EITB Radio Televisión Pública Vasca

Lore Hostoak

Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.

Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: guau.eus

Autor

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Kategoria

Society

Strona podcastu

guau.eus

Ostatni odcinek

13 maj 2026

Gdzie słuchać?

Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótce

Podcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów

Pobierz z Google Play Zainstaluj za darmo Android 5 mln+ pobrań · ocena 4,8 iOS niedługo

Odcinki

64. Amets Aranguren, Ibil Bedi: ''Izan daitekeenaren gordailu da bat bera'' 26.10.2023

Nafarroako eszena oparoak azken urteotan emandako proposamen interesgarri horietako bat da Ibil Bedi. Irunberrin eman zituzten lehen pausuak, han baitute entsegu lokala, eta horrela, ibiliz ibili, Euskal Herriko txoko ezberdinetan erein dute beraien hitz eta doinuen hazia. "Goldea" du izena taldearen azken lanak eta nolabait, ereindako hazi horrek babesa hartu du goldeaz erauzitako sustrai zaharre...

63. Miren Narbaiza, MICE: ''Sortzeko behar dut bakardadea izan; eta gero gerokoak'' 19.07.2023

Betiko moduan euskal artista baten konpainian, bere petalo musikalak hostokatzeko abenturan murgilduko gara "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. Eibarren, 1986an jaio eta egun Arabako lautadan bizi den Miren Narbaiza dugu protagonista. Askok Napoka Iria biko zoragarri hartako partaide gisa ezagutu genuen, baina, 2017an bide berria hasi zuen bakarlari gisa MICE ezizenarekin, egun pausu irmoz eg...

62. Kaskezur: ''Sobera berandu jaio gara'' 05.07.2023

Baztanera begira, Nafarroan kokatuko dugu atal honen bidearen abiapuntua. Bertan sortu zen 2004an gaur egun Ion Mindegia, Imanol Zubieta, Mikel Santxez, eta Iñigo Belzunegik osatzen duten Kaskezur laukoa. Ion Mindegia abeslaria izango da protagonista, bere ibilbidean barneratutako doinu eta bizipen ezberdinak gurekin partekatzeko. Playlista:Kaskezur – Mendiak 1976 (1976 // 2022)Mikel Laboa – Gogo...

61. Physis Versus Nomos: ''Naturaren legea, gizakiarenaren kontra'' 21.06.2023

Barakaldon jaio eta oso gaztetatik Donostian bizi izan da Beñat Antxustegi. Xikinkei, Liher, Txemak, Bi Zaldi eta beste hainbat proiektutan ibilitakoa da, baina, bakarlari gisa ibilbide oparoa du dagoeneko, folketik abiatuta pop eta rock doinuetara gerturatzen diren kantuak plazaratuz. Physis Versus Nomos izenpean ezagutzen dugu eta atzean dagoen musikari eta pertsona ezagutuko dugu Ekain Perezek...

60. Loti (H)errena: ''Loa ekintza bihurtzen duten testu eta kantuak bilatu ditugu'' 08.02.2023

Artearen garrantzia aldarrikatuz elkartutako sortzaile talde baten ordezkari moduan, Harkaitz Cano idazle lasartearra eta Rafa Rueda musikari mungiarra izango ditugu bidelagun. Zart! izena du, izan badenaz gain, ez dena argi uzten duen kolektibo honek. Elkar probokatu, inspiratu, zirikatu, kritikatu eta babestuz "Loti (H)errena" izeneko disko-liburua eskaini digute. Soinuaren eta hitzaren arteko h...

59. J Martina: ''Belaunaldien arteko erreakzio baten baitan gaude'' 25.01.2023

Larrabetzu eta Barañain artean jarriko dugu gure begirada, bertan generazio berri baten isla izan asmoz sorturiko proiektua baita "Lore Hostoak" podcastean abiapuntutzat hartuko dugun J Martina. Ate hori irekitzeko giltza Kattalin Barcena abeslaria izango da, bera baita gure gonbidatua eta atal honetan entzungo dugunaren arduraduna. Playlista:J Martina – Amore (Jaio Naiz Baina // 2022)Mikel Laboa...

58. Olaia Inziarte: ''Txikitako Olaia hartatik badut lehengo lepotikan burua'' 11.01.2023

Nafarroatik, Oronozetik datorkigu azken boladako "hype" bilakatu den Olaia Inziarte artista gaztea. Denbora luzean proiektu ezberdinetan ibili da, baina bakarkako ibilbideari forma eman dionean sekulako burrunba sortu da bere inguruan. Proposamen eklektikoa eskaini digu lehen diskoan: folk, elektronika, trap edo trikitixa doinuetan ere murgildu baita eta bere abestietako zirrikituak arakatzeaz gai...

57. Eneritz Furyak: ''Esperimentazio hitza asko mistifikatu da'' 23.12.2022

Beste behin, hain emankorra izan den Bidasoa inguruan jarriko dugu gure begirada, Eneritz Furyak Irunen jaio baitzen 1993an. Folketik haratago, rocketik urrunago, bere ahots pertsonalak zigilu propioa darama eta doinu lisergiko bezain ilunetan barrena eraman ohi gaitu bere abesti ameslarietan. Hiru lan kaleratu ditu dagoeneko eta aipatu digun "zuzenekoaren diktaduratik" ihesi edo, 2021ean aurkeztu...

56. Verde Prato: ''Modu oso maskulinoan egiten ditugu erreibindikazioak musikan'' 30.11.2022

Serpiente eta Mazmorra taldeetan ezagutu genuen Ana Arsuaga margolari eta abeslari Tolosarra. 1994ean jaio zen eta sintetizadore edo erritmo kaxen laguntzaz aurkeztu du orain arteko proposamen pertsonalena, bere bakarkako proiektua: Verde Prato. 2021ean "Kondaira Eder Hura" lana aurkeztu eta 2022 hasieran "Jaikiera" maxi singlea oparitu bazigun, urte bukaera honetako sorpresa ederretako bat izan d...

55. Karlos Gimenez: “Iragana joan da eta etorkizuna oraindik ez da etorri, oraingoa daukagu” 23.11.2022

Pianoaren teklak txuri beltzean ikusten baditugu ere, kolorezko sentsazio eta sentimendu eztanda erraldoian murgildu ohi gaituzte bere soinu, melodia eta harmoniek. Atal honetan pianoaren lagun, maitale edo konplize den Karlos Gimenez dugu protagonista. Argentinan, Rosarion jaio zen 1956an eta Euskal Herrira etorritakoan hasi zen bere bidea, Imanol, Xabier Lete, Pier-Paul Berzaitz eta beste hainba...

54. Frikun: ''Behar da eboluzioa tradizioan, bestela folklore bilakatzen da'' 16.11.2022

Euskal Herrira, kolore eta soinu berriak ekarri ditu Frikun talde baionarrak. Afro rock edo desertuko rocka, funk, jazz edo reggae ukituekin nahastuta sortu dute beraien proposamen berezia eta hori guztia, noski, euskaraz abestuta. Niko Perret, Jon Erbiti, Xabi Leon eta Xanti Legarto dira taldea osatzen dutenak eta hain zuzen, Niko hurbildu da "Lore Hostoak" podcastera, okasio honetan desertuko ho...

53. Ødei: “Iparraldea “r” exotiko bat baino askoz gehiago da” 09.11.2022

Odei Barroso Barakaldon jaio zen 1988an, baina Urruña bere bizileku eta etxe bilakatu du urteen poderioz. Errimen munduan guztiz murgilduta, bertsolaritza eta raparen artean buru-belarri jardun da, lehenik 2zio taldearekin euskarazko hip hopa jorratuz, eta honen ondotik bakarkako bere proiektuan trap eta drill soinu-estetika besarkatuz. "Errimatzea zentzua gordez, hori niretzat ezinbestekoa da" es...

52. Pantxoa Carrere: ''Hogei kantutatik hemeretzi debekatuak ziren'' 02.11.2022

Belaunaldiz belaunaldi euskal herri-kantaren monumentu bilakatu diren hainbat doinu eskaini dizkigu Pantxoa Carrerek. 60eko hamarkada bukaeran Peio Ospitalekin sortutako bikoa, ipar Euskal Herriko kantu zaletasunaren eztanda izan zen eta Francoren diktadurapean arnas edo esperantza oihu bilakatu zen, hego Euskal Herriko abertzaletasunaren ikur gisa. Azpimarratu digun moduan: "Taula gainean jendeak...

51. Andoni De La Cruz (Vulk): “Punk giroan edo arte erakusketa batean ardi beltza naiz” 18.05.2022

Vulk laukoa 2017an aurkeztu zen Bilbon "Beat Kamerlanden" lehen lanarekin. Askok post punk gisa definitu izan dituzte baina zail egiten da inongo etiketetara mugatzea, soinuak berarekin daraman estetika konkretuaren topikoak apurtzen bai dituzte. Hain zuzen "Ground For Dogs" bigarren diskoari jarraipena eman dion "Vulk Ez Da" lanak horixe bera irudikatzen du; izandakoa alde batera uztea, direna iz...

50. Ghau: ''Begi gehiegi dauzkagu axola ez duen horrentzako'' 04.05.2022

Gartxot Unsain (Donostia, 1987) artista donostiarra da Ghau. Yaw, Madeleine, John Berkhout, Bi Zaldi, Bananas edo Grises taldeetan ibili da, edo dabil gaur egun ere; hardcore, postrock, folk, pop, funk edo edozein estilotan eroso sentituz. "Ulertzen dudanak erakartzen nau, baina ulertzen ez dudanak are gehiago" azpimarratu digu eta agian hori da bere bilaketa edo aldaketaren sua bizirik mantentzen...

49. Peru Galbete: ''Jakin nahi nuke, nire melodiek zer dioten letra jarri aurretik'' 27.04.2022

Ahotsak, hitzak, musikak, irudiak eta zineak osaturiko zirkuluaren erdigunean dago Peru Galbete (Usurbil, 1987). Hatxe nahiz Post-Kosmos proiektuetan ere entzun dugun arren, bere izena daraman bakarkako proiektua hartuko dugu gaur abiapuntu moduan. 2016an kaleratu zuen ukelelez, txarangoz eta beste instrumentu batzuez lagunduta "Peru" izeneko lehen lana eta 2020tik aurrera etorri ziren "Nor Zara Z...

48. Afrika Bibang: “Emakumea eta beltza izanik, beti demostratzen egon behar” 20.04.2022

Gaurkoan soul edo rythm & blues doinuetan barrena abiatuko gara jatorri ginearrak dituen Algortako musikari honekin. Afrika Bibang, 1975ean jaio zen eta euskaraz abestu duen jatorri afrikarreko lehen artista izan zen. Ke No Falte reggae taldearekin nahiz Etsaiak-ekin lan egin ostean, Fermin Muguruzak bultzatuta kaleratu zuen "Entzun" bere lehen bakar lana.2021ean "Ispiluaren Aurrean", gaur geurega...

47. Jon Maia: ''Kantu bat gara'' 06.04.2022

Asko dira Jon Maiak (Urretxu, 1972) euskaldunon memorian zizelkatuta dituen hitz eta bertsoak eta horiek artista ugariren kantuen bidez iritsi zaizkigu, musikaren eta hitzaren arteko sinergia indartsua gauzatuz. Sei urtetatik gaur egun arte Zumaian bizi izan da eta Joanito Dorronsorok bultzatuta gaztetatik bertsolaritzarekin maitemindu ostean, Gasteizen Euskal Filologia ikasi zuen hizkuntza nahiz...

46. Xabier Zeberio: ''Herri musika edozein herriren oinarria da'' 23.03.2022

Tolosara begira jarriko ditugu belarriak gaurko bideari hasiera emateko. Xabier Zeberio bertan jaio zen 1978an eta biolinari lotuta jorratu du bere ibilbidea, musika klasikoaren eta folklorikoaren erdi bide horretan. Nyckelharpa, ziurrenik askok zer den jakingo ez duten instrumentuarekin ere behin baino gehiagotan ikusi izan dugu. Oskorriko kide izan zen 1997tik taldea desegin zen arte eta 1999an...

45. Anje Duhalde: “Kantua ona delarik, edozein jantzirekin izango da ona” 16.03.2022

"Lore Hostoak" podcastaren atal honetan euskal rockaren aitzindarietako bat dugu protagonistatzat: Anje Duhalde (Arrangoitze, 1950). 70eko hamarkadan eman zion hasiera bere musika ibilbideari; lehenik Fuego taldeko bateria-jotzaile moduan, ondoren bakarlari gisa edo Mixel Ducaurekin Errobi taldean eta baita une batez Akelarreko abeslari izanik. Hizkuntzarekin eta herriarekin konpromezu sendoa erak...

44. Lide Hernando (Liher): “Erraz sartzen diren kantuak dira zure buruan irauten ez dutenak” 09.03.2022

Rock eta blues doinuak nagusituko dira "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. Izan ere, Lide Hernandok (Donostia, 1991) doinu espiritualekin oso gaztetatik izan du harremana eta gaur egun Ispirit gospel taldearen kide ere bada. Lehenago Moon Fields eta Koban taldeetan trebatu zen, baino bere bakarkako proiektu gisa hasi zena Liher taldean bilakatu zen. Bere bozgorailu eta aurikularretan entzun i...

43. Mikel Urdangarin: “Jende aurrean ezin diot neure buruari gezurrik esan” 23.02.2022

Amorebietan, 1971ean jaio zen Mikel Urdangarin, baina bere ahotsa Gasteizeko kaleetan barrena entzun izan da urte askoan zehar. Arabako hiriburuan bizi da gaur egun eta bertan, bertsolaritzatik kantagintzara salto egin ostean, bere bizitzak norabidez aldatu zuen. Ahots bibrato bereizgarriaren eta gertutasuna transmititzen duten letren bidez, gure eszenako ezinbesteko kantautorea da gaur egun. Rafa...

42. Galder Izagirre: “Argazki batek erakarri ninduen bateria jotzera” 09.02.2022

Euskal rockaren historian gutxi izango dira Galder Izagirre bateri jolearen (Irun, 1974) moduko curriculuma duten musikariak. Bere erritmoak hainbat talde esanguratsuren funtsa izan dira urteetan zehar; lehenik 1993an Xabi Strubell eta Joseba Poncerekin batera sortu zuen Dut taldea eta horren ondotik Kuraia nahiz Berri Txarraken partaide ere izan zen. Argazkilaritza bere beste pasio eta lanbide iz...

41. Xabi Bandini: ''Eszena krudelak esperantzaz jantziz izan nahi dut emankor'' 02.02.2022

Nafarroako hiriburua hartuko dugu abiapuntutzat, bertan, Iruinen jaio baitzen 1983an gure gaurko protagonista. Kerobia taldeko abeslari bezala ezagutuko dute askok, 2001ean sortu zenetik 2014ean desegin edo atseden hartu arte bertan ibili baitzen. Zazpi urte beranduago, 2021ean itzuli da Kerobia bi diskorekin; bata abesti berriez osatua eta bestea arrakasta birmasterizatuekin. Dena den, bitarte ho...

40. Joserra Senperena: “Egungo musika entzutean, ordenagailuko kurtsorea mugitzen ikusten dut” 26.01.2022

Joserra Senperenak (Donostia, 1965) Donostiako musika kontserbatorioan burutu zituen ikasketak, beranduago Jazz musika Bartzelonako Taller de Músicsen eta Donostian bertan ere ikasiz. Konpositore gisa jazz eta blues estiloetatik ganbera musikarainoko espektroa jorratu izan du eta hainbat kolaborazio ere egin ditu pop bakarlari nahiz taldeekin. Gaur egun konposizio eta estudio lana lehenesten ditu;...

Słuchaj podcastu Lore Hostoak w Replaio

Radio i podcasty w jednej aplikacji - za darmo, bez zakładania konta. Zainstaluj już dziś i nie przegap premiery

Pobierz z Google Play

Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS