EITB Radio Televisión Pública Vasca
baDA!bil
BaDA!bil, egile gazteei eskainitako podcasta da . DA, Durangoko azoka Nagusiaren testu inguruan gogoetarako zabaldu den kanal berria. Egile eta ekintzailee atzretu nahi ditutzen gaien inguruan aunartzeko gunea. Hirudamatxok ekoitzi du E EITB podkast atarirako. Amets Aranguren du eztabadiaren gidaria.
Autor
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Categoría
Web del podcast
Último episodio
9 de dic. de 2025
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
6. Nostalgiaren garaia, garaiaren nostalgia 09.12.2025 59:03
Badirudi nostalgiak gurutzatzen duela garaia: remake, remixa eta itzulera. Euskal Herrian ere Hertzainak edo Fermin Muguruzak hamaika areto bete zituzten, Chill Mafiak Gontzal Mendibil bertsionatu eta Olaia Inziartek bere azken diskoan Nacho de Felipe elkarrekin abestera gonbidatu du. Durangoko Azokaren 60. edizioarekin bat etorriz, gaia aztergai izan dugu Berbagailuan zuzenean egindako “baDA!bil”...
5. Disidentziak oholtzara 02.12.2025 55:53
“Arauan ez dauden gorputz guztiei gertatzen zaien bezala, gainkonpentsaziora jo dut nire musikan, nire presentzia justifikatzeko”. Labar proiektuko Iñi Etxezarretaren hitzak dira, eta “baDA!dabil” podcastaren atal honetako hainbat eztabaidagai biltzen ditu. Zein gorputzek hartzen dituzte oholtzak? Egiten da lekurik arautik kanpo daudenentzat? Eta egiten denean, zeren truke? Gai honen alfonbrapean...
4. Euskal zinemaren loraldia? 25.11.2025 54:19
Euskal zinemak momentu gozoa bizi du, zenbakiei begira bederen. Wikipediaren arabera 1993tik 2005era bitartean ez zen fikziozko euskarazko film luze bakar bat egin. 2025ean, aldiz, sei zenba daitezke gutxienez: “Jone, batzuetan”, “Aro Berria”, “Maspalomas”, “Gaua”, “Faisaien Irla” eta “Karmele”. Azken honetako zuzendaria da Asier Altuna bergararra. “Aupa Etxebeste” zuzendu zuen 2005ean Telmo Esnal...
3. Gure kantuak noren esku? 18.11.2025 46:25
Kantu baten sorreratik hau oholtzara edo entzuleen belarrietara eramateko bidean asko dira artistak egin beharreko hautuak: Norentzat egiten ditu kantuak? Nola ekoizten ditu, eta nola banatu? Zein oholtza okupatu nahi du eta non ez du egon nahi? 50 urteko ibilbideak hauetako asko erantzun behar izan ditu Anje Duhalde arrangoiztarrak. Errobi eta Akelarre talde mitikoetako kide izan da eta bere izen...
2. Lehiaren kultura, kulturaren lehia 11.11.2025 1:02:41
Lehiak edozein ikuskizun egin du hobe, kitzikagarri. Ion Celestinoren aitonak esaten omen zuen: “Beti izanen da ederragoa 21na doan pilota partidua 21-4 doana baino”. Baina balio al du kirolean pizgarri den horrek kultur jardunean? Nola eragiten du sortzaileengan lehiaketa, txapelketa eta dirulaguntza deialdietan lehiatzeak? Zeintzuk izan daitezke alternatibak? Galdera hauek erantzuten saiatuko da...
1. Guneak egin du 04.11.2025 46:21
"Nor" eta "zer" guztiek behar dute "non" bat; espazio bat, gune bat. Euskarazko kulturak ere ezinbesteko ditu topalekuak, baina ditugun apurrak korrontearen kontra ari dira, logika ekonomikoak guztia irensten duen garai honetan.“BaDA!bil” podcastaren hirugarren denboraldia hasteko eskaintza kulturala izaera komunitariotik lantzen duten hiru espazio ezagutuko ditugu atal honetan. Iñaki Sagardoy iru...
0. baDA!bil, Kulturaren 60. Jaialdiaren atariko 03.11.2025 0:33
“baDA!bil” podcastaren bidez kultur sortzaileen iritziak entzunez gozatzea proposatzen dizugu GUAU plataforman. Amets Arangurenek gidatuta, hiruko taldeak osatu ditugu sorkuntzarekin zuzeneko lotura duten gaien inguruan solasteko. DA!-rekin elkarlanean osatu dugu 3. denboraldia sei ataletan banatuta 2025ean 60 urte betetzen dituen Kulturaren Jaialdiaren atariko. Hiru Damatxok egin du podcastaren e...
6. Zuzenekoa DA! 10.12.2024 50:03
"BaDA!bil" podcastak zuzeneko atala izan du Durangoko Azokaren 59. edizioarekin bat etorriz eta bigarren denboraldiari amaiera jartzeko. Hiru sortzaile gonbidatu ditugu aurreko ataletan sortu diren galderen bueltan solasteko. Urteak dira Amancay Gaztañaga, zestoarra, oholtza gainean dabilela. Momentu honetan "Renata" lanaren sormen prozesuan dabil eta aurtengo Azokara "Martin Martina" trilogiaren...
5. Adimen artifiziala: elefantea gelan 02.12.2024 54:26
Adimen artifizialaren etorrerak mundua hankaz gora jarri du eta kultur munduari ere bete-betean eragin dio. Aukerak, mehatxuak eta beldurrak. Atal honetan adimen artifizialaren gainean aritzeko hiru lagun elkartu ditugu. Ainara Azpiazu, Axpi, ilustratzaile, komikigile eta muralgile hernaniarra da. Urteak dira irudigintza ofizio bilakatu zuela, eta hamaika lan egin ditu ordutik. Beñat Erezuma ingen...
4. Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik? 25.11.2024 50:22
Mainstream kontzeptua definitzea ez da erraza. Horri euskal gehitzen badiogu, are zailagoa izango da ariketa. Behin definizioa izanda, honakoa litzake galdera: euskal musikan badago mainstream delakorik? Atal honetan euskal mainstream-aren gainean hausnartzeko hiru musikari elkartu ditugu,Josune Arakistain musikaria Itziartik dator. Trikitia hartuta egin du bidea: trikitixa txapelketetan lehendabi...
3. Nola biziraun dezakegu euskal kultur sorkuntzan? 18.11.2024 45:44
Bizitzea eta irautea ez dira gauza bera. Bizirautea egoteko modu bat da, baldintza bat, akaso, patua ere izan daiteke. Euskal kultur sorkuntzan nola biziraun daiteke? Nola bizirauten dugu eta nola bizirauten dute euskal sortzaileek? Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Itxaro Borda idazle baionarra da. Ibilbide luzea du Bordak: eleberriak, nobelak, olerk...
2. Nork-Nori-Zer eta nola: euskal kultur transmisioa eztabaidan 11.11.2024 41:39
Ez da atzo goizeko kontua euskal kultur transmisioaren kezka. Nork, nori eta zer transmititu. Nola? Belaunaldi artekoa da kultur transmisioa, baina zenbat norabide ditu? Noren ardura da eta zer egin dezakegu kulturaren transmisioa bermatzeko? Galdera horien eta gehiagoren bueltan aritu dira atal honetako hiru gonbidatuak. Beñat Rodrigo, Kiliki Frexko, musikari iruindarra Chill Mafia taldeko abesla...
1. Sortu, baina nola? 04.11.2024 37:58
Euskal egileen sortzeko baldintzez eta aukerez sormen prozesuei begira hasi dugu "BaDA!bil" podcastaren bigarren denboraldia. Sortu bai, baina nola? Sormen prozesuek berebiziko garrantzia dute egileengan, eta horri ere erreparatu behar genion mahai-inguru honetan. Diziplina desberdinetako hiru sortzaile gonbidatu ditugu. Maite Arroitajauregi eibartarra musikaria da. Mursego izenpean hamaika lan eg...
0. Teaserra: BaDA!bil", hartzea ematea da! 30.10.2024 0:38
"BaDA!bil" podcastaren bigarren denboraldia! Asko dira kulturgintzaren unibertsoan jasotako bizipenak eta irakaspenak. Batzuengandik hartzen dugu, beste batzuei emateko. Durangoko Azoka honen guztiaren bilgune izanik asko eta asko dugu komentatzeko eta partekatzeko.
5. Artistaren konpromisoaz, esan Vs. egin 30.12.2023 49:14
"Utzi ditzagun hitzak, agindu beza ekintzak" kantatzen du J Martina talde larrabetzuarrak. Zer harreman dago diskurtsoaren eta praktikaren artean, edo esaten denaren eta egiten denaren artean? Zenbatekoa da tartea? Zenbatekoa izan daiteke? Zenbatekoa izatea nahi dugu? Artistaren arduraz, koherentziaz, erantzukizunaz eta abarrez hitz egin dugu baDA!bil podcastaren edizio honetako bostgarren eta azk...
4. Tradizioa eta tradizioak 30.11.2023 45:20
"Idazleok ez ditugu gauza berriak egiten, guztion istorio berdinak idazten ditugu. Esaten den bezala, istorio on guztiak idatzita daude, eta ez badaude idatzita, txarrak ziren seinale. Mundua, orain, Alexandria zabal bat besterik ez da, eta bertan bizi garenok komentarioak egiten ditugu sortutakoari buruz, eta besterik ez". baDA!bil podcastaren laugarren atalean tradizioa den hitz potolo horren at...
3. Nola hartu neurria norberaren esposizio publikoari 29.11.2023 39:23
Aitziber Garmendiak "Barruan gaude" EITBko podcastean bi ideia hauek azpimarratu ditu: "Ez badut ezer publikatzen, existitzen ez naizela sentitzen dut". "Nire beldurrik handiena modan eta leku guztietan dagoen hori izatea da".Aipu hauek zabaltzen duten meloiari heltzeko, gainesposizioak kezkatzen dituen hiru lagun elkartu ditugu mahaiaren bueltan baDA!bil podcastaren hirugarren atalerako. Izaro An...
2. Editoreen lanaz eta belaunaldi aldaketak ekarri duen ikuspegi berriaz 28.11.2023 34:30
Idazlea bakarrik irudikatzen dugu; paperaren edo ordenagailuaren aurrean pentsatzen. Bada neurri batean lan bakartia, baina bere lana fintzen lagunduko dion kidea gertu izaten du: bere alde, edo behintzat, literaturaren alde, egingo duen editorea. Garazi Arrula idazle, itzultzaile eta editore tafallarra da. Txalaparta argitaletxean jarduten du editore gisa. Editorea da Uxue Razquin ere, Erein argi...
0. Trailerra: BaDA!bil, Fantasia DA! 25.11.2023 1:10
Erne!"BaDA!bil" podcasta eta bideopodcasta eskainiko dizkizugu 58. Durangoko Azokaren atariko. Sortzaile gazteek euskal kulturari egiten dioten ekarpena, Fantasia DA!
1. Lehen aldia: “Kultura ez da lehenesten eta gaztea bazara areago'' 25.11.2023 30:46
Lehen aldiak zailak izan daitezke, baina baita zirraragarriak ere. baDA!bil podcastaren lehen atalean, Durangoko Azoka autore gisa lehen aldiz zapalduko duten hiru lagun elkartu ditugu, bide hasiberri honetan bizi eta hausnartutakoa partekatzeko. Julen Apella idazle berriztarrak Donostia Kultura Poesia Saria irabazi du 2023an, eta horri eskerrak argitaratu du "Postal bat desertuan" poema liburua....
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos