Berria

Dunbala

Music EU ↓ 82 episodios

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Autor

Berria

Categoría

Music

Web del podcast

www.ivoox.com

Último episodio

30 de jun. de 2024

¿Dónde escuchar?

Podcasts en la app Replaio Radio Muy pronto

Los podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts

Descárgala en Google Play Instálala gratis Android 5 M+ de descargas · valoración de 4,8 iOS muy pronto

Episodios

Durangoko Azokaren zenbait ikuspuntu 23.12.2022

Durangoko Azokaren 'olatua' pasatuta, hari begira jarri dira berriro Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador, beste sosegu batekin, aurtengoak ekarri duenaren balantze bat egiteko. Horretarako hitz egin dute Andres Kamio 'Jitu' Elkarreko musika arduradunarekin, Maite Larburu musikari eta Zart kolektiboko kidearekin eta Mikel Amundarain Oso Polita diskoetxeko kidearekin.

Musika eta idazleak 12.12.2022

Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek idazleek idatzitako hitzak dituzten kantuen zerrenda bat egin dute saioan, aurten kaleratu diren eta Durangoko Azokan egon diren diskoekin. Honako musikari hauek aipatu dituzte: Eñaut Elorrieta, Ines Osinaga, Anonyme Popular, Neomak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Txost! eta Don Inorrez.

BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa 25.11.2022

Oraingoan ere Bizkairari begiratu diote Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Maria Rivero elkarrizketatu dute, joan den astean egin zuten BEST Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketari buruz. Biltzeko beharra zutela nabarmendu du Riverok, eta uste du topaketak islatu zuela kontzientzia hartzearen «iraultza». Gainontzean, berritasunek ere badute beren tokia podcastean: Akaleia, Myoton...

Bilboko Espora espazioa 11.11.2022

Bilboko Espora espazioa ezagutzen? 'Entzungunea' deitzen diote haiek. Mikel Vega eta Ibon RG kideek azaldu dute zer den: Larraskituk utzitako hutsunearen gainean sortu dute, entzute aktiboa lantzeko asmoz. Proiektuaren atzeko gogoetez eta datozen asteetako programazioaz aritu dira hizketan.

Kutixik jaialdia Donostian 28.10.2022

Balio Dute kolektiboak Kutixik jaialdia antolatu du Donostian azaroaren 5erako, «tokiko eszena» sustatzeko asmoz. Sei talde eta bakarlari ariko dira: Gilda, Joseba B. Lenoir, Lumi, Mihise, Muare eta Neu Troia. Beñat Urteagak kontatu ditu xehetasunak, Mihise taldeko eta Balio Dute kolektiboko kideak. Bestalde, Durangoko Azokako Ahotsenean ariko diren talde batzuen berritasunak er...

Julen Basterra gitarristarekin elkarrizketa 14.10.2022

Julen Basterraren 'Jardun4ldi' lana hartu dute hizpide Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek: gitarra klasikoarekin grabatutako disko bat da, laborantzan inspiratutakoa. Solasaldi luze batean aletu dituzte lan berezi horri buruzko xehetasunak. Horrez gain, Lvnerren, Haraten eta Goxua'n Saltsaren berritasunak ere errepasatu dituzte.

Bazka, diskoa eta bira 30.09.2022

Udako etenaldiaren ondoren bueltan da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek gidatzen duten saioa. Atal honetan Bazka taldeko Erik Berganza izan dute gonbidatu. Izan ere, ekainean lehen diskoa plazaratu zuen Estricalla taldeko kideek eta Galder Izagirrek (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) osaturiko banda berriak, eta urrian kontzertuak ematen hasiko da. Horrez gain, Orbel eta Txopet taldeak ere hizpide i...

Lumi taldearekin elkarrizketa 17.06.2022

"Bezperen dirdira" diskoa kaleratu zuenetik Lumi taldea elkarrizketatzeko abagunearen zain egon dira Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak, biziki interesgarria iruditu baitzaie Ziburuko bikoteak grabatu duen bigarren lan luzea. Hortaz, Nahia Zubeldia eta Manu Mathys taldekideekin solasaldi luze eta mamitsua izan dute ikasturte honetako azken atalean. Horrez gain, argitaratu berri den Mikel Laboa eta...

Bonberenea Ekintzak, 20 urte 03.06.2022

Tolosako Bonberenea gune autogestionatuaren baitan sorturiko Bonberenea Ekintzak zigiluak 20 urte egin ditu. Bi hamarkada horietan ehundik gora disko argitaratu ditu eta plataforma garrantzitsua bilakatu da euskal diskogintzan. Urtemuga ospatzeko 14 talde bildu dituen jaialdi handia antolatu du eta horretaz guztiaz hitz egiteko Patxi Muñoa Bonbereneako kidea gonbidatu dute. Horrez gain, MIC...

Yeray Gascon (Habi): "Ez dago helmugarik" 20.05.2022

Hilaren hasieran kaleratu du Habi taldeak lan berria, 'Helmuga'. Lau kantuz osaturiko EPa da, Elkar diskoetxeak biniloan argitaratua, eta dagoeneko kontzertuetan aurkezten ari direna. Horretaz hitz egiteko Yeray Gascon abeslari eta gitarrista elkarrizketatu dute atal honetan, eta ohi bezala, saioaren amaieran kantu bat aholkatzeko eskatu diote. Horrez gain, Bihar eta Birkit-en abesti bana entzun e...

Ødei rap abeslariarekin elkarrizketa 06.05.2022

Aste honetako albiste nagusietako bat izan da Ødei rap abeslariaren bakarkako lehen diskoaren argitalpena. 2zio taldeko kide ohiak bere lanaren gaineko ardura osoa hartu du 'Terapia' izeneko diskoan, hala abestien konposizioarena nola ekoizpenarena. Horretaz mintzatu da luze eta zabal Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Maraca Diabloren disko berria eta Zazkel taldearen agu...

Peru Galbeterekin elkarrizketa 22.04.2022

Apirilaren 1ean kaleratu zuen Peru Galbetek bere lan berria. "Beiratu" du izenburu, eta hitz joko bat planteatzen du begiratzearen eta zerbait beira bihurtu eta distira ematearen artean. Bakarkako lana da Galbeterena baina disko honetan inoiz baino musikari gehiagoren laguntza izan du. Horretaz guztiaz mintzatu da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ekin, eta gaineran Idoia Hernandez 'Hatxe' musika...

Musikari baten esperientzia Txinan 08.04.2022

Badira sei urte Eñaut Marti Zinkunegi oriotarra Shanghai hirira joan zenetik ikasketak amaitzera eta geroztik musikari gisa ibilbidea garatzen ari da Txinan. Shanghai Qiutian taldearekin profesionalizazioaren bidea hartu berri du eta Txinako musika eszenaren barru-barruko ezagutza du Giranice taldeko kide ohiak. Hango esperientziaren berri eman digu saio honetan.

Musikaren irudi jartzaileak 25.03.2022

Musika eta irudien arteko harremanaz aritu dira saio honetan, eta zehazkiago zuzeneko emanaldietan irudiak jartzen aritzen direnen zereginaz. Horretan iaioak diren Maialen Belaustegi (Testura, Olor....) eta Jokin Guridi (Eyharts, Telmo Trenor) elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Horrez gain, Benizze proiektu berriaren lehen abestia entzun ahal izan dugu.

Bilboko Loraldia jaialdia 11.03.2022

Aste honetan abiatu da Bilboko Loraldia jaialdiaren ekitaldi berria. Euskarazko sorkuntzaren hainbat disziplinatako sormen lanak erakutsiko ditu martxoaren 27a bitartean. Amaia Ocerin jaialdiko komunikazio arduradunak festibalaren filosofia eta aurtengo egitarauaren xehetasun guztiak azaldu dizkigu. Horrez gain, Sofa, Maddi Oihenart, Ruper Ordorika eta Sortaldekoak entzuteko aukera izan dugu.

Elkarrizketa Vulk taldeko Jangitz Larrañagarekin 25.02.2022

Urte hasieran argitaratutako lanik nabarmenenetako bat da Vulk taldearen "Vulk ez da" diskoa. Bilboko laukoteak euskaraz osorik grabatzen duen lehen lana da, eta Euskal Herritik kanpo ere oihartzun handia izaten ari da, Madril eta Bartzelonako kontzertuetan izandako harrerak erakusten duenez. Diskoaz hitz egiteko Jangitz Larrañaga bateria jolea elkarrizketatu dute, eta hark aukera...

Soldatapeko musikariak 11.02.2022

Atal honetan Ander Zulaika bateria jolea elkarrizketatu dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. Eñaut Elorrieta, Olatz Salvador, Labeque ahizpak eta beste hainbatekin ibilitakoa da Zulaika, eta "soldatapeko" musikaria izateari buruz eta besteen proiektuetan aritzeari buruz aritu dira solasean. Horrez gain, Neomak, J Martina, Itoiz eta Korrikaren aurtengo kantua entzun ahal dira.

Beste batek egindako abestia naiz 28.01.2022

2000ko hamarkadan Donostialdean izan zen eszena hartu dute hizpide atal honetan, Instagram sare sozialeko "Beste batek egindako abestia naiz" kontutik abiatuta. Kontua sortu zuen Kyxo taldeko Endika Garcia elkarrizketatu dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta, besteak beste, Jousilouli, Cohen, Yaw edota Instep taldeen abestiak ekarri dituzte gogora.

Urteko zerrenden beste aldea 14.01.2022

Hainbat musika kazetarik aukeratutako kantu eta diskoen zerrendak argitaratu ditu BADOK atariak aste honetan, 2021. urteak emandakoaren laburpen gisa. Zerrenda horiek aukera ona izaten dira ordura arte entzun gabeko diskoak edota artista berriak deskubritzeko. Hori egin dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek atal honetan. Konpost, Phatal, Markes Iraizoz edota Ixaberen kantuak jarri dituzte, be...

Diabolo Kiwiren uhin galaktikoak 10.12.2021

Atal berri honetan espazioan barneratu gaitu Diabolo Kiwi taldearen 'Uhin galduak' lan berriak. Allande Etxeberri baxu jolea izan dugu lagun bidaia intergalaktiko honetan. Horrez gain, lan berrietan antzeko kontzeptua —zientzia fikzioa, galaxia...— darabilten Kerobia eta Onki Xin taldeen kantuak entzun ditugu.

Ahotsenea, musikarien eta musikazaleen plaza 26.11.2021

Datorren astean zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak, eta horren barruan Ahotsenea guneak. Bost egunetan 50 kontzertu hartuko ditu Plateruena kafe antzokiak. Miren Narbaiza Ahotseneako koordinatzaileak aurtengo ediziorako aurreikuspenak azaldu dizkigu elkarrizketa kuze batean. Horrez gain, Ghau proiektu berria eta Joseba Tapiaren lan berria izan dituzte hizpide atal honetan.

Bertsioak, alde ala kontra? 12.11.2021

Azken aldian ugari dira euskal abestien bertsioak egitea erabaki duten taldeak eta abeslariak. Kantu baten moldaketari ekiterakoan hainbat ikuspuntutik egin daiteke, jatorrizkoarekiko atxikimendutik zein jatorrizkoa berrasmatzeko asmotik. Horietako batzuk entzungo ditugu atal honetan, besteak beste Iseok egindako "Baldorba" (Benito Lertxundi) eta Jon Maiaren "Nirekin" (Gozategi).

Crowdfunding esperientzia berriak 29.10.2021

Antuxuna, Hatxe eta Sega Sound Killers proiektuetako kideak elkarrizketatu ditugu Piztu Meta izeneko Matchfunding kanpainan parte hartzen ari direlako. Proposatu dituzten proiektuak azaldu dizkigute, eta era berean, diru-laguntzei eta crowdfundinga bezalako baliabideei buruzko hausnarketa egin ahal izan dugu.

Zuk nola entzuten duzu musika? 15.10.2021

Zuk nola entzuten duzu musika, euskarri fisikoan ala formatu digitalean? Galdera horretatik abiatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek atal berria. Binilo zale amorratua den Asier Mendizabal 'Nokono' gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Horrez gain, Petra, Vulk eta La Rekbaren abestiak entzuteko parada izan da.

Eclectic Reactions zigilua eta musika esperimentala 01.10.2021

Musika esperimental eta elektronikoari lotutako saioa osatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak podcastaren egileek. Horretaz hitz egiteko Bilbon 2014. urtean sortutako Eclectic Reactions zigiluko kideetako bat gonbidatu dute, Joni (We Love Dolce Vita). Horrez gain, ohi bezala, azkenaldian argitaratutako zenbait nobedade entzuteko aukera izan da, tartean Maite Larburu eta Gianterenak.

Escucha el podcast Dunbala en Replaio

Radio y podcasts en una sola app - gratis y sin registro. Instálala hoy y no te pierdas el estreno

Descárgala en Google Play

Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos