Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Goizeko Izarretan
Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.
Určitě navštivte web podcastu a podpořte jeho tvůrce: bizkaiairratia.eus
Autor
Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Kategorie
Web podcastu
Nejnovější epizoda
16. říj 2026
Kde poslouchat?
Podcasty v aplikaci Replaio Radio Už brzyPodcasty míří do aplikace už brzy. Nainstaluj si ji teď a jako první uvidíš úplně nový pohled na podcasty
Epizody
Ehun urte inguru daroez Zeanuri eta Ubideren artean larreen bakea sinatzen 16.10.2026 0:04
Larreen bakea sinatuko dabe bihar Ubidek eta Zeanurik. Larreak daukiez amankomunean udalerri biek eta eta joan dan ehun urte baino gehiagotan alkarri kontuak emon emoten deutsiez, urtean behin. Lantzean herri baten egiten dabe udalbatza berezia, eta aurton Ubiden izango da. Bertako alkateagaz, Zigor Iturriotzegaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan. Larreen Mankomunidadearen XIV. Zehark...
Ana Pérez eta Iñigo Santxo Goizeko Izarretan irratsaioko gizarte gaien tertulian 16.10.2026 0:04
Prezioen gorakadeaz egin dogu berba gizarte gaien gaurko tertulian, Goizeko Izarretan irratsaioan. Energia garesti dago eta horrek eragina dauka produktu guztien prezioan. Hortaz ganera, etxebitzizea, %5 inguruko inflazinoa, soldata igoerak, pentsinoak, hauteskunde giroa, eskuma muturraren gorakadea.... Gai guzti horretaz egin dabe berba Ana Pérezek eta Iñigo Santxok.
Planak 225 milioi euro mobilizauko ditu 2030era arte, 45 milioi euroko ekarpen publikoagaz 15.10.2026 0:04
Eusko Jaurlaritzak o Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko Egurraren Plan Estrategikoa aurkeztu dau . Ibilbide-orri barri horren bidez, datozan urteetan basoaren eta egurraren balio-kate osoa indartu eta eraldatu nahi da. Planak 2030ean ezarten dau begiradea , eta 2026an jarriko ditu abian lehen jarduerak, sektoreak dituan erronka nagusiei erantzuteko eta jarduera eko...
Kontzertua 19:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da lekuak bete arte 15.10.2026 0:04
XXIX. Agiña Memoriala ospatuko dau Jatorki Abesbatzak zapatuan Bilboko Atxuriko Gizakunde Eleizan . Egitasmoaren ganean gehiago jakiteko asmoz, Jabi Zorroza Jatorki Abesbatzako kideagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko sintonian. Oraingo honetan Joxean Llorente eukiko dabe gogoan : "2008an sartu zan Joxean Llorente Jatorki Abesbatzara. Lehendakaritza kargua hartu eban berehala, eta gero zuzendari...
Emonaldi bi eskainiko dabez, zapatu arratsaldean eta domeka eguerdian 14.10.2026 0:08
Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak indarrak batu dabez proiektu barri bat aurrera eroateko. Arriagaren Aterkia musika ikuskizun poetiko eta oniriko bat da , erakunde biek alkarregaz bultzautakoa, eta aurtengo urriaren 17an eta 18an estreinauko da . Zapatuko emonaldia 18:00etan izango da, eta domekakoa 12:00etatik aurrera. Libretoa Leire Bilbao idazlearena da, eta istorioa Juan Crisost...
Egitasmoak 20 taldetik gora batuko ditu aurton 14.10.2026 0:18
Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa egingo dabe Lemoan zapatuan, urriaren 17an . Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, Danok musikarien kooperatibaren sorkuntza eta antolakuntzagaz eta tokian tokiko udalaren babes nagusiagaz jaio zan igaz Bizkaiko Erromeria Eguna. Lehenengo edizinoa Durangon antolatu zan 2025ean, eta egitarau zabaleko egunak ekarritako balorazino bikainaren ostean antolatu...
Tertuliakideek gazteek etxebizitza eskuratzeko daukiezan zailtasunak aztertu dabez 09.10.2026 0:04
Etxebizitzearen arazoa eta azaroaren 11erako deitutako greba orokorra izan dira gaurko tertuliaren gai nagusiak. Lander Intxausti eta Itziar Irazabal ek gazteek etxebizitza eskuratzeko daukiezan zailtasunak aztertu dabez, alokairuen prezioen gorakadea eta etxebizitza negozio bihurtu izana nabarmenduz. Bestalde, eskuin muturraren gorakadea eta gazteen artean zabaltzen dabiltzan mezuak be izan dabez...
Hasi barri dan ikasturtean ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe 08.10.2026 0:12
Aulestiko 14 familiek eskola taxia mantentzea eskatu dabe, administrazinoaren azken hilabeetako isiltasunaren aurrean . Adingabeak errepide estu batetik oinez joateko arriskuaz ohartarazo dabe, eta hasi barri dan ikasturte honetan ikasleen segurtasuna bermatuko dauan idatzizko ebazpen bat be eskatu dabe, Bihotza Bilbao kaltetutako familien bozeroaleak esan deuskunez: "Alegazinoak aurkeztu genduzan...
2001ean eratu ebenetik gaur egunera arte aurrerapauso mantsoak emon izan dira 08.10.2026 0:05
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 25 urte bete ditu dagoeneko . 2001ean eratu ebenetik gaur egunera arte aurrerapauso mantsoak emon dirala esan deusku Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak : "Hizkuntza eskubideak autortu barik daukaguz ia geure lurralde osoan. Euskereak berme barik jarraitzen dau". Egia esan gauzak egin egiten dira, baina ez dabe nahi besteko fruiturik emoten. Bes...
Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekoizleak dagoz kooperatiban 07.10.2026
25 urte bete ditu Basatxerrik aurton . Hori dala eta, Basatxerri abeltzainen kooperatibara hurreratu gara gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako ekoizleak dagoz Basatxerrin. Iñigo Azkoitia, Basatxerriko arduradun komertziala , Bizkaia Irratian euki dogu: "Baserriko ustiaketa posible izateko proiektuari ekin eutsien sortzaileek bere garaian". Basatxerriren bertuteen...
Bederatzi urte erbestean egin eta gero, laster itzuli leiteke Puigdemont Kataluniara 07.10.2026 0:09
Kataluniako prozesu independentistan parte hartu eben buruzagiei diru publikoa oker edo bide barik erabili izanagaitik ezarritako zigorrari amnistia apliketako agindu dau Auzitegi Konstituzionalak . Ondorioz, Auzitegi Gorenak Carles Puigdemont eta beste buruzagi batzuen atxiloketa aginduak eten ditu, ebazpena aztertu arte. Beraz, bederatzi urte erbestean egin eta gero, laster itzuli leiteke Puigde...
PP eta VOX alderdiek gehiengoa izango dabela aurreikusten dabe inkestek 06.10.2026 0:11
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaroaren 29ra aurreratu ditu hauteskundeak . Hori dala eta, Lander Martinez, Sumarreko diputadua Espainiako Kongresuan, Bizkaia Irratiko sintonian euki dogu gaurkoan. Martinezek ondo ikusten dau Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratu izana, beharrezkoa zalako: "Barikuko botazinoaren ostean uste dot zuzena dala hauteskundeak aurreratzea" . S...
Eleizea asko aldatu da Ikobaltzeta hasi zanetik gaur egunera 05.10.2026 0:02
Francisco Javier Ikobaltzeta 'Txabi' abadeak erretiroa hartu dau , abadegintzaren Urrezko Ezteguak ospatu dituan urte berean. Hamarkadak joan, hamarkadak etorri, abadeak hainbat belaunalditako auzotarrei laguntasuna, konpromisoa eta zerbitzuzko bokazinoa eskeini izan deutse . Ondorioz, azken hilabeteetan ospatutako omenaldietan be agertu da herriak deutson maitasuna, Bakion edo Gamiz-Fikan esatera...
Ander bagilaren 22an hil zan, taserra erabilitako atxiloketa operazino baten 05.10.2026 0:06
Justizia Anderrentzat plataformeak deituta, 11.000 lagun inguru batu ziran Santurtzin astegoienean , Anderren kasua argitzeko eta erantzukizun penalak eskatzeko, besteak beste. Horren harira, Amaiur Renteria, Justizia Anderrentzat plataformako kidea , Bizkaia Irratian izan da gaur. Ander bagilaren 22an hil zan, taserra erabilitako atxiloketa operazino baten . Larri eroan eben ospitalera eta handik...
Tertuliakideek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala 02.10.2026 0:04
Goizeko Izarretan saioan, Miren Josune Aristondok, Jasone Aretxabaletak, David Lopategik etxebizitzearen arazoa izan dabe hizpide gaurko tertulian. Espainiako Gobernuak prestatutako dekretu bien inguruan eztabaidea sortu da, eta hizlariek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala . Tertulian azaldu dabenez, neurrietako batzuk alokairuen k...
Nagusiak alkartea ezagutu dogu Adinekoen Nazinoarteko Egunean 01.10.2026
Adinekoen Nazinoarteko Eguna da gaur . Ondorioz, Nagusiak alkartera hurreratu gara. Nagusiak Bizkaiko adinekoen alkartea da eta bertan dabil kolaboratzaile lez Izaskun Atxa . Euskal gizartea nabarmen aldatu da demografikoki azken hamarkada eta urteetan, zaharkitu dalako, eta horrek eragina dauka edadeko jenteak bizi dauan egoeran: " Talde handienetakoa da nagusiena geure gizartean . Dana dala, ego...
Sailburuak unibertsidade sistemaren kalidadea aldarrikatu dau 01.10.2026 0:06
Ikasturte hasiera honetan unibertsidadera jo dogu gaur, besteak beste arlo horretako gaiak jorratzeko. Horretarako, Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuagaz egin dogu berba Goizeko Izarretan irratsaioan. Pasa dan ikasturtean EHUko aurrekontuen auzia eta errektoreagaz izandako ikamikak aitatu genduzan. Laster aurkeztu behar dira aurrekontuak barriro : "EHUko...
Etxebizitza arloan dagoan arazoaz berba egiteko, geugaz euki dogu LAB sindikatuko Bizkaiko etxebizitza arduraduna 30.09.2026
Etxebizitza dekretu biren ganeko botazinoa egingo da barikuan Espainiako Ministroen Kontseiluan . Laburbilduz, batean etxebakotzeen aurreko babesa 2030era arte, urte pare baten alokairu kontratuak automatikoki luzatzea, aldi baterako logelen erregulazinoa, maizterrentzako eta prezio merkeetan alokatzen dabenentzako hobariak, etxe turistikoetzako zergak eta etxebizitzak erosteko interes bako maileg...
Epaimahaiak nabarmendu dauanez, Getek gizarte-sentsibilizazinoan eta genero-bardintasunean konpromiso luzea dauka 30.09.2026 0:01
Harritxu Gete Ugarte ikertzaile donostiarrak jaso dau 6. Gladys Saria . Puntues Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultadeak abiatutako sariak ingurune digitalean beharrean dabilzan emakume gazte euskaldunak autortu eta saritzea dauka helburu , gazteentzat erreferente barriak sortuz eta emakumeen talentua teknologiaren esparruan nabarmenduz. Epaimahaiak bereziki baloratu ditu euskerarako itzultzai...
Zazpi erakundek ezagutza, gizarte-ekintza eta politika publikoak buztartu dabez haur eta nerabeenganako tratu ona indartzeko 29.09.2026 0:01
Umeak eta nerabeak babesteko ekimen pilotu bat ezagutu dogu gaur: Tratu on+ . Proiektuaren helburua komunidadeek haur eta nerabeak zaintzeko, babesteko eta laguntzeko daben gaitasuna indartzea da . Horretarako, EDE Fundazioa, Bidegintza, Fundacio Pere Tarres, Sant Joan de Deu, ESADE, Eusko Jaurlaritza eta Linking Ideasek parte hartzen dabe ekimenean. Lan-esparrua zehaztu ondoren, irailean etapa ba...
Osasunean ipiniko dabe fokoa foroan, bizi garen inguruak geure osasunean eragin zuzen eta handia daukalako 28.09.2026
‘Ciudades del Futuro’ kongresuaren bosgarren edizinoa egingo dabe eguenean Bilboko Euskalduna Jauregian. Bilbao Urban and Cities Design ibili da eta dabil antolakuntzan eta beste zeregin batzuetan, eta Xabier Arruza koordinatzailea geugaz euki dogu Bizkaia Irratiko estudioetan. Etorkizuneko uriez berba egiten dogunean, 10 urteko epea dauke buruan : "Uri bat ez da urte bakar batean aldatzen. Urieta...
Maila guztietako klaseak eskaintzen dabez Euskal Herriko lehen euskaltegi profesionalean 28.09.2026
2026-2027 ikasturtea urrian hasiko da Ulibarri Euskaltegian . Hori dala eta, bertara hurreratu gara gaur. Loren Suarez zuzendariak esan deuskunez, ikasturte barria oso ondo dator : "Jentea oso animatuta dago. Geurean 2.000 ikasle inguru dagoz matrikulatuta". Bitartean, Euskara Bonua martxan da . Orain arteko erantzuna positiboa izan dala esan deusku Suarezek. Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dau Euskar...
Osasun-aseguru pribatuentzako kenkariak, etxebizitza eskuratzeko laguntzak eta enpresen zerga-abantailak izan dabez berbagai 25.09.2026 0:20
Bizkaiko zerga-erreforma izan dabe hizpide Goizeko Izarretako tertulian Jesus Lekerikabeaskoa, Iker Casanova eta Eneritz de Madariaga Batzar Nagusietako batzarkideek . Foru Aldundiak proposatutako neurriak aztertu dabez, eta oposizinoko ordezkariek zalantzan jarri dabe erreformaren edukia eta gobernuak proposamena aurkezteko erabilitako modua. Besteak beste, osasun-aseguru pribatuentzako kenkariak...
Arbidek uste dau Hezkuntza sailak ez daukala benetako borondate politikorik segregazinoaren auziari erantzuteko 24.09.2026 0:20
STEILAS sindikatura hurreratu gara gaurkoan, eurekaz hainbat gai jorratzeko asmoz: PISA txostenaren emaitzak, ikasturte barriaren erronkak, azken boladan Bizkaian gertautako ikastetxeen fusinoak, segregazinoaren auzia, etab. Horretarako, Haizea Arbide STEILASeko kidea euki dogu telefonoaren bestaldean. Arbidek mezu argia zabaldu dau: "Hezkuntza publikoak baliabideak eta konpromiso politikoa behar...
Ez da posible jakitea gizakiak adimen artifizialaren ganeko kontrola galduko dauan ala ez 23.09.2026 0:06
Adimen artifizialaren arriskuen inguruko eztabaidea pil-pilean dago azken boladan . Orain dala aste batzuk, Anthropic enpresako ikertzaile batek dimisinoa aurkeztu eta adimen artifizialak gizateriagaz amaitu ahal dauala ohartarazo eban. Hori dala eta, Borja Calvo EHUko irakasle eta Informatika Fakultadeko dekanordeagaz egin dogu berba gaur Bizkaia Irratiko sintonian, adimen artifizialaren ganean g...
Podobné podcasty
Replaio není vydavatelem podcastů; názvy pořadů, obálky a audio patří jejich autorům a šíří se přes veřejné RSS kanály