KulturSharea

KulturSharea

Arts ES ↓ Odcinki: 360

Escucha este podcast y muchos más en www.ivoox.com o en las apps de iVoox para iOS, Android o Windows Phone.

Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: www.ivoox.com

Autor

KulturSharea

Kategoria

Arts

Strona podcastu

www.ivoox.com

Ostatni odcinek

16 paź 2026

Gdzie słuchać?

Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótce

Podcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów

Pobierz z Google Play Zainstaluj za darmo Android prawie 10 mln pobrań · ocena 4,8 iOS niedługo

Odcinki

2020/01/03 03.01.2020

Beietz! taldeak, “Erraietatik” estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek.

Hiart Leitza: "Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu" 02.01.2020

Beietz! taldeak, "Erraietatik" estreinako lana argitaratu du. 14 kantuz osatuta, urte askoan lo zorroan egon ondoren, oihu baten gisa, indartsu datoz Arbizuko musikari hauek. Taldeak doinu zeltiarren eta rock, punk edo eta reggae erritmoen arteko fusioa eskaintzen du, zeltik-parranda izenarekin bataiatu duten estilo propioa sortuz. Folk-rock indartsua, errebeldea, parrandazalea, aldarrikatzailea.....

2019/12/27 27.12.2019

‘Ea, H-a galdu duen herria’ izenburupean, hiru eguneko egitaraua antolatu dute Ean. Gaurtik hasita 29ra arte izango dira jardunaldiak Eskolondon. Alor askotako aditu eta sortzaileen eskutik, hitzaldiak, erakusketak eta irakurraldiak jasotzen ditu egitarauak.

2019/12/20 20.12.2019

Arte Garaikidearen salerosketa sustatzeko asmoz, Neguko Arte Azoka ireki dute Gasteizen. Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”.

2019/12/13 13.12.2019

Alaitz Telletxeak, Maixa Lizarribarrek, Amaia Orejak eta Kristina Solanok ‘Amak’ izeneko taldea sortu dute. Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamen berria gorpuztu nahi dute plaza arruntetatik kanpo.

2019/12/05 04.12.2019

Euskara hutsean dator Doctor Deseo taldearen ‘Maketoen Iraultza’ disko berria. Hamahiru abestik osatzen dute bilduma, horietatik bakarra da berria, gainerakoak urteetan egindako kantek osatzen dute

2019/11/28 28.11.2019

Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek ‘Trikua esnatu da’ izeneko saiakera argitaratu dute. Susa argitaletxearen Lisipe bildumaren baitan kaleratu dute liburua. Bertan, euskalgintzaren eta feminismoaren arteko gurutzaketa eta aliantzarako bidea arakatzen dute.

2019/11/22 22.11.2019

Musika Gida Morea aurkeztu dute. Gida emakumezkoen presentzia duen edozein talderi buruzko informazioa jasotzen duen datu base digitala da. Orain arte 26 musika talderen fitxak bildu dituzte bertan.

2019/11/15 14.11.2019

Aitaren Etxea (Elkar) izeneko eleberria kaleratu du Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) idazleak. Lan berri honekin eleberrigintzara bueltatu da bederatzi urteren ostean. Tartean, ipuin bilduma eta poesia liburu bana ondu ditu. Aitortu duenez, istorio luze batean barneratzeko gogotsu zegoen. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen ustez, Aitaren Etxea eleberria Jaioren lanik ausartena eta borob...

Buletina 2019/11/08 08.11.2019

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara onduta...

Mikel Markez: "Momentu honetan egiten dugunaren lekukotza utzi nahi nuen" 07.11.2019

Biribilean izeneko zuzeneko diskoa kaleratu du Mikel Markez (Errenteria, 1971) kantariak. Zure begiek, Konplize ditut eta edota Zertarako mugak jarri kantuen bertsioak dira lan berriak biltzen dituen piezetako batzuk. Bere errepertorioko zazpi abesti horiekin batera, Herrimina kantu berria dakar diskoak. Errenteriakoak Esti Markez eta Andrea Bidart kantariak izan ditu alboan hiru ahotsetara onduta...

2019/10/25 25.10.2019

Familia bateko belaunaldi desberdinen istorioak jasotzen ditu Ruben Sanchezek ‘Hondarrak’ eleberrianGasteizkoaren lehen nobela honetan, kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80 eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin eta Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin.

“Guretzat derrigorrezkoa zen ‘Buyan’ komikia euskaraz argitaratzea, horregatik Turco Comics zigilua sortzea erabaki genu 25.10.2019

Buyan izeneko komikia argitaratu dute Xabier eta Martin Etxeberria anaiek Aritz Trueba marrazkilariarekin batera. Zazpi urteko lanaren fruitua da eleberri grafiko hau. Komiki historiko fantastikoa dela dio Truebak. Eleberriak 1.241 urtera garamatza, tropa mongoliarrek Europa banatu bat konkistatu zutenekoa, mendebaldetik soldadu teutoniarrak Asia aldera zetozen bitartean.

Buletina 2019/10/18 18.10.2019

‘Mozorro gaua’ diskoa kaleratu du Kau Kori Kura. Azken urtean taldeak banaka plazaratu dituen kantuak jasotzen ditu lan berriak hiru abesti berrirekin batera, denetara 21 kantu bildu dituzte. Zinetika jaialdiari hasiera eman diote aste honetan Donostia, Bilbo eta Iruñean. Hilaren 20ra bitarte, dantzaren gaineko zinema emanaldiak, eskola magistralak, performanceak eta lantegiak izango dira. Zinetik...

Asteko buletina, urriak 11 11.10.2019

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren ostiralean Luhuson. Heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz obrak. Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagaren gidaritzapean, hainbat aktore ikusiko ditugu oholtza gainean,

Edurne Azkarate: " Bizitzatik, lurretik oso gertu dagoen obra bat da, baina hegan egiteko tarte bat bilatzen ari gara 04.10.2019

Artedrama, Axut eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek ‘Zaldi Urdina’ antzezlana estreinatuko dute datorren ostiralean Luhuson. Heroinak Euskal Herrian izan duen eragina du ardatz obrak. Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagaren gidaritzapean, hainbat aktore ikusiko ditugu oholtza gainean, Edurne Azkarate eta Ander Lipus dira horietako bi.

Estitxu Pinatxo: "Disko berrian kutsu beltza nabari da" 04.10.2019

Estitxu Pinatxo beratarrari txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna. 31 urterekin ibilbide oparoa egina du; telebista saio, talde eta hainbat proiekturi jarri dio ahotsa. Gaur egun bi proiektu ditu eskuartean: Dama Beltzak eta 'Haize gorri batek' izeneko bere lehen bakarkako diskoa.

“Desiratzen gaude zuen arteaz, alaitasunaz, imajinazioaz gozatzeko eta ikasteko" 20.09.2019

Kultur Zirika, amets txikiak baztertu eta handien bila joateko jaio den Adunako egitasmoa. Herri txiki batek gogoz eta ilusioz gauza handi handiak egin ditzakela erakus dezake, txikitasunetik handitasunera. Dani Arizala kazetaria dago egitasmo honen atzean, edo, berak dioen bezala, erokeria zoragarri honen atzean. Zuetariko askok Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako esatari izateagatik, edota ETB1...

Habi taldea 04.07.2019

Villabonako Yerai Gasconek (ahotsa eta gitarra) eta Jon Ander Artolak (bateria) zortzi kantuz osatutako Loratu izeneko diskoa kaleratu dute. Habi bikotearen lehen lana da Loratu eta Elkar estudioetan grabatu dute bi egunetan, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean.

Patxo Telleria: "Simplicissimus umorearen auziari buruzko hausnarketa bat da" 20.06.2019

Tartean teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoen bizitza eta lana izan ditu gogoan Telleriak ikuskizun honetarako. Getari Etxegarai...

Hariak sentikaria 23.05.2019

Yoseba Peña idazlearen Hariak eleberrian oinarrituta, izen bereko sentikaria estreinatu dute Zarautzen. Taula gainean Iraia Elias aktorea, Rafa Rueda musikaria eta Nahikari Gabilondo bertsolaria, abiapuntu modura galdera bat: "Gure amama eta gure ama zerk batzen zituen?". Peñak iazko azaroan argitaratu zuen Hariak eleberria, bertan belaunaldien arteko bidaia egiten du eta horretarako, hiru emakume...

Aitziber Garmendia: Publikoak barre asko egiten du eta momentu batzuetan identifikatuta sentitzen da" 25.02.2019

Begoña Lejarzegiren zuzendaritzapean, Aitziber Garmendia eta Joseba apaolaza aktoreak taula gainean ikusiko ditugu Rita (Txalo produkzioak) antzezlanean. Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, ile-apaintzailea. Bi mundu aparte. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritaren agerpenak berpiztuko du. Ikasleak ikastea maite du eta ira...

Alaine Agirre: "botere harreman batetik datorren istorio latz bat da" 11.02.2019

‘Kamisoi zuri zetazkoa’ da Alaine Agirrek (Bermeo, 1990) ondu duen azken liburua. Narrazio ilustratu bat da. Gordintasun osoz, pederastia istorio bati heldu dio Bermeoko idazleak. Kontakizunak hamaika urteko neskatila bat du protagonista, eta harekin batera, gizonezko heldu bat, udalekuetako begiralea, gaztetxoaren konfiantza irabaziko duena, ingurukoetatik isolatu egingo duena haren inozentziaz a...

Käffka´ 22.01.2019

‘Käffka’ antzezlana urtarrilaren 27an estreinatuko da Bilboko Pabellon 6 aretoan. Nerabeen artean lesbianismoa ikusgai egiteko asmoz, sortu du Kamikaz kolektiboak ´Käffka´ izeneko antzezlana eta bost euskal aktorek parte hartuko dute bertan: Edurne Azkaratek, Amaia Irazabalek, Iraia Eliasek, Oier Guillanek eta Mikel Ibargurenek.

Oihane Fernandez: “lehendabiziko kapitulua idaztearekin batera, konturatu nintzen zeinen zaila den transexualitatearen g 10.01.2019

Lukaren istorioa kontatzen du Oihane Fernandezek Sekretuen hamaika zaporeak (Ibaizabal) liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, sekretu handiak, sekretu gaziak sekretu , gozoak… baina, bada sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sortarazten ez dion zerbait , gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da.

Słuchaj podcastu KulturSharea w Replaio

Radio i podcasty w jednej aplikacji - za darmo, bez zakładania konta. Zainstaluj już dziś i nie przegap premiery

Pobierz z Google Play

Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS