EITB Radio Televisión Pública Vasca
Abantari
Arraunean, ibilbide, jatorri eta lotura anitzak dituzten abantariak elkarrizketatu ditu Jon Ander De la Hozek, tostako arraunketaren historia berria osatuko duten istorioak uztartzeko. Audio edizioa, Leire Karrerak.
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
17. Olatz Ortega: "Ikaragarria izan zen traineru estropadetan jokatu ahal izatea" 28.08.2025 23:24
Olatz Ortegak ibilbide oparoa osatu du Abantari gisa; Euskotren Ligaren hastapenetatik Kontxako Bandera irabaztera ailegatu arte.
15. Josu Elu: "Kontxak galdu egin du lehen zuen xarma" 21.08.2025 23:52
Josu Elu Ondarroako abantaria izan da urte askoz, zuzendaritza batzordeko lanekin uztartuta.
14. Oliban anai-arrebak: "Emakumea naizelako ezin izan dut Bizkaian aritu. Peiok ordea, bai" 14.08.2025 25:02
Jone Oliban eta Peio Oliban neba-arrebek bizi erdia baino gehiago osatu dute arraunean. Peiok gertuan eta Jonek, gehienbat, etxetik urrun.
11. Ane Egues: “Taldea profesionalizatzeak hazten lagundu digu” 07.08.2025 20:38
Ane Eguesek, Tolosaldeko abantariak, Elduaingo mendi magaletik egin du itsasorako urratsa, eta Euskotren ligan ari da egun.
12. Xabier Mielgo: "Kortak Kaikun egindako lana ukaezina da" 07.08.2025 22:18
Xabier Mielgo sestaoarra bere jaioterriko Kaiku elkartean ari da nerabezarotik. Behe mailatik hasita, onenen artean ari da Bizkaitarra ontzian.
9. Galder Ezponda: “Ederra izan zen debutaren egunean bandera irabaztea” 31.07.2025 24:17
Galder Ezponda Hondarribiko abantariak bi hamarkada baino gehiago daramatza herriko elkartean, eta goi mailan aritu da azken urteetan.
10. Iñaki Goikoetxea ´Sagua´: “Hiruzpalau belaunaldi ezagutu ditut arraunean” 31.07.2025 26:45
Iñaki Goikoetxea klasiko da bat tostako arraunketan. Azken 35 urteak egin ditu Lekittarrako txopan, patroi lanetan.
8. Beñat Urtxegi: “Lapurdin arrauna indartzen saiatu izan gara beti” 24.07.2025 21:49
Azken hamarkada eta erdian lehian aritu da Beñat Urtxegi Lapurdiko abantaria. Ipar Euskal Herriko traineruaren sorreran engaiatu zen orain urte batzuk.
7. Maddi, Ane eta Saioa Makazaga: “Harreman estuagoa daukagu elkarrekin arraun egiten dugunetik” 24.07.2025 20:00
Zarauzko arraunari estuki lotutako familia bateko kide diren hiru ahizpak elkarrekin ari dira Enbatan. Aitona zena urte askoan presidente izan eta gero, haiek dira egungo katebegiak
5. Arkaitz Diaz: “Garai batean ez zen erosoa Donostiarrarekin Kontxan aritzea” 17.07.2025 25:04
Arkaitz Diazekin, Kaiarribako patroiarekin, taldearen bilakaeraz hausnartu dugu, Kontxako Badian.
6. Oihane Iraola: “Orio ezin da arraunik gabe ulertu” 17.07.2025 24:01
Oihane Iraola, Orioko abantaria, emakumeen traineruaren hastepenetatik ari da mirotzen tostartean, eta azken urteetako goraldiaren protagonistetako bat izan da.
1. Joseba Fernandez: "Kontxakoa izan da bizi izan dudan unerik potenteena" 04.07.2025 26:31
Joseba Fernandezek, San Juan taldeko entrenatzaile eta abantariak, ibilbide osoaren errepasoa egin du Abantari saioan.
2. Joseba Fernandez: "Harrobiko filosofia duten elkarteek sortzen dituzte arraunlariak" 04.07.2025 25:05
Joseba Fernandezek, San Juan taldeko entrenatzaile eta abantariak, ibilbide osoaren errepasoa egin du Abantari saioan.
3. Nagore Osoro: "100 urte barru begiratuta ere, nire izena agertuko da". 04.07.2025 23:10
Emakumeetan, Kontxako Bandera irabazi duen lehen emakume euskal heritarra da Nagore Osoro. Maila gorenean aritzeaz eta Ondarroan, bere jaioterrian, traineruak edukitzearen garrantziaz jardun du Abantari saioan.
4. Iñigo Ibañez: "Zierbena bezalako herri txiki batean, zaila da arraunak, epe luzera, jarraipena izatea" 04.07.2025 25:21
Iñigo Ibañezi familiatik datorkio arraunarekiko lotura. Aitona, osabak eta lehengusuak aritu dira herriko taldean. Kirolaren eskuzabaltasunaz, jarraipenaz eta etorkizun hurbilaz hitz egin digu Abantari saioan.
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos