KulturSharea
KulturSharea
Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.
Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: www.ivoox.com
Gdzie słuchać?
Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótcePodcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów
Odcinki
2025/10/24 24.10.2025 5:22
Harribitxiak bailiran, Diamantea eta Zilarra abestiak jasotzen dituen EP bat kaleratu du Gorka Urbizuk. Gorka Urbizuk Bakan izeneko EP sorta kaleratzeari ekin zion urtarrilean. Bakan I argitaratu zuen orduan, eta, orain, serie honen bigarren alea eman du argitara Bakan II izenpean.
2025/10/17 16.10.2025 5:55
‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan. Bernart Etxeparek 1545. urtean euskaraz idatzitako lana urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai.
2025/10/10 09.10.2025 4:40
Erresistentziak erdigunera ekartzeko asmoz Hariak zinemaldia antolatu dute Hernanin. Hiru gai nagusiren inguruan ardaztuko dira aurtengo dokumentalak: trantsizio ekologikoa, gerrak eta migrazioak. Zinemaldia azaroaren 6tik 16ra bitartean izango da eta dokumental emanaldiak eta haien inguruko solasaldiak izango dira, Kulturarteko Plaza Feministan.
2025/10/03 02.10.2025 5:41
Markos Gimenoren ‘Karteletrak’ erakusketa irekiko dute urriaren 3an, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Artista ugarik ilustratutako berrogeita hamar palindromo baino gehiago biltzen ditu erakusketak.
2025/09/26 26.09.2025 9:25
Josu Martinezek 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak idatzitako zinema kritika eta komentarioak liburu batean bildu ditu
2025/09/19 18.09.2025 6:52
Poesiak aberriaren gaia nola jorratu duen aztertuko dute Lekeitioko ‘irailekoak’ egitasmoan. Hilaren 26an, 27an eta 28an izango da poesia-jaialdia eta hitzaldiak, errezitaldiak, antzerkia, errezitaldi musikatuak eta omenaldiak hartuko ditu.
2025/09/12 17.09.2025 2:19
Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an.
2025/09/05 05.09.2025 9:34
Xabi Solano musikariak eta Jon Garmendia Txuria idazleak duela 30 urte ezagutu zuten elkar Hernanin. Orduz geroztik, bi lagunen arteko harreman polita izateaz gain, 250 kantutik gorako bilduma osatu dute Etzakit, The Solanos, 4 itzal eta Esne Beltza taldeekin, eta hainbat ikuskizunetan ere bakarka aritu dira. Orain, beste pausu bat eman nahi izan dute eta ikuskizun berezi batekin datoz: Bidasoatik...
2025/07/24 24.07.2025 6:34
Euskalgintzak eta udal ordezkariek euskararen erabilerak behar duen lekua izateko neurriak sustatzeko konpromisoa hartu dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako alkateak, udal hautetsiak eta euskalgintzako ordezkariak Bilbon bildu dira gaur, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako agerraldian.
2025/07/18 17.07.2025 2:01
Donostiako Piratek aurtengo Aste Nagusia aurkeztu eta honen ezaugarriak aletu dituzte Donostiako Kaian. Abuztuaren 9tik 17ra bitartean izango da aurtengo edizioa.
2025/07/11 10.07.2025 5:15
Bizkaiko Erromeria Egunaren lehen edizioa egingo dute urriaren 4an, Durangon. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Herri osoa euskal musikaz, dantzaz eta erromeriaren bueltako bestelako edukiez jantzi nahi dute.
2025/07/04 03.07.2025 2:04
Urriaren 4an abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Auritzen. Bertsolaritza Nafarroan izaten ari den gorakadaren ondorioz, Bertsozalek saltoa egitea erabaki du eta finala Nafarroa Arenan izango da azaroaren 29an. Denera 30 bertsolarik eman dute izena.
2025/06/27 27.06.2025 10:21
Gaur abiatuko da EHZ festibala Arberatzen, Besteak beste, kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta haurren txokoa izango dira igandera bitartean.
2025/06/20 20.06.2025 2:01
Getxo Folk Jaialdiak Benito Lertxundi omenduko du. Hunkidura Kuttunak ikuskizunak hainbat diziplina artistikotako artistak bilduko ditu Algortako Muxikebarrin irailaren 14an. Horien artean Kukai Dantza, Mikel Markez, Idoia Asurmendi, Janus Lester eta Mirua taldea izango dira.
2025/06/13 13.06.2025 4:31
Irailaren 28an abiatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen. Txapelketa egitura eta final aldaketarekin dator: bost saio jokatuko dira lehenengo fasean, finalaurrekoak bi bueltatara izango dira, eta finala Casillan jokatuko da abenduaren 20an.
2025/06/06 05.06.2025 2:12
Hamabosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da.
2025/05/30 30.05.2025 2:04
Marrumaka jaialdia egingo dute urriaren 4an eta 5ean, Sarako Leizeetan. Gorka Urbizu, This is the kit, Ibil bedi, Ezezez, Kaskezur edota Lumi taldeak igoko dira oholtzara. Kontzertuez gain, hitzaldiak, dantza eta hainbat ekimen izango dira.
2025/05/23 23.05.2025 2:01
Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko. Maiatzaren 22tik 25era bitartean, ikusgarriak, topaketak, erakusketak eta hainbat sorpresa izango dira Hendaian.
2025/05/16 15.05.2025 5:29
Literaturia jaialdia maiatzaren 23tik 25era egingo da Zarautzen. Edizio honetako leloa Ihes izango da eta, azokaz gain, ekitaldi, solasaldi eta liburu-aurkezpen ugari izango dira asteburu osoan zehar. Jarduera guztiak Lege Zaharren enparantzan, Modelo aretoan eta Etxezabalan izango dira.
2025/05/09 08.05.2025 2:01
Emakume Sortzaileen Topaketa antolatu dute bihar, Durangoko Plateruenan, Ekitaldia irekia izango da parte hartu nahi duten guztientzat, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea.
2025/05/02 30.04.2025 5:28
Gizon publikoen gabezia pribatuak, familia-ereduak, kausa nobleen alde sakrifikatzen direnak eta beste hainbat gai lantzen ditu Goiatz Labandibarrek 'Eresia hil kanta aitari' nobela laburrean.
2025/04/16 16.04.2025 10:07
Maiatzaren 10ean abiatuko da Señora Sariketaren edizio berezia, Eskoriatzan. Bosgarren urteurrena edizio berezia egiteko baliatu du antolakuntza lan-taldeak eta plazan ez dabiltzan bertsolariak izango dira sariketan parte hartuko dutenak, bertso plazara salto egiteko bide “hertsia” arrakalatu nahi dute horrela.
2025/04/11 10.04.2025 4:40
Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da. Ikus-entzunezko pieza honetan, kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute.
'Kneecap' film irlandarra, Patxi Gaztelumendi 09.04.2025 3:15
‘Kneecap’, euskalgintzak gogoeta egiteko film irlandarra euskaratu dute azpitituluen bidez
2025/04/04 03.04.2025 2:34
Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketarako deialdia zabaldu dute Iruñean. Ekainaren 10era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea hartuko dira kontuan.
Podobne podcasty
Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS