EITB Radio Televisión Pública Vasca
Holobiontea
Zurriolako hondartzan izenik ez duen espezie bateko izakia azaldu da hilda, sarean kateatua. Komunitate zientifikoaren arreta piztu du aurkikuntzak eta E. Jaurlaritzak, Idurre Aldazabal, EHUko ikerlaria eta bere taldeari eskatu dio ikerketa abiatzeko. Sarean ordea, ikerlariak erori dira. Nazioarteko arreta sortzen du gertaerak. Thriller psikologikoa, ULU Mediak EITB podkasterako ekoitzia
Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: www.eitb.eus
Autor
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Kategoria
Strona podcastu
Ostatni odcinek
24 lis 2025
Gdzie słuchać?
Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótcePodcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów
Odcinki
6. Obertura 24.11.2025 29:29
Jakob Mendelssohn, Task korporazioaren benetako buruak, bere plan ikaragarriak agerian ipini ditu, baina holobionteen eraso bortitzak kaosa zabalduko du. Matthew, Idurreri lagundu ezinik dago Jasconiusen gatibu. Bitartean, Fingal koban, Idurre, Aroa, Imanol eta Odeik “Imhullu” izeneko arma sonikoaren bidez azken borroka erabakigarriari ekingo diote.
5. Mendelssohn 17.11.2025 20:25
Nibiruren gordelekuan holobiontearen erasoa bertatik bertara bizi dute Idurrek eta Imanolek. Eta Nibiruren eta haren zakurraren bizitza arriskuan daude. Fingalen haitzuloa bisitatzera joan diren Aroa eta Odei Jakob txorizale astunarekin topatuko dira, baina baita Task Corporationen konspirazioarekin , eta “Imhullu” izeneko elementu misteriotsuarekin ere.
4. Aske 10.11.2025 20:05
Taskek gidatuta eta monitorizatuta, holobiontea aske dabil Eskoziako kostaldean, parean topatzen duen oro erasoz. Nibiru eta Idurreren taldea holobionteen jatorria azalduko lukeen froga gehiagoren bila ari da, haien kokalekua Taski filtratua izan daitekela ohartu gabe. Jasconius itsasontzitik Matthew abisua bidaltzen saiatuko da, agian beranduegi.
3. Ockhamen labana 03.11.2025 22:55
Jasconius laborategian holobiontearen berpizte esperimentu arriskutsua berriz martxan jarriko da, nahiz eta Matthew eta Aneren arteko tentsioak goraka egin duen. Gomastra uhartean, Nibiruk holobiontearen sorrerari buruzko hipotesi berritzaile bat azalduko die Idurreri eta bere taldeari. Zientzia eta mitologia nahasten diren bitartean, Ockhamen labanaren logikak ikerketaren norabidea errotik alda d...
2. Nibiru 27.10.2025 24:40
Idurreren taldeak bidaia luzeari ekiten dio Eskoziako Hebrida uharteetara, holobionteari aurre egiteko gakoa izan dezakeen Nibiru misteriotsuaren bila. Aldi berean, Matthew Jasconius itsasontziaren barruan dago, Task multinazioanalak holobiontea berpizten saiatzeko eratu duen laborategi mugikorrean. Batean zein bestean, sekretuek eta traizio arriskuak bidaia mehatxupean jarriko dute.
1. Eztei bidaia 20.10.2025 21:35
Holobiontearen amaiera ospatu eta urtebetera, Idurreren taldeak lasaitasun faltsuan bizi du egunerokoa: Imanol diskoteka batean atezain moduan lanean ari da, Odei bideo-jokoetan murgilduta eta Idurre unibertsitatera itzuli da. Matthew unibertsitatean ustekabe agertzen denean dena aldrebestuko da ordea, mezu kezkagarri bat baitakar: holobiontea ez da hil.
6. Gerra hotza 04.11.2024 20:34
Idurrek, Nibiruren laguntzari esker, holobionteei aurre egiteko arma bat ekarri du, baina hala eta guztiz ere, Aroak eta talde operatiboko gainontzeko kideek borroka gogotik egin beharko dute Balzolako kobazulotik bizirik ateratzeko. Donostian, bitartean, laborategian lapurtutako buztan zatia erosten saiatuko dira TASK corporationeko kideak."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako so...
5. Erremedioa 28.10.2024 21:51
Alarma guztiak piztu zaizkie Matthewri eta Idurreri laborategian, norbaitek holobiontearen buztan zatia eraman duela antzeman dutenean. Matthew, Amanda izan den susmoa hartuta dago. Gai larriagoak dituzte esku artean, ordea: ugaltzen ari diren holobionteei aurre egiteko erremedio eraginkor bat topatu behar dute lehenbailehen."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko sa...
4. Herensugearen kabia 21.10.2024 20:46
Matthewk Amandarekin gauzak argitzeko saiakera egiten du, Donostiako taberna batean zerbait hartzeko geratuta. Aroak, Imanolek eta Odeik osatutako talde operatiboa, bitartean, handik urrun, Dima aldean, holobionteak ezkutaleku gisara erabiltzen duen kobazuloan jarraitzen dute, herensugearen ahoan sartuta."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast forma...
3. Ez dago kerik surik gabe 14.10.2024 20:57
Bilboko erasoaldiak, gutxienez, aztertu ahal izateko lagin bat utzi du: holobiontearen buztan zatia. Laginari egindako azterketek ez dute ordea hain berri onik utziko, Matthew eta Idurrek holobiontea epimorfosi bitartez birsortzeko gai dela antzeman baitute. Arrisku horrek suposatu dezakeena kontuan izanik, Aroa, Imanol eta Odei Bilbo ingurura itzuliko dira berriz, holobiontearen habia non egon da...
2. Zazpi kale, irtenbide bakarra 11.10.2024 20:14
Holobionteak Bilboko erdigunean eta San Mames futbol-zelaian bertan eraso egin ondoren, armadak larrialdi eta ebakuazio neurriak hartu beharko ditu. Talde operatiboa bitan banaturik, Aroa, Imanol eta Odei Zazpi Kaleetako anabasan murgilduko dira, Idurre, Matthew eta etorri berria den Amanda, kontrolgunean mantentzen diren bitartean. Kokaleku batean zein bestean, egoera gero eta muturrekoagoa bihur...
1. Under control 09.10.2024 20:04
Garaitua zirudien arren, holobiontearen mehatxua inoiz baino handiagoa eta gordinagoa bihurtu da. Mundu osoan zehar, ibai-bideetatik barneratuz, anfibio itxurako piztia erraldoiak izua zabaltzen ari dira. Aurrez izandako esperientzia aintzat hartuz, mutazio berriei aurre egin ahal izateko talde operatiboa eratu da Idurre, Aroa, Imanol eta Odei gaztearen artean."Holobiontea" 16-100 urte arteko pert...
0. Holobiontea II trailerra. Izan bada; eta mehatxua da 07.10.2024 1:06
Zurriolako hondartzan agertu zen izakiak, nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta gune izaten jarraitzen du. Izan ere, Donostiako Aquariumeko laborategian berpiztu eta ihes egitea lortu ondoren hainbat pertsonari erasotu eta hil egin zituen. Baina holobionte hura Idurre Aldeazabal ikerlariak eta bere taldeko Imanol eta Aroak akabatu zuten. Ez dute garaipena ospatzeko aukera handirik izan orde...
6. Krisalida 01.04.2024 25:54
Tximeleta erraldoi batena gogora ekartzen duen kusku edo krisalida bat eratu du holobionteak, non eta Pasaiako badian Albaolak duen biltegian. Metamorfosi prozesu horretatik zein itxurarekin aterako den kezkatuta, krisalida barruan dagoen bitartean izakia akabatzea erabakitzen dute Idurrek eta bere lagunek. Kontua ez da hain erraza izango, ordea."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzenduta...
5. Galduta 25.03.2024 20:07
Iñakiren erruz, holobionteak ihes egin du laborategitik odol arrasto bat utziz bere bidean. Arriskutsua dela jakinda, piztia topatzeko ahaleginak are eta premiazkoagoak bihurtu dira denentzat. Behin topatutakoan holobiontearekin zer egingo duten kezkatuta, Idurrek bere kabuz bilatzea erabakitzen du."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da, podcast formatuan e...
4. Ihesa 18.03.2024 20:55
Mezu anonimoan iradokitako bideari heltzea erabaki ondoren, Iñaki eta Idurreren arteko elkarlanak inork espero ez zuen ondorioa ekarri du: holobiontea berpiztu dute laborategian. Honek, baina, ordura arte ezkutuan zeuden bestelako liskarrak ere berpiztu ditu. Matthew Mendozak eta Ane Susperregik gogor egingo dute talka, piztia norbere aldera eramateko sokatiran."Holobiontea" 16-100 urte arteko per...
3. Mary Shelley 11.03.2024 26:01
Jaso duen mezu anonimo arraroa ulertzeko ahaleginean, Aroarekin elkartuko da Idurre. Aquariumeko laborategian duten giroa gero eta itogarriagoa egiten zaio. Aneren aginduak jarraituz, Imanol bi emakume gazteak zelatatzen ari da, dena dela, zientziatik haratago doazen interesak baitaude jokoan holobionteari dagokionez."Holobiontea" 16-100 urte arteko pertsonei zuzendutako soinu fikziozko saila da,...
2. Ustel kiratsa 04.03.2024 21:51
Donostiako Aquariumean izaki ezezaguna aztertzeko eratu duten laborategian giroa gero eta nahasiagoa da. Idurre Aldazabal ikerketaren buru izendatu izana ez da Iñaki Goitia zientzilari beteranoaren gustokoa izan. Idurre eta Iñakiren arteko liskarra baretzen saiatzen da Matthew Mendoza, Alaskan urte batzuk lehenago gertatua gogoan. Bitartean, Idurrek ustekabeko aurkikuntza bat egin du."Holobiontea"...
1. Izakia 26.02.2024 21:49
Donostiako Zurriolako hondartzan neurri handiko izaki ezezagun baten gorpua agertu da. Nazioarteko komunitate zientifikoaren arreta bereganatu du berehala. Izan ere, ez da bale ez eta txipiroi erraldoia ere, orain arte sekula ikusia gabea izan den espezie berri bat izan daitekeela pentsa liteke. Eusko Jaurlaritzak gidatuko du ikerketa eta EHUtik Idurre Aldazabal adituak hartuko du ikerketa taldear...
Podobne podcasty
Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS