Podcastak.eus
Podcastak.eus
Euskarazko podcasten bilgunea
No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: podcastak.eus
Autor
Podcastak.eus
Categoría
Web del podcast
Último episodio
1 de ene. de 2024
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
115. MKpod. AKUSTIKOA || KEU AGIRRETXEA (2023-09-24) 01.01.2024
Irailean, KEU AGIRRETXEA izan genuen MARRUMAko akustiko-elkarrizketatuetan. Musikari aparta, musika irakasle, musika talde askotan ibilitakoa, baina bere proiektu propioan, gitarrak ere hots ematen die sentimenduei. Gozatu Keu-rekin izan genuen solasaldi eta kontzertu osoaz Marruma Kulturalen podkastean. Eta gustuko izatekotan, jarraitu Keu eta Marruma Kulturalak sareetan. On egin! www.marrumakult...
#79.- Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da 16.11.2023
Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren […]
114. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || BI ARNAS Kima eta JonMi (2023-09-30) 12.11.2023
☠️ Irailean, Zinemaldi Alternatiboaren barruan, BI ARNAS dokumentalaren proiekzioaz gozatu genuen Marruman. Zoritxarrez, aurten, grabatu ahal izan genuen solasaldi bakarra da honakoa. Baina tira, Marruma Kulturalen podkastean duzue dokumentalaren harira, bere ekoizle Kima eta zuzendari Jon Mikelekin izandako solasaldia. On egin! ______________ FITXA TEKNIKOA: Hizlariak: Kima eta JonMI Elkarrizket...
#78.- Estitxu Fernandez, amatasuna politika da 09.11.2023
Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. 🎧 Entzun podcasta Jatorrizko edukira joan ZuZeu Podcast | Ba...
#77.- Maider Estensoro, bizitzari begietara begira 02.11.2023
Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. Barruan Gauderen atal honetan bizitzari begiratuko di...
113. MKpod SOLASALDIA || Jon Martinez "TXIKI" (2023-08-31) 31.10.2023
TXIKI ezizenez ezagutzen den Ion Martinez aktorea, mila saltsatan ezagutu dugu urteetan zehar: Oteizarena egiten, bakarrizketak, antzerkiak… Marruma Kulturaletan ere parte hartu izan du (bai gonbidatu bezala 16. podkastean, bai kolaboratzaile bezala Joseba Irazoki musikaria elkarrizketatzen). Baina bere azken bakarrizketan, gauza batek txunditu gintuen, eta harekin lasai solasteko eskatu genion… …...
#76.- Eugenio Ibarzabal, entzutea maite du 26.10.2023
Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste. 2021ean “Los Sota: Esplendor y Venganza” liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon murgilu zen, Ramon Sota Llanoren itzal handiari s...
#75.- Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioia 19.10.2023
Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioiari zor zaio hau. Industria, nekazaritzagatik […]
Adimenak min 11.10.2023
Egutegiari begiratu, eta ziztuan ohartu: hilabete eta erdi inguru falta da azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako. Prestatu beharko, beraz. Zergatik greba feminista? Zergatik orokorra? Zertarako zaintza sistema irauli? Gizonekin ere bai? Nola? Olatz Silva kazetariak lagundu du galdera horiei guztiei erantzuten. Bestalde, lerroburuei begiratu, eta hara: dozenaka adingabe biluziren irudiak sor...
112. MKpod. KONTZERTUA || REVOLUTIONARY BROTHERS Eira eta Beñaranks (2023-07-13) 08.10.2023
Denbora asko generaman auzoko Zipotz jaietan zerbait antolatu nahian eta gure akustiko-elkarrizketatuak kalera ateratzea polita litzatekeela iruditu zitzaigun. Oraingoan aldiz, akustikoa baino kontzertua eskeini genuen, eszenatokiaren gainetik auzo eta hiriko kulturan asko eragin duten talde bat elkarrizketatu eta omentzeko asmoz: REVOLUTIONARY BROTHERS! Gainera, EIRA eta BEÑARANKS ezagutu genitue...
111. MKpod. SOLASALDIA || OIER ARANZABAL podkastaren eguna (2023-09-30) 29.09.2023
Gaur (irailak 30), nazioarteko PODKASTAREN EGUNA izanik, podkasten inguruan solasalditxo bat egitea iruditu zitzaigun onena. Eta hortarako, miresten dugun OIER ARANZABAL gonbidatzea erabaki genuen (tira… ikusiko duzue azkenean gu izan ginela bere “etxera” mugitu ginenak). Oier kazetaritzan, musikagintzan edo dokumental zuzendaritzan ibili den arren, podkastgintzan biurtu da erreferente, gu bezal...
Kabitu, ez; apurtu 27.09.2023
Uda sasoiko atsedenaren ondotik, bueltan da Berria FM. Askotarikoak gertatu dira azkenaldian, ezin denak saio bakarrean kabitu, baina hona hemen batzuk: eskuak barrabiletara, musu behartuak ezpainetara. Eta aurrerapausoak abortatzeko eskubidean, baina atzerapausoak berdintasun sailetan. Eta lodifobia kasuak edonon; ez orain, beti. Horiek eta gehiago izan ditugu hizpide denboraldi berriko lehenbizi...
Ezlekuak etxe 28.06.2023
Auzolotsa —eta amorrua— eragiten die hainbati, baina hau da egia: oraindik ere bada jendea, mordoa, LGTBI siglen B-ak zer esan nahi duen ez dakiena. Bisexualitatearen ikusgaitasunik ezaren frogetako bat da hori. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren karietara, hari erreparatu dio Berria FMk. Horretarako, Bizi Bisexualitatea proiektuaren sortzaile Oli Artola eta partaide Olaia L. Garaialde izan...
Maurizia guztiei 14.06.2023
Eginen genuela agindu genuen, eta gure hitza bete dugu. Maurizia Aldeiturriaga plazandre handiari omenaldia egin diogu, beste plazandre baten laguntzarekin: Ines Osinagarekin. Eta erreferenteez aritzeko, nor egokiagoa Marisa Barrena Wikiemakumeok proiektuko sortzailea baino? Sareko genero arrakala murrizteko lanean dihardu, baina, izatez, algoritmoa bera ere matxista da. Zer den algoritmoa eta nol...
119, eta oihartzunik ez apenas 31.05.2023
Bi asteren bueltan bi emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian; bat Gasteizen, Orion bestea. Ordea, Hegoaldeko hauteskundeen eraginez, hilketek apenas izan duten oihartzunik hedabideetan. Demokrazia patriarkal batean garen seinale? 2003tik, 119 andre hil ditu matxismoak Euskal Herrian. Berriki gertaturiko kasuak aztertu, eta gaiaren zenbait ertzi erreparatuko die Berria FMk, hala nola...
Emakumeen kanpaina omen 17.05.2023
Honezkero inor gutxi izanen da enteratu gabea: foru eta udal hauteskundeak izanen dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian. Eta kanpainak dena hartu du: hormak, irrati solasaldiak, billabesen atzekaldeak… bada, Berria FM ere bai. Hautagai zerrendei so egin, eta hara burura datozkigun galderak: egiazki al da «emakumeen kanpaina»? Eta horrek zer dakar? Politika feministagorik bai? Zuriñe […]
Bideokonferentzien aroan 04.06.2021
Garbi dago pandemiaren ondorioz, gure bizitza asko aldatu dela eta eguneroko gure jarduna moldatu egin behar izan dugula. Prebentzio neurriak eta mugak barneratu behar izan ditugu, baina baita, muga horiek kontuan izanik ere, gure artean harremanetan jartzeko modu berriak garatu. Eta guztien artean, bat nagusiki: bideokonferentziak. Gaur berauen inguruan hitz egingo dugu, azken tendentzia eta […]
Portfolioa ikasgelan, Sirats Santa Cruz 07.05.2021
Metodologia berriak ari dira hedatzen eskoletan eta horri oso estuki lotuta doa ebaluazioa, eta berau ulertzeko molde berriak. Proiektuetan eta erronketan oinarritutako hezkuntzaz askotan hitz egin dugu podcast honetan eta gaurkoan Portfolio delakoei helduko diegu entzule baten galdera medio. Portfolioak bogan dira ikasgeletan, baina, zergatik? Zertarako? Hori azaltzeko Sirats Santa Cruz gonbidatu...
#12 Podcastak.eus: ahots plataforma berriak 02.04.2021 12:28
Saio berri honetan, Podcastak.eus-en 12. honetan, ahots plataforma berriak zein diren eta podcasten munduan eraginik izan dezaketen ala ez aipatzen dugu. Horretaz gain, euskaraz ekoiztu eta Podcastak.eus-en azken hilabeteetan bildutatako saio kopuruak errepasatzen ditugu. Saio laburra, baina espero dugu zuen interesa pizteko modukoa izango dela. Eta ez ahaztu edonolako iruzkinik baduzue, gugana he...
#11 Podcastak.eus: Xabildua 03.03.2021 26:59
Hamaikagarren saio honetan gonbidatu bat ekarri dugu: Xabier Unanue, Xabildua podcast berriaren sortzailea. Ezaguna egingo zaizue izena Euskadi Irratian bere ahotsa izan baikenuen entzungai. Orain beste zereginetan, xabildua.eus webgunea kudeatzen du eta bertan, pandemia garaian hasita, teknologiaren inguruko podcastak ekoizten hasi zen. Seguru interesgarri egiten zaizuela elkarrizketa! 🎧 Entzun...
#10 Podcastak.eus: Baleafunk eta Pocket Casts 01.02.2021 21:46
Podcastak.eus-en 9. saioan egindako zenbait analisiren harira, saio berri honetan Baleafunk, gure podcast audioak gordetzeko iametzaren ekimen berriari begirada bat ematen diogu, eta entzule moduan, Pocket Casts aplikazio-zerbitzuari eta zergatik uste dugun berau mantentzea garrantzitsua izan daitekeela. 🎧 Entzun podcasta Podcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren...
#9 Podcastak.eus: Amarauna saioan esandakoak errepasatzen 02.01.2021 41:09
Denbora luzearen ondoren, 9. saio honekin bueltatzen gara. Alde batetik, Aizu! AEKaren aldizkarian elkarrizketa egin didatela aipatzen dut, bete bestetik, Euskadi Irratian aipamena izan duela Podcastak.eus-ek. Igandeko Amarauna saioko Digi-atalean agertu gara zeharka bada ere, 2020k abenduaren 27an aireratu zen saioan. Horregatik, egoki iruditu zaigu solasaldi horretan podcast honen bidez parte ha...
#8 Podcastak.eus: audioa prestatu ondoren zer? 03.05.2020 18:42
Hitz eman moduan, epeak laburtuz, hemen duzue 8. saio berri hau. Bertan behin gure podcasta, gure audioa grabatu ondoren, zer egin beharko genukeen kontatzen dut: non gorde eta nola eman “irteera” sortu berri dugun audio horri. 🎧 Entzun podcasta Podcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita […]
#7 Podcastak.eus: podcasta grabatzen 25.04.2020 19:34
Saio honetan podcasta grabatzeko guk zer erabiltzen dugun kontatuko dizugu, bai gailuak, bai softwarea. Hauek dira aipatzen ditugunak: Hardwarea: Macbook Air, Behringer XENYX Q802 mahai nahasgailua, Behringer XM8500 mikroa eta Samson Q2U mikroa Softwarea: Garage Band, Skype, Ecamm, Audacity eta Hindenburg Journalist 🎧 Entzun podcasta Podcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017k...
#6 Podcastak.eus: podcasten errezeta 08.02.2020 20:09
2020ko otsaileko podcasta duzue hau. Bertan podcast batek izan behar dituen osagaiak aipatzen ditu Egoitz Lizasok, beti ere bere esperientziaren ikuspuntutik. Saioan azken hilabetean izandako aipamenak ere ekartzen dira podcastera. 🎧 Entzun podcasta Podcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiekt...
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos