ARGIA

ARGIA

News EU ↓ Odcinki: 552

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa

Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: argiapodcast.buzzsprout.com

Autor

ARGIA

Kategoria

News

Strona podcastu

argiapodcast.buzzsprout.com

Ostatni odcinek

13 paź 2026

Gdzie słuchać?

Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótce

Podcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów

Pobierz z Google Play Zainstaluj za darmo Android prawie 10 mln pobrań · ocena 4,8 iOS niedługo

Odcinki

Oroimen Histerikoa 4x20: Klip antifak 10.03.2026

Gaur klipaz hitz egin digu nagore Irazustabarrenak; paperak eusteko erabiltzen den alanbre kiribil horretaz. Objektu sinplea da, oso praktikoa, eta aro digitalean oraindik erabilgarria. Baina ez dugu kliparen erabileretan sakondu, dagokiguna egin eta begirada historikotik begiratu diogu objektuari, eta hara non, klipak eta naziak gurutzatu zaizkigun. 

Etxerako lanak 1x08: Hezkuntza, amen kontua? 09.03.2026

Eskolako bileretan, guraso elkarteetan edota heziketari lotutako saio eta tailerretan, amak dira gehiengo oraindik ere, ala aita inplikatuekin partekatzen dituzte espazio horiek? Seme-alaben hezkuntzan eta heziketan amek eta aitek dituzten ardurez eta rolez mintzatu zaigu oraingoan Mikel Garcia Idiakez, iritzia eman duten hainbat ahotsez lagunduta. 

Etxerako lanak 1x09: Eta irakasleen zaintza? 09.03.2026

Haur eta gazteen zaintza emozionalari eskolek arreta berezia jartzen dioten garaiotan, nork zaintzen du zaintzailea? Egoerak gaindituta dauden irakasleei laguntzeko gako eta estrategiez mintzatu da Mikel Garcia Idiakez, Ibane Baseta aholkulariarekin.

Beranduegi 6x12: Blandina potolduta hegan 04.03.2026

Ez da oso ohikoa Beranduegin, baina nahiko saio kultureta atera zaigu gaurkoa: Jakina zen, baina Joselontxo da Espainiako aktore onena Akademiaren arabera. Akademia nor den, hori ez dugu hain argi. Zinematik literatur gomendioetara iritsi gara nahi gabe moduan, eta Kevinen ‘balndinari’ buruz hitz egiten amaitu dugu. Dena beti bezain logikoa. Saio amaieran jarri dugun kanta: Sociedad Alkoholoika -...

Oroimen Histerikoa 4x19: Ponpeiako Twitter 03.03.2026

Nazioarteko ikerlari talde batek Ponpeiako (Italia) kale batean 300 graffiti inguru deszifratu ditu berriki, eta honen berri eman dute bertako Parke Arkeologikoko arduradunek: Bruits de couloir (korridoreko ahotsak) du izena proiektuak, eta hiriko antzokien eremua Via Stabianarekin lotzen zuen kale txiki bateko hormak aztertu dituzte. Eta bertan aurkitutakoa ekarri digu aste honetan Nagore Irazust...

Menda Bikoitza 3x11: Artemisa, sendabelar onirikoa? 26.02.2026

Atapuerca esanda ez zaigu landaredia etortzen burura, baina bertan loratzen diren 600 landareren katalogoa aurkeztu dute, beraz, bada landarerik zonalde honetan. Burgoseko probintziako lau landaretik bat Atapuercan dago, eta hori izugarrizko proportzioa da. Albiste horrekin hasi dugu saioa. Gaurko sendabelarra artemisa izan da. Erabilera anitzeko sendabelar honek sinesmen asko ditu bere inguruan,...

Egonarria 4x08: Emakume baserritarrak Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu, haien liburuak eskutan 25.02.2026

EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein, borrokatu, bizi liburuan eta Feli Madariagarena jaso du Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburuan. Biak kaleratu dira ikasturte honetan. Mintzatu dira emakume hauek lurrarekin duten harremanaz, haien gorputzak zenbat zapalkuntzek zeharkatu dituen, ez kasualitatez emakumeek eredu txikiko laborantza egin i...

Oroimen Histerikoa 4x18: Historiako urterik eskasena 24.02.2026

Zein da historiako urterik txarrena? Ez da erantzuteko galdera erraza. Zein irizpideren arabera? Eta noren arabera? Asko aldatu daiteke erantzuna, baina azken urteetan, badirudi horrelako ranking absurduetaz arduratzen direnek adostasuna lortu dutela: giza historiako urterik txarrena 536. urtea omen da.

Etxerako lanak 1x07: Jardun jarraitua ala zatitua? 23.02.2026

Ika-mika ez gutxi eragin ditu gaiak: eskola jardun jarraitua sutsuki defendatzen dutenak bezain tinko egiten dute zatituaren aldekoek. Argudioz ongi hornituta datoz batzuk eta besteak. Eztabaidaren gakoak mahaigaineratzen saiatu da Mikel Garcia Idiakez, Joxe Amiama psikopedagogoak lagunduta. 

Beranduegi 6x11: Fatxa etarrak 18.02.2026

Memoria historiko ariketa egin dugu gaurkoan, gure arbasoen trapu zikinak atera ditugu, faxismoa eta ETA gurutzatzen diren leku horretan amaitzeraino. Aktualitatera etorrita, berriz, mozorroen mugez hitz egin dugu, eta gezurra badirudi ere, serio jarri gara.

Oroimen Histerikoa 4x17: ETAk ez zuen Olof hil 17.02.2026

2026ko otsailaren 28an 40 urte beteko dira Olof Palme Suediako lehen ministroa hil zutela. Eta 40 urte eta gero, oraindik ez dakigu nork hil zuen. Gaurkoan misterioa argitzen saiatu gara.

Etxerako Lanak 1x06: Haurren urtebetetze festak: ospakizuna buruhauste? 16.02.2026

Urtebetetze festa buruhauste? Oraingoan Mikel Garcia Idiakez esajeratzen ari dela esango du batek baino gehiagok, baina ez pentsa, kezka iturri da etxe batzuetan. Gonbidatu zerrendatik kanpo geratzen direnak, gero eta ikusgarriagoak diren festak, ospakizun kopuru handia, oparien gaia... Mireia Centeno psikopedagogoaren laguntzaz aztertu dute afera.

Menda Bikoitza 3x10: Hamabi konposatu minbiziaren kontra 12.02.2026

Oso modu arraroan aldatzen ari dira landareak Danimarkan, eta zientzialariek ez dakite zergatik. Albiste deigarria iruditu zaigu eta saioaren sarreran hainbat hipotesiri buruz aritu gara. Gai nagusia, berriz, minbizia izan da, bere kontra egiteko hamabi osagai edo konposaturi buruzko ikerketa sendo bat , zehazki. Hauetako asko sendabelarrak dira, eta batzuk gure artean oso ohikoak. Gomendioaren at...

Egonarria 4x07: GARO EDO IRATZEAREN KULTURA... Etorkizunean ere erabilgarri I Iñaki Sanz Azkue 11.02.2026

🌿 Iratzea edo garoa ongarri ezinbestekoa izan da baserri bizimoduan. Ez zegoen nahi beste, horrek gatazkak ekarri zituen eta udalek esku hartu behar izan zuten. Horregatik, herri lurrekin harreman estua du iratzeak eta eragin handia izan du paisaiaren bilakaeran. 🌿 "Iñistorketan" liburuan jaso ditu historia eta istorio horiek Iñaki Sanz Azkuek, eta berarekin jarri gara XVIII. mendetik...

Oroimen Histerikoa 4x16: Gezurrak hanka luzea 10.02.2026

Gaur liburutegi berezi batez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. Bibliotheca Fictiva du izena, fikziozko liburutegia, eta Johns Hopkins unibersitatean dago (Baltimore, AEB). Fatsifikazio historiko eta literarioak biltzen dituen liburutegi berezia da eta 22.000 dokumentuz osatua dago. Nolabait esateko, gezurrak biltzen dituen liburutegia da.

Etxerako Lanak 1x05: Gizon irakasle gehiago behar da Haur Hezkuntzan? 09.02.2026

Berriki argitaraturiko txosten batek dio ongi legokeela Haur Hezkuntzan maisu gehiago izatea, genero estereotipoak apurtzen eta zaintza ardurak banatzen laguntzeko. Txikienen hezitzaile aritu diren Axi Iriarte eta Rafa Lizeagak beren esperientzia kontatu diote Mikel Garcia Idiakezi.

Beranduegi 6x10: Ehiza da bizitza 04.02.2026

Argia Sariak pasa berri, euskal prentsa eta kultur munduko txutxumutxuak ekarri ditugu aste hontan; Kevinek ekitaldiko aurkezpenean esan bezala, euskal prentsa larrosa egitea baita Beranduegiren funtzioetako bat. Hori bakarrik ez, Olentzeroren identitate sexuala ere izan dugu hizpide; eta hortik, ehizara, finean, bizitzara. 

Egonarria 4x06: Mingain urdinaren gaitza, eta berau zabaltzearen oinarrian dauden politikak 04.02.2026

Hausnarkari denei eragiten die eltxo zehatz baten ziztaden bidez kutsatzen den gaitz honek, baina artaldeetan dauka ondorio larriena. Gaitza kudeatzeko politika aldatu izanak gaitza gehiago zabaltzea eragin duela salatu du. Hau da, ganadutegi handien aldeko neurri politikoak hartu izana dago oinarrian. Artaldeen ongizatean sortzen dituen kalteak eta eragin ekonomikoak deskribatu ditu eta berretsi...

Oroimen Histerikoa 4x15: Joko olinpijoak 03.02.2026

2026ko otsailaren 6an 2026ko Neguko Olinpiar Jokoak abiatuko dira Milano-Cortinan, Italiar Alpeetan. Nabarituko zenuten dagoeneko munduan zehar zabaldu den espiritu olinpikoa, kontinente eta herrialde guztien arteko batasun baketsua. Ba giro lasai honetan, neguko olinpiar jokoez hitz egin digu Nagore Irazustabarrenak. 

Etxerako lanak 1x04: Guraso ipurterre gehiegi harmailetan? 02.02.2026

Lehiatik eratorritako ikasketez jardun genuen aurreko podcastean, baina gaizki ulertutako lehiak albo-ondorio kaltegarriak (eta irain eta garrasi ugari) ere baditu. Zergatik uste du hainbeste gurasok Messi bat duela etxean? Mikel Garcia Idiakezek Ainhoa Azurmendirengana jo du, lehiari buruzko bigarren kapitulu honetan ere.

Menda Bikoitza 3x09: Erruda, pozoinetik magiara 29.01.2026

Erruda edo boskotxa ( Ruta graveolens ) izan da gaurko saioko protagonista. Entzule batek idatzi zigun errudaren inguruan galdezka, hain zuzen, bere amatxik zizareen kontra erabiltzen zuelako. Ahotsak.eus atarian bilaketa egin eta Martina Bergararen ahotsa ere ekarri dugu, berak erruda nola erabiltzen zuen azaltzen baitu bertan. Sendabelar hau nolakoa den, zertarako erabiltzen den, eta batez ere,...

Etxerako lanak 1x03: 25-0 galduta, norbaitek irabazi du? 26.01.2026

Haurren arteko norgehiagoka askotan, tanto kopuru batetik aurrera markagailua gelditu egiten da, alde oso handiko emaitzak ezkutatzeko. Baina nola da posible halako aldea adin antzeko haurren jokoan? Hariari tiraka, hainbat galdera mahaigaineratzen lagundu dio Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak Mikel Garcia Idiakezi. 

Beranduegi 6x09: Teo Senegalen 24.01.2026

Kevin da gure korrespontsal ofiziala, baina oraingoan Axik ekarri digu Senegalgo berri, eta ondorio nagusia atera du: zuriok gaizki eginda gaude eta behera begira bizi gara. Hau orokorrean, xehetasun gehiago eman ditugu saioan. Eta ohi dugun bezala, gaizki egindako espezieko jende askoz aritu gara: Trump, Josu Jon Imaz, Bush, Jesukristo, Teo... zerrenda amaigabea da.  Saio amaieran jarri dugun kan...

Oroimen Histerikoa 4x14: Hiru inbaditzailetxo 20.01.2026

Gaur animalia espezie inbaditzaileei buruz hitz egin dute Nagore Irazustabarrena eta Axier Lopezek. Hiru kasu aztertu dituzte, guztien artean inbaditzaileena zein den ondorioztatzeko. 

Etxerako lanak 1x02: Ikasturtea errepikatzea, drama ala aukera? 19.01.2026

 Ez da oso ohikoa ikasleek ikasturtea errepikatzea, baina hala erabakitzen denean, zeintzuk dira ondorioak? Ebaluatzeko modua, ikerketek diotena, errefortzuak eta familiak ditu hizpide Mikel Garcia Idiakezek. Iritzia ematen izan ditu Pedro José Macho ikuskaria eta Agurtzane Martinez eta Myriam Iralde irakasleak. 

Słuchaj podcastu ARGIA w Replaio

Radio i podcasty w jednej aplikacji - za darmo, bez zakładania konta. Zainstaluj już dziś i nie przegap premiery

Pobierz z Google Play

Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS