Euskal Idazleen Elkartea

Irakurrieran

Arts ES ↓ 50 episodios

Literatura saioa, Euskal Idazleen Elkarteagaz alkarlanean egindakoa. Astean behingo saioa da, idazle baten lan baten oinarrituta. Aukeratutako liburua zehatz mehatz aztertzen da, eta egileak aukeratutako musikea entzuten da irratsaioan zehar.

Autor

Euskal Idazleen Elkartea

Categoría

Arts

Web del podcast

bizkaiairratia.eus

Último episodio

6 de dic. de 2025

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android 5 M+ de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

Iratxe Retolazaren gomendioak be izan doguz 06.12.2025

Danele Sarriugarte idazlea izan da urte honetako Irakurrieran saioaren azken ataleko gonbidadua. Beste zerbait  eleberria aurkeztu deusku. Saioa ganera, Durangoko Azoka n grabau da. Gerediaga alkarteak, Berbagailua izeneko gune barria estreinau dau. Podcast-en gunea da honakoa eta bertan egin da grabaketea. Gomendioak Gomendioen atalean, saio honetan Iratxe Retolaza izan da gonbidadua, euskal lite...

Ugadiren lehen lana da poesia liburu hau 01.12.2025

Leire Ugadi idazlea izan da Irakurrieran irratsaioan. Simulakro bat  izeneko poesia liburuaz egin deusku berba. Eguneroko bizitzaren ikuspegi intimo bat eskaintzen dau Ugadik, kolektibotasunaren baitatik, gaur egungo gizartearen arriskuez ohartarazi eta horreei ihes egiteko jarraibide izan daitekezanak. Aholkua Bilboko Laurak liburudenda ko Mikel Anton arduradunak, euskarara ekarritako Walter Benj...

Fantasia eta errealidadea, mitologia eta sinismenak nahasten dauz idazleak 22.11.2025

Antxine Mendizabal Aranburu idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora. " Katona " aurkeztu deusku, bere bigarren eleberria. Fantasia eta errealidadea , mitologia eta sinismenak nahasten dauz askatasun handiz, Txerrenek bahitutako haur baten bizipenak kontetako. Euskal Herri garaikidean errotute, idazteko grina eta maitasuna ardatz hartuta agertzen dira ipuin bat bezala irakurten dan eleberri hone...

Ikerketa sakon baten fruitua 17.11.2025

Edorta Jimenez izan da gonbidadua Irakurrieran irratsaioan. Aizkorak eta gutunak  eleberria aurkeztu deusku. Orain dala mende bi inguru Bermeon gertatutako hilketa baten ganeko eleberri historikoa , thriller baten moduan irakurtzen dana. Ikerketa lan sakon baten fruitua dala esan daiteke. Irakurleak, garai hartako bizkaitarren errealidade sozial eta linguistikoaren barri be jasoko dau. Kronika jud...

'Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan' da azpititulua 08.11.2025

Irati Majuelo Itoiz idazlea, bertsolaria, ikertzailea eta irakaslea izan da asteon Bizkaia Irratiko Irakurrieran saioan. Hiria gure oinetan izeneko lana aurkeztu deusku. Saiakera honen azpitituluak ' Espazioaren irakurketa feministak euskal literaturan'  dino. Euskal literaturako bost eleberri erabiltzen dauz bere hausnarketea egiteko: Arantza Urretabizkaiaren Zergatik Panpox Ramon Saizarbitoriare...

'Akabo' eleberriaz aritu gara berbetan 01.11.2025

Laura Mintegi k Akabo  eleberria aurkeztu dau Irakurrieran irratsaioan. Ia hogei urte egin dauz ezer kaleratu barik. Maitasuna, identidadea, bikote harremanak eta komunikazinoa dira ardatz Mintegiren lan barrian. Saio honetan, bestalde, Durangoko Hitz liburu-denda n alkartu gara urte askotan bertako langile izandako Nekane Bereziartua gaz. Berak, euskerara ekarritako Rosa Luxemburg en Kartzelako G...

Antzezlan bi batzen dira bertan 28.10.2025

Agurtzane Intxaurraga idazlea izan da Irakurrieran saioan urriaren 25ean. Zorretan  liburuaz aritu da berbetan Intxaurraga. Horrez gain, Enara Sanjuan literatur zaleagaz be izan gara. Irene Vallejo ren Infinitua ihi batean  liburua gomendatu deusku. Zorretan liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefono zenbakira bialdu behar dabe whatsapp mezua . Mezuaren hasieran I...

Larraitz Loizate Elorrioko literatur-zaleagaz be izan gara 18.10.2025

Zapatu honetan Alaitz Melgar Agirre idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Josefa, neskame  liburuaz berba egin daigun. Bestalde, Elorrion elkartu ginen Larraitz Loizate literatur zaleagaz, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Roland Barthes en Dolu egunerokoa  liburua. Liburua eskuratzeko... Josefa, neskame liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 te...

Aforismoen bilduma dala dino egileak 11.10.2025

Zapatu honetan Oihane Zuberoa Garmendia idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Apurkinak  liburuaz berba egin daigun. Liburua eskuratzeko Apurkinak  liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

Aurreko saioetan jasotako gomendioakaz osotutako saioa 04.10.2025

Bizkaia Irratian, Irakurrieran irratsaioaren denboraldi barria hasi da. Udako etenaldiaren osteko lehenengo saioa, berezia izan da. Aurreko bederatzi saioetan literatur sistemako bederatzi partaideek euskereari egindako gomendioez osotutako saioa izan da. Ondorengoak aritu ziran gomendioak emoten, Bilboko Louse Michel liburu-dendako Eneko Alvarez Orrantia lankidea, literatur solasaldiak dinamizeta...

Amaia Alvarez Uriaren gomendioa 01.07.2025

Hasier Larretxea k Idaztea gibelera zenbaten ikastea da liburua aurkeztu deusku saio honetan. Bestalde, Bilboko San Ignazio auzoko Amaia Alvarez Uria literatur kritikariak bere gomendioa egin deusku, Alison Bedchelen Fun Home .

Iñaki Lejardi Fundazuriak bere gomendioa egin deusku 24.06.2025

Joxan Oiz ek bere azken elebarria aurkeztu deusku, Amazurtza . Horrez gain, saio honetan Iñaki Lejardi Fundazuri irakurleak bere gomendioa egin deusku, Heinrich Von Kleist-en Michael Kohihaas elebarria.

Gotzon Barandiaran-en gomendioa Irakurrieran saio honetan 19.06.2025

Beatriz Fernandez -en Ariadnaren haria: sexua eta generoa saiakera liburua aztertu dogu Irakurrieran saio honetan. Horrez gain, Gotzon Barandiaran idazleak eta urte askotan literatura saio honen egileak hartu dau parte 'Euskara ekarriak' tartean, gomendioa eginda. Bere proposamena Ahmadou Kouruma-ren Independentzien eguzkiak elebarria da.

'Amorante frantsesa' nobelak thriller ikutuak daukaz 09.06.2025

Zapatu honetan, Miren Agur Meabe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Amorante frantsesa eleberria z berba egiteko. Bestalde, Ainhoa Larrinaga Elorrioko Liburutegiko arduradunagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Irene Solàren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberria. Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizka...

Ignacio Aldekoa literatura sorkuntzako bekaren emoitza da "Ehun zaldi trostan" argitalpena 03.06.2025

Zapatu honetan, Ainhoa Urien Telletxe idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Ehun zaldi trostan liburuaz berba egiteko. Bestalde, Txaber Larreategi Eako Liburutegiko langileagaz batu ginen, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Adania Shibiliren Detaile xume bat eleberria. Ainhoa Urien Telletxeren Ehun zaldi trostan  liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 70...

"Politeismo bastarta" liburua, bi pentsalari feministek alkarbanatu dabeneran lekuko 29.05.2025

Politeismo bastarta Zapatu honetan, Jule Goikoetxea idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere "Politeismo bastarta" nobelaz berba egiteko. Bestalde, Elena Olave idazleagaz batu ginen Durangon, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Zadie Smithen "Kanbodiako enbaxada". Jule Goikoetxearen "Politeismo bastarta" liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefon...

"Urte urdin ihesak" eleberria aurkeztu deusku Jesus Mari Olaizolak 29.05.2025

Jesus Mari Olaizola Txiliku idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Urte urdin ihesak nobela z berba egiteko. Bestalde, literatur solasaldiak dinamizatzen dituen Miren Billelabeitia gaz batu ginen Mungian, eta berak gomendatu euskun euskarara ekarritako Saforen poemak . Jesus Mari Olaizola Txilikuren Urte urdin ihesak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 tele...

Liburu gomendioa: 'Mari-mutil handi baten bluesa' 14.05.2025

Ibai Atutxa idazlea izan da aste honetan irratian, Barbaroak eta zibilazatuak saiakereaz berba egiteko. Bestetik, Bilboko Louise Michel liburu-dendako Eneko Alvarez Orrantiagaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Leslie Feinbergen Mari-mutil handi baten bluesa elebarria. Ibai Atutxaren saiakera liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665700700 telefonoko what...

Peru Magdalenak bere azken lana aurkeztu deusku 05.05.2025

Zapatu honetan Peru Magdalena Arriaga idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, berak Miren Asian Lora ilustratzaileagaz eta IbonRG musikariagaz ondutako Lo kantak proiektu multimedia z berba egin daigun. Saio honetan entzungo dogu bere Oier Gillan, Leire Vargas, Miren Amuriza, Lutxo Egia, Iratxe Etxebarria, Eztizen Artola Ituarte, Eneko Bidegain, Joxean Agirre, Irati Gallastegi Molero eta Ander...

Euskarara itzulitako bederatzi liburu gomendagarri 23.04.2025

Aste Santuko etenaldiaren aurreko saioa berezia izan da. Hain zuzen bere, aurreko bederatzi saioetan literatura sistemako bederatzi partaidek euskarari ekarritako gomendioez osotu dogu. Ondorengoek egin euskuen gomendioak: Elorrioko Nerea Etxeberria irakurleak; Bilbo Zazpi-kaleetako Zirika liburu-dendako Idoia Ugaldek; Literatur solasaldiak dinamizetan dabilen Ainhoa Aldazabalek; Mikel Etxaburu id...

Izanen Ga aldizkariak lehenengo bi zenbakiak argitaratuta daukaz 08.04.2025

Irati Gallastegi Molero eta Andere Bouza Bengoetxea idazle gazteak gonbidatu doguz Irakurrieran saiora eurek partaide diran IZANEN GA aldizkaria z berba egiteko. Bestalde, Deustuko Liburu-dendako Ageda Gagogaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Kressman Taylorren Ezezaguna helbide honetan eleberri laburra. IZANEN GA aldizkariaren lehen bi zenbakietako ale bana eskuratu gura...

Joxan Agirre idazleak 'Gizon barregarriak' bere azken lana aurkeztu deusku 01.04.2025

Aste honetan Joxean Agirre idazlea gonbidau dogu Irakurrieran saiora bere "Gizon barregarriak" elebarriaz berba egin dagigun. Bilboko La Sinsorga kafetegian Nerea Ibartzabal idazle eta bertsolari markinarragaz batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Mcenzie Warken "Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza" saiakerea.   Joxean Agirreren "Gizon barregarriak" elebarria eskuratu...

Eneko Bidegainek 'Bichta éder' intrigazko nobelari buruz berba egin dau 24.03.2025

Aste honetan Eneko Bidegain idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Bichta éder eleberria z berba egin dagigun. Aretxabaletan Arantzazu Abasolo irakurleagaz be batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean lana. Eneko Bidegainen Bichta éder eleberria eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi...

Eztizen Artolak 'Gurpilak' bere lehen nobela aurkeztu deusku 17.03.2025

Aste honetan Eztizen Artola Iturrate idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora, Gurpilak bere liburua z berba egin dagigun. Gainera, Begoñako Liburutegian alkartu gara Mikel Begoña bertako langileagaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Asier Iturralde "Gaston"-en Egun bat Beti Berdin tabernan komikia. Gurpilak liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefo...

Iratxe Etxebarriak barruko korapiloak askatu dauz liburu baten 10.03.2025

Aste honetan Iratxe Etxebarria kazetaria gonbidatu dogu Irakurrieran saiora 7.300 miligramo eszitalopram bere liburuaz berba egin dagigun. Gainera, Bilbo Zaharrean alkartu gara Mikel Etxaburu idazle ondarrutarragaz eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Edith Warton-en Ethan Frome nobela. 7.300 miligramo eszitalopram liburua eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 tele...

Escucha el podcast Irakurrieran en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos