ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Menda Bikoitza 2x04: Izpiliku fina, moretasunean sakontzen 02.12.2024 29:10
Gaurko sendabelarra izpiliku fina (Lavandula angustifolia) izango da. Zenbat du sendabelarretik lurringintzarako erabiltzen dugun lore moreak? Askorentzat sendabelarra baino, lurrina da lore hau, eta horrek zaildu egiten du dituen balio terapeutikoak ezagutzea. Izan ere, lurrina edo xaboia edatearen pareko zerbait da askorentzat izpiliku infusioa, eta aukeran nahiago izaten dugu bestelako sendabel...
Beranduegi 5x06: Nire semearen aita Benito da 29.11.2024 1:02:18
Oraintxe bertan euskal herritarrak gehien kezkatzen dituen gaiari eskaini dizkiogu lehen bost minutuak: Twitterretik joan, bai ala ez? Mastodon, ondo dago? Eta behin hori argituta, txikikeriak: euskal gazteen zoriontasun maila, pentsamendu suizidak, Zarauzko sozialisten arteko borrokak, Errusiako iraultza eta Benito Lertxundiren agurra. Saio amaieran jarri dugun kanta: Berri Txarrak - 'Breyt...
Oroimen Histerikoa 2x11: Baginak hitz egingo balu 26.11.2024 24:53
Oraindik baginek ez dutenez hitz egiten, haien ordez Nagore Irazustabarrenak kontatu dizkigu ginekologiaren historiako zenbait pasarte. Horien artean ginekologiaren aita bezala izendatu zen gizonarena: James Marion Sims. Emakume esklabuak elkarri ebakuntzak egiten jarri zituen gizona.
BTN 2x22: Uxue Alberdi | Etsitzea 25.11.2024 1:08:40
Zuek etsi al duzue inoiz? Eta hala bada, hitzaren zein adieratan? Negatiboa bezain positiboa izan daitekeelako etsitzea; itxi ditzakeena adina ate ireki ditzakeelako; baita espero gabeko agertokiei leku egin ere; lehiak ez bezala, etsitzeak lasaitasuna baitu jokozelai. Etsi edo ezin izateaz ulerkera oso kapitalista eta neoliberala dugula ohartu gara Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearekin izandak...
Egonarria 3x03: Makro-berriztagarriak Araban | Iñigo Leza 20.11.2024 20:26
Energia berriztagarrien makroproiektuak pilpilean daude Euskal Herri osoan. Nafarroan aspalditik daude oso hedatuta. EAEn, Jaurlaritzako datuen arabera, enpresek eraikitzeko aurkeztu dituzten proiektuen datuak hauek dira: Energia eolikoko 37 proiektu eta energia fotovoltaikoko 74. Proiektu horietako asko Araban daude kokatuta: haize erroten 37 proiektutik 15 eta eguzki plaken 74tik 68. Baina... Ze...
Oroimen Histerikoa 3x10: Sponsorra behar dugu 19.11.2024 30:37
Oroimen Histerikoa podcastean dagoeneko 75 saio inguru egin ditugu, eta harrigarria bada ere, oraindik ez dugu babesletzarik lortu. Marka batzuen izenak bota ditugu han eta hemen, baina inork ez dio amuari kosk egin. Horregatik pentsatu dugu nabarmenagoak izan behar dugula, eta saio honetan hainbat marka izango ditugu hizpide, gure milioika entzuleen artean enpresa horietako arduradunak dauden itx...
Menda Bikoitza 2x03: Eztula eta eguzkiaren beroa 18.11.2024 29:18
Gaurko sendabelarra eztul-belarra ( Tussilago farfara ) izango da, eztul-belar hostoa . Izan ere, eztula entzuten hasi garen sasoian gaude. Eztula egiteko gogoa etortzea da saio hau egiterakoan izaten dugun beldurrik handienetakoa eta karamelua aldamenean izaten dugu; ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula jendaurrean ari garenean eztul eraso gelditu ezina. Baina eztulak ere ezberdinak daude, eta ba...
Beranduegi 5x05: Imaginatu itzazu kakainean 15.11.2024 1:06:38
Publiko aurrean hitz egin behar duzunean, edo aurrean duzun norbaitek errespetu handia ematen dizunean, erabiltzen al duzu biluzik irudikatzearen trukoa? Ba badugu hobe bat: imaginatu kaka egiten, mugikorra eskuan dutela. Lasaitzen ez bazara, agian arazoa zeurea da. Donald Trumpekin eta EHUko errektoreordea den Guillermo Quindósekin egin dugu proba, eta guri funtzionatu digu. Saio amaieran jarri...
Oroimen Histerikoa 3x09: Lorejaleak 12.11.2024 28:40
'Zer jan, hura izan' dio euskarazko esaera zaharrak; eta halaxe gabiltza, haragijaleok, bejetarianook, beganook, eta bestelako dietak jarraitzen ditugunok, gure elikadura zaindu eta inguruan eragiten dugun inpaktua murriztu nahian. Arrazoi ideologikoengatik zenbait, osasunagatik besteak, eta ohitura hauek modak direla dionik ere izango da... Baina historian zehar, zer? Beste kontu askor...
BTN 2x21: Mari Luz Esteban | Adiskidetasuna 11.11.2024 1:03:41
Gutxi hitz egiten da adiskideen arteko harremanei buruz, eta asko bikoteaz, maitasun harremanez, familiaz... Baina zerk ezberdintzen ditu harremanok? Funtsean ez al dute oinarri bera? Nola hierarkizatzen ditugu? Zein leku dute adiskideek eta hauekin ditugun gorabeherek gure bizitzetan? Mari Luz Esteban antropologoa buru belarri dabil adiskidetasunari buruzko ikerketa lan batean, eta klabe interesg...
Egonarria 3x02: Zimarroi edo hegaluze haztegiak I Lorea Flores 06.11.2024 22:59
Gipuzkoako Getarian zimarroi edo hegalabur haztegia martxan jartzera doaz, Euskal Herriko lehena. Zergatik eta nortzuk zabaldu nahi dute Kantauri itsasoan? Zer ondorio ekarriko dizkio itsasoari eta bertako arrantzale txikiei? Azaroaren 14an mahai-ingurua antolatu dute Getarian, eta bertan parte hartuko duen Lorea Flores Greenpeaceko Euskal Herriko koordinatzailea elkarrizketatu du Eli Pagolak Ego...
Oroimen Histerikoa 3x08: Zer usain dute hodeiek? 05.11.2024 20:44
Zenbat mito ezagutzen ditugu hilerokoaren inguruan? Eta horietako bat bera ere ez da positiboa. Egin ezin diren gauzekin eta inguruan eragingo dugun kaltearekin lotzen dira denak: ezin bainatu,ezin mahonesarik egin, landarerik ezin ukitu... Baina kultura guztietan eta garai historiko guztietan ez da debekuaren sinonimo izan hilerokoa.
Menda Bikoitza 2x02: Landare inbaditzaileen artean sendabelarrik ez 04.11.2024 30:54
Gaurko sendabelarra erromeroa (Rosmarinus officinalis) da, gure artean mendeak daramatzan sendabelarra. Jatorriz isurialde mediterranearrean jaiotzen da baina Erdi Arotik geureganatua daukagu Lamiaceae familiako sendabelar hau. Balio anitzeko sendabelarra da, odol zirkulazioa edo ilea indartu bezala laguntzen du nekeari aurre egiten. Ohikoa da gure artean eta badirudi lorategi eta errotondatan m...
Beranduegi 5x04: Mikel Laboina, gugan bego 04.11.2024 1:05:16
Euskararen egoerarekin kezkatuta dagoen hamaika urteko mutikoarekin hasi, bere belaunaldiak ez duelako euskaraz apenas egiten, eta heriotzaz hizketan amaitu dugu, Epikuro gogora ekarriz. Bidean, Kevinek esperientzia praktiko bat ere kontatu digu, bizitzarako aholku moduan: bizar luzearekin musurik ezin da eman, gogotik saiatuta ere. Saio amaieran jarri dugun kanta: Mala Rodríguez – ‘Nanai’ E! Gogo...
BTN 2x20: Josu Ximun Billelabeitia | Zarata 29.10.2024 1:08:25
Zeri deitzen diogu zarata? Denok zarataren ulerkera bera al dugu? Eta musikan, zarata egiten duten taldeak, zer? Gustatzen zaizkizue? Ba horietako bat gonbidatu dugu aste honetan: Josu Ximun Billelabeitia, Belako eta Lukiek musika taldeetako kidea. Musikatik eta bere ibilbidetik abiatuta, zarataren inguruan filosofatzen aritu gara; eta zarata entzun ez ezik, jantzi ere egin daitekeela erakutsi dig...
Oroimen Histerikoa 3x07: Orotariko hiltegia 29.10.2024 24:42
Egun gutxi falta dira Gau Beltza iristeko, urriaren 30a, hildakoen egunaren bezpera. Aitzakia ezin hobea guretzat hildakoez hitz egiteko; baina ez edonola hildako pertsonez, modu bitxian hil diren pertsonaia historiak ekarri dizkigu Nagore Irazustabarrenak.
Egonarria 3x01: Zidernaut | Alkoholik gabeko edariak ekoizten 25.10.2024 18:39
Hirugarren denboraldiari hasiera indartsua emateko proiektu berezia ezagutzera joan gara Mattin Jauregirekin batera. Txarli Gesteira edari ekoizlearen upategian egon gara. Duela 15 urte ekin zion garagardoa eta sagardoa egiteari, horrela sartu zen fermentazioaren munduan eta 2019tik Zidernaut proiektua dauka martxan. Gaur egun, alkoholik gabeko edariak ekoizten ditu. Argia.eus eta bizibaratzea.eus...
Oroimen Histerikoa 3x06: Burmuina xerratuta 22.10.2024 25:06
Filmetan ikusi ditugun gauza askok oinarri errealak dituzte, eta horietako bat da lobotomia. Azkar eta gaizki azalduta, begitik sartutako makiltxo batek burmuina xerratzen du, harategian bezalaxe. Teknikoago jarrita, berriz, burmuineko kortex prefrontaleko konexioak moztean oinarritzen den ebakuntza kirurgikoa litzateke. Historian zehar ebakuntza hau egin dieten hainbat pertsonaren istoriak kontat...
Menda Bikoitza 2x01: Schrödingerren landareak 21.10.2024 27:53
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba omen ziren bere familia botanikoko landareak, fosilek ematen duten lekukotzak hala dio. Udazkenean biltzeko moduan daukagu, neguko hotzak eta aurreneko izotzak agertu bitartean ongi egongo b...
Beranduegi 5x03: Van Goghen belarrijana 18.10.2024 1:05:40
Aste honetakoa Inoizko saiorik parekideena, gazteena, freskoena eta gurasoek finantzatuena izan da. Kevin eta Torren faltan, bataz besteko adina jaitsi duten bi fitxaketa egin ditugu: Maren eta Gorka. Baina ahotsak aldatu arren, gaiak ez dira aldatzen gurean: ligoteoa, ertzaintza, haurrentzako ipuinak... eta nola ez, aste honetako albiste garrantzitsuena: La Oreja de Van Gogh taldearen desegitea. ...
Oroimen Histerikoa 3x05: Agoantaitzank, heuk! 15.10.2024 34:10
Uda honetan X sareko Robert Komaniecki erabiltzaileak (North Columbia Unibertsitateko musikaren teoriako eta historiako irakaslea) honako galdera bota zuen sare sozialean, historialariei zuzenduta: “Nor da inoiz bizi izan den pertsonarik gogaikarriena? Ez super gaiztoa, besterik gabe, jasangaitzena”. Ia 300 erantzun jaso zituen; Nagore Irazustabarrenak ez zion erantzun, baina saio oso bat egitea e...
BTN 2x19: Intza Alkain | Pinguinoak 14.10.2024 1:15:11
Intza Alkain aktorea etorri da aste honetan BTN saiora pinguinoei buruz hitz egitera. Ez biologoa delako edo pinguinoetan aditua, baina bai animalia hauekin dituen antzekotasunengatik. Animalia txiki hauek ematen dute zertaz hitz egina: monogamia, zeloak, txikitasuna, abilezia falta... Beste behin, zentzua galdu du pertsonak eta animaliak bereizteak. Gregoren bisitak programa amaiera alaitu digu b...
Beranduegi 5x02: Alex de Beauvoir 08.10.2024 1:05:00
Entzun aste honetako Beranduegi saioa. Baxujoleen existentzia zalantzan jartzen hasi, otsoekin dagoen arazoa aztertu, Alex Sarduiren azken ateraldia bergogoratu eta Bilboko Guardia Zibilen ate irekietan amaitu. Ibilbide logikoa, beti bezala.
Oroimen Histerikoa 3x04: Veleiako beste zirkua 08.10.2024 30:00
Uztailean jakin genuenez, 5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian. Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian eta dronen bidezko kartografia teknikak erabiliz topatu zuen Arkikus enpresak. Albiste honek zirkuaz hitz egiteko aitzakia ederra eman digu.
Oroimen Histerikoa 3x03: Ixe, ixe, hiriburue! 01.10.2024 24:31
Joan den astean New York hiriak 400 urte bete zituela esan genuen, eta aste honetan mendeurrena ospatzen ari den beste herri bat izango dugu hizpide. New York baino txikixeagoa eta gertuago geratzen zaiguna, baina garrantzia historiko handikoa. Eta AEB-etako hiria baino hiru mende zaharragoa.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.