Ipar Hegoa Fundazioa
Talaia
LAB sindikatukoko Ekintza Sozialeko aparatuak eta Ipar Hegoa Fundazioak gogoeta eta prestakuntzarako Talaia berezi bat aurkeztu nahi dizuegu. Talaia, bizitza bestelako koordenada batzuen arabera ulertzeko apustua, lanabesa da. Begirada kritikoz gure inguruan dagoenari erreparatzeko eta gure praktikak eraldatzen laguntzeko lanabesa hain zuzen ere. Hau da, langile mugimendua eta sindikalismoa ikuspegi berrituz garatzen laguntzeko trena formatiboa izan nahi du talaia honek. Gai sozial eta gai ekonomikoetan sakontzeko eduki ezberdinak eskainiko ditugu. Begirada jaso, eta aurrera eta luze begiratze...
Autor
Ipar Hegoa Fundazioa
Categoría
Web del podcast
Último episodio
30 de sep. de 2025
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
Talaia podcasta 19 | Segurtasuna. Sarrailak zabalduz 30.09.2025 41:11
Espetxea izan dugu eztabaidagai azken aldizkarian. Podcasterako segurtasunaz, zigorraz eta aterabideez aritu gara Maria (Txago kolektiboa) eta Elenerekin (Bilgune Feminista)
Talaia podcasta 18 - Bizitza ez da negozioa, ezta? 10.12.2024 50:46
Talaiaren 18. zenbakiaren osagarri den podcasta. Aldizkarian bildu ditugun edukien errepasoa egin dugu hasierako tartetxo baten, ondoren Madrileko etxebizitza sindikatuko Eli eta Albertorekin elkarrizketa.
Talaia podcasta 17 - Eskuin muturra. Autoritarismoari erresistentziak ereiten 27.05.2024 43:58
Talaia aldizkariaren 17. zenbakiaren osagarri landu dugu podcast hau. Eskuin muturra landu dugu aldizkarian, eta hemen ere hari hortatik tiraka jarraitzen dugu. Lehen zati baten Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko Koordinatzaile Orokorraren hitzak izango ditugu, aldizkariaren aletzearekin batera. Bigarrenean, solasaldia izango dugu, lehen sektorean izandako protestetan eskuin muturraren rolaren ingur...
Talaia podcasta 16 - Lanaldia murriztu bizitzaren alde 16.01.2024 40:08
Talaia podcasta 16 - Lanaldia murriztu bizitzaren alde
Talaia 15 | Pobretze orokortua 27.06.2023 50:16
Talaia aldizkariaren 15. zenbakia publikatu ondoren, osatzeko podcasta ekoitzi dugu. Iratxe Delgado eta Endika Perezek gdatu dute saioa. Lehen zati batetan, aldizkariaren ingurukoak azaldu dizkigute. Bigarren zatian, berriz, Irati Sienra eta Maddi Isasirekin elkarrizketa batekin osatu dugu.
Talaia 14 | Energia 20.01.2023 34:51
Talaiaren 14. zenbakia berrikuntzekin dator. Podcasta ere berritu dugu. Bilboko 97 irratian grabatu dugu eta ohiko audioaz gain, gure youtubeko kanalean ere ikusgai duzue: https://www.youtube.com/watch?v=RpWvw5-l1BY
Talaia 13 | Etxebizitzaren aldeko mugimendua Ipar Euskal Herrian 11.04.2022 34:22
Talaiaren 13. zenbakian etxebizitzaren problematika landu dugu. Podcast honetan, Ipar Euskal Herrian martxan den etxebizitzaren aldeko mugimendua aztertu dugu. Alde batetik, Argitxu Dufau elkarrizketatu dugu, Ipar Euskal Herrian abian den etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduaz hitz egiteko eta bestetik Euskal Elkargoak onartu berri duen turismorako etxebizitzei ezarriko zaien konpentsazio neu...
Talaia 12 | Digitalizazioa | Digitalizazioa hezkuntzan 21.12.2021 34:04
Talaia aldizkariaren 12. zenbakiaren harira sortutako hirugarren podkasta duzue hau. Hezkuntzaren digitalizazioaren inguruan hitz egin dugu oraingoan. Alde batetik Cecilia Bayorekin elkarrizketa egin dugu. Katalunian digitalizazio demokratikoaren aldeko Xnet kolektiboarekin lan egiten duen guraso sareko kidea da Cecilia eta beraien esperientzia azaldu digu. Bestalde, Nora Salbotxekin ere izan dugu...
Talaia 12 | Digitalizazioa | Sektore estrategikoen pribatizaziotik, lan baldintzen prekarizaziora 26.11.2021 40:12
Talaia aldizkariaren 12. zenbakia publikatuko dugu 2021eko azaroan. Digitalizazioa ardatz hartuta, honek gure jendartean eta enpleguan ere dituen eraginak landu ditugu. Gaiarekin lotutako bigarren podcast honetan teknologikoki estrategikoak lirateken enpresen pribatizazioen salaketa egitaz gain, honek lan baldintzetan dituzten eraginez ere aritu gara. Zehazki Kutxabanken eta IDE (Grupo Informática...
Talaia 12 | Digitalizazioa | Algoritmoen aurrean langile antolakuntza 28.10.2021 35:32
Talaia aldizkariaren 12. zenbakia publikatuko dugu 2021eko azaroan. Digitalizazioa ardatz hartuta, honek gure jendartean dituen eraginak landu ditugu. Enpleguan ez ezik beste hainbat arloetan ere dituen ondorioan aztertu ditugu. Aldizkari horrekin lotutako lehen podcast honetan enpleaguz aritu gara Irati Sienra LAB Sindikatuko Zerbitzu Pribatuetako kidearekin. Podcastaren bigarren zatian Cathy O'N...
Talaia 11 | Hiri eredia | II. Hiritarrontzako hiriak 10.06.2021 36:31
Talaiaren 11. zenbakiaren itzalean sortutako bigarren podcasta duzue entzungai. Ohi bezala, bi zatitan banatu dugu edukia. Alde batetik, Peio Etxeberri-Aintxartekin Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren egoeraz aritu da Martin Arbeo IparHegoako kidea. Bigarren zatian, Jago Lekuek David harveyren 'Ciudades rebeldes' libruruaren erreseina eskaini digu.
Talaia 11 | Hiri eredua | Iraultza urbanoaren erronka 26.05.2021 33:24
Hiri ereduaren inguruan landu dugu Talaia aldizkariaren 11. zenbakia. Aldizkarian publikatu dugu Dosnoatiako Maizterren Sindikatuko kide den Andoni Egiari egindako elkarrizketaren audioarekin osatu dugu podcastaren lehen zatia. Bigarrengoan, Karlos Renedok hiriguneek ekartzen dizkiguten erreonketaz hausnartu du.
Talaia 10 | Migratzaileak | III.Defentsa sareak 18.01.2021 36:39
Talaiaren 10. zenbakian Migrazioen gaia jorratu dugu. Zenbaki honetako hirugarren atal honetan, Susanne Schultzi egindako elkarrizketa publikatu dugu. Sussanek Alemanian errefuxiatuen gaia nola dagoen azalduko digu; bai eta hauen aurkako alderdi zein mugimendu faxisten eraginak . Iban Perez LAB sindikatuko kideak Sindikatuan langile migranteekin abian jarritako ekimenetaz aritu zaigu. Musika: Tike...
Talaia 10 | Migratzaileak | II. Nazioa eta migrazioa 04.11.2020 30:36
Talaiaren ale berria prestatzen ari gara. Migrazioen gaia jorratuko dugu. Zenbaki honetako bigarren atal honetan, Eunice Romerorekin elkarrizketa egin dugu, kataluniako prozesua, identitatea eta migratzaileen inguruan. Martin Arbeo Ipar Hegoako kideak Ezker Abertzaleak gai hau nola jorratu duen azalduko digu ere.
Talaia 10 | Migratzaileak | I.Errefuxiatuak 02.10.2020 23:24
Talaiaren ale berria prestatzen ari gara. Migrazioen gaia jorratuko dugu. Lehen atal gisa Ane Irazabalekin hitz egin dugu, Moriako kanpamenduan ikusi eta bizitakoaz. Koldo Saenzek ere parte hartu du, Europak eta inperialismoak migrazioetan duten
Talaia 9 | Burujabetza Covid-19aren garaian 07.05.2020 39:31
Talaiaren 9. zenbakia argitaratu dugu, zenbaki berezia, Covid-19aren ondoriozko neurriek azaleratu dituzten krisiak landu baititugu bertan. Talaia ez da, ordea, aldizkari bat bakarrik. Eremu sozialeko formaziorako baliabidea dugu eta helburu horrekin burutu genuen zaintzari buruzko lehen saioaren ondoren bigarren saio batekin gatoz, burujabetza izanik bere lerroburu nagusia. Endika Perez LABeko ek...
Talaia 9 | Burujabetza Covid-19 garaian | Zaintza krisia: lehendik ere bazen krisi baten azaleratzea 05.05.2020 41:50
Covid-19aren ondorioz gobernuek hartu dituzten erabakiek sistemak egiturazkoak dituen hainbat krisi bizkortu eta azaleratu ditu. Sistemaren krisi eta hutsune desberdinak landu ditugu, Talaiaren ale berezi honetan. Helburu horrekin, zaintzaren gaia landuz burutu dugu saio bat. Josefina Roco “Txefi” ‘Trabajadoras No Domesticadas’ kolektiboko kide eta MunduBat Fundazioko ekonomia feministaren ildoko...
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos