EITB Radio Televisión Pública Vasca
Benetan zabiz?
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko. Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: guau.eus
Gdzie słuchać?
Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótcePodcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów
Odcinki
19. Aimar Z, pijama festa bat: gure aitorpen fuerteenak 20.02.2026 1:00:50
Tik-Tok bidez denbora laburrean sekulako arrakasta lortu du Aimar Z-k, bai eta sortu dituen “temazoei” esker ere. “Entzun dezatela” abestia Euskal Herritik kanpo heldu zen, bere Bartzelonako ex-ari ere heldu zitzaion. Abestiak bere harreman pertsonaletan oinarritzen ditu, eta, aitortu du, “Z” izeneko diskoa izan zuen hiru hilabeteko harreman batek inspiratu zuela. Esperantza galdu du? Maitasunean...
18. Janus Lester, azken trena hartzea 13.02.2026 1:01:58
Jokin Pinatxok, “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatuak, musika industrian denbora gutxi darama baina daramana oso bide oso intentsua izan da. Txikitatik izan nahi zuen pop izarra, Larrungo azken trena hartzen zuenean ere bai. Nondik dator Janus Lester izena? Zer da kimikari buruz ez dakiguna eta jakin beharko genukeena? Zer pentsatzen du besteen istorioak kantak egiteko erabiltzear...
17. Oihana Fernandez de Barrena, bikoitza demostratu behar izatea 06.02.2026 1:02:15
Bere kirol ibilbideko garaipenik handiena lortu berria du atal honetako gonbidatuak! Donostiako Urrezko Kopa irabazi ondoren dauzkan sentimenduak partekatu ditu Malen eta Aitziberrekin. Aizkolaria, baserritarra, dibertigarria, abenturazalea… Oihanak aurpegi ezberdin asko ditu eta horiek aztertu dituzte “Benetan zabiz?” podcastean. Aizkora uztear egon zen, baina gehiegi maite du etena egiteko. Base...
16. Iñigo Etxezarreta, ETS eta makro-aren arrakasta 30.01.2026 1:02:36
Luzaro ibili dira bere atzetik eta azkenean lortu dute Iñigo Etxezarreta “Benetan zabiz?” podcastean izatea. Hogei urteko ibilbidea eta gero aitortu du “Konkista” izeneko albumarekin urduri egon dela, esaten duenez, iruzkin txarrak jaso ditu lehenengo aldiz. Madrilen eta Bartzelonan diskoa aurkezteko egin dituzten kontzertuez hitz egin dute eta musika zuriaz ere bai. Zer da mainstreama izatea? Nol...
15. Ramon Agirre, bizitza efimeroa da 23.01.2026 59:36
Ramon Agirreri betidanik gustatu zaio antzerkia eta lan askotan parte hartu du, oholtza gainean zein pantailan ere. Ez zuen pentsatzen antzerkiaz biziko zenik, haren arabera, oso lotsatia delako. Euskal zinema denaz edo ez denaz, denboraren efimerotasunaz, betiko lagunei buruz eta norbere ideiak defendatzeaz aritu dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Urteen poderioz zinemak izan duen al...
14. Olaia Inziarte, garai makurrak gazteentzat 16.01.2026 1:02:38
Bigarren aldiz zapaldu du "Benetan zabiz?" podcastaren platoa atal honetako gonbidatuak! Olaia Inziarterekin “Zura” bere azken lanaz, EPaz, aritu dira. Depresioa lehen, argi izpien bila orain. Olaiak, denbora asko eskatu dion lana izan dela esan die Malen eta Aitziberri eta eskaini dituen kontzertuen ostean zeharo hunkituta dagoela. Lagunak, familia, eta tartean amona ere, bidelagun izan ditu. “Za...
13. Eneko Sagardoy, handia baina epaitua 09.01.2026 1:02:08
Castingetan ghostina egin izan diote, nola ez, eta euskal aktoreen sindikatuko partaidea da. “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatua: Eneko Sagardoy! Pelikuletako kritikak ez dituela irakurtzen aitortu digu eta bere fisikoa epaitzeak molestatu egiten duela. Klaustrofobia eta agorafobia jasaten dituela ere azaldu digu eta horrek sekulako albo kalteak sortzen dizkiola egunerokotasunean...
12. Eguberri on! Urtea zoragarri amaitu dugu 19.12.2025 1:01:03
Din-dan-don, din-dan-don, Eguberri on! Gabonak heldu dira eta Aitziberrek, Malenek eta Oihanek, elkarren artean “lagun ezkutua” egiteko aprobetxatu dute, opari garaia. Podcastaren hasierako denboraldietako egoerak gogoratu eta hauen aurrean erreakzionatu dute. Horren “maitatuak” diren data hauen inguruan ere aritu dira. Gustuko dituzue gabonak? Ba, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren 2025eko azk...
11. Nerea Mazo, gutizia askeak 12.12.2025 1:00:24
Antzerkiarekin topera dabil eta oraindik kontatu ezin duen Netflix-erako zerbait grabatzen ari da! Aitziber eta Malenek Nerea Mazo gonbidatu dute “Benetan zabiz?” podcastera eta aitortu die “nazioarteko aktorea” izan nahiko lukeela. Zinedine Zidane futbolariarengandik gertu mugitu da eta sekula proposatu dioten gauzarik heavy-ena zein den kontatu die. Haientzako gutizia askeak edo “libre albedrioa...
10. Jon Maia, belarrimotzak 05.12.2025 1:02:14
Alabak berak baino lehen ezagutu zuen “Benetan zabiz?” eta azkenean Jon Maia ausartu da podcastera etortzen! Alabak oparitutako “Así es la puta vida” Jordi Wild-en liburua irakurri duen jakiteko gonbidatu dute atalera Aitziberrek eta Malenek, baina hori ez da izan aztergai bakarra: senideen historia, immigrazioa, nor bere abizenekiko lotsa sentitzea, letra mitiko askoren sortzailea izatea, gaztetx...
9. Maren, artistaren katxea eta “oversharing”a 28.11.2025 1:00:56
Atal honetara Maren abeslaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek! Musikariaren egunerokoak motxila bati itsatsita egotera behartzen du eta ama ere izaten du egoera horietan bidelagun. Magisteritzako ikasketak musikari lanarekin uztartzen ditu eta aitortu du inspirazioa egun goibeletan topatzen duela. Marenen ibilbidea, “oversharing”a, dirua, artistek sare sozialetan izan behar duten presentzia...
8. Albina Stardust, queer eta identitate ez-binarioak 21.11.2025 59:12
Atal honetarako Albina Stardust gonbidatu dute Aitziberrek eta Malenek eta trabestien inguruan hausnartu dira. Queer izatea, trabesti hitzaz jabetzea, drag-queen eta trabestien arteko ezberdintasuna, harrotasuna, binarismoa eta “not all men” kontzeptua dira, besteak beste, mahaigainean jarri dituzten gaiak. Albinak neskak “drageatu” ditu gainera!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
7. Kaparrak, palmeroak gutxietsita daude 14.11.2025 59:07
Maritxu Kajoi biharamunean sekulako ajearekin eta erdi gaixorik heldu dira Kaparrak taldekoak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetara. Hirugarren bat ere etortzekoa zen, baina autobus paradan loak hartu du. Edonola ere, gai ugari landu eta atal borobila atera zaie! Palmeroen mediokritateaz, gizonezkoez bakarrik osatutako taldeez zein musika egitarauez, Raimundo El Canastero taldearen zentsura a...
6. Beñat Uribe-etxebarria, HOLA aldizkariaren azalean 07.11.2025 1:01:46
Seigarren ataleko gonbidatua Beñat Uribe-etxebarria zinema zuzendaria da! Bere lehenengo filma 2022an egin zuen baina, tamalez, ez du argia ikusiko. Hala ere, pelikula horri esker HOLA aldizkari famatuan agertzea lortu zuen. Zergatik deitu zion atxilotuta zegoen aktore nagusiak komisaldegitik? Podcastera ez etortzeko aitzakiak, alferrikako zitak, HOLA aldizkarian agertu izana eta Zinemaldiko kotil...
5. Aitziber Garmendia, armairutik kanpo 31.10.2025 1:02:30
Aitziber Garmendia armairutik atera dute giltzapean egon eta gero eta denbora luzez “Benetan zabiz?” podcastera ez dutela gonbidatuko agindu diote neskek! Antsietateaz, gauzak perspektiba zehatz batekin ikustearen onurez, armairutik ateratzeaz, proposamenei beti baiezkoa emateaz… aritu dira, eta nola ez, umore askorekin! Jon Plazaolaren parte hartzea tartean, benetan zabiz galduko duzula?
4. Xabier Madariaga, gatazkaren fokuan 24.10.2025 1:01:46
“Benetan zabiz?” podcastean, Xabier Madariaga!22 urte zituela abiatu zen Jerusalemera korrespontsal gisa, eta geroztik izan duen kazetari ibilbideaz aritu dira atalean zehar. "Ur Handitan" dokumental saioak jorratzen dituen gaien sakontasunaz, Palestina jazotzen ari den genozidioaz, informazioaren objektibotasunaz, gatazka guneetan lan egitearen garrantzia zein arriskuaz…aritu dira harekin! Beneta...
3. Zuriñe Hidalgo, neska* ekintzaileak 17.10.2025 1:01:29
Lau urtez musika sortu gabe egon eta gero Zuriñe Hidalgo bueltan da! Kala Naiz musika proiektuaz, “Enraizadas” emakumeentzako* erretiro espiritualez eta feminismoari ustezko “etekina” ateratzeaz ere aritu dira hiru neskak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan. Autotunea “ez zaiola gustatzen” eta kanta berriak ateratzearena “lasaitasunez” hartzen ari dela azaldu die Zuriñek. Ekintzailetzaren ga...
2. Julen eta Antton Telleria: Anaitasunak dakarrena 10.10.2025 1:02:47
Denboraldiko lehen gonbidatuak: Telleria anaiak! Julen eta Anttonek, txikitatik gaur egunera arte izan duten harremanaz hitz egin digute “Benetan zabiz?” podcastean. Haien anaitasuna etxetik, lantokira ere eraman dute. Nola daramate egoera hori? Zer moduz daude? Nork jotzen zuen nor? Asko haserretzen dira? Zein anaiak eman zion besteari neskekin ligatzeko gomendioa? Arrosali kolaboratzaileak eztab...
1. Zer ez genioke galdetuko sekula besteari? Hemen erantzun denak 03.10.2025 1:02:12
“Benetan zabiz?” podcastaren 6. denboraldiari hasiera emateko unea heldu da, bai eta udazkenari hasiera ematekoa ere! Uda osoa elkar ikusi gabe eman dute Aitziber eta Malenek eta eguneratu behar izan dute. Zergatik ez dute elkar ikusi? Haserretu egin dira akaso? Atalean zehar oporrei amaiera eman eta bidaietako anekdotei buruz aritu dira. Zer esan zion entzule batek Aitziberri Conilen? Zergatik ez...
44 . Mingainak berotuta, azkena eta etxera 25.07.2025 59:58
Denboraldiko azken atala bero-bero bukatu dute Aitziber, Malen eta Oihanek! Lan urtean zehar jazo diren gertaera eta kotilleo guztien informazioa eman dute, kamera atzerako ezer gorde gabe. Jaialdietako batean, nor ibili zen neskekin ligatu nahian? Nork eman zuen gau osoa ingurukoak kritikatzen? Maria Blanco kolaboratzailearekin batera “Zuzendariari gutuna” tartea egin dute, neskak aztoratzen ditu...
43. Jon Plazaola, bizitzaren jolasaz 18.07.2025 1:00:19
Bigarren aldiz gonbidatu dute neskek Jon Plazaola “Benetan zabiz?” podcastera! Urretxuarrak oraingo honetan ere, asko izan du kontatzeko. Nola dago emozionalki? Zein da eman dien esklusiba? Zergatik agobiatu zen horrenbeste bere “Tu-Tum; Platz!” bakarrizketaren lehenengo boloan? Pelikularen batean ikusiko dugu laster? Profesionalki, zein da Jon gehien betetzen duen lana? Zein pertsonaia interpreta...
42. Itziar Atienza, jausiko ez ginatekeen propaganda 11.07.2025 59:51
Atal honetako gonbidatua Itziar Atienza aktorea izan da! Aitziber eta Malen luzaro egon dira galdakoztarraren atzetik, eta azkenean, lortu dute. “Desagertuta” telesailaz hitz egin dute eta, zergatik interpretatu ditu hainbeste polizia? Oraindik interpretatu ez duen ze paper egitea gustatuko litzaioke? Aktorea izan baino lehen zertan egin izan du lan? Atalaren erdialdetik aurrera, neskak jausiko ez...
41. Jon Kareaga, sareekin harreman toxikoa 04.07.2025 59:50
Une honetan ondo dagoela dio baina bolada gorabeheratsua igaro duela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Jon Kareagak. Sare sozialekin batzuetan izaten duten harreman toxikoaz aritu dira solasean: eduki sortzaileek jarraitzaileak lortzeko egin dezaketenaz, horren albo kalteaz, arropa marka askoren gardentasun faltsuaz eta alfonbra gorri, zein sari banaketetan gertatzen direnez. Aipatu duten best...
40. Mutiko & Tatta, “itsatsita” egotea 27.06.2025 59:39
Atal honetako gonbidatuak Arrasatetik etorri dira eta musika urbanoan ezagunak dira oso. Musika sortzeko duten egoeraz hitz egin dute eta musikarien artean sortzen duten kuadrillaz: Denso, Fane, Axeri, Etxepe…Norekin dute beefa? Nor uste dute gehiegi baloratzen dela? Zer eskatzen dute kamerinoan daudenean? Nor jo zuen Densok, eta zergatik? Juergaz eta parrandaz ere aritu dira eta anekdota ugari ko...
39. Jone Laspiur, eskapistak eta mugak 20.06.2025 59:53
Jone Laspiur aktore donostiarra gonbidatu dute atal honetara! Intxaurrondokoak Goya batekin saritzean zer sentitzen den azaldu die Aitziber eta Maleni. Aitortu du, Goyaren oroigarria, Nakar taldearen diskoen ondoan daukala, amaren etxean. Laspiur gehiago ezagutu dute eta haren ibilbideari lotuta anekdota ugari kontatu dizkie. Gai gehiago ere aipatu dituzte: arrakastaren albo kalteak, lan eremuetan...
Podobne podcasty
Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS