Euskara – Irati Irratia
107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Unibertsitatera sartzeko frogak eta euskara 02.07.2026
Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez [&#...
Euskarazko udarako jardueretan izen emateko epea irekia da 19.06.2026
Ikasturtea amaituta Euskara Zerbitzutik udarara begira haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak antolatu ohi dira. Aurtengo eskaintza izaera anitzadun zientzia tailerrak eta nerabeei zuzendutako Mogie Gima. Honen inguruan aritu zaigu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Garate euskara teknikariak. Izen emateak ekainaren 26ra bitarte izanen direla komentatu digu beraz agudo. Izen ematea Udako tailerr...
Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean 10.06.2026
Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Geror...
Ustarrozen ospatuko da Uskararen Eguna larunbatean 22.05.2026
Uskara Bizirik lemapean ospatuko da Uztarrozen. Urtea eman dute bertan zita hau prestatzen baita berotze ariketa moduan zenbait ekimen antolatzen eta iritsi da eguna. Larunbata maiatzaren 23a da mugarria eta bertan Erronkariko Uskararen aldeko festa piztu eginen da. Goizetik hasiko da kontua, Ameli ipuin kontalariak emanen baitio hasiera egunari, baita artisau produktuen azoka ere. Gero […]
Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin 08.05.2026
Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei! Idoia Zabaltza Irati Irratian
Haurren unibertsoa euskaldunagoa eraikitzeko dator Eusfera egitasmoa 24.04.2026
Euskara sustatzerako Taupa Mugimenduak ekinaldi berri bat jarri du martxan, Eusfera. Haurren unibertsoa eta ingurua euskaldunago bat eraikitzea helburu sortutako ekimena dugu, zeina antolatzaile zein gurasoei baliabide desberdinak jartzen dituen eskuragarri helburua bete dadin. Ekimenak indarra hartuko du maiatzaren 7tik 17ra zeinetan tarte horretan misioak eta Euspazioak (euskarazko aisialdia sus...
Euskara gerturatzea helburu Korrika 12. eguna izanen da asteazkenean 20.04.2026
Korrika 11 egunez gurutzatu zuen Euskal Herria, euskara gara lemapean. Pirinioetako AEKak kudeatzen zituen 126 lekuko hartze eta egun borobilak izan zirela esan dezakegu, hala adierazi baitigu AEK-ko kidea den Garazi Iribarren Zabaltzak izandako elkarrizketan. Korrikak emandako indarra aprobetxatuz sortu da Korrikaren 12.eguna ekinaldia, zeinetan euskara ikasteko zalantzetan dauden horiei asteazke...
Uztarrozen hasia da Uskararen egunerako beroketa plangintza 30.03.2026
Maiatzaren 23an ospatuko da Uskararen eguna Uztarrozen eta bide horretan abian jarri zuten asteburuan beroketa planteamendua. 20 lagunek Mikel Belaskok eta Gotzon Perezek prestatutako hitzaldiaz disfrutatu zuten Egoiargu aretoan. Uskara bizirik lemapean ospatuko da Uskararen Eguna eta hurrengo asteetan eta eguna heldu bitartean hitzordu desberdinak antolatu dituzte. Horien inguruan solastu gara Ga...
Xanti Begiristain Madotz: Estatu Frantsesaren euskararekiko jarrera 19.02.2026
Xanti Begiristain Madotz lagunak bere iritziak plazarazten dizkigu bi astetan behin dugun kolaborazioetan. Gaur aurreko astean Baionan izandako epaiketa azpimarratu du zeinetan agerian geratu zen estatu frantsesak euskararekiko duen begirune eskasa, ez baitzieten laga hiru epaituei euskaraz deklaratzen. Xanti Begiristain Irati Irratian:
Maila altuko bertso afaria izanen da ostiralean Erron 18.02.2026
Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak izanen dira aurten Erron ospatuko den Bertso-afariaren protagonistak. Pirinioko Bertso Eskolak antolatutako ekimena jendeari bertsolaritza gerturatzea du helburu eta bide batez euren jarduna kalera atera ere. 4 urte daramazkite Bertso afaria antolatzen eta errotze handiko ekimena bilakatu da, zeinetan 60 bat bertsozale batu izan diren urtero bertsoetaz...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.