Ainhoa Llona

Lau Haizetara

Arts EU ↓ 116 Folgen

Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...

Besuch unbedingt die Website des Podcasts und unterstütze die Macher: bizkaiairratia.eus

Autor

Ainhoa Llona

Kategorie

Arts

Podcast-Website

bizkaiairratia.eus

Neueste Folge

30. Okt 2026

Wo hören?

Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbar

Podcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts

Bei Google Play herunterladen Kostenlos installieren Android fast 10 Mio. Downloads · Bewertung 4,8 iOS bald

Folgen

Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez 01.07.2026

Gaur abiatu da EuskarAbenturaren zortzigarren espedizinoa . Guztira 130 gaztek egingo dabe hilebetez Euskal Herria oinez zeharkatzeko bidea, Atharratzetik urten eta Getxoraino heldu arte. 500 kilometro inguru egingo dabez, 32 herri bisitatuz. Aurten Ondarroara eta Sakanara iritsiko da lehenengoz EuskarAbentura. Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez, baina ibilaldiaz harago, barne-...

Erreserbak gero eta lehenago, eta egotaldiak gero eta luzeagoak 01.07.2026

Uda sasoiaren hasieragaz batera, Euskadiko kanpinek eta landa-ostatuek aurreikuspen baikorrak egin dabez. Erreserben erritmo onak, oporrak gero eta lehenago antolatzeko joera eta Europatik datozan bisitarien hazkundeak uda ona iragartzen dabe sektorearentzat. Irati Sesma Euskadiko Kanpinen alkarteko presidenteorde eta Gran Camping Zarautzeko zuzendaria k azaldu dauanez, denboraldia oso ondo hasi d...

Ikusle askok euren burua islatuta ikusiko dabe antzezlanean 29.06.2026

BBK Salak Gaupasa antzezlan barria aurkeztu dau, Bilboko Aste Nagusirako propio sortuta ko komedia. David Caiña bilbotarra k idatzi eta zuzendu dau lana, eta kuadrilla baten jai giroko bizipenak kontetan dauz , urte desbardinetan kokatutako egoeren bidez. Aiora Sedano, Josu Angulo, Iñaki Maruri, Lucia Astigarraga, Ibai Gonzalez eta Caiña bera dira protagonistak, eta abuztuaren 23tik 30era bitartea...

Ekimenaren arduradunek nabarmendu dabe ondarearen transmisinoa ezinbestekoa dala euskal kulturearen etorkizuna bermatzeko 27.06.2026

Arratiako Ondare astegoienaren beste edizino bat egingo dabe Areatzan , ondare immateriala eta euskal kulturea balioan ipinteko helburuagaz . Aiko taldeko kidea dan Sabin Bikandik azaldu dauenez, ekimenak hizkuntzea, musikea, dantzea eta ahozko tradizinoa lako ondareak ezagutarazo eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutearen garrantzia azpimarratuko dau. Aurtengo programan Arratiako jota, Durangal...

Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dira 27.06.2026

Leioako Udalak eta Ekobidea enpreseak Artatzako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dabez beste urte batez uda honetan. Laugarren edizinoa izango da, eta helburua da herritarrei eta bisitariei jauregiaren historia, ondarea eta ingurunea gertutik ezagutaraztea. Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dira, talde txikietan, eta parte-hartzaileek jauregiko areto nagusiak eta lorategiak ez...

Lehen harrera oso ona izan dau 25.06.2026

Iker López Etxebarriko alkatea k Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, ekimena udaleko langileen ideia batetik sortu zan, komunikazino bide barriak bilatzeko helburuagaz. Komikia etxe guztietara banatu dabe, eta udalaren esanetan, lehen harrerea oso ona izan dau. Formatu barriak adin guztietako herritarrengana heltzea bilatzen dau, batez be ohiko komunikazino bideetara edo sare sozialetara hain err...

Umeei zuzendutako lana izan arren, familia osoak batera irakurteko moduko liburua da 25.06.2026

Euskal mitologian eta udako solstizioaren inguruko errituetan oinarritutako ipuina k Lore eta Ekiaren abentura kontetan dau. Protagonistek auzoa salbetako Udaburua ren sekretua aurkitu beharko dabe, Mariren lurraldera egindako bidaia batean. Jon Etxebarria liburuaren idazlea k azaldu dau, liburuaren helburua udako solstizioaren benetako esanahia berreskuratzea eta euskal mitologia erritu eta tradi...

'Lur' diskoa zuzenean aurkezten dabilz kontzertu berezietan 25.06.2026

Juantxo Zeberio musikariak eta konpositorea k bere azken lanari buruz egin dau berba Lau Haizetara saioan, Lur izeneko diskoa . Proiektua Maddi Oihenart egaz batera sortu dau, urteetako lankidetza artistikoaren emoitza legez. Diskoak Euskal Herriko sustraiak eta kultura partekatua daukaz ardatz moduan , baina nazinoarteko Palestinako egoerea k be eragin handia izan dau bere sorkuntzan. Zeberiok az...

Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek diseinatu eta egindako ibilgailuak hainbat barrikuntza daukaz 25.06.2026

Formula Student Bizkaia taldeak bere monoplaza barria aurkeztu dau, proiektuaren 20. urteurrena gaz bat eginez. Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek diseinatu eta eraikitako ibilgailuak hainbat barrikuntza daukaz, besteak beste aurreko ardatzean motor barriak eta kontrol-sistema optimizatua. Taldea aurten Europako txapelketetan lehiatu ko da barriro. Igaz Erresuma Batuko Silverstoneko Formula St...

Antolatzaileek ehun lagun ingururen parte-hartzea gura dabe 25.06.2026

Antolatzaileek ehun lagun ingururen parte-hartzea gura dabe, adina eta aurretiko esperientzia kontuan hartu barik. Bagilaren 24tik 26ra bitartean doako tailerrak egingo dira, eta hilaren 26an parte-hartzaileak Bilboko hainbat auzotatik abiatu eta Abandoibarraraino helduko dan esku-hartze koreografiko berezi baten protagonista izango dira. Helburua da uria beste modu batera bizitzea eta eguneroko i...

Aurten, segurtasuna izango da lehentasun nagusietako bat 25.06.2026

Txupinazoagaz batera, adin guztietarako jarduerak antolatu dira, herriko alkarte eta taldeen parte-hartze handia ri esker. Alaitz Erkoreka Mungiako alkatea k azpimarratu dau jaietan tradizinoa eta modernidadea buztartuko dirala. Kontzertuak, kale animazinoa, ume eta familientzako ekintzak eta jarduera solidarioak izango dira, herritarren arteko giro ona eta parte-hartzea sustatzeko. Bestalde, segu...

40 jarduera baino gehiago eskainiko dauz 24.06.2026

Bilbo n hasita dago  Zinegoak jaialdia ren beste edizino bat, eta hurrengo egunetan 40 jarduera baino gehiago eskainiko dira. Programearen barruan zinema emonaldiak, laburmetraiak, topaketak eta kultur ekitaldiak izango dira, publiko anitzari zuzenduta. Maren Zubeldia Zinegoakeko laburmetrai programatzailea k azaldu dauenez, aurtengo barrikuntzen artean gazteentzako programa berezi bat eta nazinoa...

Euskaltzaindiak euskerearen erreferentzia-korpusa erabilten dau, ehundaka milioi berba biltzen dauazan datu-base zabala 23.06.2026

Euskaltzaindiak hiztegiaren azken eguneraketan hainbat berba eta esamolde barri gehitu dauz , gaur egungo gizartean gero eta gehiago erabilten diran terminoei erantzuteko . Horreen artean dagoz teknologiagaz eta ingurumenagaz lotutako formak, esaterako  berotze globala, aztarna digitala eta autobus elektrikoa. Miriam Urkia Euskaltzaindiako Hiztegi zuzendaria k azaldu dauenez, berba bat hiztegian s...

Belaunaldien arteko bizikidetza da, hirugarren sektorearen erronka barrietako bat 19.06.2026

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2025 Barometroaren emaitzak aurkeztu dauz. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailak egin dau barometro hau, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren esparruan. Txosten honek erakunde sozialen ikuspegi integrala emoteko helburuagaz, datu kuantitatiboak zein kualitatiboak biltzen dauz. 2025eko Barometroaren emaitze...

Gazteak eskualdean mantentzea eta enpresen beharrei erantzutea dira erronka nagusiak 17.06.2026

Leartibai Fundazinoaren sorreraren 25. urteurrena ren eta Lea Artibai Ikastetxea kooperatiba bihurtu zaneko 50.urteurrena ren ekitaldia egin zan Markina Xemein en bagilaren 15ean. Egunari erakunde bien instalazioetan zehar egin eben bisita gidatuagaz emon jakon hasierea, eta, ondoren, ekitaldi instituzionalagaz emon eutsen amaierea. Leartibai Fundazioko Ainhoa Arrizubieta k eta Lea Artibai Ikastet...

Aholkularitza pertsonalizadua eskainiko da 17.06.2026

Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak onura ugari dakarz osasun fisiko eta mentalean, eta eraginkorra da hainbat gaixotasunen prebentzinoan nahiz tratamenduan. Oinarri horretatik abiatuta, Biztu Bermeo zerbitzua k herritarrei laguntza pertsonalizadua eskeiniko deutse, jarduera fisikoa euren eguneroko bizitzan txertatu eta ohitura osasungarriak sendotzeko . Zerbitzuaren bitartez, orientatzaile...

Egunean zehar kontzertuak, herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol erakustaldiak eta umeentzako ekintzak egongo dira 16.06.2026

Lemoa k hartuko dau Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa datorren urriaren 17an . Bizkaiko Foru Aldundiak, Danok Pro kooperatibak eta Lemoako Udalak aurkeztu daben ekimenak, 20 taldetik gora batuko dauz, eta herri osoa euskal musikeagaz, dantzeagaz eta erromeriaren bueltako jardueregaz girotu ko dau. Jon Gomez Danok Proko kidea k Lau Haizetaran azaldu deuskunez, egunean zehar kontzertuak,...

Proiektuaren idea 'One Piece' animearen euskerazko bersinoarekiko zaletasunetik sortu zan 14.06.2026

Musikari eta eduki-sortzaile dan Aritz Mendiola arrakasta handia dabil lortzen sare sozialetan marrazki bizidunen sarrera-kantu klasikoen moldaketekin . Proiektuaren idea One Piece animearen euskerazko bersinoarekiko zaletasunetik sortu zan, eta lagunen artean izandako harrera onak TikTok eta Instagram bidez zabaltzera bultzatu eban. Erabiltzaileen erantzun positiboari esker, bere bideoek gero eta...

Euskadiko 10 eta 20 urte arteko 7.600 haur eta nerabe baino gehiagoren erantzunetan oinarritu dira 13.06.2026

Haurtzaroa, nerabezaroa eta ongizate digitala. Osasunaren, bizikidetzaren eta erantzukizun sozialaren ikuspegitik egindako hurbilketa txostena k telefono mugikorraren, sare sozialen edo bideo-jokoen kontsumo ohiturak aztertu dauz haur eta nerabeen artean. UNICEF Espainiak, Santiagoko Unibertsidadeak, Informatika Ingeniaritzako Elkargo Profesionalen Kontseilu Nagusiak eta Red.es-ek egindako ikerket...

Erakusketa bi be ikusgai dagoz: bata Arranztaleen museoan eta bestea Nestor Basterretxea aretoan 12.06.2026

Aurten 20 urte beteko dira Bermeoko Erraldoien Konpartsa sortu zanetik . Hamarkada bi honeetan zehar, konpartsak herriko jai-giroaren, kultur transmisinoaren eta herri-nortasunaren parte bihurtu diran pertsonaka zaindu, sustatu eta bizirik mantendu dauz, hainbat herritarren konpromisoari eta lan boluntarioari esker. Urteurrena dala eta, Bermeoko Erraldoien Konpartsak hainbat ekimen antolatu dauz,...

Danetara hamar gako eskaintzen dauz, eta Maitane Azurmendiren ilustrazinoakaz bateratu dauz 08.06.2026

Gaur egungo munduan, tragedia historikorik lazgarriena izan daiteke Palestinakoa. Baina egunero hedabideetan ikusten dogun triskantzaz harago, hondamendi horrek badaukaz bere aurrekariak, arrazoiak, zergaitiak. Horreek ulertzen laguntzako liburua idatzi dau Markel Elortza irakasleak , Maitane Azurmendi artistearen ilustrazinoez lagunduta. "Behar bat neukan" esan deusku Elortzak. Palestinako gatazk...

181 kilometro osotuko dabez, Bizkaiko bost deiadar mendietatik igaroz 05.06.2026

Aste osoan zehar dabilz mendirik-mendi eta guztira, 181 kilometro osotuko dabez, Bizkaiko bost deiadar mendietatik igaroz: Gorbeia, Oiz, Sollube, Kolitza eta Ganekogorta .  Astelehenean abiau ziran Zeanuriko Pagomakurretik , eta domekan amaituko dabe ibilpidea Ganekogortan , Deiadar Mendien Egunagaz batera. Mendi bakotxean adarra jo tzen dabe, antxina Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiteko era...

Hemeretzigarren edizinoa izan da aurtengoa, eta Txillardegiren 'Leturiaren egunkari ezkutua' eleberria irakurri dabe 04.06.2026

Goizeko zortzietan hasi da irakurraldia, eta aurtengoan, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberria irakurri dabe eten barik, eguerdiko ordu bietara arte. Bizkaia Irratian geugaz izan dogun Joseba Sarrionandia k emon deutso hasierea irakurraldiari, eta ostean, ehunka pertsona igaro dira; tartean ikasleak, irakasleak, erakundeetako ordezkariak eta diasporako euskara ikasleak. 1957an argit...

Eredu aitzindaria da 04.06.2026

Bizkaidendak-ek Euskaldendak-agaz alkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren bultzadagaz, Berriro plataforma aurkeztu dau . Fidelizazinorako plataforma digital aitzindaria da Euskadin, tokiko merkataritzearen eta zerbitzu pertsonalen lehiakortasuna indartzeko asmoagaz sortutakoa, plataforma handien eta merkataritza-gune handien aurrean. Euskadin jarduten daben...

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren zuzendariak atzera begirada bota dau balorazino orokorra eginez 03.06.2026

Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 30. urteurrena ospatu dau Bilbon. 1993an martxan jarri zanetik, ekimenak Euskadiko 2.500 gazte baino gehiago eroan ditu Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetako lankidetza-proiektuetara. Urteurrena ospatzeko antolatutako topaketan, programan parte hartu daben hainbat lagun batu dira...

Höre den Podcast Lau Haizetara in Replaio

Radio und Podcasts in einer App - kostenlos und ohne Anmeldung. Installiere sie noch heute und verpasse den Start nicht

Bei Google Play herunterladen

Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet