ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 565 episodes

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com

Author

ARGIA

Category

News

Podcast website

argiapodcast.buzzsprout.com

Latest episode

Nov 9, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.7+ rating iOS soon

Episodes

Oroimen Histerikoa #27: Streisandek ez du efekturik egiten 03.10.2023

 Ezagutzen al duzue Streisand efektua? Adibide ugari izan ditugu inguruan, zentsura ezarri izanak orduan eta sonatuago dituen liburu, gertaera edo pelikulenak. Bada jakizue, efektu hau Barbra Streisand bera baino askoz zaharragoa dela, Tutankamonen garaikoa, alegia. 

Oroimen Histerikoa #26: Laranja monarkikoa 25.09.2023

 Udazkenean sartu berri gara eta kolore bat jarri beharko bagenio urtaro honi ez dago zalantzarik laranja litzatekeela. Eta saio honetan primeran datorkigu, historiarekin lotutako kolorea delako, zehazki, podcast honetako gai gogokoenetako batekin: monarkiarekin. 

Beranduegi 4x02: Maderoekin txortan egitea ez da delitua 22.09.2023

Aste honetako saioan denetik aurkituko duzue pixka bat: pixkat GKS, pixkat Julian Iantzi, pixkat pikoletoekin txortan, pixkat Rufian, beste pixkat Iñarritu... Eta ez ahaztu, saio hau egiteagatik kobratu egiten dugula. Entzun, eta jakingo duzue zenbat. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentz...

Oroimen Histerikoa #25: Julio Iglesias feat. Txirrita 19.09.2023

Donostiako Columbia disko fabrika martxan jarri zutela 100 urte betetzen dira aurten, Euskal Herriko lehen disko etxea izan zena. Urtemuga honen aitzakian, musika industriaren errepaso historikoa egin digu Nagore Irazustabarrenak. Baina ez hori bakarrik, Txirrita eta Julio Iglesiasen arteko kolaborazio bat nolakoa izango zen irudikatzen ere ausartu da.

Oroimen Histerikoa #24: Hamaika irailak 11 12.09.2023

 Efemeride jakinak dakartza gehienon burura irailaren 11k: dorre bikietan hasi, Txileko estatu kolpetik igaro eta Kataluniako Diadan amaitzen da gure ibilbide historikoa. Baina egun honek gordetzen ditu gertaera esanguratsu gehiago ere eta horiek ekarri nahi izan ditugu gurera. 

Beranduegi 4x01: Oporretara joan, kaka egin eta buelta 08.09.2023

 Ekin diogu ikasturteari, eta beti bezain fin, kaka eta turismo kontuak izan ditugu hizpide lehen saioan, Izarren udako anekdotak askorako eman du eta. Hori soilik ez, udako bidaiak errepasatu, turismo moten inguruko irakaspenak eman, hilotzen kriptonizazioa deskubritu eta beste alferrikako kontu asko esan ditugu, beti bezala.     Oharra: Jaten ari bazarete ez entzun saioa, ez dugu gomendatzen!

Oroimen Histerikoa #23: Krimen prefektua 07.09.2023

 Opor osteko lehen saioari ekiteko azkenaldian boladan dagoen true crime generoari heldu diogu eta krimen bikoitz perfektu bat dakarkigu. Horretarako 1963ko abuztuaren 28ra egingo dugu salto, Martin Luther Kingek Washingtonen horren sonatua egingo zen diskurtso eman zuen egunean beste zerbait ere gertatu zelako. 

Beranduegi 3x21: Akoplismoa parrandan, umiltasunetik 19.07.2023

Izena aldatu eta 'Kevinen Abenturak' deituko da laster 'Beranduegi'. Orangoan Irungo Mosku plazan ibili da, Fermin zelatatu, erdi ezagunekin akoplatu, ez dauden gatazkak asmatu… baina guztia umiltasunetik, noski. Hurrengo geltokia Iraultza Txikien Akanpada du herri mugimenduaren mesias berriak. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarek...

Oroimen Histerikoa Alfer Edition #21: Spain is different 18.07.2023

 Gaurko saioan Espainia dugu hizketagai, are gehiago zehaztuta, zezenketekin batera horren berezi egiten duen gizon iberikoaz arituko gara, 'Manolo' izenez ezagunagoa. Ez dugu pista gehiago emango, ikusi gai honi heltzeko abiapuntua eman digun filmaren lehen minutua, eta gero, entzun saioa.  

Oroimen Histerikoa Alfer Edition #22: Motza eta euskalduna 18.07.2023

Uda giroko azken saio honetan emakume baten asmakizuna ekarri dugu gurera; baina nola ez, bere odolean euskalduntasunaren tanta txiki bat izan lezakeen gizon batek itzala egin dio eta hartaz hizketan amaitu dugu: motzean eta euskaraz, gure udako estiloan.  

Oroimen Histerikoa Alfer edition #20: Begilagun ilunak 11.07.2023

 Zu ere uda begilagun ilunekin pasatzen duen horietakoa al zara? Gaupasa egiteko ez da konpainia hoberik, eta hondartzan hankaz gora egoteko ere lagun onak dira; eguzki izpiengandik babestu eta poker aurpegia estali, zer gehiago behar duzu? 

Juan Calvo: torturaren frogak 07.07.2023

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtziagabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez espetxea zapaldu, inor ez zuten kondenatu tratu txar edo torturengatik. 30 urte betetzear direla, ARGIAk kasuaren inguruko informazio berriak lortu d...

Beranduegi 3x20: Ikurrina trapua da Tourrik ez badabil 06.07.2023

Hiru eguneko Tourrak hilabeteetako lata eman digu eta Beranduegin ere lekutxo bat egin nahi izan diogu; horrela gure lanpostuak ere lasterketa honek sortu dituen horien artean zenbatuko dituzte, agian. Baina kirola soilik ez, guraso izateko aholku sorta ere eman digute programako aitatxo ernegatuek: hasi tximino mozkor batekin praktikatzen, eta gero gerokoak.

Egonarria #12: Haziak 05.07.2023

 Ikasturteko azken saioan heldu diogu gairik oinarrizkoenari: haziak. Lurraz, elikaduraz, nekazaritzaz, basoaz, zein arrantzaz aritu gara orain arte, baina orain prozesuaren hasierara joan eta Aleka Euskal Herriko Hazi Ekologikoen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu.    Esperientziaren atalean, berriz, Elduaingo Allanegi baserriko Eneko Imazek barazkiz beteta saskia ekarri digu. 

Oroimen Histerikoa Alfer Edition #19: Oporrak totosean 04.07.2023

 Gure memoriak eta histeriak ere oporrak behar dituzte, ezer egin gabe totosean egoteko, eta horregatik ekin diogu 'Summer Edition' aldiari: udarako saio motz eta freskoak dakarzkigu gaurtik irailera bitarte. Lehena, ordaindutako oporren inguruan. 

Egonarria #11: Arrantza 28.06.2023

"Azkenean zuek ere gogoratu zarete arrantzaz", bota du Leo Belaustegik Egonarriako platora iritsi orduko; eta arraina jateaz bai, baina horren atzean dagoenaz, arrantzaleen lanaz, bizi baldintzez, zein arrantza ereduaz, jendartean zeinen gutxi hitz egiten den azpimarratu eta irakaspen ugari eman ditu mikrofo aurrean jarrita.    Esperientziaren atalean, berriz, Itsasuko Antxondoa Etxalder...

Oroimen Histerikoa #18: Karibe Mix 28.06.2023

Garai bateko euskaldun turistek egin ohi zuten bezala, guk ere itsasontziz bidaiatu dugu Karibera, abentura bila. Zehazki, Jamaikan eta Marigalanten izan gara, eta ohi bezala musikaz lagunduta, ibilaldi kuriosoa atera zaigu.

Egonarria #10: Elikadura sistema 21.06.2023

Astero lurrari lotutako gai bat jorratzen gabiltza, eta iritsi da elikaduraz hitz egiteko unea. Hala ez uste arren, guztiz planifikatuta dagoelako gure elikadura sistema eta antolaketa hori gure eta lurraren beharretara egokitzea beharrezkoa da Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederrak esan digutenez. Esperientziaren atalean, berriz, baretzegintzan buru belarri ari den Ane Zeberioko...

Oroimen Histerikoa #17: Gizonen auto esplorazioa 20.06.2023

 Autoak eta gizonak historikoki egon al dira horren lotuta? Nolakoa litzateke emakumeen asmakizunik gabeko auto bat? Automobilgintzaz zerbait interesgarria jakin nahi baduzu, hau da zure saioa. 

Beranduegi 3x19: Polimaitasun eskizoidea 16.06.2023

Ez dakigula nola, hasi gara jolas librearen (ejem) eta izaera eskizoideen arteko loturaz hizketan, terapiak gora terapiak behera, obsesioak eta beste, eta bukatu dugu polimaitasunaz hizketan, poli kiroldegiez eta poli bizilagunez. Baina inportanteena ez da hori, baizik eta EHZrako bi sarreren irabazleak jakinarazi ditugula. Bergarako gaupaseroak eta irrien lagunak jaso dute saria. Zorionak!

Larrun #03: Monique Wittig, 'emakume' subjekturik gabeko feminismoaren aitzindari 15.06.2023

Hogei urte betetzen diren honetan Monique Wittig pentsalari feminista hil zela, bizirik dirau oraindik bere teoriak eta sekulako gaurkotasuna dute bere ideiek. Jenofa Berhokoirigoinek maiatzeko Larrun aldizkaria eskaini dio Wittig-i eta Larrun podcastean kontatu dizkigu erreportajean bildu dituenak.

Egonarria #09: Erlezaintza 13.06.2023

Aste honetako saioan erleen mundu txundigarrira hurbiltzeko aukera izan dugu Egoitz Galartza 'Erbel' Erle Beltz Hazleen Elkarteko kidearen eskutik. Euskal Herrian erlezaintzan lanean ari diren proiektuei, profesionalizazioari, erleen hobekuntza genetikoari eta beste hari mutur askori tira die Galartzak. Esperientziaren atalean, berriz, Biosasun Olio Ekologikoa proiektuko Eusebio Gainzak...

Oroimen Histerikoa #16: Zuria 22 - Beltza 0 13.06.2023

Kleopatraren inguruko serie batek eta honen azal kolorearen inguruko eztabaidak sortutako polemikak eman digu aitzakia mendebaldeko historian zuritu ditugun pertsonaiez hitz egiteko. Beti bezala, markagailua zurion alde.

Egonarria #08: Ekoizpen ekologikoa 07.06.2023

Egonarriaren zortzigarren saioan ekoizpen ekologikoari heldu diogu eta horretarako Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartera jo dugu. Aurten bete ditu 30 urte Biolurrek eta ibilbide honen parte izan diren Miriam Arrizabalaga eta Pello Rubio izan dira gurean. Esperientziaren atalean, berriz, Oiartzungo Urmendi Haur Eskola ezagutu dugu; zehatzago, bertako jantoki proiektua, nekazaritza ekolo...

Oroimen Histerikoa #15: Sylvia Rivera zure ama da 05.06.2023

 Historian aztarna utzi duten emakumeei ez zaie leku askorik egin ohi; are gutxiago, LGTBIQ+ eta arrazakeriaren aurkako mugimenduko kide izan badira. Baina gure oroimen histerikoan badute txoko bat eta horregatik ekarri dugu gurera Sylvia Riveraren bizitza. 

Listen to the ARGIA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.