Lanartea
Ez gatoz Paristik
EZ GATOZ PARISTIKBa ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere. Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
12. BIHOTZONDOKOAK 21.05.2025 57:19
Bihotz bat taupaka. Amateur hitza kulunkatzen. Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan. Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz. Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz. Gure kultur sistemaren balizko arritmiez. Ustezko basamortuez Uste basatiez. Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz. Elkarrizketatuak , Joana Etxart, Oier Araol...
11. ESPAZIOA 02.04.2025 55:32
Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak... Eskolan erakutsi ziguten. Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai. Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk. Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula...
10. APO, EPE, EPAI 19.02.2025 40:25
Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra. Enborra eraitsi arte zartaka. Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai. Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko. Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat. Sortzailea apo sentiarazteraino. Elkarrizketatuak , Ainara Azpiazu Axpi , Harkaitz Cano eta Castillo Suarez. ZUBI-MUSU BAT , Miren Narbaiza Martiartuk,...
09. OGIAREN BIDEA 08.01.2025 40:53
Gauza jakina da: sormena eta kultur ekintza ezinbestekoak ditugu pertsona eta gizarte gisa hazteko, iruditeria pertsonal eta kolektiboa etenik gabe elikatzen segitzeko. Zein bizimodu opa die gure gizarteak , baina, euskarazko kulturaren orantza ontzea, jarduera artistikoari ekitea, erabakitzen duten sortzaileei? Sormena edota interpretazioa ogibide izatea zenbateraino da hautu gauzagarri gurean, z...
08. ISPILUA 13.11.2024 49:34
Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen. Eboluzio behar handirik gabe. Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen. Arrakala askorik gabe. Gizarteari isla egiten. Elkarrizketatuak , Itxaro Borda, Ane Garcia, Miren Artetxe eta Amancay Gaztañaga. ZUBI-MUSU BAT , Ines Osinagak, Miren Amurizaren kopla batzuk musikatuz. HI BIZI HAIZ HI , Harkaitz Canok idatzia e...
07. DESKONEXIOA 16.10.2024 48:34
Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan? Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu? Mundu gero eta konektatuago –eta globalizatuago– honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa? Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea...
06. SOKAK ETA PASILLOAK 28.12.2023 49:34
Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kult...
05. SARA 12.12.2023 44:16
Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatu...
04. KEINUKARIAK 21.11.2023 50:34
Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea. Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea. Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea. Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea. Itzaltzea eta piztea. Artistaren estatutuari eta estatusari buruzko...
03. KUKUARENAK 07.11.2023 47:36
Kukua kantuan entzun orduko eskua sakelera sartzen baduzu, ezagutzen dituzu haren koplak: udaberrian lehen aldiz entzutean poltsikoan dirurik baldin badaukazu, urte osoan sosak izango dituzula dioten horiek. Kukuari bestelako koplak ere jarri izan zaizkio, baina. Besteren habiatik arrautza bat bota, berea errun eta ospa egiten duelako kuku amak. Eta arrautza horretatik irten orduko, kuku-kumeak ha...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.