ARGIA

ARGIA

News EU ↓ 545 episodes

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Author

ARGIA

Category

News

Podcast website

argiapodcast.buzzsprout.com

Latest episode

Jun 23, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Larrun #07: Frankismoaren alde enpresariala 22.12.2023

Eskuineko besoa altxatzea modan jarri da berriz, kameren aurrean behintzat, Madrilgo kaleetan azaroko gauetan… Batere lotsarik gabe gainera, besoa altxatzen zuten batzuk, ez dakigu nora, zer seinalatzen ariko ote ziren… Iberdrola dorrea akaso? “Horra hor gure lagunak” egingo ote zuten oihu… 48 urte pasatu dira Franco bere ohean, goxo-goxo, hil zenetik… Baina askotan esaten da frankismoak bizirik j...

BTN 2x03: Danel Pascual | Gabonak 21.12.2023

Danel Pascual gonbidatu dugu oraingoan urteari behar den bezalako amaiera emateko. Aspertuta zaude betiko kanpaikadekin? Edo agian dagokiona baino lehen amaitu nahi duzu urtea aurten? Kanpaikadak nahieran egiteko aukera duzu BTN-ren saio berezi honekin.

BTN 2x02: Ana Arsuaga | Gazte promesak 19.12.2023

Gazte promesez hitz egiteko Ana Arsuaga musikaria, Verde Prato izenez ezaguna, gonbidatu dugu aste honetan BTN podcastera. Baina ohi moduan, gaiak beste leku askotara ere eraman gaitu: zer den artista izatea, musikari emakumeen sexualizazioa, hedabideen papera artisten lana zabaltzerakoan... Hori parte serioan, eta gero, beti bezala, dena random.

Oroimen Histerikoa #38: Semaforoak atzerakoiak dira 19.12.2023

Urteko azken saioa denez eta neguaren atarian gaudenez, udazken hasieran egin bezala, neguari kolore bat jarriko diogu: gorria. Pasioaren kolorea, komunismoarena, arriskuarena... ea nora garamatzan oraingoan Nagore Irazustabarrenak. 

Beranduegi 4x07: Orain, bai: Gora ETA 15.12.2023

Arazo teknikoak gaindituta, gora ETA behera jarraitzen dugu gure betiko kontuekin: Greba feminista orokorra, GKS, Korrikaren kanta… Eta nola ez, hauteskundeetako hautagaien perfilen analisi sakona egin dugu, Otxandiano eta Pradales aurrez aurre, nork irabaziko luke kale bazter bateko borrokan?

Oroimen Histerikoa #37: Fake berri bat gara 12.12.2023

 'Nork ez zuen esan esaldi hau?' lehiaketarekin dator gaur Nagore Irazustabarrena. Ustez pertsonaia historikoen aipu ezagunak direnak, ez direla haiek esanak erakutsiko digu. Zertarako daude mitoak eraisteko ez bada? 

Menda Bikoitza #06: Obelixen edabe magikoa 11.12.2023

Zuek ba al dakizue zer zegoen Obelix erori zen lapikoaren barruan? Egin ote genezake halakorik geure etxean? Durangoko Azoka amaitu berri istorio bitxiekin dator gaur Garbiñe Larrea: sendabelar pozoitsuak, gabonetako zuhaitza eta Panoramix druidaren edabe magikoa. Entzun saioa eta bidaiatu gurekin Galiara. 

Oroimen Histerikoa #36: Borja gudari, Borja lehendakari! 05.12.2023

Ipar hemisferioan gaztain garaian gaudela eta Israelen, berriz, genozidio garaian daudela aprobetxatuz, biak lotzen dituen istorioa idatzi du berriki Nagore Irazustabarrenak ARGIA astekarian eta horretaz aritu da gaurko saioan.

BTN 2x01: Jon Maia Soria | Bigarren aldiak 05.12.2023

Bertsoa alboratzeko konpromisoa hartu dute aurkezleek, baina lehenbiziko gonbidatua Jon Maia Soria da. Umoretik, erosotasunean eta konfiantzan, ezohiko elkarrizketa (elkarrizketa deitu ahal bazaio) egingo diogu. Sorpresarako, saio bakoitzari kolaboratzaile batek jarriko dizkio pintzelkadak.

Oroimen Histerikoa #35: Neska mamuak grebara doaz 28.11.2023

 Ostegun honetan, hilaren 30ean, greba feminista orokorra egingo da hego Euskal Herrian izango da. Aitzakia horrekin, emakumeek egindako lehen greba ekarriko dugu gogora. Hobe esanda, emakumeek “bakarrik” egindako greba, gizonekin batera askoz lehenago egin baitzuten. 

Menda Bikoitza #05: Chai infusioak Indiatik 27.11.2023

 Menda Bikoitza podcastaren hirugarren saioan sendabelarren gaitasunei eta inteligentziari buruz aritu da Garbiñe Larrea, izen bereko Stefano Mancusoren liburua oinarri hartuta. Asteko sendabelarraren txokora, berriz, plantainak ekarri ditu, eta saioa amaitzeko hilerokoaren gaiari heldu dio eta emakumearen osasun hormonala zaintzeko infusio eta tintura bat gomendatu dizkigu.    Podcast honen sinto...

Larrun #06: Hannah Arendt eta gaizkiaren hutsaltasuna: nola erreproduzitzen da gaur egun? 24.11.2023

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen periodistiko-filosofikoa egin zuen Arendtek New Yorker aldizkariarentzat, eta kronika horiek bildu eta beste hainbat apunte berreskuratuta a...

Oroimen Histerikoa #34: Kalkutako ama eta beste banpiro batzuk 21.11.2023

Podcast honetan gizonezkoak egurtzeko joera daukagu eta iruditu zaigu, aniztasunaren izenean, hori aldatzea. Eta zer, gizonezkoak goraipatuko ditugu? Aukeran nahiago dugu emakume batzuk egurtzea eta hori egingo dugu.

Menda Bikoitza #04: Martija de Jauregi emagina 20.11.2023

Saioari hasiera emateko sorginen ukenduaz hitz egin digu aste honetan Garbiñe Larreak, hegan egiteko ukendua ere deitua. Baina Durangoko Azoka hurbiltzen ari den honetan, literaturari leku egin eta Miren Agur Meabe idazlearekin ere egon da, bere azken liburuko protagonista den Martija de Jauregi emaginaz hizketan. Amaitzeko, sasoi honetan ezinbestekoak diren arnasbideetarako infusioak gomendatu di...

Beranduegi 4x06: Naziek ere samurtasuna behar dute 17.11.2023

 Komunikazio ez bortitza praktikatzen saiatu gara gaurko saioan. Bide horretan, Jon Maiari eskaini dizkiogu lehen minutuak, Bilboko oldarraldiari beste apur bat, ETAri zeharkako aipamenak egin dizkiogu, nazi batekin izandako elkarrizketa kontatu du Axik eta ezker abertzaleari defentsa sutsua egin dio Kevinek. Eta nola ez, samurtasuna praktikatzen ibili dela ere kontatu digu. 

Oroimen Histerikoa #33: Marty McFly IRAkoa al zen? 14.11.2023

Delorean izena entzunda, batzuei Zarauzko musika taldea etorriko zaie, baina gehienontzat Back to the Future (Etorkizunera Itzulera) film sagarekin lotuta dago. Marty McFlyk Delorean markako autoa erabiltzen baitzuen denboran aurrera eta atzera bidaiatzeko. Horrek IRArekin zer lotura duen? Saioa entzunda jakingo duzue.

Oroimen Histerikoa #32: Mozart emakumea eta beltza zen 07.11.2023

 Musika klasikoa entzuten ez duenak ere ondotxo daki Mozart nor zen; baina ba al zenekiten talentu askoko Mozart bat baino gehiago egon direla, nahiz eta bakarrak jaso duen aitortza, gizona zenak, hain zuzen, besteak emakumea eta beltza baitziren.    Esan bezala, gaurko saioan musika klasikoa izan da protagonista gure abestietan ere, baina tartean, Joxepa Antoni Aranbarri 'Xenpelarren' b...

Menda Bikoitza #03: Landareen gelditasuna gaitasun 06.11.2023

 Menda Bikoitza podcastaren hirugarren saioan sendabelarren gaitasunei eta inteligentziari buruz aritu da Garbiñe Larrea, izen bereko Stefano Mancusoren liburua oinarri hartuta. Asteko sendabelarraren txokora, berriz, plantainak ekarri ditu, eta saioa amaitzeko hilerokoaren gaiari heldu dio eta emakumearen osasun hormonala zaintzeko infusio eta tintura bat gomendatu dizkigu.    Podcast honen sinto...

Beranduegi 4x05: Chandler Kabezabolo 03.11.2023

Zurrumurru asko dabil azkenaldian Euskal Herriko kaleetan: Arnaldo Otegik Beranduegiri ordaindu egiten diola; kale borroka bueltan dela eta larunbateko Bilboko manifan txostenak botako dituztela eta txirrindularien aurka ere ekintzak aurreikusi omen dira. Ziurra den bakarra da Chandler Bing hil egin dela, eta gaurkotasunari leial, hori ere ekarri dugu gurera. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula...

Oroimen Histerikoa #30: Mamutak, estasia eta Mario Bros 31.10.2023

 Izenburuak pista handirik ematen ez badu ere, anakronismoei buruzko saioa da aste honetakoa. Bi osagai jarri ditu aurrez aurre Nagore Irazustabarrenak, garai edo urte berean gertatutakoak baina itxuraz denboran oso urrun daudela iruditzen zaizkigunak. Baina historia lerro zuzen uniforme bat ez denez ustezko anakronismo horiek uste baino logikoagoak direla ikusiko dugu. 

Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean” 30.10.2023

 ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko podcastean.    Historia global eta hurbileko gakoak azaltzeko, gaur egungoa ulertzeko eta gerorako ondori...

Oroimen Histerikoa #31: Eta hautsa bilakatu zen bizigai 30.10.2023

 Gau beltza ospatzen da gaur, eta aitzakia hau baliatuta historiako benetako gertakizun beldurgarri bat kontatu digu Nagore Irazustabarrenak, eta nola, gertakizun honen albo kalteek jaio arazi zuten Frankenstein doktore, edo munstro, ezaguna. 

Larrun #05: Mugikortasun jasangarria 27.10.2023

Martxoaren 22an, Frantziako Tourra hasteko 100 egun falta zirenean, Bilboko San Mames estadioan lur hartu zuen Juan Mari Aburto alkateak. Hainbat lagunek osatutako tropelaren erdian zihoan, Bilbaobizi alokairu-zerbitzuaren logoa zuen bizikleta elektriko gorri batean, erakusteko hura izango dela mugikortasun jasangarri baterako bidean instituzioen aliatu nagusietakoa. Agintariak, ordea, eta gu geu...

Menda Bikoitza #2: Oilo salda botika da 23.10.2023

 Podcastaren izenaren nondik norakoak azaltzen hasi dugu aste honetako saioa; zergatik Menda Bikoitza? Bada honek landareei buruz pluralean pentsatzera eraman gaitu, menda ez delako bat eta bakarra, mota asko daude, pasmo belarra bezala. Hori soilik ez, asteko sendabelarraren atalean oilo saldari buruz hitz egin digu Garbiñe Larreak, jaki honi dagokion aitortza egin asmoz. Eta katarro garai betean...

Beranduegi 4x04: Palestinarekin bai, baina... ez 20.10.2023

Aktualitate hurbila eta aktualitate urruna, biak lantzen ditugu Beranduegin: Iraultza Txikien Akanpadako antzinako kontuak ekarri dizkigu Kevinek lehenik, eta Palestinara begira jarri gara gero; hobeto esanda, sarraski honek gurean sortu dituen bost ‘dildoei’ buruz aritu gara eta larunbateko mobilizarioko manifestua sakon aletu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastare...

Listen to the ARGIA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.