ARGIA
ARGIA
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: argiapodcast.buzzsprout.com
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Oroimen Histerikoa 2x13: Egipto Beauty Center 09.04.2024 26:22
Orain dela 4.000 urteko Egipton ere ezpainak gorriz margotzen zituzten, begiak beltzez, bekainak berdez eta gorputz osoko ileak kentzen zituzten. Laburbilduz, Tutankamon bera ere gutako asko baino gehiago makilatzen zen, beraz, lasai, ez gara hain bereziak.
Menda Bikoitza #10: 'The Poison Garden' lorategia 08.04.2024 36:05
The poison garden hartu dugu hizpide, Ingalaterrako lorategirik arriskutsuena. Bai, bai, landare pozointsuei buruz hitz egingo dugu gaur ere eta akaso ikasturte amaierako txangoa egingo dugu bertara, Northumberland herrira, Ingalaterrako ipar ekialdera, Eskoziarekin ia muga egiten duen eskualdera. Alnwick Garden ere baderitzo bere kokapena Alnwick-en dagoelako. Jane Percy dukesaren burutazioa izan...
Beranduegi 4x14: Athleticen moon kopa 05.04.2024 1:08:11
Nahiko saio sexuala atera zaigu aste honetan eta proposamen berri bat dugu: aurten Euskaraldia baino, hobe Desiraldia egiten badugu, hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztu' bezala definitu du Kevinek. Proba genezake denok aldi berean egiten eta ea zer gertatzen den. Eta plazer eta desira artean, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere landu ditugu.
Egonarria 2x12: Zergatik igotzen dira elikagaien prezioak? I Juanma Intxaurrandieta 03.04.2024 39:42
Elikagaien prezioak zergatik igo dira hainbeste? Nola ezartzen dira prezioak? Juanma Intxaurrandieta Nafarroako Unibertsitateko ekonomia irakaslea eta INTIAko kudeatzaile ohia da, egun erretiratua. Berak azaldu du badirela liga ezberdinak: mundu mailakoa eta herri mailakoa. Globalizatutako sistema oso hauskorra dela baita prezioetan ere, eta horregatik dela bermea bertako elikagaiak eta bertako l...
Oroimen Histerikoa 2x12: Bakarrik lo, bai! 02.04.2024 21:09
Xabier Saldiasek abesten du Euskadin ez dugula bakarrik lo egiten; baina bakarrik lo ez egitetik 20 lagunekin ohea partekatzera, badago alde apur bat. Zer ez ote zen gertatuko historiako ohe horietan... Baina urteak pasa dira eta Oroimen Histerikoan kapitalista xamarrak bihurtu gara ohe kontuetan: lo ondoen bakarrik egiten da, Saldias.
BTN 2x09: Haizea Alonso | Euskararen zikintzea 01.04.2024 1:05:28
Gazteek gaizki hitz egiten dutela euskaraz... Erdarakadez betetzen dituztela esaldiak... Nekagarria dela termino anglosaxoien presentzia... Euskararen zikintzeaz mintzatu gara Haizea Alonso 'Haizeatxo' rap abeslari gasteiztarrarekin, badaukalako abesti bat esplizituki gaiaz mintzo dena. Euskarara ekarrita, honela dio: "Badakit izorratzen zaituela euskaraz ez kantatzeak, baina ez da...
Larrun #10: Artoaren iraultza 27.03.2024 23:52
Hainbat herritan antolatzen diren sagardo egunetatik hasi eta neguko solstizioa zedarritzen duen San Tomas feriaraino, artoa ezinbesteko osagaia da folklore-kutsua duen ospakizun orotan. Nonahi ikus daitezke talogileen postuak, olanazko estalkietatik zintzilik jarritako artaburu idorrez apainduta, baserri-giroko produktu tipikotzat jotzen den arto-irinezko opil zapalak salgai dituztela. Haur zein...
Menda Bikoitza #09: Bidegurutzeetan zein sendabelar daude? 25.03.2024 26:43
Ikerketa dakargu gaurkoan, 1400 sendabelar espezie ditugu Estatu espainiarrean. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak egin du ikerketa, Jimena Matero-Martín ikerlaria buru izan delarik, eta ondorio interesgarriak eman ditu argitara. Hasteko guk uste baino gehiago direla sendabelarrak eta erabilera tradizionala ez dela kaltegarria sendabelarrentzat, nahiko zentzuz eta tentuz erabili izan direla ikusi d...
Beranduegi 4x13: Keta soilik farloparekin 22.03.2024 1:08:26
Gizona hil arte ez da berdintasunik egongo. Baieztapen horri tiraka aritu dira Beranduegiko analista politikoak generorik gabeko etorkizun bat irudikatzen; hortik ama birjinaren istoriora egin dute salto eta, logikari jarraika, sexualitatea eta ligeak izan dira hurrengo gaia: Kevinen lige berria nor den asmatzeko jolas bat eta guzti. Eta amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi ertzainak, Julian Iantzi et...
Egonarria 2x11: Zer da benetako dieta osauntsu bat? 20.03.2024 39:28
Meditearrearra, makrobiotikoa,barazkijalea, paleolitikoa, hipokalorikoa, gluten gabea, arroz hutsekoa... Dieta motak dira aipatutakoak, batzuk besteak baino ezagunagoak. Gaurko Egonarria saioan Eli Pagolak Leire Udabe elkarrizketatu du, eta benetako dieta osasuntsuen inguruan arituko dira hizketan.
Oroimen Histerikoa 2x11: Orlegia eta beste pozoi batzuk 19.03.2024 23:07
Urtaro aldaketa bakoitzean kolore bat hautatzen du Nagore Irazustabarrenak eta udaberri sarrera honetan, nola ez, berdea aukeratu du. Udaberriaren kolorea, ekologismoarena, esperantzarena... eta Islamaren kolorea ere bada berdea eta horri tiraka historiako txoko askotara iritsi gara aste honetan ere.
BTN 2x08: Xabier Amuriza | Zoriona 18.03.2024 1:15:13
Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belar...
Egonarria 2x10: Baratzetik Plazara | Onintza Enbeita 15.03.2024 21:34
Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik egin dion elkarrizketan, bizipozez mintzo da egunero egiten duten lanaz, lan antolaketaz, eta ikuspegi kritikoz aztertzen du azoken...
Egonarria 2x09: Emakume baserritarrak 14.03.2024 35:25
Emakume Langileen Eguna dela-eta Eli Pagolak Egonarria saioan Alazne Intxauspe elkarrizketatu du, ekologikoan ari den baratzezaina, eta EHNE sindikatuko eta Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea. Intxauspek bistarazi du ikusezina eta lan gisa aitortu gabea den laborantza lan asko egin izan duela emakumeak, baserria aurrera ateratzeko beharrezkoak izan direnak. Eta emakumea izan dela egun baloratzen d...
Oroimen Histerikoa 2x10: Gizonak asmatu zuen gizona 12.03.2024 23:02
Pasa den astean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren aitzakian, antzinaroko feministez aritu ginen, urtean behin hori egitea tokatzen delako. Baina Martxoak 8 dagoeneko pasa da eta historian benetan garrantzitsuak izan diren pertsonez hitz egin dezakegu berriro: gizonez.
Menda Bikoitza #08: Landareek sentimenduak dituzte baina aplikazioek ez 11.03.2024 33:05
Landareek ere sentimenduak dituzte, urteak dira argiari eta soinuari erantzuten ziotela jakin genuenetik baina orain haratago doaz ikerketak. Lurzorua dastatzeko gai direla diote ikerketek eta kanpo mehatxuen aurrean elkarri mezuak bidaltzeko gai direla ere bai, gero eta zantzu gehiago daude izaki sentiberak direla esateko. Ez dira mugitzen eta ez dute nerbio sistemarik, horregatik pentsatu izan d...
Beranduegi 4x12: Esan, Erne eta Sipe 08.03.2024 1:00:22
Jende altua jatorra da, “normalean”. Zakurrak eta txakurrak ez dira gauza bera. Foggian ez dira faxistak. Gaur martxoak 8 da. Korrika badator. Ertzainak errebotatuta dabiltza. Eta Erne, Esan eta Sipe ez dira pailazoak, sindikatuak omen. Beste behin, hausnarketarako ateak zabaltzen ditu Beranduegik. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren...
Oroimen Histerikoa 2x09: Mesopotamiako Bilgune Feminista 05.03.2024 27:54
Martxoak 8, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ate joka dugu, eta nola ez, egun honen historiari begira jarri gara Oroimen Histerikoa saioan. Mesopotamiaraino joan behar izan dugu horretarako, orain dela 4.000 urte egun bat ez, aste osoa egin zuten jai emakumeek.
BTN 2x07: Iholdi Beristain | Idoloak 04.03.2024 1:02:55
Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belar...
Egonarria 2x08: Hiriak nola elikatu? I Audrey Hoc (Biriatuko Proiektua) 28.02.2024 31:35
Nola elikatu daiteke hiri bat? Zer modu daude inguruko baserritarrek landutako janaria jateko hirietan? eta landu al daiteke barazki eta fruiturik hirietan bertan? Gai hau jorratzeko Audrey Hoc laboraria elkarrizketatu du Eli Pagolak. Besteak beste mintzatu da ikastetxeak des-asfaltatzeko dauden ekimenez, hirietako parkeetako arbolak fruitu arbolez ordezkatzeko aukeraz, lur publikoetako hesiak...
Oroimen Histerikoa #2x08: Aita ta ama primuak II 27.02.2024 25:04
Izenburua irakurrita argi dago gaur berriro endogamiaz arituko dela Nagore Irazustabarrena. Baina oraingoan ez gara Euskal Herrian geratuko, Cacereseko Las Hurdes herrira bidaiatuko dugu espazioan, eta denboran, berriz, 1921era. Bertan Alfontso XIII.a erregearekin, Gregorio Marañon medikuarekin eta Miguel Primo de Riverarekin topatuko gara. Animatuko zara gurekin etortzera?
Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk 26.02.2024 32:27
Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero. Gaurko se...
Beranduegi 4x11: Klaudio Landa ta lau animali gizatiar 23.02.2024 1:02:11
Gorka Urbizu aipatu eta nori kristo burutzatzen zaio Klaudio Landarekin lotura egitea? Ba Foggia aldean dramatismoan murgildua ibili den Izarri. Konturatu gara gainera bere amak super botereak dauzkala pertsona humanoa den heinean. Pertsona humanoak ez, pertsona animaliak dira txerriak bakoitza bere txerrinalidade bereziarekin: badira tontoak eta azkarrak, alaiak eta tristeak… Pertsonak bezain bes...
Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz 22.02.2024 43:23
Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari be...
Egonarria 2x07: Traktoreen protesta, hau da koktela I Gotzone Sestorain 21.02.2024 33:02
Traktoreek kaleak hartu dituzte, eta erakundeak eta herritarrak interpelatu gaituzte. Gai hori lantzeko Etxalde mugimendukoa den Gotzone Sestorain elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Honek azaldu ditu laborantzako arazoaren muinean zer dagoen, eta kalera atera dena "koktel" bat dela, oso aldarrikapen ezberdinak dituena. Bere hitzetan, laborantza ereduari buruzko eztabaida ba...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.