ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
BTN 2x18: Onintza Enbeita | Irautea 30.09.2024 1:08:38
BTN ez dela bertsolaritzari buruzko podcasta diogu, baina gaur lizentzia txiki bat hartu, eta bertsolari bat gonbidatu dugu gurera: Onintza Enbeita Maguregi. Baina lasai, ez dugu bertsoaz, errimez edo teknikaz hitz egingo; bertso munduan, plazetan, bertsolari ofizioan irauteaz baizik. Norbaitek eutsi badio, norbaitek mundu horretan bere lekua egin badu, hori Enbeita izan delako. Eta berak dion mod...
Oroimen Histerikoa 3x02: Jontxu go home! 24.09.2024 28:55
Urteurren batekin gatoz gaurkoan: New York hiriak 400 urte bete ditu aurten. Kolono herbeheretarrek ofizialki 1624 urtean fundatu zuten kolonia bat egungo New Yorken, ordurako han urte batzuk bazeramatzaten arren. Hasieran Nieuw Amsterdam deitu zioten, eta 1664an, ingelesek kontrolpean hartu zutenean, jarri zioten orain duen izena: New York.
Oroimen Histerikoa 3x01: Beltzek ez dute flotatzen 17.09.2024 27:33
Oporrak amaitu eta lanera itzuli gara gutako asko, eta askok lanera bueltan “esklabo” sentitzen direla diote. Hitz horri tiraka ihes egindako eta askatasuna lortutako esklaboen istorio batzuk bildu ditugu ikasturteari ekiteko, zehazki AEBetako hegoaldeko plantazioetatik ihes egindako esklaboen istorioak.
Beranduegi 5x01: Berritxuko kontainerretik zuzenean 17.09.2024 1:20:32
Saio berezi batekin eman diogu hasiera ikasturteari; Berritxuko kontainerrean, gaztetxe ere deituan, grabatu dugu zuzenean, eta oso osorik, zentsurarik gabe, duzue entzungai. Herriko gonbidatu bereziak, publikoaren ekarpenak, euskalki arazoak, fitxaje berriak... errepikatzeko modukoa izan da, zalantzarik gabe. Beraz, badakizue: deitu, eta joango gara zuen kontainerretara ere. Saio amaieran jarri d...
BTN 2x17: Amets Aznarez | Adarbakarrak 16.09.2024 1:07:22
Zenbaitek pentsatuko duzue animaliei buruzko podcasta bihurtu dela BTN, eta ez. Lehen ere aritu izan gara animaliei buruz, baina orain ustezko pertsona eta animalien arteko antzekotasunak argi eta garbi azaleratu nahi ditugu. Nor ez da sentitzen adarbakar, edo ardi beltz, talde handi batean? Edo bizitzan ezarritako normatik kanpo dabilenean? Eta ez gara futbolaren ordez windsurfa egiteaz ari. Bain...
Alfer Edition #2x28: Moxal basatia 23.07.2024 11:47
2024ko Joko Olinpikoak asteko egun gutxi falta direla aitzakia hartuta, Olinpiara bidaiatzea erabaki dugu Ziniska printzesaren istorioa ezagutzeko; nola irabazi zuen kuadriga lasterketa ikusleen aulkian lasai lasai eserita.
Beranduegi 4x21: Turistak eta naziak, welcome! 19.07.2024 1:18:44
Frida Kahlo eta León Trotski maitaleak izan zirela esanaz hasi dugu aste honetako saioa, eta Hitler bermudak jantzita Copacabanan giri bat bezala irudikatzen jarraitu dugu... Hortik aurrerakoa, imajina dezakezue! Saio amaieran jarri dugun kanta: GALA - 'Freed from Desire' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu . Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu...
Alfer Edition #2x27: Giristino Ronaldo 16.07.2024 10:26
Aurreko saioan argitu genuen sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeko ohitura ez zutela giriek asmatu. Eta gaur azalduko dugu giriak guk asmatu genituela. Bestela esanda, giri hitzak euskal jatorria duela, euskarazko hiztegietan topatuko ez dugun arren.
Beranduegi 4x20: Sukaldariak fatxak dira, eta kitto 10.07.2024 1:05:22
Bizizale bat beste batengatik aldatu dugu gaur, Kevinen faltan, Tor bueltan da. Gaiak, berriz, ezin aktualagoak: zezenak Donostian, sukaldari fatxak, Lekitxo eta Ondarruren arteko 'beefa', Andres Calamaro eta Fermin Muguruza, Maduroren Jesukristo... Bat ez bada bestea interesatuko zaizu, ziur. Saio amaieran jarri dugun kanta: "MAKILA" Endika Lahaine X Zigor DZ X Auzoko X Monsie...
Alfer Edition #2x26: Paleolitoko txankletak 09.07.2024 10:23
Udako bigarren saioa, urtaro honetako beste elementu garrantzitsu baten inguruan: txankletak. Ekainean txankletak jantzi eta urrira arte kentzen ez dituzten horietakoa zara? Eta zer diozu sandaliak eta galtzerdiak konbinatzeaz? Ez zuen ematen, baina badu haria gai honek.
BTN 2x16: Anari eta Kattina Haran | Festibalak 02.07.2024 1:00:26
EHZ festibalean egin dugu uda aurreko azken saioa. Oihana Arana, Haizea Arana eta Aner Euzkitzeren gidaritzan, luxuzko bi gonbidatu izan ziren gurean. Lehenbiziko oren erdian, Kattina Haran EHZko antolatzailea. Festibalaren filosofiaz, antolakuntzaz, ibilbideaz eta taldean darabiltzaten gogoetei buruz hitz egin genuen berarekin. Ondoren, arratsaldean kontzertua eskaini behar zuen musikari ezagun b...
Alfer Edition #2x25: Barrabilak ez izozteko 02.07.2024 15:30
Iritsi da alferkeriarako garaia, eta iaz bezala, aurten ere uztailean udako gaiei lotutako saio motz eta freskoak egingo ditugu. Eta nola ez, itsasoan hasiko da gure uda, baina neoprenozko trajea jantzita.
Larrun #13: Nola irakurzaletu ikasleak? 28.06.2024 17:10
Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek, baldin eta liburutegia badute? Motxila bete galdera, mahaiaren bueltan hiru solaskide elkartu ditu Mikel Garcia kazetariak: Mariasun La...
Oroimen Histerikoa 2x24: Uda azzurroa da 25.06.2024 26:19
Udan sartu gara, eta aurten urtaro bakoitza kolore batekin lotu dugunez, udari ere kolore bat jarriko diogu. Gorria, kolore beroa, urtaro hotzenarekin lotu genuen, Negu Gorriak aitzakia hartuta. Ba udarako kolore hotz bat aukeratu dugu: urdina.
BTN 2x15: Elena Uriz | Luxua 24.06.2024 1:11:54
Luxua gaitzat hartu eta Elena Uriz aktore iruindarra gonbidatu dugu aste honetan. Irati pelikulan Luxa pertsonaia gorpuztu zuen Urizek, baina bere aktore ibilbidea 1984an hasi zen Tasio filmarekin. Gaur egun bizitza pribilegiatua duela kontatu digu eta horregatik nahi izan dugu berarekin luxuaz hitz egin: zer da luxuzko bizitza edo bizitza pribilegiatua? Guretzat ohikoa ez dena izendatzeko erabilt...
Beranduegi 4x19: Falozentrismo jatorra 21.06.2024 1:12:20
Hemen duzue aste honetako Beranduegi saio falozentrikoa. Bi ikasgai nagusi atera ditugu gaurkotik: haragizko eta odoloezko zakilak daudela; eta gipuzkoarra izatea aspergarria dela, edo gipuzkoarrak aspergarriak direla, ez ziagu oso argi geratu.
Egonarria 2x23: Azoken egoera I Aitziber Plazaola (Ereindajan) eta Jon Ruiz de Egino (Eskubaratz) 19.06.2024 29:57
Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute. Bertan aztertu dute herriko azoka nola biziberritu eta saio honetan mintzo dira azoken egoeraz, erosleen profilaz, jendea erakartzeko egin dituzten aldaketez... Bestalde, lehen sektoreko errelebo falt...
Oroimen Histerikoa 2x23: LGBTuring... 18.06.2024 25:28
Ekainean gaude, LGBT+ harrotasunaren hilabetean; iaz, garai honetan, Silvia Rivera protagonistatzat hartu eta 'T' letraz aritu ginen, komunitatearen barruko talde zaurgarri eta baztertuenaz. Gaur ortzadarraren beste muturrera joango gara, 'G' hizkia hartuta, nolabait ere talde “pribilegiatuenaz” hitz egingo dugu, gizonezko zis bat aitzakia hartuta: Alan Turing.
Egonarria 2x22: Eskolako jantokietan bertako jaki osasuntsuak noizko? I Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela 12.06.2024 35:51
Elikadura burujabetza helburu duen bidaian, zaila da gure pleteretara iristen den elikagaiaren jatorria zein den jakitea. Gaurkoan, eskoletako jantokietako elikadura eredua daukagu hizketagai, jantokiak badira eta leku interesgarriak elikadura burujabetzaren inguruan hausnartzeko. Horretarako, Lurdes Imaz eta Eneko Viñuela gonbidau ditugu gurera, Gure Platera Gure Aukera proiektuko kideak.
Oroimen Histerikoa 2x22: Esklabo bolondresak behar ditugu 11.06.2024 29:01
Burbuilak mota askotakoak izan daitezke: errealitatek ihes egiteko horietakoak, gaseosarenak, edo ekonomikoak. Aste honetan azken horietan geratu gara, eta burbuila espekulatiboez eta tulipanez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Zer zerikusi du batak bestearekin? Entzun saioa eta ulertuko duzue.
BTN 2x14: Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri | Erakusleihoak 10.06.2024 57:28
Ziburuko bosgarren Liburu eta Disko Azokan egon gara Yolanda Arrieta eta Bea Salaberri idazleekin. Lehen aldiz gure platotik kanpo, Ziburuko plazan muntatu duten euskara hutsezko karparen azpian aritu gara erakusleihoez, jendaurrean agertzeaz, gorputza jartzearen aje eta aukerez, eta beste kontu askoz. Baita Ziburura labetik atera berri ekarri dituzten bi liburuez ere: 'Etxe bat norberarena&a...
Egonarria 2x21: Manuelarekin arrantzan I Manuela Jauregi 07.06.2024 11:43
Manuela Jauregik olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen ditu Manuela itsasontzian, eta Getarian saltzen du. Mattin Jauregirekin mintzatu da olagarroa gutxitzen ari dela, itsasoan aldaketa handiak nabari dituela, errelebo faltaz eta arrantzako lan ezberdinez.
Beranduegi 4x18: Loreak mendian, marikoiak elizan 07.06.2024 1:08:32
Aktualitateari estuki lotutako saioa garenez, Aita Santuaren azken irristaldiak eman digu zer esana; elizan 'marikoikeria' gehiegi dagoela dio, eta gure galdera: zenbat da gehiegi? Eta galdera horretatik abiatuta, filosofoen prentsa arrosa egiten amaitu dugu: nor liatu zen norekin? Eta hortik, gurasotasunera, harreman itxi edo irekietara eta heriotzara: ze edukiontzitara bota behar gaitu...
Oroimen Histerikoa 2x21: Palestinakoa, ze fuertea, ez? 04.06.2024 30:59
Egunen batean historia izango da gaur aktualitate dena, eta palestinarren historian, beste behin, urte gogorra izango da 2024a. Baina azken 75 urteak izan dira gogorrak herri honentzat. Gehiegikeria honi iskin egin ezinda, Israel Gazan egiten ari den genozidioari begira jarri gara gaur, eta hiru hitz oinarri hartuta Palestinaren historiari errepaso labur bat egin diogu: Nakba, Rafah eta Kufiya.
Egonarria 2x20: Zer egosten da Europan? I Iker Elosegi (Euskal Herriko Laborantza Ganbara) 29.05.2024 32:43
Egonarria saioan askotan atera da laborantza ereduen arteko talka, laborantza industriala dela goiko erakundeetatik bultzatzen dena eta aldiz, agroekologia dela Euskal Herriko laborari txiki askok eusten dutena eta etorkizun modura ikusten dutena. Saio bat Europari eskaintzea pentsatu dugu, bertan zer egosten den ulertzeko. Gaurkoan, Iker Elosegi gonbidatu dugu Egonarria saiora, Euskal Herriko Lab...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.