ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Beranduegi 3x18: Eta zuk, zergatik ez duzu EH Bildu bozkatu? 02.06.2023 1:09:23
Hauteskunde osteko Beranduegin Euskal Herriko panorama politikoaren analisi sakona egin dute; batzuk euforiatik eta besteek deserosotasunetik, baina inor ez da isilik geratu. Zenbaiten etxeko trapu zaharrak eta iragan jeltzaleak ere atera dira.
BTN Señorak Edition #03: Oñatiko finala 01.06.2023 1:09:20
Oñatin egin da hirugarren Señora Sariketaren finala eta Maider Arregik jantzi du pamela. Arregirekin batera, oholtzara igo ziren Eli Pagola, Maddi Ane Txoperena, Janire Agirrezabalaga, Iruri Altzerreka eta Eli Zaldua. Behin finala igarota, ARGIAko platoan bildu dira Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Arana eta saioa goitik behera aztertu eta beste zenbait meloi irekitzeko baliatu d...
Egonarria #07: Abeltzaintza 31.05.2023 46:11
Egonarriaren zazpigarren saioan abeltzaintzari heldu diogu eta Xabier Sabalza Errigoitiko Bizkaigane Elkarteko kidea izan da gurean. Hamar pertsonako lan taldeak darama 40 urte dituen proiektu hau: behiak, ardiak, baratza, esnea, gazta... proiektu integrala izatea da euren indargunea. Esperientziaren atalean, berriz, ogia izan da protagonista Errezilgo Irure Txiki Baserriko Edurne Agirreren eskuti...
Oroimen Histerikoa #14: Matxoman hauskorrak 30.05.2023 25:43
Maskulinitate hauskorraz aritu da Nagore Irazustabarrena saio honetan. Hiru objektu hartu eta bidaia historiko bat egitera gonbidatu gaitu: burusoiltasuna, gurpildun maletak eta takoiak. Ez saiatu zentzurik topatzen, entzun eta ulertuko duzue.
Egonarria #06: Sendabelarrak 24.05.2023 37:39
Garbiñe Larrea naturopata eta 'Sendabelarrek Dakitena' liburuaren egilea izan da aste honetako Egonarria saioan; eta osaunaz, sendabelarrez, medikuntza moten arteko integrazioaz, dibulgazio lanaz eta beste hainbat kontuz aritu da. Esperientziaren atalean, berriz, Azkoitiako Arrumarrate baserriko Joey Albert eta Koldo Ormazak Baserriloreak proiektua ekarri digute. Egonarria bideo-podcasta...
Oroimen Histerikoa #13: Leire, give me tonight 23.05.2023 20:53
Irati filma amaitzen den une historikoan hasten da gaurko gure istorioa, eta Euskal Herriko leku esanguratsu batean: Leireko monasterioan. Palomitak janez entzuteko moduko saioa dakar Nagore Irazustabarrenak.
Beranduegi 3x17: Peña Mujika eta beste bizkarroi batzuk 22.05.2023 57:05
Ipar izarrik gabeko saioan, gizonak eta futbola, ezin gehiago eskatu. Aste honetan Axi izan da landa lana egin duena, non eta Reale Arenan, lagunentzat, Anoetan. Gizonezkoen futbol partida bateko gora beherak kontatu eta hauek katuekin lotu ditu Kevinek; hori nola egiten den? Entzun eta jakingo duzue.
Larrun #02: Eskola nola bihurtu espazio psikologiko seguru 19.05.2023 18:09
Haur eta gazteen egoera emozional eta psikologiko txarra dela-eta, irakasleak gaindituta daudela eta ikastetxe bakoitzean psikologo bat ezarri beharko litzatekeela aldarrikatzen du mugimendu batek. Hari horri tiraka osatu du maiatzeko Larrun aldizkaria Mikel Garcia kazetariak. Irakaskuntzaz, psikopedagogiaz eta psikologiaz asko dakiten hiru emakume bildu ditugu mahaiaren bueltan, eta pista ugari...
BTN Señora Edition #02: Erratzuko saioa 18.05.2023 1:11:06
Señora Sariketaren bigarren kanporaketa egin berritan ARGIAren platoan saioko bertsoaldiak eta gorabeherak aletu dituzte Aner Peritz, leire vargas, oihana Arana eta Haizea Aranak. Aroa Arrizubieta, Maddi Sarasua, Idoia Granizo, Janire Arrizabalaga, Eli Pagola eta Iruri Altzerreka bertsolariak aritu ziren kantuan Errantzun, Ane Ezenarro gai jartzaile zutela. Finala maiatzaren 27an jokatuko da oñat...
Egonarria #05: Artzaintza 17.05.2023 31:41
Egonarria podcastaren bosgarren saioan artzantzaz izan dugu mintzagai eta horretarako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzaina gonbidatu dugu. Abeltzaintza ereduaz, lurrarekiko eta animaliekiko harremanaz zein diru languntzez hitz egin du Eli Pgola eta Mattin Jauregirekin. Esperientziaren atalean, berriz, Perrapa baserriko Uxue eta Ander Amonarriz etorri dira eta eurek hazitako txekor haragia ek...
Oroimen Histerikoa #12: Merkurio eta beste atzerakoi batzuk 16.05.2023 22:05
Atzerakoi asko daude munduan, baina ez genekien horietako bat merkurio planeta zenik; eta are gutxiago, horrek gure bizitzan halako eragina zuenik. Begirada historikotik eman digu zer esana atzeraka doala dirudien planeta txiki honek. Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.
BTN Señorak edition #01: Bilboko saioa 11.05.2023 59:58
Bilbon hasi da hirugarren Señora Sariketa eta sakon aztertu dute lehen saioa Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak BTN podcastean: epai irizpideez, diskurtsoaz, umorearen erabileraz, zein bertsolarien estilismoaz aritu dira. Bilboko Bira tabernan egin zen saiotik Maider Arregi, Maddi Ane Txoperena eta Eli Zaldua sailkatu dira Oñatiko finalera. Hurrengo kanporaketa maiatzar...
Egonarria #04: Baratzea 10.05.2023 39:56
Aste honetan Jakoba Errekondo izan da gurean eta baratzegintzaz harago, dibulgazio lanaz, mendiaz, hezkuntzaz eta beste hainbat kontuz aritu dira berarekin Eli Pagola eta Mattin Jauregi. Esperientziaren atalean, berriz, Uxue Artolak Aralar.eko Moxal Haragia proiektuaren berri eman digu, baita dastatzeko okela ekarri ere. Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue iku...
Oroimen Histerikoa #11: Eurovision Troiako zaldia da 09.05.2023 24:08
Aste honetan egingo da Eurovision abesti lehiaketa Erresuma Batuan eta Euskal Herrian ere izango da horri begira denik; Nagore Irazustabarrena da horietako bat, lehiaketa honen pisu historikoa nabarmendu eta zenbait trapu zikin ere atera dizkigu mahai gainera.
Beranduegi 3x16: Kai Nakai eta gutako bat jeltzaleak dira 05.05.2023 1:03:34
Beranduegin gardenak gara, eta hauteskunde atarian, gure historiala zein boto intentzioa plazaratzeko ariketa egin dugu. Baina emaitza ez genuen espero: jeltzale bat agertu da gure artean. Nor ote da? Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena Proposamenen b...
Egonarria #03: Basoa 03.05.2023 37:30
Aste honetako Egonarrian Basogintzaz aritu gara Errez Kooperatibako Markel Arriolabengoa eta Iñaki Etxebesterekin, eta ohi bezala, gaian kokatzeko datu interesgarriak ekarri dizkigu aurrez Estitxu Eizagirre kazetariak. Esperientziaren ataean, Igeldoko Esnea proiektua ezagutzeko aukera izan dugu Eneritz Otamendiren ahotik.
Oroimen Histerikoa #10: Lo eta lo, potolo! 02.05.2023 21:33
Lo bifasikoa eta hibernazioa aldarrikatzera dator oraingoan Nagore Irazustabarrena. Eta nola ez, argudio historikoak ditu. Entzun eta ea konbentzitzen zaituen.
Egonarria #02: Lurra 26.04.2023 38:05
Aste honetako Egonarrian lurra izan da protagonista eta gaian sakontzeko Lurzaindiako Martin Lemaire izan da gurean. Esperientziaren atalean, berriz, Baztango Xurie ardo naturala ekarri digu Ana Iriartek.
Oroimen Histerikoa #09: Jan eta ixo! 25.04.2023 15:37
Gosetuta bazaudete, hau da zuen saioa. Menu berezi bat proposatu digu oraingoan Nagore Irazustabarrenak: gerrako patata tortilarekin hasi, legatzik gabeko legatzarekin jarraitu, eta postrerako busti beharreko bizkotxoa.
Beranduegi 3x15: Jaia bai... eta bestea nola zen? 21.04.2023 1:02:31
Oraingoan Ernairen Gazte Topagunearen analisia egin digu Kevinek, online eginiko jarraipenari esker. Eta programa honen ekarpena GKS eta Ernairen arteko aldea bi kontzeptutara mugatzea izan da: Kick Boxing Vs Perreo, hortxe dago gakoa. Baina bien bitartean, hauteskundeak gertu eta perla politak ari dira uzten gure politikari kuttunenak.
Egonarria #1: Energia 19.04.2023 38:25
Energiaren gaiari heldu diote Eli Pagola eta Mattin Jauregik Egonarria bideo-podcastaren lehen saio honetan. Horretarako Txetxu Ezkurra Gares Energia proiektuko kidea gonbidatu dute. Esperientziaren atalean, berriz, Balerdipeko erlezainek euren bizipenak partekatu eta ekoizten dituzten produktuak dastatzeko aukera eman digute. Zuek ere probatu nahi badituzue, adi zozketari.
Oroimen Histerikoa #08: Aita eta ama primuak 18.04.2023 19:25
Zuhaitz genealogikoez baino, enbor genealogikoez aritu da oraingoan Nagore Irazustabarrena. Desagertutako espezie batek bazekien duela milaka urte endogamia ez zela ona. Orduan zer hominido espezietakoak dira monarkiako kideak?
Oroimen Histerikoa #07: Beste Ninja Dortokak 11.04.2023 20:38
Leonardo, Donatello, Michelangelo eta Raphaeli beste bi lagun batu zaizkie: Lavinia eta Artemisia. Ezberdintasun batekin, azken biak ez dira gizonak, baina bai artista handiak.
Oroimen Histerikoa #06: Pancho Villano 04.04.2023 19:21
Pancho ona ala Pancho kaka? Pancho matxista ala Pancho maitabera? Pancho bai ala Pancho ez? Hauxe da aste honetan Nagore Irazustabarrenak ekarri digun duda existentziala.
Oroimen Histerikoa #05: Utero errariak pausatu dira leihoan 28.03.2023 16:58
'Oroimen Histerikoa' podcastaren izena zergatik hautatu duen azaldu digu Nagore Irazustabarrenak. Histeriaren historia errepasatu eta utero errari eta dantzariak aldarrikatu ditu: histerikak gara eta harro gaude.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.