Ainhoa Llona

Lau Haizetara

Arts EU ↓ 114 Folgen

Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...

Besuch unbedingt die Website des Podcasts und unterstütze die Macher: bizkaiairratia.eus

Autor

Ainhoa Llona

Kategorie

Arts

Podcast-Website

bizkaiairratia.eus

Neueste Folge

26. Okt 2026

Wo hören?

Podcasts in der App Replaio Radio Bald verfügbar

Podcasts kommen bald in die App. Installiere sie jetzt und erlebe als Erster einen ganz neuen Blick auf Podcasts

Bei Google Play herunterladen Kostenlos installieren Android fast 10 Mio. Downloads · Bewertung 4,8 iOS bald

Folgen

Bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk 14.09.2026

Iruñean hasi eban ibilpidea, eta Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasora heldu zan abuztuaren 25ean .  Gazte bizkaitarrak ez eban prestakuntza fisiko berezirik egin erronkari aurre egiteko, baina crossfita eta mendira egindako ohiko urteerak lagungarri izan jakozan. 25 kiloko motxilagaz joan zan , eta bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebaz...

Musika tradizionala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak batuko dabez 11.09.2026

Kontzertuan hainbat musika-estilo batuko dabez , besteak beste, musika tradizinonala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak . Aitor Huergo musikariak Bizkaia Irratian adierazi dauanez, baselizek eskaintzen daben giro intimoak publikoagaz hartuemon zuzena sortzen dau. Eleizetan 2002tik antolatzen dan ganbara musikako zikloa da, eta musika eta ondare kulturala buztartzen dauz...

Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar 11.09.2026

Eroskik hamar urte bete dauz bere marka propioko esneagaz , eta denpora horretan jatorrizko 120 milioi litro esne baino gehiago merkaturatu dauz . Horrez gainera, 93 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin dauz Euskal Autonomia Erkidegoan . Kooperatibak Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiago gaz egiten dau behar, eta esnearen zati handi bat bertan ekoizten da. Eroskiren arabera, eredu ho...

Zabalako trenbidegileen etxeen historia argazki-erakusketa baten bitartez batu da 10.09.2026

Zabalako trenbidegileen etxeek 100 urte bete dabez , eta urteurren hori baliatu dabe auzune historikoaren balio soziala eta arkitektonikoa ezagutzera emoteko. Argazki erakusketa bat antolatu da Bilboko Udalaren Expodistrito 2026 programearen barruan . Erakusketak auzunearen eta bertako etxebizitzen historia jasotzen dau. Karmelo Anakabe Zabala Berri auzo alkarteko presidentea k proiektuaren histor...

Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena 09.09.2026

Aitor Uriguen ek, Oscar Luque k, Barbara Alonso k eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomateak irabazi dai IV. Euskal Herriko Bertako Tomate lehiaketea . Aretxabaletan egin eben txapelketea joan dan domekan, Tomate Egunaren barruan. Danetara, 96 tomate aurkeztu ziran, eta Maider Larrañaga, Josema Azpeitia, Aitor Buendia eta Iñaki Aierbe epaimahaikideek Arratiako zekorra aukeratu eb...

Aurtengo leloa ‘Izan ginen, bagara eta izango gara’ izan da 08.09.2026

Erbesteratu beharra izan ebenak omendu gura dira. Belaunaldi horrek, euskal identidadea, euskal kulturea bizirik mantentzeko agindako ahalegina autortu gura dabe . Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenagaz egiten dau bat Euskal Diasporaren egunak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren legadua erreibindikatzea da asmoa. Donibane Lohizune n egingo da ekitaldia gaur arratsaldean . Diasporaren...

Batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarriletik abuztura bitartean 07.09.2026

Euskadiko landa-ostatuetan batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarrilean eta abuztuan, 2025eko udan baino puntu bat gehiago . Garagarrilean okupazinoa % 67,65ekoa izan da; abuztuan, % 82,94koa. Lurraldeka, Gipuzkoa izan da okupazino handiena izan dauen probintzia, % 82,4ko batez bestekoagaz. Eskualdeen artean, Debagoiena nabarmendu da garagarrilean, % 92,49ko okupazinoarekin, eta Oarsoa...

Kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe 05.09.2026

Adimen artifizial eko hainbat tresna biltzen dauz, besteak beste , audio eta bideoen transkripzinoak egiteko edo edukiak laburtzeko . Igor Astibia k azaldu dau tresna honeek kazetarien lana errazteko dira la, eta ez hareek ordezkatzeko. Bere esanetan, kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe . Bestalde, desinformazinoaren arriskuaz ohartarazi dau . Horren aurr...

Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da 05.09.2026

Irailaren 18tik 26ra egingo da Zinemaldiaren 74. edizinoa , eta Bizkaiko kutsu nabarmena izango dau Lejarretaren lanak. Filma Bizkaiko hainbat txokotan grabatu dabe , tartean Getxon, Armintzan, Mundakan eta beste hainbat lekutan , eta Urko Lasagabaster, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gastañaga eta Unax Hayden dira aktoreetako batzuk. "Inurri Itsuak" 1908ko Bizkaian kokatzen da , eta itsaso...

Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu 03.09.2026

Eguzkiak azalaren osasunean izan daikeen eragina z ohartarazi dau Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea k, udea amaitu arren babes-neurriak urte osoan hartu behar dirala gogorarazoz. Oihana Urraza lurralde-koordinazinoko arduraduna k azaldu dauenez, eguzkiak eragindako kalteak pilotu egiten dira urteakaz, eta eguzki-erradiazino ultramorea da azaleko minbiziaren arrisku-faktore nagusietako bat . Ur...

Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez 02.09.2026

Arrigorriagako Aztarna Muralismo alkarteak antolatutako ekitaldiak arte urbanoa, kaleko artea eta grafitia izango dauz ardatz, Zaratamoko Udalaren babesagaz . Igaz egin eben lehen edizinoa, eta Gurutzalde auzoko eskolako horma-irudia margotu eben. Arrakasta ikusita, aurten be jaialdia antolatzea erabagi dabe. Egun osoan zehar, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako artistek parte hartuko dab...

Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira 01.09.2026

Oinez edo korrika egiteko erronka kolektiboa izango da, eta helburua ez da lehiatzea,  jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria jai-giroan sustatzea baino . Parte-hartzaileek aukera bi izango dabez: oinezko erreleboak ordubetekoak izango dira, eta korrika eginez gero, gitxienez 20 minutuko saioak egin beharko dabez. Ibilbidea Bilboko erdigunean egingo da , Areatza ingurutik abiauta . Parte-hartz...

Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian 01.09.2026

Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira , eta antolakuntzea azken prestaketekin dabil buru-belarri. Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeentzako probea . Ibilbideek Mendata eta inguruko herriak zehartuko dabez, eta parte-hartzaileek Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko aukerea izango dabe. Ekitaldia...

Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da 27.08.2026

Pabellon 6ek PELOTAZO! Estreinatuko dau gaur Aste Nagusiaren barruan, eta irailaren 20ra arte egongo da ikusgai. Antzerki Laborategiaren ekoizpen barriak etxebizitzaren krisia dauka ardatz, eta zortzi kontakizun desbardinen bidez helduko deutso gaiari . Getari Etxegarai eta Olatz Ganboak zuzendutako lanak hausnarketea eragitea bilatzen dau, baina baita barrea be. Etxegarairen esanetan, ikuskizunar...

Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko 27.08.2026

Lekeitioko Zinemazaleak Elkarteak botako dau aurtengo San Antolin jaietako txupinazoa, herritarrek halan erabagita. Bozketan mila boto baino gehiago jaso dira, eta alkarteak urteotan herrian egindako lana eta kulturarekiko konpromisoa autortu gura izan dabe . David Madarieta Zinemazaleak Elkarteko presidenteak azaldu dauenez, gaur egun 827 bazkide inguru daukaz alkarteak. Horrez gain, hainbat bolu...

Hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da 26.08.2026

Bizkaiko Txakolinaren aurtengo mahats-bilketea ohi baino nabarmen lehenago hasi da. Udako tenperatura altu eta iraunkorrek mahatsaren heltzea bizkortu dabe, eta hainbat mahastitan zikloa bi edo hiru aste inguru aurreratu da. Arteako Txakoli Ugabeko Ugaitz Iturbek azaldu dauenez, maiatzetik 30 gradutik gorako tenperaturak sarri izan dira, eta gau askotan be 20 gradutik gora mantenidu dira. Aurrerap...

Bigarren edizinoa ospatuko dabe zapatuan, abuztuaren 29an 26.08.2026

Artzentalesko Euskeraren Aldeko Egunaren bigarren edizinoa ospatuko dabe zapatuan, abuztuaren 29an, Arte Bizkarra Kulturgintzak eta Ametzondo Euskera Alkarteak antolatuta . Gorka Belasko talde eragileko kideak azaldu dauenez, igaz Gari musikariak Artzentalesen joteko egindako proposamenetik sortu zan ekimena, eta izandako esperientzia onaren ostean jarraipena emotea erabagi dabe. Belaskok nabarmen...

Komedia 2024an estreinatu zan Londresen 26.08.2026

Paula Valluerca euskal sortzailea Bilbora itzuliko da HERZ. Desde lo más profundo de la patata ikuskizunagaz, 15 urte Londres eta Madril artean emon ostean . Komedia 2024an estreinatu zan Londresen, eta hainbat agertokitatik igaro ostean, La Fundición aretoak gaztelaniazko bost emonaldi hartuko dauz abuztuaren 26tik 30era . Kabareta, parodia eta bufoia buztartzen dauz, baina klauna dauka oinarri n...

"Emozinoz hartu genduan albistea" 21.08.2026

Bilbok badauka biharko hitzordu nagusia buruan: Aste Nagusia hasiko da , eta Marijaia hirira heldu aurretik, bi emakumek izango dabe jaietako lehenengo momentu handiaren ardurea. Onintza Enbeita izango da pregoilaria eta Ainhoa Urrejola txupinerea , eta biak izango dira Arriagako balkoian biharko arratsaldean, jaiari hasierea emongo deutsien pregoia eta txupinazoaren protagonista. Biharko eguna he...

Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan 20.08.2026

Munduko krisi humanitarioen egoereak okerrera egin dau azken urteetan. Gatazkek gora egin dabe eta gero eta gatxagoa da laguntza behar daben pertsonengana heltzea , Nagore Eskisabel Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Euskadiko arduradunak azaldu dauenez. Gaur egun 50 gatazka baino gehiago dagoz aktibo munduan, eta 250 milioi pertsona inguruk preminazko laguntza humanitarioa eta babesa behar dabe ....

Campos Eliseos Antzokiak Julen Axperen 'Camino al existo' bakarrizketea hartuko dau abuztuaren 25ean 19.08.2026

Athleticen 40 urteko itxaronaldia, bost final galduta, porrotak, frustrazioak eta, azkenean, Kopa altxatzeko poza. Horixe da Julen Axpek bere bakarrizketan umorez eta ironiaz jorratuko dauena. Abuztuaren 25ean Campos Eliseos Antzokira eroango dau ikuskizuna, eta bertan Athleticek arrakastaren bila egindako bidea hartuko dau ardatz, futboletik harago doazen gaiak be tartekatuz. Izan be, Axperen esa...

Jauzi Ekosozialak Loiuko aireportuaren bidaiari errekorra salatu dau 18.08.2026

Garagarrilean Loiuko aireportuak 800.000 bidaiariren langa gainditu izanak agerian ixten dau hegazkin bidezko garraioaren hazkundea ez dala eten, Jauzi Ekosozialaren arabera. Talde ekologistak gogor kritikatu dau errekor hori, batez be erregistratutako udarik beroenetako baten gertatu dalako, eta erakunde publikoei eskatu deutsie hegazkinaren erabilerea sustatzeari itxi eta garraio eredu jasangarr...

"Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan 18.08.2026

Bilboko Konpartsek eta GUKAk "Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan, j aietan euskeraz egiteko aukerak handitzeko eta Aste Nagusia euskaldunentzako gune eroso eta segurua izateko. Maialen Gago Bilboko Konpartsetako kideak nabarmendu dau azken urteetan hainbat pausu emon dabezala euskerearen presentzia indartzeko. Ekimenak jaietako bederatzi egunetatik harago joan gura dau, mun...

DalecandELA Festek Getxoko Portu Zaharra beteko dau barriro ELAren aldeko musikaz eta alkartasunez 17.08.2026

DalecandELA Festek bosgarren edizinoa ospatuko dau irailaren 17tik 20ra Getxoko Portu Zaharrean, eta aurten be musikaz, kirolaz eta gastronomiaz beteko da jaialdia. Lau egunetan zehar, askotariko jarduerak eta zuzeneko emonaldiak egongo dira, Duncan Dhu, Still River, Diamond Dogs, Luke Winslow-King, Gonzalo Portugal, La Sonrisa de Julia eta Smile , besteak beste. Horrez gain, The Rock & Kids B...

Gorbeiako Parketxea: natura ezagutu, eta ingurunea ulertu eta zaintzen ikasteko gunea 14.08.2026

Bizkaiko hiru parke naturaletako parketxeek 20.320 bisitari hartu dabez 2026ko lehen sei hileetan . Gorbeiako Parketxea izan da bisitari gehien jaso dauana, 7.845 pertsona gaz. Ondoren, Urkiolakoa, 6.285 bisitari izan dauz, eta Armañonek 6.190. Bizkaiko Foru Aldunditik adierazo dabenez, natura parkeak bisitatzen dabenei, informazinoa eta arreta emoteaz gain, parketxeak oso garrantzitsuak dira ingu...

Höre den Podcast Lau Haizetara in Replaio

Radio und Podcasts in einer App - kostenlos und ohne Anmeldung. Installiere sie noch heute und verpasse den Start nicht

Bei Google Play herunterladen

Replaio ist kein Herausgeber von Podcasts; die Namen der Sendungen, Cover und Audioinhalte gehören ihren Autoren und werden über öffentliche RSS-Feeds verbreitet