EITB Radio Televisión Pública Vasca

Artxipelagoa

Society EU ↓ 27 episodes

Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: guau.eus

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

guau.eus

Latest episode

Jan 29, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.7+ rating iOS soon

Episodes

8. Enperadore lokartua itzartuz 29.01.2024

Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira erabat geldiarazteko. Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

7. Orreaga 22.01.2024

Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

6. Hiru erregeen mahaia 15.01.2024

Bizirik irauteko aukerak aztertzeko, Salah, Aitor eta Muñozek krisi bilera egin dute Urbasan. Ez dute alternatiba askorik, gudaontzi Germaniar ugari iritsi baitira Eibarrera Baltzari laguntzera. Ziutadelan, Nizar faktoriatik atera dute eta Jarerekin batu da. Iker, aldiz, langileen mugimendua berpizten dabil buru-belarri."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

5. Hobeto hilda 08.01.2024

Germaniar federazioko Faktoria Nagusiko langileak euren eskubideen alde altxatu dira, Karl buru dutela. Ziudadelako agintariek bortizki geldituko dute mugimendua ordea. Iker eta Jareren arteko eztabaida mingotsa eragingo du honek, bakoitza alderdi batean lerratuta. Bitartean, Aitorrek Muñoz Eibarretik askatu eta Urbasara ekarriko du."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

4. Bidezidorrak 01.01.2024

Ustekabeko erabakia hartu dute Urbasan babestuta dauden Salahk eta Aitorrek: Baltza eta Germaniarren aurkako borroka gidatzeko, Muñoz lider gisara ipintzea. Horretarako, urpekontzia hartuta Eibarko katakunbetara itzuli beharko du Aitorrek. Germaniako Federazioko Ziutadelan, ezusteko neurria hartuko du Jareren amak ere Monastegiaren aurka."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

3. Piztiak ala abereak 25.12.2023

Ziutadelaren alderdi iluna ezagutu du Nizarrek, Gernaniarren Federazioko Faktoria Nagusian esklabuen pare lan egitera behartuta, dohainik gabeko beste hainbeste pertsonen moduan bizi da. Ikerrek ere begiak zabaldu ditu Karl, bere morroiaren lagun egin denetik. Eibarren, Baltza amorratuta dago, Monastegikoek Germaniarren gudaontzi ugari geldiarazi dituztelako."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokal...

2. Etsaiak, lagunak eta mamuak 18.12.2023

Alpeen azpian, mendiaren barrenean ezkutatuta dagoen Germaniarren Ziutadelara iritsi dira trenez Jare eta bere lagunak. Liluratuta dago Jare hango aurrerapenengatik eta, batez ere, bere amarekin egoteagatik. Urbasan, Salahekin Ipar Afrikako Ligako buruzagiarekin elkartuko da Aitor indarrak batzeko ahaleginean. Bitartean Baltza, Eibarren Germaniarren ontziak noiz iritsiko zain dago."Artxipelagoa" f...

1. Berriro Itzuliko balitz 12.12.2023

Jare, Iker eta Nizar Zuricheko portuan daude, Germaniar Konfederazioaren ateetan. Ustekabean hilda uste zuen ama ezagutu du Jarek eta bere iraganarekin talka egin du. Bitartean, Urbasako portuan Ipar Afrikako gudarosteak eta euskal artxipelagoko azken fakzioek euren estrategiak definituko dituzte. Aurrean ez dute arerio makala."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

0. Trailerra 07.12.2023

"Artxipelagoa" podcastaren hirugarren eta azken denboraldiari ekingo diogu. Germaniarren Federazioko lurrak bertatik bertara ezagutzera doaz gure protagonistak. Orain arte aditzera besterik ez zuten, eta esameasak ugari..."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

8. Zomorroak 30.01.2023

Eibarren, Baltzak Muñoz atxilotuko du, akabatu berri dituen Eneko eta Iratirekin batera Ipar Afrikako Ligaren espioi eta traidore izatearen salaketapean. Horrekin, Kofradixak, Baltza buruzagi goren duela, Eibarko Errepublika berriaren jaiotza aldarrikatuko du. Hari solte bat du ordea: Aitor. Honek, katakunbetan zehar soldaduengandik ihesi, Kofradixaren lurpeko portu ezkutua topatuko du. Bertan, It...

7. Azpisugeak 23.01.2023

Edengo lorategian giroa ez dago hasieran bezain gozo. Ikerrek uzkur jarraitzen du, Jarek beraien arteko harreman hasi berriarekiko azaltzen dituen zalantzen aurrean eta kobazuloan aldendu eta are barrurago lo egitea erabaki du haserre. Han ordea, lotan zegoen suge bat itzartu eta hankan heldu dio. Pozoiaren sendabideren baten bila itsasertzera hurbilduko dira presaka Iker eta Jare eta, bertan, hai...

6. Infernua hotza da koldarrentzat 16.01.2023

Iker eta Jare, aurreko gauean larrutan egin ondoren, deseroso esnatzen dira uharteko kobazuloan. Izan ere, elkarrekiko dituzten sentimenduak ez dira guztiz berdinak eta Jarek, Nizarretaz maiteminduta jarraitzen du orandik. Eibarren, Irati eta Enekok, Aitorren ziegaren bilaketarekin jarraitzen dute, egiten ari direnaz zalantzak dituzten arren. Ustekabean, Eibarko biltegi nagusian sua piztu da, seti...

5. Aingeruak 09.01.2023

Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Muñozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor zer ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea. Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean...

4. Balearen sabelean 02.01.2023

Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean. Eibarren aldiz, e...

3. Kybalion 26.12.2022

Muñozek Monastegikoen erantzunaren zain jarraitzen duen bitartean, Eibarko katakunbetan Kofradixak bere Batzar Nagusia burutzen du ezkutuan, mundua beraien erara zizelkatzeko gordea duten arma sekretua noiz azaleratu zain. Nizar eta Madame Pompidou Arango portu librera iritsiko dira Jare eta itsaslapurren berririk lortu gabe. Etsipen beltzak jota, Arango portuko sorgin misteriotsu batengana joko d...

2. Azalaren azpian gordetzen dena 19.12.2022

Eibarren, setioari aurre egiteko laguntza bila, Monastegiko Jonas Anaia misteriotsuarekin harremanetan jartzea erabakitzen du Muñozek, Euskal Artxipelagora bakea ekartzeko ahalegin erabat ezberdinean, Irati eta Enekok Salah Ipar Afrikako Ligaren buruzagiarekin errendizioaren baldintzak adosten dituzten bitartean. Nizar eta Madame Pompidouk, beraien aldetik, Jareren atzetik jarraitzen dute eta Arag...

1. Zaindu gaitzazu 12.12.2022

Ustekabeko azken agerraldiaren ondoren, Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak Eibar setiatua dauka eta Muñoz eta bertako soldaduek ahal bezala egiten diete aurre erasoei. Handik urrun, Jare eta Iker itsaslapurren itsasontzian daude preso bien bitartean. Kapitainak bere "merkantzia" germaniarrei zuzenean saltzea erabaki du eta Zuricheko porturako norabidea hartu du, Jare askatu nahian haien atzetik Niz...

0. Trailerra: ''Ekaitza badator''... berriro! 08.12.2022

"Artxipelagoa" soinu fikziozko seriearen II. denboraldia dator erasoka, "ekaitzak" jarraitzen duelako. Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundu osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin...

8. Itsasargia 22.11.2021

Iker eta Jare mangladian galduta dabiltza. Iker lasaitasuna mantentzen ahalegintzen da baina Jare, ordea, gainezka eginda dago azken aldian gertatu zaionarekin eta, batez ere, Nizarrengaitik. Gorbeiako hirigunean, goizeko guardia egiten duten zaintzaileek kanpoko harresian dauden zakur basati batzuk uxatu eta erdi-janda dagoen esku bat topatzen dute."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa d...

7. Belar-itsasoa 14.11.2021

Jare, Nizar eta Iker belarrezko itsaso baten tankera duen mangladi eremu zabala nekez zeharkatzen saiatzen ari dira. Ikerren txalupa mangladiko lohi gunetan kateatuta geratzen da sarri, eta piztia ezezagunez inguratuta daude. Hori gutxi ez eta Nizar haserre dago Ikerrekin, jelosiak eraginda. Aitorrek portura jaistean ezagun batekin topo egiten du. Ainguratuen herrixka bat eraso dutela kontatzen di...

6. Apokalipsia 08.11.2021

Madame Pompidouk Ipar Afrikako "bahitzaileen" gorpuak topatzen ditu eta Artxipelagoko agintariei jakinarazten die. Gorbeiako Batzarrean, Aitor informazioa irentsi nahian dabil. Muñozek Barrako itsasontziak Jareren bila ipiniko dituela agintzen dio. Nizar eta Jarek Ainguratuen herrixkan ez dakite zer egin, nora joan. Iker transmisorea konpontzen saiatzen ari da mezu bat bidaltzeko baliatu ahal izat...

5. Ainguratuak 01.11.2021

Traganarruaren txikizioaren ostean, Jare eta Nizarren txalupa ia hondoratua topatzen du Ikerrek eta bere etxera eramaten ditu, Hernioko mangladietan kokatua dagoen Ainguratuen herrixkara. Baltzaren ordainpeko bahitzaileek hiltzat jotzen dituzte Jare eta Nizar baina, badaezpada, esploratzaileak bidaltzen dituzte haien bila."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.

4. Traganarrua 25.10.2021

Abordaiaren ostean, Jarek itsas lapurrei nahi dutena eraman eta bakean uzteko esaten die. Ez da lapurtzen dioten lehen aldia. Itsas ontziko Kapitainak interesez aztertzen ditu Jarek biltegian dituen burdin zakuak, baina ez da horren bila etorri, Jareren bila baizik. Aitorrek, Batzarraren osteko afarian, urduri dagoela aitortzen die Eneko eta Iratiri; ez du garbi ikusten Batzarrean zein jarrera har...

3. Itoginak 14.10.2021

Euskal Artxipelagoko Batzarraren hasieran, Muñoz, Eibarko agintariak gogor hitz egiten du Ipar Afrikako Ligak suposatzen duen arriskuari buruz. Babes egiturak indartzeko beharra azpimarratzen du, eta gudarostea sortzea etor daitezkeen erasoei aurre egiteko. Jare eta Nizar, erdi haserre, badiatik urrundu dira beste itsas ontzi batek jarraitzen dituela ohartu gabe. Laster, ustekabeko topaketa izango...

2. Gorbeiako arbola 10.10.2021

"Artxipelagoa" podcastaren bigarren atalean, Jare eta Aitor Gorbeiako badiara abiatzen dira, Euskal Artxipelagoaren Batzarrera joateko. Nizar lemazain gisa laguntzeko berarekin eramatea erabaki du Jarek. Aitonak ez du guztiz begi onez ikusten hori, eta halaxe jakinarazten dio bere bilobari. Badaki Jare bihotz onekoa dela eta maitasuna hartu diola Nizarri, baina Batzarrera joango diren askok arabia...

Listen to the Artxipelagoa podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.