Elkarrizketak – Irati Irratia
107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: iratiirratia.eus
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Ainhoa Bueno: “Gazteok ez dugu Mikel Zabalza ezagutu, baina bai hark utzitako hutsunea” 20.11.2026
Orain dela 41 urte hilik agertu zen Bidasoa ibaian Mikel Zabalza, Orbaitzetako Olako semea. Goardia Zibilaren torturaren ondorioz hil zen Mikel eta gertatutako argitzeko eta memoria egin dadin borrokan jarraitzen du Mikel Gogoan herri ekimenak. Ainhoa Bueno da borroka hortan diharduen herri ekimenaren kide eta gaur gurean izan da, “Egun on, auñamendiak” saioan. Berarekin Mikel […]
Aitor Zazpe (Pirineki) gurean izan da eta Esneki azokan lortutako sariak izan ditugu hizpide 19.11.2026
Tolosako ESNEKI Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azoka Berezitik pozik eta sari sorta ederrarekin itzuli dira Aurizberriko Pirineki Esnekiakeko lagunak. Azaroaren 7an jokatutako Euskal Herriko Gazta, Esne eta Jogurten V. Txapelketan emaitza bikainak eskuratu dituzte: behi-gazta onduen kategorian lehen saria, jogurtetan bigarrena eta behi-esne pasteurizatuan ere lehen saria. Horren guztiaren ingur...
Ikaskoli saskiak eta Xiberoako ikastolak hizpide, Artzen Letonarekin 17.11.2026
Aste bat baino gutxiago geratzen da Ikaskoli ekimenaren amaierarako eta kanpainaren berri izateko asmoarekin, Artzen Letona xiberotarra elkarrizketatu du Irati Irratiak. Xiberoko ikastolen aldeko ekimena da Ikaskoli eta kanpaina nola lagundu azaldu digu Artzenek.
Carmen Cariño ekintzaile mexikarra gurean izan da 16.11.2026
Carmen Cariño ekintzaile mexikarrak Nafarroa bisitatu zuen pasa den astean; asteazkenean Lizarran eskaini zuen hitzaldia eta ostegunean Uztarrozen izan zen. Bertan, Oaxakak eta orohar Mexikok bizi duen egoera gordina izan zuen hizpide Cariñok, komunitate indigena eta lurraren aldeko ekintzaileak.
Eneko Villegasi agur t’erdi (saio berezia) 16.11.2026
Hamar urte esatari lanetan eman eta gero, Eneko Villegas atarrabiarrak adio erran digu. Eta azken agur hau, merezi duen bezala eman nahi izan diote Irati Irratiko entzunleek. Agur hunkigarria izan zen ostiralekoa. Eskerrik asko emandakoarengatik Eneko eta zorte on!
Ibai Trebiño izanen da Irati irratiko esatari berria 14.11.2026
Eneko Villegasek pasa dio lekukoa Irati irratiko mandoetan ariko den Ibai Trebiñori. Eneko berarekin izan da astean zehar hedabidearen ingurukoak azaltzen eta aprobetxatu egin dute unea Ibai bera ezagutarazteko. Ibai gasteiztarra dugu baina hobe litzateke mundu gizona dela aipatzea. Komunikazioan ibilia eta zonaldea hagitz ongi ezagutzen duen laguna dugu, urte zenbait baitaramazki lanean Garazi et...
Bruna eta Charles borraskak eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 13.11.2026
Bruna eta Charles borraskak izan ditugu hizpide David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena ekarri digu, nahiko asteburu gora-beheratsua izanen delarik. David de Andres Irati irratian
Xanti Begiristain: Eneko Villegas 12.11.2026
Gaurkoan Xanti Begiristainek agur esan dio gure esatari Eneko Villegaseri olerki eder baten bidez, urte luze hauetan egindako lana eskertuz. Xanti Begiristain Irati Irratian:
Cesar Asiain trobadorearen kontzertua larunbatean Artziko Jauregian 10.11.2026
Zer nolako plazerra izan ohi da Artzibarretik etortzen zaizkigun planei kasu egin eta proiektu zein artista handiak ezagutzea. Gaur gure uhinetara Cesar Asiain Erro trobadorea gonbidatu egin dugu, larunbatean kontzertua eskainiko baitu Artziko jauregian. Cesar ez dauka musikaritzat bere burua baina esan genezake musika bere ihesbidea izan ohi dela. Bere kabuz kitarra jotzen ikasi badu […]
Bruma eta Charles borraskak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 10.11.2026
Aste bukaerak eta hasierak Bruna borraskaren bisita utzi digu, Iberiar penintsularen hego mendebaldean batez ere. Brunaren eraginak ahaztu gabe bidean dugu Charles borraska berria zeina segun eta zer nolako bilakaera duen eragin handiagoa eduki lezake David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren aste hasierako eguraldi iragarpenarekin sartu gara. David de Andres Irati […]
Euskarari puzka eginez sustraietatik espaziora eramateko deia 30.10.2026
Udazkenarekin batera gurera dator berriz ere Errigorako Euskarari Puzka kanpaina. Modu soilean saskien kanpaina dugu hauxe eta aurten berritasunak dakarzkite. Auzolanean euskara sustraietatik espaziora lemapean 3 saski izanen dira eskuragarri Beltza (60€), Berdea (65€) eta Gorria (75€), Berdea alkoholik gabekoa izanen litzatekeelarik. Saskietaz aparte aurten Lodosako ikastola laguntzeko egutegi la...
Asteko eta urriko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 30.10.2026
Uda luzea joan da eta urria euritsu hasi bazen oro har lehorra izan dela aipatu dugu David de Andres lagunarekin. Ondoren asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara, antza denez ez da hotzaz aparteko aldaketarik somatzen. David de Andres Irati irratian
Basozainek euren lan baldintzen eta zerbitzuaren alde borrokan darraite 29.10.2026
Nafarroako Basozainak euren lan baldintzen eta zerbitzu beraren alde borrokan daude. Urriaren 15ean langileen %90ek bat egin zuen deitutako greba deialdiarekin. Borroka honek hiru aldarri nagusi ditu, kontziliazioa ahalbidetzeko malgutasuna, soldaten igoera eta langile gehiagoren kontratazioa. Urte batzuetatik hona euren lan kargak ugaritu egin dira, aldiz euren soldatak edota plantillak ez dira m...
Emakume basati baten arimaren biluzketa irratian 29.10.2026
Gure gaurko gonbidatuak DMAX kateko “Aventura en pelotas” programan hartu zuen parte. 21 egun biluzik pasa behar izan zituen biluzik Kolonbiako oihanean. Bertan bizitakoak eta bertako pentsamenduekin ondutako egunerokoa hartu eta liburu bilakatu du “Desnudando el alma de una mujer salvaje” izenburupean. Hau aitzaki gurean izan dugu Atenea Diaz, abentura honen emakume basati...
Xanti Begiristain Madotz: Faxismoari nola aurre egin 29.10.2026
Gaurko kolaborazioan Vito Quiles asaldatzaile faxistaren bisiten harira izandako erantzuna izan dugu Xanti Begiristainekin. Berak ideia faxistadune horiei erantzunaren beharraz eta nolakotasunaz aritu zaigu gaurkoan Xanti Begiristain Irati Irratian:
Arruazun izanen dira bihar Nafarpresek antolatutako Tokiko Prentsa jardunaldiak 28.10.2026
Iaz Otsagabian ospatu ziren tokiko prentsa jardunaldiak, 25 urte betetzen zituen Mendixut Aldizkariak ospakizuna egin zezan. Aurten Guaixekoei dagokie antolaketa lanak eta bertaratzera deitu dute komunikazioan dabiltzan profesional desberdinak, baita komunikazioa edota toki komunikabideak maite dituzten norbanakoak ere. Aurtengo edizioan informazio desertuetaz eta tokiko hedabideen erreleboaz sola...
Bizkarretan larunbatean ospatuko da Larretik Azoka 28.10.2026
Lehen sektoreko baldintzak hobetu eta beharrak saretzeko helburuarekin sortu zen Larretik elkartea. Izaeraz elkartea bada, sare bat bailitzan funtzionatzen du eta euren helburuen artean lehen sektorearen iraunkortasuna, tokiko produktuen sustatzea, lan-baldintzen duintzea eta bertako ekoizleak ezagutaraztea litzateke. Lan horretan dihardute 8 bazkideak. Tokiko produktua nabarmentzeko garaian merka...
Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Pornografia kontsumoa nerabezaroan 28.10.2026
Aurrekoan ireki genuen Osasun Mentalaren meloia. Sufrimenduaz aritu ginen solasean eta honetan egoera mentala kaltetu dezaketen kontsumoaz aritu gara, pornografiaren kontsumoan zentratu garelarik. Interbentzio ugari izan ohi ditu Miren Cia Urrutiak kontsumo honen ondorio direnak, baita prebentzio lanketak ere. 12 urte bazen jada pornografia lehen irudiak ikusteko adina, jada 9 urteko haurrak porno...
Miren Doizen 2. korapiloarekin heldu da Fluxu Auritzera 28.10.2026
Urriaren erdialdetik aurrera dabil instalaturik Miren Doizek ekoizturiko 2. korapiloa izenburudun obra Auritzeko Kultur etxe parean. Aurreko ostiralean sortze prozesua eta obra bera aurkezten izan genuen artista, zeina obra ekoitzi duen Fluxu programaren baitan. Azaroaren 15a bitarte izanen da ikusgai bertako material birziklatuekin sorturiko pieza koloretsu hau. Fluxu programaren baitan hainbat t...
Autogestioa eta komunitatea ardatz jardunaldiak asteburuan Aritzkurenen 27.10.2026
Aurtengo edizioa 6. izanen da Aritzkurenen ospatuko diren jardunaldiena. Komunitatea eta autogestioa oinarri izanen dituen jardunaldi hauek euren esperientzietatik ikasi eta baita beste tokietatik heldutakoeetatik jasotzeko aukera emanen diete euren herriko komunitatea indartzen segi dezan. Asteburu osoko egitarau oparoa antolatu egin dute eta hori bera ezagutzera eman digu Aritzkurengo herritarra...
Azokoop mikrokooperatiba denda baino egunerokoan bidelagun 26.10.2026
Xabier Bados eta Rita Perandres abiatutako ekintzailetza dugu Azokoop. Gehien zabaldu den zerbitzua Urdirotzen duten denda bada ere beste zerbitzu zenbait eskaintzen dituzte. Eskaintzatan basolan txikiak egiteko aukerak baita horretarako makinariaren mailegatzea ( bazkideak direnei), musikoterapia eta musikan hastapen ikastaroak eta kopisteria zerbitzua. Horrekin aski ez eta beti dabiltza beste p...
Asteko eguraldia, ordu aldaketa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik 23.10.2026
Eguraldiaren partetik asteak utzitakoak zeozer nabarmendu beharko bagenu David de Andres lagunak aipatu bezala, tenperatura baxuak izanen liratezke. Ostegun goizaldean zenbait puntutan izozte puntutik gertu izan baitziren. Aste honetan ere ordu aldaketa izanen dugu egunak edo hobe esanda arratsaldeak laburtu eginen dizkigutelarik. Nola ez amaitzeko asteburuko iragarpena ere ekarri digu. David...
Loizuko gizona ardatz jardunaldiak izanen dira igandean Aintzioan 22.10.2026
Elutseder elkarteak eta Erroibarko udalak elkarlanean Loizuko Gizonaren inguruko jardunaldia prestatu dute igandean Aintzioan. Jardunaldiei Errotalde izenburua jarri diete izen bereko kobazuloan topatu baitzituzten duela 11.700 urteko gorpuzkiak 2017ko azaroan. Erroibarko biztanle zaharrena dugu Loizuko Gizona, gaur egun Nafarroako Museoan dago ikusgai eta ibarrera berriro ekartzeko modua izanen d...
Ezkarozen indarkeria estetikoa ardatz izanen dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak 21.10.2026
Larunbata honetan ospatuko dira Pirinioetako Emakumeen XXV. topaketak Ezkarozen. Urtez urte bailaraz bailara mugitzen den topaketak ditugu hauek eta aurtengo edizioan Xaiki Emakume elkartekoei dagokie anfitrio eta antolaketa lanak. Urtero gai baten inguruan hausnartzeko parada hartzen dute batzen diren emakumeak eta edizio honetan emakumeek bereziki pairatzen duten indarkeria estetikoa izanen dute...
Gau-beltzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Taupa Mugimenduak 20.10.2026
Taupa euskatzaleen mugimenduak Gaubeltzaren ospatzea areagotzeko erronka ezarri du. Zenbait herritan uztaren amaiera eta bazterrak xaxatzeko hautua hartzen zuen ospakizuna geroz eta jende gehiago erakartzen du. Urriaren 31n ospatuko da zenbait herritan Gaubeltza. Ospakizun bera ardatz zenbait formazio eta jardunaldia antolatu ditu honen ingurukoak behar bezala azaltzeko. Herri jolasa bat ere ondu...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.