Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Обов'язково відвідайте сайт подкасту та підтримайте його автора: www.ivoox.com
Де слухати?
Подкасти в застосунку Replaio Radio Уже незабаромПодкасти незабаром з'являться в застосунку. Встановіть уже зараз і першими побачте зовсім новий погляд на подкасти
Епізоди
RF18.8: The Reggae Train jaialdiari buruzko berezia 13.11.2026 55:56
Aste honetan trenak izango ditugu mintzagaia. Azaroaren 28an, Iruñeko Laba aretoan, The Reggae Trainek geldialdi berri bat egingo du. Bertan bi talde eta bi diska jartzaile: Jahgoikoa eta Reggae Zaharra, The Upsessions, Palmira Boogaloo eta Mendo Jr. Haien musika entzungo dugu saio osoan zehar. Reggae Sukarra ona da!
RF 18.7: Datozen festa eta kontzertuak 06.11.2026 57:22
Aste honetan asteburuei so jarri gara eta datozen asteburuetan izango diren festa eta kontzertuak iragarri ditugu. "Reggae Balak Aitzinan" festarekin hasi eta "The Reggae Train"arekin amaitu dugu. Tartean, XIV. Rudelari Eguna, Steady Rockets taldearen disko aurkezpenerako kontzertua eta Smooth Beans eta Coco Crashers taldeek egingo duten asteburuko giratxoa. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Sel...
RF18.6: Derrick Harrioti omenezko saioa 30.10.2026 58:35
Gaurko atala Derrick Harrioti eta bere ondorengoei eskainiko diegu. Aurreko astean joan zen eta tristura handiaz utzi du reggae komunitatea. Bere musikarekin hasiko gara eta berau erabiliko dugu Bagaboosen beste bi abesti entzuteko. Ondoren Pablorekin hizketaldia izango dugu. Amaitzeko, Monty Neysmith & The Upsessionsen Vampire bites back! Reggae Sukarra ona da!
RF18.5: Bagaboos: Bi eta bagoaz 23.10.2026 57:09
Aste honetan ezin klasikoago hasi dugu saioa, Toots & The Maytals taldearen "Sweet and Dandy" diskoa entzuten hain zuzen ere. Nobedadeei tiraka hasi gara eta Bilboko Bagaboos taldearen "Bi eta Bagoaz" lanaren abesti ugari entzun ditugu. Ondoren Mango Wooden lan berriko abestiak entzuten jarraitu dugu eta amaitzeko Selektorearen Txokoa eta berriak. Reggae Sukarra ona da!
RF18.4: KSKA, Charlie and The Tropicales eta NESJO 16.10.2026 55:48
Irratsaio berri honetan Charlie and The Tropicales eta NESJO en lan berriak izan dira protagonistak. Durangaldean ere ibili gara KSKA kolektiboko lagunen lan berria aurkezteko. Eta Selektorearen Txokoan nor egon da? Aulkiak gora! Reggae Sukarra ona da!
RF 18.3: Mango Wood eta El Paso Recorsen berriak 09.10.2026 56:25
The Upsetters izan ditugu saioa zabaltzen Asteko Klasikoen modura. Nobedadeak borborka gaurkoan ere. Time To Roots en azkena, Mango Wooden diska iragarpena, 4 Caps talde berria eta El Paso Recordsen azken argitalpena. Selektoreen Txokoan abesti berri bat. Reggae Sukarra ona da!
RF 18.2: Nobedade ugari denboraldiko bigarrenean 02.10.2026 54:19
Lehenengoaren ondoren bigarren etorri ei da. Bigarren honek klasikoak ekarri dizkigu hasieran. Klasikoek nobedadeei zabaldu diete atea eta Time To Roots Records (Payoh Soul Rebel), La Panchita Records (Roswi eta High Paw) eta Original Gravity Records (Donnoya Drake) zigiluen artistak entzun ditugu. Amaitzeko Novatoren lan berria eta Selektorearen Txokoa. Reggae Sukarra ona da!
RF18.1: Denboraldiko lehenengoan Skandalo en las Ondas zoriontzen 24.09.2026 55:02
Denboraldiko lehen atala hemen da eta gure irratsaio anaiaren 30. urteurrena zoriontzeko probestu dugu. Uhinetan ez dira 30 urte erraz egiten eta horretarako urtebetetze festa antolatu dute irailaren 26rako. Joko duten talde batzuk (The Magnetophones eta Los Dorados) entzun eta Skandalotik etorritako mezua ere entzungo dugu. Ondoren Bartzelonako Reggae Firmsek antolatu duen beste urtebetetze festa...
RF 17.34: Denboraldia agur Pabloren bisita berri batekin 26.06.2026 57:55
Aste honetakoa izan da hamazazpigarren denboraldi honetako azken saioa. Azken saio honek hilabeteko azken ostegunarekin koinziditu duenez, Pablo etorri zaigu erahildako reggae musikariei buruz hitz egitera, Jamaikako true crime-a. Azken atal hau Stranger Cole musikariari eskaini nahi diogu. Regga Sukarra ona da!
Labatik zuzenean OSOA 19.06.2026 1:17:12
Aurreko otsailaren 27an, Sutraian Recordsen LPa, "Azkar, Eder eta Zikin", aurkeztu genuen Iruñeko LABA aretoan. Aurkezpenerako zuzeneko irratsaio bat prestatu genuen. Ea gustukoa duzuen. Reggae Sukarra ona da!
RF17.33: Labatik zuzenean 19.06.2026 59:48
Aurreko otsailaren 27an, Sutraian Recordsen LPa, "Azkar, Eder eta Zikin", aurkeztu genuen Iruñeko LABA aretoan. Aurkezpenerako zuzeneko irratsaio bat prestatu genuen. Ea gustukoa duzuen. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.32: Steady Rockets bizkaitarren Aireratzea entzun dugu 12.06.2026 57:12
Aste honetako saio Dennis Walks abeslariarekin hasi dugu. Ondoren hainbat nobedade entzun ditugu. Lehenik Ras Kuko, ondoren Steady Rockets talde bizkaitarraren lehen lan luzea eta amaitzeko Smoothe Beans kantabriarrak. Reggae Sukarra ona da!
Detroitik Kingstonerako zubia 05.06.2026 58:57
Aurreko asteburuan Zaragozan izan ginen Jailhouse Reggae jaialdi bikainaz gozatzen eta horrelako batean Ken Boothen "Set me free" abestiak sonatu zuen bertan. Momentu hori aprobetxatuz, Detrotitetik Kingstonerako zubia eraiki dugu eta Motown zigiluko abestien reggae moldaketak entzun ditugu gaurkoan. Lehenengo originala, gero reggae bertsioa. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.30: Hilabeteko azken osteguna = Pabloren bisita 29.05.2026 57:34
Aste honetan Pablo izan dugu gurekin hilabeteko azken ostegunero bezala. Hilabete honetako gaia gizentasuna da eta gaiaren inguruko abestiak entzun ditugu. Berarekin kontaktatu aurretik, Tarraco Reggae entzuteko parada izan dugu. Liquidator Music-ekin argitaratu dute single bat eta entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko Jailhouse Reggae! Reggae Sukarra ona da!
RF 17.29: Boris Gardiner, Maga Rude, Smoothe Beans eta Jah Goikoa eta Reggae Zaharra 22.05.2026 56:22
Aste honetako saioko "Klasikoa" Boris Gardiner izan da. Baxulari, ekoizle eta abeslari bikain hau entzun ostean, ozeanoa zeharkatu dugu Brasilera joateko eta Maga Rude entzuteko. Handik bueltan Kantauri Itsasora joan gara Smooth Beans kantabriarrak entzuteko. Amaitzeko The Reggae Train jaialdiaren itzulera ospatzeko, Jah Goikoa eta Reggae Zaharra. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.28: Calos Malcomi omenaldia eta berrikuntzak 15.05.2026 56:26
Aste honetako saioa Carlo Malcomi omenaldia egiteko baliatu dugu, bera izan da gure "Asteko Klasikoa". Ondoren Shubedu records ziguluak ekarri dizkigun berrikuntzak entzun ditugu. El Paso Records zeharkatu dugu The Aggrolites entzuteraino. Amaieran Bartzelonara joan gara La Panchita Recordsek ekarri diguna entzutera. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.27: Nobedadeak bueltan dira 08.05.2026 57:55
Maiatzeko lehen saioa nobedadeekin etorri zaigu. Smooth Beans talde kantabriarrak hirugarren lan luzea, "Sin Dudar", argitaratu behar du eta aurrerapen abesti batzuk entzuteko aukera izango dugu. Ondoren Euskal Herriko Hitbound taldearen singlea entzun dugu. Bere atzetik etorri dira 12 Tribu eta Tacumah. Lester Sterling izan da "Asteko Klasikoa". Reggae Sukarra ona da!
RF17.26: Vin Gordon (Don Drummond Jr.) eta Pablo (Bita) 05.05.2026 57:25
Aste honetan Pabloren bisita izan dugu eta jamaikako artisten goitizenak aztertzen jarraitu dugu. Berarekin konexioa egin aurretik Vin Gordonen musika entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko The Clarendonians. Reggae Sukarra ona da!
RF17.25: Nobedadeen altxorra ireki dugu erabat 17.04.2026 56:01
Udaberri oporren ondoren bueltan gara eta nobedadeen altxorra irekiaz egin dugu buelta. Asteko Klasikoan The Versatiles entzun ondoren, Treverb taldearen lana berriro entzuteari ekin diogu. Ondoren etorri dira, Serotonina Ska Bandaren abesti berria eta Laurel Aitken eta Mighty Megatonsen lan bikaina. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.24: Hilabeteko azken osteguna, Pabloren txokoa 27.03.2026 58:46
Hilabeteko azken osteguna denez, saio berezia izan da aste honetakoa. Pablo Run Together izan dugu gure artean jamaikar artisten goitizenei buruz hitz egiteko. Pablorekin solasten egoteaz gain, The Slackers etaTreverb taldeen azkenak entzun ditugu. Asteko Klasikoan Anthony Rocky Ellis. Reggae Sukarra ona da!
RF17.23: Nobedadeak eta Jailhouse Reggae jaialdia 13.03.2026 57:09
Aste honetakoa Lord Tanamo handiarekin hasi dugu. Ondoren Ximiélgago Irratsaioko lehen binilo erreferentzia entzun dugu, haien sintonia hain zuzen ere. Xixonen ginela Fred Warrior entzuteko aprebetxatu dugu. Liquidator Musicek ekarri digu aste honetako bigarren nobedadea. Horretararako Indonesiara joan gara The Fishska entzuteko. Saioa Zaragozako Jailhouse Reggae jaialdia aurkezten bukatu dugu. Re...
RF 17:22 Treverb taldea "Itxaroenea" aurkezten 07.03.2026 56:34
Aste honetako saioan Treverb taldeko Telmo eta Gaizka izan ditugu bixitan. Hurrengo astean argitaratzera doazen "Itxaroenea" lan berria aukezten izan dira gurean. Opariekin etorri dira eta lan berriko abesti bat entzun dugu primizian. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.21: Ghost Town jaialdia eta Pabloren Txokoa 28.02.2026 58:32
Aste honetan Ghost Town Jaialdia ekarri dugu gurera. Martxoko lehen asteburuan, Burgosen, ospatzera doazen jaialdiari buruz arituko gara. Hilabeteko azken atala denez, Pablo gurekin izango da eta Patricia “Miss Pat” Chin, reggaearen matriarkari buruz hitz egingo digu. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.20: Euskal Herritik datozen nobedadeak 20.02.2026 54:32
Aste honetan Harry Johnson ekoizlea izan da gure Asteko Klasikoa. Bere abesti klasiko batzuk entzun eta gero Euskal Herritik etorri zaizkigun hainbat nobedade entzun ditugu. Herrimin proiektuak lan luzea argitaratu du eta abesti bi entzun ditugu. Treverb taldeak bideokliparekin ekarri duen abesti berri entzun dugu. Juantxo Skalarik ere lan berria dakar esku artean eta aurrerapen abestia entzuteko...
RF 17.19: Mojo Workin' jaialdiko Punkorekin elkarrizketa 14.02.2026 58:37
Aste honetan martxoaren 6ean eta 7an Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdiari buruz hizketaldia izan dugu Arkaitz Kortabitarte, Gure Gauza elkarteko kidearekin. Reggae Sukarra ona da!
Схожі подкасти
Replaio не є видавцем подкастів; назви шоу, обкладинки та аудіо належать їхнім авторам і поширюються через публічні RSS-канали