Euskara – Irati Irratia

107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus

Besuch unbedingt die Website des Podcasts und unterstütze die Macher: iratiirratia.eus

Kategorie

Uncategorized

Podcast-Website

iratiirratia.eus

Neueste Folge

20. Okt 2026

Wo hören?

Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbar

Podcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts

Bei Google Play herunterladen Kostenlos installieren Android fast 10 Mio. Downloads · Bewertung 4,8 iOS bald

Folgen

Gau-beltzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Taupa Mugimenduak 20.10.2026

Taupa euskatzaleen mugimenduak Gaubeltzaren ospatzea areagotzeko erronka ezarri du. Zenbait herritan uztaren amaiera eta bazterrak xaxatzeko hautua hartzen zuen ospakizuna geroz eta jende gehiago erakartzen du. Urriaren 31n ospatuko da zenbait herritan Gaubeltza. Ospakizun bera ardatz zenbait formazio eta jardunaldia antolatu ditu honen ingurukoak behar bezala azaltzeko. Herri jolasa bat ere ondu...

Bueltan dira Agoitz eta Auñamendiko Literatur Solasaldiak 20.10.2026

Ikasturtearekin batera bueltan dira Mikel Antzak dinamizatzen dituen literatur solasaldiak. Hilabetero liburu bat hautatu eta honen inguruan bakoitzak jazotakoak partekatzen ditu beste irakurleekin. Aurten Palestinan egokitutako eleberri bat izanen dute lehen saioan hizketagai, Adania Shibliren Detaile Xume Bat, xumeki baina bikainki adierazten duena palestinarren egoera. Datorren astean biltzear...

Xanti Begiristain Madotz: Margaritaren Heptamerona 15.10.2026

Asteburuan Erriberrin Margarita erreginak ekoitzitako Heptameronaren irakurraldi ekitaldia izan da. Urtero errepikatzen den ekimena dugu hauxe 2020. urtean euskaratu zenetik 75 istorioz osatutako obra hauxe. Irakurraldi honetan Xanti Begiristain izan zen eta Heptameronaz eta irakurraldiaz solastu zaigu gaurkoan. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Abiatuko da ikasturtea Zaraitzu eta Erronkariko irakurle taldeetan 30.09.2026

Mintzakuadrillatik heldu berri izan dugu gaur gurean Josu Jimenez Maia. Honen dinamizatzaile izan ezezik, idazle eta Zaraitzu ta Erronkariko irakurle taldeen dinamizatzaile ere bada. Ikasturtearekin batera itzuli dira liburuak irakurri eta elkarrekin partekatzera irakurgai horietan sorturikoak.  Lehen hitzordua bihar urriaren 1ean izanen da Ezkarozeko Arrola Errotan, zeinetan Miren Amurizaren &#82...

Zeruari so jarriko gaituzte Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta Birtxik Agoitzen 28.09.2026

39 urte daramazkite Katxiporretako lagunak euskal irria eraikitzen, maitasunez herriz herri euren mezu eta umorearekin zipriztinduz. Agoitz urtero izaten dute sudurgorrion topaleku eta hala izanen da gaurkoan, “Zerua lapurtu dute” ikuskizuna baitakartzate. Kutsadura luminikoak zeruko izarrak lapurtu dizkigula Birtxi Farozainarekin abenturatan murgilduko dira Porrotx, Marimotots, Pupu e...

Porrotx eta Marimotots, Agoitzeko Euskararen eguna eta Literatur Solasaldiak 24.09.2026

Euskararekin zerikusia duten gaiak dakarzkigu normalean Idoia Zabaltzak bere kolaborazioetan. Gaurkoan euskarazko edo euskararen inguruko hiru ekimen ekarri dizkigu. Astelehean Agoitzen Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore izanen ditugu “Zerua lapurtu digute” ikuskizuna eskaintzen. Hori bakarrik ez eta urriaren 10ean Agoitzen Euskararen Eguna antolatu dute euskara maitatu eta erabiltzear...

Larunbatean ospatuko da Auritzen Kantu Eguna 17.09.2026

Urte batzuk dira Erroibar eta Auritzen bertako kantu-zahar zenbait berreskuratu zituztenetik. Berreskuratu ez ezik tailer zenbait egin zituzten jendeak ezagutu zitzan eta bertan 60 bat lagun hartu zuten parte. Ezkeroztik bertako taldeen kantutegian ditugu kantu horiek eta egitasmo honetatik eratorri zen ere Kantu Eguna. Aurten larunbata honetan izanen dugu Kantu Eguna, Auritzen. Kantuzarrak kantat...

Gaur hasiko da Mugaz Gaindiko Uskararen Astea 15.09.2026

Iturzaetako Bortu Martxetan piztutako grinak bultzatuta Xiberua eta Zaraitzu arteko harremanak sendotze bidean eratutako ekinaldia da. Uskara ardatz hartuta mugaz gaindiko erlazioak areagotu eta normalizatzea litzateke funtsa eta hortara dator Uskararen Astea. Ligin hasiko da tailerra baten bitartez, gerora Ezkarozen errepikatuko dena. Bertan uskararen egoeraz eztabaidatu eginen dute, muga bi alde...

Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia 03.09.2026

Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu.  Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu...

Xanti Begiristain Madotz: Elebitasuna 03.09.2026

Bi astetan behin egiten dugun moduan gaurkoan ere izan gara Xanti Begiristainekin. Gaur Euskarak jasaten dituen erasoak salatu eta ustezko elebitasuna auzitan jarri du bere ekarpenarekin Xanti Begiristain Irati Irratian:

Berri Txarrak berri on bilakatuta euskara ikasteko 30.07.2026

Euskararen inguruko gaiak jorratu ohi ditugu Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin, Gaurkoan uda betean gaudela euskara ikasi edota hobetzeko teknika orijinala bat ekarri digu, Beñat Erezumak Gorka Urbizuk bere abestietan erabilitako hiztegia ardatz Hiztegi Bat webgunea kaleratu baitu, musika euskarara erakartzeko modu bikaina baita. Informazio gehiago : Hiztegi Bat   Idoia Zabaltza Irati Ir...

Euskara zerbitzuak lagunduta gazteendako robotika tailerrak abuztuan 16.07.2026

Aeiozu elkarteak bultzatuta eta Euskara Zerbitzuek babestuta Lego Robotika tailerrak euskaraz antolatu dira abuztuan zehar Piriniotan. Aeiozu elkarteak teknologia berriak jendartera gerturatzea du helburu eta hori da tailerra hauekin lortu nahi duena, robotika hemengo gazteei gerturatzea. Honen berri eman digu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Euskara Teknikariak.   Robotika tailerren datak: Ari...

Unibertsitatera sartzeko frogak eta euskara 02.07.2026

Azken asteetan bolo-bolo ibilitako gaia ekarri digu gaurkoan Idoia Zabaltzak. Unibertsitatera sartzeko frogetan hainbat A ereduko hainbat ikasle 0 atera zuten froga, euskara maila agerian utziz. Hauetako zenbaitek kexatu eta auzitara jo zuten. Berriz ere baloratu ostean ez zuten inolaz ere gainditzen eta guzti honek zalaparta sortu du, betiere polemika zuzentzaileen inguruan ezarri delarik, ez [&#...

Euskarazko udarako jardueretan izen emateko epea irekia da 19.06.2026

Ikasturtea amaituta Euskara Zerbitzutik udarara begira haur eta nerabeei zuzendutako jarduerak antolatu ohi dira. Aurtengo eskaintza izaera anitzadun zientzia tailerrak eta nerabeei zuzendutako Mogie Gima. Honen inguruan aritu zaigu gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltza Garate euskara teknikariak. Izen emateak ekainaren 26ra bitarte izanen direla komentatu digu beraz agudo. Izen ematea Udako tailerr...

Euskararen pizgarri berri bat pizteko eginen da Euskaltzaleon Martxa larunbatean 10.06.2026

Abenduaren 27an izan zuen hasiera Pizkundea deritzon dinamika milaka euskaltzale Bilbon batuta. Pizgarri latza bertan bildutakoa eta bigarren pizgarri bat ere eman zen aditzera, ekainaren 13an Iruñean izanen zen Euskaltzaleon Martxa. Data hartatik hona pixkanaka-pixkanaka joan gara ezagutzen martxa honen  nondik norakoak. Lehena lema izan zen Euskaraz behar den dena egiteko aurkeztu ziguten. Geror...

Ustarrozen ospatuko da Uskararen Eguna larunbatean 22.05.2026

Uskara Bizirik lemapean ospatuko da Uztarrozen. Urtea eman dute bertan zita hau prestatzen baita berotze ariketa moduan zenbait ekimen antolatzen eta iritsi da eguna. Larunbata maiatzaren 23a da mugarria eta bertan Erronkariko Uskararen aldeko festa piztu eginen da. Goizetik hasiko da kontua, Ameli ipuin kontalariak emanen baitio hasiera egunari, baita artisau produktuen azoka ere. Gero […]

Mikroipuin eta bideo lehiaketaren irabazleen sariak banatuko dira Erronkarin 08.05.2026

Gaurko kolaborazioan Idoia Zabaltzak 8. eskolarteko mikroipuin lehiaketa eta eskolarteko 2. bideo lehiaketa izan ditu hizpide. Bihar, maiatzaren 8an Erronkariko Ibarreko etxean emanen dizkiete sariak garaileei, zeina zentru moduan Garralda izan den nagusi . Zorionak irabazleei eta baita parte hartu dutenei!     Idoia Zabaltza Irati Irratian

Haurren unibertsoa euskaldunagoa eraikitzeko dator Eusfera egitasmoa 24.04.2026

Euskara sustatzerako Taupa Mugimenduak ekinaldi berri bat jarri du martxan, Eusfera. Haurren unibertsoa eta ingurua euskaldunago bat eraikitzea helburu sortutako ekimena dugu, zeina antolatzaile zein gurasoei baliabide desberdinak jartzen dituen eskuragarri helburua bete dadin. Ekimenak indarra hartuko du maiatzaren 7tik 17ra zeinetan tarte horretan misioak eta Euspazioak (euskarazko aisialdia sus...

Euskara gerturatzea helburu Korrika 12. eguna izanen da asteazkenean 20.04.2026

Korrika 11 egunez gurutzatu zuen Euskal Herria, euskara gara lemapean. Pirinioetako AEKak kudeatzen zituen 126 lekuko hartze eta egun borobilak izan zirela esan dezakegu, hala adierazi baitigu AEK-ko kidea den Garazi Iribarren Zabaltzak izandako elkarrizketan. Korrikak emandako indarra aprobetxatuz sortu da Korrikaren 12.eguna ekinaldia, zeinetan euskara ikasteko zalantzetan dauden horiei asteazke...

Uztarrozen hasia da Uskararen egunerako beroketa plangintza 30.03.2026

Maiatzaren 23an ospatuko da Uskararen eguna Uztarrozen eta bide horretan abian jarri zuten asteburuan beroketa planteamendua. 20 lagunek Mikel Belaskok eta Gotzon Perezek prestatutako hitzaldiaz disfrutatu zuten Egoiargu aretoan. Uskara bizirik lemapean ospatuko da Uskararen Eguna eta hurrengo asteetan eta eguna heldu bitartean hitzordu desberdinak antolatu dituzte. Horien inguruan solastu gara Ga...

Xanti Begiristain Madotz: Estatu Frantsesaren euskararekiko jarrera 19.02.2026

Xanti Begiristain Madotz lagunak bere iritziak plazarazten dizkigu bi astetan behin dugun kolaborazioetan. Gaur aurreko astean Baionan izandako epaiketa azpimarratu du zeinetan agerian geratu zen estatu frantsesak euskararekiko duen begirune eskasa, ez baitzieten laga hiru epaituei euskaraz deklaratzen. Xanti Begiristain Irati Irratian:

Maila altuko bertso afaria izanen da ostiralean Erron 18.02.2026

Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak izanen dira aurten Erron ospatuko den Bertso-afariaren protagonistak. Pirinioko Bertso Eskolak antolatutako ekimena jendeari bertsolaritza gerturatzea du helburu eta bide batez euren jarduna kalera atera ere. 4 urte daramazkite Bertso afaria antolatzen eta errotze handiko ekimena bilakatu da, zeinetan 60 bat bertsozale batu izan diren urtero bertsoetaz...

Höre den Podcast Euskara – Irati Irratia in Replaio

Radio und Podcasts in einer App - kostenlos und ohne Anmeldung. Installiere sie noch heute und verpasse den Start nicht

Bei Google Play herunterladen

Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet