Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...
Husk at besøge podcastens hjemmeside og støtte skaberen: bizkaiairratia.eus
Forfatter
Ainhoa Llona
Kategori
Podcastens hjemmeside
Seneste episode
28. sep. 2026
Hvor kan du lytte?
Podcasts i appen Replaio Radio Kommer snartPodcasts kommer snart til appen. Installer nu, og vær den første til at se en helt ny tilgang til podcasts
Episoder
Berbaldiak, ikasleakaz topaketak, bertsoak, Naukas saioak, umeentzako tailerrak... izango dira 28.09.2026 0:12
Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta Donostian . Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazinoarteko beste izen handi batzuk alkartuko dauz, helburu honeekaz: ezagutza herritarrei hurreratzea, pentsamendu k...
Panarra okindegian hainbat ogi mota egiten dabez, baita pastelak eta gozogintza be 24.09.2026 0:13
Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe , Bilbo n egin dan Global Bakery Forum topaketa ren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek ogi bi aurkeztu ebezan, barra bat eta ogi borobil bat. Epaimahaiko kideek aurkeztutako ogi guztien hamar ezaugarri ebaluau ebezan: besteak beste, ogiaren itxura, usaina, mamia eta zaporea....
75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da 23.09.2026 0:02
Arratiako Korua k Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko dau meza nagusian. Arratiako Koruak euskal errepertorioa eroango dau, eta Agate Deunaren koplak kantauko dauz. Arratiako Koruak 75 urte bete dauz aurten, eta belaunaldiz belaunaldi transmiti...
Aurten gazteek protagonismo berezia izango dabe, ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan 23.09.2026 0:01
Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe part e. 'Alkartuta' da aurtengo leloa, eta gazteek protagonismo berezia izango dabe, ez bakarrik parte-hartzaile moduan, baita ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan be. Maria Manrique Bilboko Eleizbarrutiko nerabez...
Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe lana, joaldunen inguruan 22.09.2026 0:01
Ekaitz Bertiz sunbildarra ren Joare tte laburmetraia Donostiako 74. Zinemaldia n proiektatu da, Kimuak 2026 programak aukeratutako lanen saioaren barruan . Bigarren urtez jarraian hautatu dabe Bertizen lan bat Kimuak katalogorako, igaz Erreka zoko hortan lanagaz egin lez. Bertizen bigarren laburmetraia Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe, joaldunen inguruan . Aiara izeneko neskato b...
Palestinara egindako bidaian bizitakoa eta Al Kamandjati alkarteak egiten dauen lana jasotzen dau proiektuak 21.09.2026 0:01
Iñaki Lagos eta Luis Artola Bilboko Musika Kontserbatorioko irakasleak 2026ko zezeilean joan ziran Ramallarah-ra , palestinar ume eta gazteakaz lan egiten dauan Al Kamandjâti alkartearen lana ezagutzeko . Musikearen bidez , kulturari eta identidadeari eustea eta umeei itxaropena eskaintzea da proiektu honen helburua . Iñaki Lagos eta Luis Artola irakasleek Lau Haizetara saioan azaldu dabenez, bert...
Zapatura bitartean bertako merkatariek euren produktuak kalera atarako dabez 17.09.2026 0:01
Guztira, ehun bat komertziok hartuko dabe parte ekimenean, eta arropa, oinetakoak, bitxiak, gastronomia eta beste hainbat produktu topau ahal izango dira, deskontuakaz. Zazpikaleetako Merkatarien Alkarteko zuzendari Janire Torvisco k azaldu dauenez, kanpaina honeek urtean bitan egiten dabez, eta merkatarientzat hiru egun garrantzitsu dira. Izan be, dendak kalera atarateak bezeroak gerturatzeko auk...
Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez 16.09.2026 0:09
Garabidek irailaren 18an jarriko dau martxan Hizkuntzak Bizibarritzeko IV. Formakuntza programea. Mundu mailako hamar hizkuntza-komunidadetako hamaika aktibista izango dira aurtengo edizinoan. Gehienak Ertamerikako, Hego Amerikako eta Afrikakoak dira. Besteak beste, kitxua, guarania, maputxea, bubia, nasa... hizkuntzen ordezkariak. Formazinoan hizkuntza soziologiaren oinarriak eta hizkuntzak bizib...
Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea 15.09.2026 0:13
Familia artean egiteko moduko bisita gidatuak dira , eta astegoien honetan hasi ko dira, Maruri-Jataben, 'Historioak Jataren azpian' izeneko ibilbideagaz . Ondoren, Urdulizen, Gamiz-Fikan, Lemoizen, Fruizen, Gatikan eta Meñakan be egingo dira bisitak. H erri bakotxaren historia, paisaia eta ondarea ezagutzeko aukerea egongo da. Baita bertako baserriak eta ekoizpen guneak be. Programak tokiko ekoiz...
Durangaldeko bertso eskolea da antolatzailea 15.09.2026
Omenaldia eskainiko deutse zapatu honetan Iurretan Juan Mari Areitio bertsolaria ri. Durangaldeko bertso eskolea k antolatu dau Abadiñoko bertsolariaren aldeko omenaldia. Juan Mari Areitio Iurretan bizi da, baina izatez Abadiñokoa da. Gazte zala, bere kabuz hasi zan bertsotan. Kantetea gustokoa ebala esan deusku. Irratitik entzun ebazan lehenengoz Txirrita, Uztapide, Basarri edo Lasarte. 18 urte e...
Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa 14.09.2026 0:01
Ibon Martin idazlearen Arima Beltz eleberria aurkeztu da, igaz argitaratutako Alma Negra lanaren euskerazko bertsinoa. Harrera oso ona izan dau Ane Cestero protagonistea dauan lan honek be. Azken lau eleberrietako protagonistea da Cestero. Oraingo honetan be, Aiora Jaka Irizar rek euskeratu dau Ibon Martinen eleberria. Gaur esan deuskunez, euskeraz idaztea gurako leuke berak. Meatzaldean oraingoan...
Bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk 14.09.2026 0:02
Iruñean hasi eban ibilpidea, eta Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasora heldu zan abuztuaren 25ean . Gazte bizkaitarrak ez eban prestakuntza fisiko berezirik egin erronkari aurre egiteko, baina crossfita eta mendira egindako ohiko urteerak lagungarri izan jakozan. 25 kiloko motxilagaz joan zan , eta bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebaz...
Musika tradizionala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak batuko dabez 11.09.2026 0:04
Kontzertuan hainbat musika-estilo batuko dabez , besteak beste, musika tradizinonala, kantautorearen estiloko abestiak eta gitarra klasikoko piezak . Aitor Huergo musikariak Bizkaia Irratian adierazi dauanez, baselizek eskaintzen daben giro intimoak publikoagaz hartuemon zuzena sortzen dau. Eleizetan 2002tik antolatzen dan ganbara musikako zikloa da, eta musika eta ondare kulturala buztartzen dauz...
Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiagogaz egiten dau behar 11.09.2026 0:04
Eroskik hamar urte bete dauz bere marka propioko esneagaz , eta denpora horretan jatorrizko 120 milioi litro esne baino gehiago merkaturatu dauz . Horrez gainera, 93 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin dauz Euskal Autonomia Erkidegoan . Kooperatibak Karrantza Haraneko 30 abeltzain baino gehiago gaz egiten dau behar, eta esnearen zati handi bat bertan ekoizten da. Eroskiren arabera, eredu ho...
Zabalako trenbidegileen etxeen historia argazki-erakusketa baten bitartez batu da 10.09.2026 0:02
Zabalako trenbidegileen etxeek 100 urte bete dabez , eta urteurren hori baliatu dabe auzune historikoaren balio soziala eta arkitektonikoa ezagutzera emoteko. Argazki erakusketa bat antolatu da Bilboko Udalaren Expodistrito 2026 programearen barruan . Erakusketak auzunearen eta bertako etxebizitzen historia jasotzen dau. Karmelo Anakabe Zabala Berri auzo alkarteko presidentea k proiektuaren histor...
Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena 09.09.2026 0:05
Aitor Uriguen ek, Oscar Luque k, Barbara Alonso k eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomateak irabazi dai IV. Euskal Herriko Bertako Tomate lehiaketea . Aretxabaletan egin eben txapelketea joan dan domekan, Tomate Egunaren barruan. Danetara, 96 tomate aurkeztu ziran, eta Maider Larrañaga, Josema Azpeitia, Aitor Buendia eta Iñaki Aierbe epaimahaikideek Arratiako zekorra aukeratu eb...
Aurtengo leloa ‘Izan ginen, bagara eta izango gara’ izan da 08.09.2026 0:11
Erbesteratu beharra izan ebenak omendu gura dira. Belaunaldi horrek, euskal identidadea, euskal kulturea bizirik mantentzeko agindako ahalegina autortu gura dabe . Aurten lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrenagaz egiten dau bat Euskal Diasporaren egunak. Jose Antonio Agirre lehendakariaren legadua erreibindikatzea da asmoa. Donibane Lohizune n egingo da ekitaldia gaur arratsaldean . Diasporaren...
Batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarriletik abuztura bitartean 07.09.2026
Euskadiko landa-ostatuetan batez besteko okupazinoa % 75,3koa izan da garagarrilean eta abuztuan, 2025eko udan baino puntu bat gehiago . Garagarrilean okupazinoa % 67,65ekoa izan da; abuztuan, % 82,94koa. Lurraldeka, Gipuzkoa izan da okupazino handiena izan dauen probintzia, % 82,4ko batez bestekoagaz. Eskualdeen artean, Debagoiena nabarmendu da garagarrilean, % 92,49ko okupazinoarekin, eta Oarsoa...
Kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe 05.09.2026 0:01
Adimen artifizial eko hainbat tresna biltzen dauz, besteak beste , audio eta bideoen transkripzinoak egiteko edo edukiak laburtzeko . Igor Astibia k azaldu dau tresna honeek kazetarien lana errazteko dira la, eta ez hareek ordezkatzeko. Bere esanetan, kazetariek informazinoa kontrastatu eta iturrietara joaten jarraitu behar dabe . Bestalde, desinformazinoaren arriskuaz ohartarazi dau . Horren aurr...
Bere asmo nagusia ikusleak istorioagaz eta emozinoekin konektetea da 05.09.2026 0:13
Irailaren 18tik 26ra egingo da Zinemaldiaren 74. edizinoa , eta Bizkaiko kutsu nabarmena izango dau Lejarretaren lanak. Filma Bizkaiko hainbat txokotan grabatu dabe , tartean Getxon, Armintzan, Mundakan eta beste hainbat lekutan , eta Urko Lasagabaster, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gastañaga eta Unax Hayden dira aktoreetako batzuk. "Inurri Itsuak" 1908ko Bizkaian kokatzen da , eta itsaso...
Eguzkia onuragarria izan daiteke, baina kontu handiz hartu behar da eta azala urte osoan babestu 03.09.2026 0:11
Eguzkiak azalaren osasunean izan daikeen eragina z ohartarazi dau Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkartea k, udea amaitu arren babes-neurriak urte osoan hartu behar dirala gogorarazoz. Oihana Urraza lurralde-koordinazinoko arduraduna k azaldu dauenez, eguzkiak eragindako kalteak pilotu egiten dira urteakaz, eta eguzki-erradiazino ultramorea da azaleko minbiziaren arrisku-faktore nagusietako bat . Ur...
Grafitiaren esentzia berreskuratu gura dabe, batez be letrak lantzen dabezan artistei protagonismoa emonez 02.09.2026 0:13
Arrigorriagako Aztarna Muralismo alkarteak antolatutako ekitaldiak arte urbanoa, kaleko artea eta grafitia izango dauz ardatz, Zaratamoko Udalaren babesagaz . Igaz egin eben lehen edizinoa, eta Gurutzalde auzoko eskolako horma-irudia margotu eben. Arrakasta ikusita, aurten be jaialdia antolatzea erabagi dabe. Egun osoan zehar, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako artistek parte hartuko dab...
Jarduera fisikoaz gain, egun osoan zehar bestelako ekintzak eta musikea be izango dira 01.09.2026 0:18
Oinez edo korrika egiteko erronka kolektiboa izango da, eta helburua ez da lehiatzea, jarduera fisikoa eta bizimodu osasungarria jai-giroan sustatzea baino . Parte-hartzaileek aukera bi izango dabez: oinezko erreleboak ordubetekoak izango dira, eta korrika eginez gero, gitxienez 20 minutuko saioak egin beharko dabez. Ibilbidea Bilboko erdigunean egingo da , Areatza ingurutik abiauta . Parte-hartz...
Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian 01.09.2026 0:02
Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira , eta antolakuntzea azken prestaketekin dabil buru-belarri. Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeentzako probea . Ibilbideek Mendata eta inguruko herriak zehartuko dabez, eta parte-hartzaileek Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko aukerea izango dabe. Ekitaldia...
Ikuskizunaren berezitasun nagusietako bat zortzi antzerkigileren begiradak obra berean batzea da 27.08.2026 0:04
Pabellon 6ek PELOTAZO! Estreinatuko dau gaur Aste Nagusiaren barruan, eta irailaren 20ra arte egongo da ikusgai. Antzerki Laborategiaren ekoizpen barriak etxebizitzaren krisia dauka ardatz, eta zortzi kontakizun desbardinen bidez helduko deutso gaiari . Getari Etxegarai eta Olatz Ganboak zuzendutako lanak hausnarketea eragitea bilatzen dau, baina baita barrea be. Etxegarairen esanetan, ikuskizunar...
Lignende podcasts
Replaio er ikke podcastudgiver; programmernes navne, coverbilleder og lyd tilhører deres ophavsmænd og distribueres via offentlige RSS-feeds.