.09.2026

Bihar, irailaren 5ean, ospatuko dabe Antzar Eguna Lekeition . Horren harira, eta Sanantolinak martitzenetik martxan dagozala aprobetxauta, Lekeitiora osterea egin dogu gaur Bizkaia Irratian. Ander Aldazabal Lekeitioko alkatearen eskutik, gai desbardinak jorratu doguz : Antzar jaia, turismoa, aparkalekuak, etab. Antzar jaiari jagokonez, arratsaldeko 16:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da . Ordu h...

12.750 ikasle ditu Elizbarrutiko Ikastetxeen sareak 03.09.2026

Datorren astean hasiko da ikasturtea ikasle gehienentzat Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori dala eta, Elizbarrutiko Ikastetxeetara hurreratu gara gaur, ikasturte barria zelan datorran jakiteko asmoz. Horretarako, Nerea Bilbao Elizbarrutiko Ikastetxeetako arduradunagaz egin dogu berba . Euren aniztasuna, hizkuntza eta kultura aintzat hartuta, Euskal Eleizari eta Herriari zerbitzua emoteko senaz sort...

Bandera marroiaren bitartez, ETSren jokabidea salatu nahi izan dabe 02.09.2026

Aste hau pasata... barriro joan da Marijaia , Ainhoa Urrejola txupineragaz eta Onintza Enbeita pregoilariagaz batera. Horren harira, Bilboko Konpartsakek modu positiboan baloratu dau aurtengo edizinoa , aurrekoekaz alderatuta, nasaia izan dalako , ezbehar, gatazka edo eraso larririk gabekoa. Idoia Ugalde Bilboko Konpartsakeko kideak balorazinoaren inguruko zehetasun guztiak emon deuskuz Bizkaia Ir...

CHERNOBIL elkarteak Gabonetako Harrera Programan parte hartzeko interesa daben familiei dei egin deutse 01.09.2026

Euskadiko eta Nafarroako familiekaz azken hilabete biak partekatu ondoren, uda honetan CHERNOBIL elkartearen harrera-programan parte hartu daben Ukrainako 92 haurrek pasa dan astean ekin eutsien etxera itzultzeko bidaiari . Aurtengo itzulerak, ganera, barrikuntza garrantzitsua ekarri dau: gerra hasi zanetik lehen aldiz, haurrek bidaiaren zatirik handiena hegazkinez egin dabe . Programak garraiobid...

Bilbon 300 behargin baino gehiago geratu ziran lan egin barik greba egunean 31.08.2026

Ikuskizunetako teknikariek euren aldarrikapenei eusten deutsie, Bilboko Aste Nagusian laugarren greba eguna egin ostean. Ander Sierra Teknikariok sindikatuko kidearen esanetan, abuztuaren 26ko grebaren balorazinoa positiboa izan da, sektorearen arazoak ikusgarri egitea eta gizartearen babesa jasotea lortu dabelako. Oraingoz, baina, ez dabe patronalagaz negoziazino mahaira bueltetea lortu . Teknika...

Egoera zaurgarrian dagozan herritarrakaz lanean jarraitzen dabe 27.08.2026

Berrizko Mesedetako Misiolariak mendeurrena ospatzeko prestetan dabilz. Irailaren 19an 100 urte beteko dira sei monja Berrizko klausurako komentutik urten eta Txinako Wuhu hirira abiatu ziranetik , Margarita Maria López de Maturanak bultzatutako misino unibersalari hasierea emonez. Lourdes Gorostola kongregazinoko koordinatzaile nagusiak azaldu dauenez, ordutik aldaketa handiak bizi izan dabez, ba...

Lehen gauean bi ikutze salatu ziran, baina ordutik ez da beste kasurik izan 26.08.2026

Bilboko Aste Nagusiko lehen egunak igarota, Juan Mari Aburto alkateak orain arteko balorazino positiboa egin dau. Jente asko batu arren, ez da gertakari larririk izan , eta lapurreta txikerren kopurua igaz sasoi berean baino txikiagoa da oraingoz. Sexu-askatasunaren aurkako erasoei jagokenez, lehen gauean bi ikutze salatu ziran , baina ordutik ez da beste kasurik izan. Jaietako segurtasun disposit...

Lehortearen ondorioak dagoeneko igarten hasi dira 25.08.2026

Aurtengo lehortea arazo handiak eragiten dabil nekazaritza eta abeltzaintza sektorean. Bazka eskasiari aurre egiteko, Bazka Mahaia martxan dago eta abeltzainen beharrizanak ezagutzeko inkesta egin da . Unzalu Salterain EHNE Bizkaiko koordinatzaileak azaldu dauenez, garrantzitsuena bileretara datuak aztertuta eta proposamen zehatzak landuta heltzea da. Lehortearen ondorioak dagoeneko igarten hasi d...

Pelotak zapatariek egiten ebezan eta ume batzuek oinutsik jokatzen eben oinetakoak ez apurtzeko 24.08.2026

Euskal Herriko herri askotan, gaur egungo frontoiak eregi baino lehen, eleizetako hormak eta eleizpeak erabilten ziran pelotan egiteko. Iñaki Vidalek errealidade hori aztertu dau Hormak zarataka. Esku-pilota Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko bizimodu tradizinonalean lanean , piloteari ikuspegi etnologikotik begiratuta. Azterlanaren bidez, Vidalek Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko frontoi zaharren ezaugarr...

Deportazinoak ezin dira automatikoki egin, eta kasu bakotxa banan-banan aztertu behar da 21.08.2026

Ceutan azken asteotan bizi dan migrazino egoereak kezka berezia sortu dau bakarrik dagozan adinbakoen inguruan. Milaka pertsona kalean edo behin-behineko kanpalekuetan egon dira, eta horreen artean oraindino identifikatu bako adinbako ugari dagoz . Ainhoa Lejonagoitia UNICEFeko komunikazino arduradunak azaldu dauenez, ez dakie zehatz zenbat diran, ezta zein arrisku edo beharrizani egin behar deuts...

Dauela 25 urte inguru hasi eban gaiaren inguruko ikerketea Zarautzen 20.08.2026

1936ko gerraren ondorioak eta urteetan iraun dauen isiltasuna aztertu dau Amagoia Gurrutxaga kazetari eta idazleak Eskelak, eskolak, oskolak berbaldian. EAko Hea Kultura Elkarteak antolatuta, joan dan hilean eskaini eban hitzaldia. Gurrutxagak dauela 25 urte inguru hasi eban gaiaren inguruko ikerketea Zarautzen , lekukoen testigantzak jasoz eta artxiboetako informazinoa batuz. Lan horren bidez, fr...

Dagoeneko ehun lagunetik gora animau dira aurtengo Danspirenaikara 19.08.2026

Danspirenaika ekimenak barriro batuko dauz dantzea eta mendizaletasuna irailaren 11tik 13ra Izaban. AIKO taldeak antolatutako hitzorduak kutsu berezia izango dau aurten, taldearen 20. urteurrena dala eta, hainbat talde eta musikari batuko dira hiru eguneko egitarauan. Sabin Bikandi AIKO taldeko kideak azaldu dauenez, Danspirenaikak mendiak herrien arteko muga baino, alkargune dirala aldarrikatzen...

2008an emon eban pausua YouTubera 18.08.2026

Gabi de la Mazak urteak daroaz euskal kantak karaoke formauan prestetan eta sarean partekatzen. Proiektuaren jatorria irakaskuntzan dago: euskeraren erabilerea sustetako eta ikasleak motibatzeko hasi zan musikea erabiltzen, eta 2008an emon eban pausua YouTubera. Lehenengo karaokeetako bat Sorotan Beleren Arratsalde honetan izan zan. Barnetegi bateko ikasleek bertan landutako kantak sarera igoteko...

Geltoki guztiek ez daukiez irisgarritasun baldintza berberak 17.08.2026

Garraio publikoan aurrerapausuak emon diran arren, gurpildun aulkia erabilten daben pertsonek oztopo ugari daukiez oraindino. Karmele Antxustegik azaldu dauenez, Renferen hainbat trenetan pertsona bakarrarentzako lekua bermatzen da , eta geltoki guztiek be ez daukiez irisgarritasun baldintza berberak . Egoera horrek erabiltzaileen autonomia mugatzen dau, batez be gurpildun aulkia erabiltzen daben...

Enerkide.eu webgunean Nafarroa, Euskadi eta Akitania Barriko energia komunidadeen barri batu dabe 14.08.2026

ENERKIDE-k 165 komunidade eta energia ekimen identifikau ditu Nafarroan, Euskadin eta Akitania Barrian . 2024ko urtarrilean ipini eben martxan azterlana eta bagilean amaitutzat jo dabe. Proiektua Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantziau dau. Sakanako Garapen Agentziak, Euskal Herriko Unibertsidadeak, ESTIA-k eta I-ENERek garatu dabe. ENERKIDE euroeskualdeko lankidetza-ekimena da,...

Kanpainearen lehen fasean 250.000 euro batu dabez 13.08.2026

Kubak egoera ekonomiko eta energetiko larria bizi dau, elikagaien, botiken eta argindarraren eskasiak markauta. Endika Guarrotxena Euskadi-Kuba alkarteko kidea ren arabera, AEBen blokeoak egoerea are gehiago gogortu dau, eta energiaren eskasia herrialdearen arazo nagusietako bat bihurtu da.  Argindar etenek eguneroko bizimoduan eragin zuzena daukie, ur-horniduratik hasi eta janaria prestetako edo...

Eusko Jaurlaritzak eta sektoreko ordezkariek Bazka Mahaia martxan ipini dabe 12.08.2026

Euri faltak eta bero handiak egoera gatxa eragin dabe Bizkaiko abeltzaintzan. Larreak sikatuta dagoz hainbat lekutan, eta ganaduari negurako gordetako bazka emoten hasi behar izan dira. Karlos Ibarrondo ENBA sindikatuko kidea k nabarmendu dau aurtengoa ezohiko egoerea dala. Arazoa ez da bazka falta bakarrik. Mendiko iturri batzuetan ura urritzen hasi da, eta horrek ganadua bertan mantenidutea zail...

De la Espriellaren garaipenak herrialdea eskumara eroan dau 11.08.2026

Kolonbiak lurrikara gogor baten ondorioei aurre egiten deutsie, 130 hildako baino gehiago eta 500 zauritu baino gehiago eragin ostean . Kalte materialak be handiak izan dira, batez be, Cali eta inguruko eremuetan, eta balizko errepliken zain dagoz. Txente Rekondo nazinoarteko aditua k azaldu dauenez, datozen orduetan biktimen kopuruak gora egin leike. Hondamendia, ganera, Abelardo de la Espriellak...

Listen to the Goizeko Izarretan podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.