EITB Radio Televisión Pública Vasca
Eneagrama
¨Eneagrama" sortzaileen plaza da, baina ez edozein plaza, ez baita ohiko elkarrizketa podcast bat. Plaza berezi honetara datozen gonbidatuak Katixa Agirrerekin batera jolasteko prest datoz. Kultur elkarrizketak dira, gertutasunez eginda, intimitate puntu batetik eta autoezagutzara bideratuak. Izan ere, Jokin Ameztoi jakintsuak, Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak gorpuzten duenak, gonbidatuari bere eneatipoa zein den zehazten laguntzen die test txiki baten erantzunei erreparatuz.
Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: guau.eus
Gdzie słuchać?
Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótcePodcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów
Odcinki
10. Itxaso Paya: Sorgina eta ekina 10.12.2025 31:24
Itxaso Paya, Algortako sortzaileak, ez dauka oso argi Fredy eta Xabi bere neba nagusien arreba txikia izateak kalte ala mesede egin dion. Orokorrean aldeko inputa izan da baina sarri askotan hausnartu du hortaz. Familia ilustratu bateko alaba txikiak elikadurarekin zuen harreman ez bereziki onari buelta ematen ari zaiola kontatu digu “Eneagrama” podcastean eta “ Zelako Kultur Ideiak” elkartearen b...
9. Amaia Elizaran: Likidoa eta solidoa 03.12.2025 32:56
Hamasei urte zituela Madrilera joan zen bizitzera bere ametsa errealitate bihurtzeko asmoz. Dantzari profesionala izan nahi zuen eta baita lortu ere. Likidoaren eta solidoaren artean, koreografia zorrotzen eta inprobisazioaren erdibidean dago Amaia. Lesioen beldurrez, barne blokeoez eta betetzear dituen ametsez aritu zaigu “Eneagrama” podcastean. Jokin, lehenengoz, tokiz kanpo ikusi dugu, izan ere...
8. Xabier Mendiguren: Editatu eta baketu 26.11.2025 32:36
Editorea izaki, oso ezaguna ez den ofizioaz aritu gara Xabier Mendigurenekin. Bokazio literarioak zapuzteko beldurrik gabe ibiltzen da Elkarreko editorea, kritika konstruktiboak eginez eta bidean ager dakizkiokeen haterei jaramonik egin gabe. Alferkeriaz, jubilazioaz eta antzerkiaz ere aritu dira Katixa eta Xabier “Eneagrama” podcastean. Jokin Ameztoik, bakezaletasun eta prokrastinaziorako joereng...
7. Lara Izagirre: Periferia eta sarea 19.11.2025 33:03
Zinema egiteaz mintzatu da Lara Izagirre “Eneagrama” podcastean. Periferia bikoitza batetik: emakumea den heinean eta euskarazko zinema egiten duelako. Herrira itzultzeaz, amatasunaz, sortzaileen bakardadeaz eta bakardade horrekin apurtzeko sortzen diren sareez aritu da. Bederatzigarren eneatipoarekin identifikatu du Jokin Ameztoik, bakezalea eta gatazkari uko egiten dion eneatipoa: baina posible...
6. Irati Jimenez: Hitza eta pasioa 12.11.2025 39:59
Bibliari buruz hizketan hasi dute elkarrizketa Irati Jimenezek eta Katixa Agirrek “Eneagrama” podcastean. Alaba bakarra izateaz eta hitzarekiko bere pasioaz mintzatu da idazlea, baita bere semeaz espero duenaz ere. Euskal literatura apur bat egurtu du Iratik, baina kariñoz. Despistatuta dagoela aitortu du Jokin Ameztoik, baina azkenean, bigarren eneatipoaren ezaugarriak azaldu dizkio Iratiri. Ez d...
5. Jurgi Ekiza: Frontmana eta intimitatea 06.11.2025 33:00
“Eneagrama” podcastera Bidasoaren bestaldetik etorri zaigun lehen gonbidatua da Jurgi Ekiza. Rockstar bezala ez du bere burua irudikatzen, eta nahiz eta ezaguna egin zen 20 urtez zarata handiko talde baten frontmana izanagatik, bere alde intimoagoa erakutsi digu. Bi eneatipoen artean kokatuko du Jokin Ameztoik Jurgi, eta gainontzeko gonbidatuekin ez bezala, zalantza argiak izango ditu oraingo hone...
4. Uxue Alberdi: Askatasuna eta insomnioa 29.10.2025 32:24
Idazterakoan libre aritzen da Uxue Alberdi, baina horrek prezio bat ere ordainarazi dio. Herri txiki batean bizi den arren, hiri handiaren anonimotasuna botatzen du faltan batzuetan, eta bere aurkaririk latzena aurkeztu digu: insomnioa. Bertsolaritzaz eta literaturaz, kanpoaldeaz eta barrualdeaz hitz egin du “Eneagrama” podcastean. Hirugarren eneatipoaren ezaugarriak ikusi dizkio Jokinek, baina ez...
3. Jon Plazaola: Maskulinitatea eta barrea 22.10.2025 35:01
Maskulinitateaz eta aitatasunaz aritu da Jon Plazaola aktore eta umoregilea, baina baita bere profesioaren gazi-gozoez eta ikus-entzunezkoetan euskalduntasuna irudikatzeko moduez ere. Entusiasmoaz, barrea eragitearen super-botereaz eta planeatu gabe iristen diren abenturez ere aritu da Katixa Agirrerekin, "Eneagrama" podcastean. Modu argian, 7. eneatipoaren baitan kokatu du Jokin Ameztoik, entusia...
2. Amancay Gaztañaga: Sakon eta tropikal 15.10.2025 31:43
Ekuadorren jaio eta bost urtera bizi izan zuen bere lehen “trasplantea” Amancay Gaztañagak: Erdialdeko Amerikatik, Zestoara zuzen-zuzenean. Familiatik datorkio eneagramekiko zaletasuna eta sarritan gidoigintzarako erabiltzen duen tresna da. Intrusaren sentsazioari aurre egiteko bikaintasunaren bidean aritzen da Amancay; dela musikan, sabel dantzan, interpretazioan edo idazketan. Ea oraingoan ere e...
1. Izaro Andres: Anbizioa eta atsedena 08.10.2025 35:59
Anbizioaren inguruan mintzatu gara Izarorekin "Eneagrama" podcastean, hain da anbiziotsua atsedena hartzea ere serio baino serioago hartzen duela. Gorantz doan karreraz, batzuetan gobernatu behar diren itsaso zakarrez, eta gehiegizko ahaleginaren ostean etor daitekeen depresioaz aritu gara musikariarekin. Izaro-umearekin dago kontaktuan Izaro-heldua eta kontrolatzailea dela onartu arren, lidergo k...
0. Eneagrama II Teaserra: Bederatzi eneatipoko gonbidatuak 06.10.2025 0:22
"Eneagramaren" bigarren denboraldia prest da. Urriaren 8tik aurrera, “Eneagrama” podcastaren besaulkian eseriko dira kultur munduko hainbat aurpegi ezagun. Bigarren denboraldia ere, giza pasioz eta kolorez beteko dute. Katixa Agirre idazleak abiatuko du elkarrizketa, eta ondoren Jokin Ameztoi pertsonaiak (Andoni Mutiloa) eneatipo batekin lotuko ditu gonbidatuak. Asmatuko ote dute?” Eneagrama” podc...
9. Galder Perez: Maskarak eta bakardadea 29.04.2025 30:37
Galder Perezek bakardadea eta eguneroko bizitzan jazten ditugun maskarei buruzko erreflexioa egin du, antzerki munduaren inguruko esperimentazioak azaldu ditu eta antzerki sortzaile eta irrati esatariaren atzean dagoen pertsona ezagutzera eman digu Eneagraman. Jokin Ameztoi adituak zaila izan du, baina 2. eneatipoaren barruan kokatu ditu Galderren jokabideak. Erratu al da oraingoan?
8. Miren Agur Meabe: Iragana eta Galera 22.04.2025 34:35
Miren Agur Meabek haur ipuinak idaztearen esperientzia partekatu du Eneagramaren atal honetan, galeraren triptikoa errepasatu, eta iragan eta memoriari begirada bat botatzen dion bitartean. Jokinek, berriz, ez du Miren Agur eneatipo bakar baten barruan ikusten, baina izan ditu idazleari esateko moduko hainbat apunte.
7. Aner Peritz: Eraberritzea eta disidentzia 15.04.2025 29:46
Aner Peritzek bere bizitzaren ibilbidea errepasatu du Eneagramaren atal honetan. Xabier Euzkitzeren semea izatearen, bertsolaritzaren munduaren eta genero disidentziaren ikuspegitik egin du. Jokinek 3. eneatipoan sartu du, bat egingo du Anerrek bere buruaz duen irudiarekin?
6. Lide Hernando: Arrakasta eta berrasmatzea 08.04.2025 30:59
Lide Hernandok bere erreferente musikalak eta gospelaren munduan murgiltzearen zergatia azaldu dizkigu Eneagraman. Gainera, literaturaren mundura salto egitean bizitakoa ere kontatu digu. Arrakastaren inguruko erreflexioa egin dute Katixak eta abeslariak. Jokinek, berriz, lehenengo eneatipoaren barruan sartu du Lide. Zer iritzi izango du artistak?
5. Aketza Lopez: Glamourra eta itzulera 01.04.2025 34:46
Aketza Lopezek urteetako esperientzia partekatu du, euskal ikus-entzunezkoetatik Hollywoodera igarotakoa da eta bertan ikusitako eta bizitako argi-itzalak kontatu ditu atalean. Amerikatik Europara eta beranduago Euskal Herrira bueltatzearen zergatia adierazi du Eneagrama podcastean. Gizarte homofoboen eta inklusibitatearen inguruan ere mintzatu da. Jokinek lehen eneatipoaren jokabideen barruan iku...
4. Maite Larburu: Amodioa eta intuizioa 25.03.2025 34:37
Maite Larburuk biolinarekin eta musikarekin duen amodio-gorroto harremana nolakoa den argitu du. Haurtzarora bidaia egin du Katixaren laguntzaz. Herberehetan bizi zeneko garaiak gogoratzeaz gain, Euskal Herriarekin alderatu du herrialde hura. Jokin Ameztoi adituak lehen eneatipoaren jokabideak identifikatu ditu Maiterengan. Zer irudituko zaio musikariari?
3. Julen Telleria: Espektatiba eta familia 18.03.2025 35:22
Julen pertsonalki bezain profesionalki irekitzen da. Bere anaia Antton Telleriarekin duen harremanaren eboluzioari buruz eta aitaren pausoak errepikatzearen inguruko gogoeta egin du aurkezleak. Julenek bere burua aztertzen du eneagramaren laguntzaz, Jokinek lehen eneatipoa esleitu dio, ados egongo al da Julen?
2. Eider Rodriguez: Heriotza eta kontrafobia 11.03.2025 29:41
Eider Rodriguezek idaztea gustuko du; ez hainbeste, aldiz, bere lanak promozionatu behar izatea. Egunerokoak eta animaliak ere gustuko ditu eta horien bitartez bizitzaren erritmo eta abiadurari buruz hausnarketa egin digu. Heriotzak pisu handia izan du bere bizitzako garai batzuetan eta Jokin Ameztoiren ustez, beldur horrek 6. eneatipoaren barruan kokatzen du. Zer pentsatuko du Eiderrek honen ingu...
1. Eneko Sagardoy: Erronka eta beldurra 04.03.2025 30:21
Eneko Sagardoyk aktore izateko nahia nondik datorkion kontatu digu “Eneagrama” podcastaren lehen atalean. Pertsona ezaguna izateak ekar ditzazkeen alde positibo eta ez hain positiboei buruz aritu da baita ere. Arrakastaren, porrotaren, beldurren eta desioen inguruan solastu dira Katixa eta Eneko, Jokin Ameztoik, eneagraman aditua denak, elkarrizketa adi entzuten duen bitartean. 3. eneatipoaren bar...
Podobne podcasty
Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS