Bilbo Hiria irratia
Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao
Glöm inte att besöka poddens webbplats och stötta skaparen: www.bilbohiria.eus
Var kan du lyssna?
Poddar i appen Replaio Radio Kommer snartPoddar kommer snart till appen. Installera nu och bli först med att uppleva ett helt nytt sätt att lyssna på poddar
Avsnitt
Arriagako kanpaldiak aurrera jarraitzen du 13.10.2026
Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Bilboko Arriaga plazan, etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman arte amore emateko asmorik gabe. Egunek aurrera egin ahala, gero eta pertsona gehiago batu dira ekimenera. Kanpaldiaren bidez, etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunak salatu eta erakunde publikoei neurri zehatzak hartzeko eskatu nahi diete....
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Kristobal Kolon eta hispanitatea 12.10.2026
Gaurkoa lako egun batez, 1492ko urriaren 12an lehorreratu zen Karibeko Guanahani irlatxoan Cristobal Kolon buru zuen espainiar espedizioa. Rodrigo de Trianak emana zuen, gauerdia pasatu berritan, Lurra ikusi zuelako aldarria (baina Gerora Kolonek berak eraman zuen erregeek iragarritako ordainsaria, bezperan argi batzuk ikusi zituela argudiatuta). Eguna argitzerako Guanahani irlara heldu […]...
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara 10.10.2026
Goroldio,ustekabean, txangoan joan da…hondartzara! Zelako sortea berea itsasoan plisti plasta egitea maite duelako. Kizkur eta Txipi inbidiaz Hondartzarekin amesten hasi dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261010_gaurezdagoeskolarik_goroldio_txango_batean_5.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara first appeared on Bilbo Hiria irratia .
SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop errege berriak 09.10.2026
Cardiffen sortutako taldea dugu The Tubs, Owen Williams abeslari eta gitarra jolea eta George Nicholls gitarra jolea buruak izanik. Hurrenez hurren, 2023 eta 2024an lehenengo bi bildumak egin zituzten eta aurten, Hard Life argitaratuta, jangle-pop estiloaren goia jo dute. Nicholls ez dago jada taldean, baina Dan Lucasek bete du. Chris […] The post SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop...
LIBURUEN MINTZOA: Maite Aizpuruarekin solasean “Herrenaren promesa” antzerki liburuaz 09.10.2026
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bede...
Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian 08.10.2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den...
Danon plaza lehiarik gabeko bertsolari gazteen plaza 08.10.2026
Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan. Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaliste...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen 08.10.2026
Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaizt...
Hiribil gunea euskalgintza elkartu eta harremanak sendotzeko espazio berria 07.10.2026
Hiribil gunea ezagutu dugu, ostegunean irekiko ditu ateak Donebikendi kalean kokatuta dago. Zenbatr gara elkartearen ekimenez sortutako espazioa da. Euskalgintzarentzat erreferentziazko espazioa izan nahi du. Erdigunean euskalgintzako eragile ezberdinak lan egiteko tokia, eta harremanak sendotu eta ekosisteman eragiteko helburua du. Liher Barrantes eta Markel Sanchez batu dira gurera. https://bilb...
PIPERPOLIS: Bad jaialdian Dejaburen “Itzulera” eta Metrokuadrokaren “Bi baso bat ur” 07.10.2026
Antzerki eta dantzarekin lotutako hitzordurik berrienak Bilboko hainbat gunetan izango dira, hala nola La Fundición, Harrobia Eskena, Bilborock eta Campos Antzokiko Kupula Aretoan. Aurten, gainera, Dantzerti, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskola, Dantza, Arte Dramatiko, Hezkuntza eta Ikerketa Topaketen egoitza izango da, EDADEI6 Euskal Herriko [R...
Amorantek Ez dot amaitu lana aurkeztu digu 06.10.2026
Gaur gurean Iban Urizar dugu, Amorante bezala ezaguna. Musikaria, sortzailea eta, azken urteotan, euskal herri musikaren sustraiak gaur egungo soinuekin nahasten dituen sortzailea. Eta gaur badu zer aurkeztu, disko berriarekin dator, izan ere, ostegunean Bilboko Kafe Antzokian izango da, Ez Dot Amaitu bere laugarren disko luzea zuzenean aurkezten. Diskoak zortzi […] The post Amorantek Ez dot...
NORBAIT HIL DA HEMEN: 57 06.10.2026
Aspaldiko kuadrila, Ez geunden hilda, parrandan ezta ere. Hilabete korapilatsu hauen ostean, irratsaioa berpizten hasiko gara, pixkanaka. Erritmo lasaiagoa dator, kanta triste eta ez hain tristeekin lagundu dugu gaurko eguna. Bertsio akustiko batzuk, kutxan gordeta genituen artista batzuen ernaberritzea eta atera berri den proiekturen baten azalpenak entzun ahalko dituzue klik […] The post...
Ana Goitiak Katana mologoa azkenekoz eskiniko du Campos Eliseos antzokian 05.10.2026
Ostegunean urriak 8 Ana Goitia Bilbon eskainiko du bere monologoa Katana, Campos Eliseos antzokian izango da. Azken emanaldia izango da, Horrela adierazi du Azken Katana izango da eta baita bereziena ere! Katanakin bizitako guztia ospatuko duela kontatu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261005_ana_goitia_katana.mp3 Deskargatu hemen. The post Ana Goitiak Katana mologoa azkenekoz esk...
25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 05.10.2026
25 urte bete ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuten atzo Iruñean. Mende laurden honetan euskaraz bizitzeko herritarrek dituzten oztopoak jaso eta salatu ditu Behatokiak, eta aurten ere argi mintzatu da: hizkuntza eskubideak ez dira oraindik behar bezala bermatzen, eta «aldaketa ausartak» behar dira egoera iraultzeko. Agurne […] The post 25 urte bet...
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Goroldio gaixorik dago 03.10.2026
Goroldio gaixorik dagoenez Txipi eta Kizkur kezkatuta daude. Hamaika errezeta asmatzen ari dira bera hobeto sentitzeko baina ez dute ezertarako balio. Horregatik Txintxeta doktorearenera joatea gomendatu diote. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261003_gaurezdagoeskolarik_goroldio_gaixorik_dago_4.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Goroldio gaixorik dago first...
SOINUGELA: Tom Waits eta Kathleen Brennan-en abestien oihartzuna 02.10.2026
“Kantuak egiten dituzunean, egiten duzu besteek abestu nahi izan ditzaketen ideiarekin” esan zuen Tom Waits-ek elkarrizketa batean. Tom eta Kathleen AEBetako kantari-kantautore maisuak dira, eta ehundaka bertsiogile izan dituzte, euren kantutegia eskuetan, bertsio klasikoak egiten dituzten hainbat kantari. Aurten argitaratutako Where the Willow and the Dogwood Grow bildumari erreparatu...
Bilboko meategien memoria, San Luis GUNEAn 02.10.2026
Bilboko meatzaritzaren historia ez da soilik meategietan edo industria-paisaian aurkitzen; gure auzoetako kaleetan, eraikinetan eta bertan bizi izan diren pertsonen memoria kolektiboan ere utzi du bere arrastoa. Bertan erakusketa bat aurkituko dugu. Iragan hori ezagutu, berreskuratu eta belaunaldi berriei helarazteko asmoz sortu du Aldauri Fundazioak San Luis GUNEA, San Frantziskoko […] The...
ZIENTZIALARI #143: Gerrak estaltzen dituzten kazetarien segurtasuna (Leire Iturregi Mardaras) 02.10.2026
Informazioz gainezka bizi garen garai hauetan, nola kontatzen dizkigute munduko gatazkak? Zer pisu du osasun mentalak gerra-eremuetan dabiltzan kazetariengan? Eta nola komunikatzen dugu klima-aldaketa bezalako erronka erraldoi bat? Gaur gurean galdera hauei eta askoz gehiagori erantzuteko luxuzko gonbidatua dugu: Leire Iturregi Mardaras. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza irakaslea eta ike...
LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Literatura, zinema, musika: bagatoz! 01.10.2026
arrazkenarekin batera datorkizue berriemaile literarioa Donostiako Zinemaldiko kontuekin Kafka lagun duela. Gainera, Nussbaum – en enpatia, ” Sorbatza”-ren iraultza, “Basatiak” eta nerabeekin jo ta ke dabilen “irakaslea”- z mintzo gara, gerrek etengabe dirauten honetan. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublik...
Badator ARGIAren hemeroteka irekia 01.10.2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Argiak hemeroteka irekian jarriko du datorren astean. 1919tik gaurdaino egindako argitalpen guztien hemeroteka publiko jarriko dugu datorren astean. Fototekarekin egin moduan, Euskal Herriko historia hurbila guztion eskura izango da, PDFa jaitsi edota orrika kontsultatzeko moduan. Elkarrizketan Asie...
Epaitegiek ez dute Iker Aranaren kasuko ertzaintzain burua ikertuko 01.10.2026
Iker Arana larri zauritu zuen ertzainaren kargu zegoen polizia, lekuko gisa deklaratu du. Plataformak orain arte izandako oztopoak ere salatu ditu; tartean, lekukoen deklarazioak atzeratu izana. Iker Arana foam bala batez larri zauritu zuen ertzainaren zuzeneko agintariak gaur deklaratu du epaitegian. Justizia Aranarentzat plataformak salatu duenez, epaitegiek ez dute agintari […] The post E...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Etxahun Iruri 01.10.2026
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Pauen Pierre Bordazarre, ezizenez Etxahun-Iruri (Iruri, Zuberoa, 1908ko maiatzaren 28a), euskal idazlea, musikaria, eta pastoralgilea izan zen, ogibidez laboraria eta artzaina. Iruriko Etxahunian sortua, etxe horretan bizi izan zen. Haur-denboran eskolara joan zelarik (13 urte bete artean), ikasle ona izan omen. Bereziki gustuko omen […] The post BEHIALA...
Sarean Zehar: [Azkena eta Etxera] 01.10.2026
«Azkena eta etxera» izeneko atal berezi honetan, albiste garrantzitsu eta gazi-gozo bat partekatzen hasi gara: 16 denboraldiren ostean (horietako 13 Borjak eta Iñigok aurkeztuak), Sarean Zehar saioari agur esaten diogu momentuz, ordutegien bateraezintasuna dela eta, etapa hau merezi bezala itxiz. Jarraian, gaurkotasun teknologikoari buruzko bloke bat eskainiko diogu, adimen artifizialari […]...
Sarean Zehar #420: [Denboraldi amaiera: EBko muga-zerga berriak AliExpressi, AEBetako AAren kontrola, Googleri behin betiko zigorra Androidengatik eta PlayStationeko bideojoko fisikoen amaiera] 30.09.2026
Udako oporretara joan aurretik, albiste polemiko batzuk dakarzkigu. Lehenik eta behin, AliExpress bezalako plataformetatik datozen pakete merkeen urrezko aroaren amaiera aztertu dugu. Izan ere, 150 eurotik beherako produktuetarako Europako muga-zerga berria indarrean sartu da. Neurriak tokiko merkataritza babestea eta txatarra teknologikoaren kontsumo konpultsiboa geldiaraztea du helburu. Ondoren,...
“Quo vadis, Ertzaintza?” liburua aurkeztu digu Ahoztar Zelaietak 29.09.2026
Nora doa Ertzaintza? Galdera horri heltzen dio Ahoztar Zelaietak bere azken liburuan, Quo vadis, Ertzaintza? lanean. Kazetari eta ikertzaileak Ertzaintzaren azken urteotako bilakaera aztertu du, erakundearen barruko botere-borrokak, sindikalgintza, polizia-indarkeria, ustelkeria eta narkotrafikoa, ultraeskuinaren gorakada eta zaintza-teknologia berrien hedapena ardatz hartuta. Ertzaintza gizartean...
Replaio är ingen poddutgivare; programnamn, omslag och ljud tillhör sina upphovspersoner och distribueras via offentliga RSS-flöden