Bilbo Hiria irratia
Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao
Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.bilbohiria.eus
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Hidrogeno zuriaren bila ARGIA astekarian 22.10.2026
Argi astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Artikuluak hidrogenoaren inguruko itxaropen handien eta benetako aukeren arteko arrakala aztertzen ditu Xabier Letonak. Hidrogeno zuria lur azpian naturalki sortzen dena da. Munduan hura aurkitzeko lasterketa dago, eta Mantle 8 enpresak Aralar, Lokiz eta Urbasa inguruan miaketak egiteko baimena lortu du. Oraingoz, […] The pos...
Etxekalte taldeak «Ez Hil Inoiz» disko berria aurkeztuko du Kafe Antzokian 22.10.2026
Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur […] The post...
MUSIBLA #298: Ibon Salaberria, SYML eta Evgeny Grinko, Maite Larburu, Maddi, Annahstasia, Caroline, Jeff Parker 22.10.2026
Gaurko saioan intimitate pertsonaletik eta piano biluzitik abiatuta folk eta jazz eremuetara egingo dugu bidaia, beti ere ahots eta istorio indartsuen bueltan. Lehen geltokia Ibon Salaberria izango da, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa […] The post MUSIBLA #298: Ib...
NORBAIT HIL DA HEMEN: 59 21.10.2026
Hain ozen hitz egiten baduzue eztugu ezer ulertzen! Ohartu altzarete denek aurpegi berdina jartzen dutela? Norbaiten zain egongo dirA? Noren zain zaudete? NORBAIT HIL DA HEMEN-EN ZAIN! BA IRITSI GARA GU! Egia da, oraintxe hastera doa Ni ikustera noa Ni ere bai Baita ni ere 1, 2, 3… https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261016_%20norbait_hil_da_hemen_marrazki_bizidunak_bat_59....
Homeless Film Festibala Kandida anztezlanarekin abiatuko da Igandean 21.10.2026
Gaurkoan Homeless Film Festibalari buruz hitz egingo dugu, Bizitegik antolatzen duen zinema eta gizarte-antzerkiko jaialdiari buruz, hain zuzen ere. Aurten 11. edizioa ospatuko du, urriaren 25etik azaroaren 26ra bitartean, Bilbon, Santurtzin eta Reinosan. Jaialdiaren helburua etxegabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzea da, zinema eta antzerkia tresna gisa erabiliz. Urte...
PIPERPOLIS: «Bloke eta Malda» Julen Agirreren erakusketa 21.10.2026
Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza. Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begirat...
Benetan be teatrok Bidutzi antzezla aurkeztu digu 20.10.2026
Beldurretik barre-algarara eramateko gonbita egiten digu «Bidutzi»k, Benetan Be Teatroaren antzezlanak. Hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako proposamen honetan, antzerkia, txotxongiloak eta zuzeneko musika elkartzen dira. Gurekin dugu Patricia Urrutia, obraren testuaren egilea, zuzendari artistikoa eta antzezleetako bat. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261020_patricia_u...
Euskal Herriko zazpi hiriburuak dantzan jarri nahi ditu Gure Eskuk 19.10.2026
Euskal Herriko zazpi hiriburuak dantzan jarri nahi ditu Gure Eskuk urriaren 25ean. «Zazpi jauziz, herri bat» lelopean, eguerdiko hamabietan, aldi berean egingo dute Zazpi Jauzi dantza zazpi plazatan. Dantzaren bidez, lurraldeen arteko loturak sendotu eta nazio aitortzaren eta burujabetzaren bidean aurrerapauso bat emateko beharra aldarrikatu nahi dute. Ekimenaren nondik norakoak […] The post...
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Laguntasuna 17.10.2026
Gure hiru iratxoak munduan zehar irudimen handiko konponketak hasi dira egiten. Txipiri, lagun batzuen arteko lizkarrak ikustean, bihurrikerien bitartez konpontzea bururatu zaio. Laguntasunaren gora beherei ausnartu ondoren, gure laguntxoak plan bikaina aurrera eramatera joan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261018_gaurezdagoeskolarik_laguntasuna.mp3 Deskargatu hemen. Th...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Jose Ariztimuño “Aitzol” hil zuten 17.10.2026
Gaurkoa bezalako egun batez, Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol, euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea fusilatu zuten frankistek Hernaniko hilerrian. Tolosan sortu zen Aitzol, 1896ko martxoaren 18an. 1922an Gasteizen apaiztu zen. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen […] Th...
SOINUGELA: Zaldiak eta “horses” herri kantuetan (I) #ThemeTime saioa 16.10.2026
Zaldia ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Tamaina handiko hatz bakarreko (zaldi-kaskoak) belarjalea da, eta zurda luzez ornitutako lepo luzea du, Wikipediaren definizioaren arabera. Korrika egiteko egokituta daude, eta horrek harrapariengandik azkar ihes egitea ahalbidetzen die, eta, gainera, orekaren zentzu ona dute, […] The...
LIBURUEN MINTZOA: Ruben Sanchezekin “Mundu guztiak” liburuaz berbetan 16.10.2026
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Literatur irratsaio honen aldi berri honetako bigarren saioko gonbidatua Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea izan da, Mundu guztiak zientzia-fikzioko narrazio bildumarekin gerturatu da saiora. Horrezaz gain, Igor Idoeta Markina-Xe...
Ane Zubeldia idazlea ARGIA astekarian 15.10.2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azalea Ane Zubeldia idazlea agertzen da, berari eginiko elkarrizketa komentatu dugu. Datorren udan ez gara hemen biziko ipuin-liburua eta sorkuntzaz duen ikuspegia azaltzen ditu elkarrizketan. Gai nagusia klima aldaketak basabizitzan dituen ondorio larriak azaltzen ditu. Bero boladek, lehorteek eta urtaroen aldaketek animalien [&#...
Bilboren memoria eta Arriagaren musika, aterki baten azpian 14.10.2026
Aterki bat, Bilboko euria eta musikak pizten dituen oroitzapenak. Horiek dira Arriagaren Aterkia ikuskizunaren abiapuntua. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean sortutako kontzertu eszenaratu honek Juan Crisóstomo de Arriagaren musika-ondarea eta Bilboren memoria uztartzen ditu, haurtzarotik zahartzarora doan bidaia poetiko batean. Arriaga antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Gabriel Aresti jaio zen 14.10.2026
Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Bilbon Gabriel Aresti Segurola. Frankismoaren hasierako urteetan hazi zen, beraz, Bilbo garaitu eta zapalduan. Gurasoak baserritar jatorriko “euskaldun galduak” zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen, era autodidaktan: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. Euskara egoera zailean ikasi z...
NORBAIT HIL DA HEMEN: 58 13.10.2026
Arratoi pinpirin bat sartu zaigu gelan. Lasai hasiko ginela esan ostean, i.rat.i agertu da pentsatuta geneukana apurtzera. Gertuan duguna kontuan hartzeko dei batekin batera, musika anitza gomendatu digu saio honetan. Amata klubari buruz ere hitz egin digu, eta Sanfranen ikusi ahal izango ditugu berriro, Sarean gunean. Animatu buruan bueltaka duzun […] The post NORBAIT HIL DA HEMEN: 58 first...
Arriagako kanpaldiak aurrera jarraitzen du 13.10.2026
Etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko, hainbat lagun kanpaldia egiten ari dira Bilboko Arriaga plazan, etxebizitzaren arazoari irtenbidea eman arte amore emateko asmorik gabe. Egunek aurrera egin ahala, gero eta pertsona gehiago batu dira ekimenera. Kanpaldiaren bidez, etxebizitza eskuratzeko dauden zailtasunak salatu eta erakunde publikoei neurri zehatzak hartzeko eskatu nahi diete....
PIPERPOLIS: Olaia Intziarterekin berbetan 13.10.2026
Bilbo hiria irratiko kultur artefaktua irekiko dugu, gaur bertan Olaia Intziarteren bisita izan dugu Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpenetan eta harekin izandako saolaldiaren tartetxo batzuk entzuteko aukera izango dugu jarrain. Olaia Inziarte (Oronoz, Nafarroa) hogeita zazpi urteko abeslari eta kantugile nafarra da. Bakarkako ibilbideari hasiera eman zion Lehengo Lepotikan Burua […]...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Kristobal Kolon eta hispanitatea 12.10.2026
Gaurkoa lako egun batez, 1492ko urriaren 12an lehorreratu zen Karibeko Guanahani irlatxoan Cristobal Kolon buru zuen espainiar espedizioa. Rodrigo de Trianak emana zuen, gauerdia pasatu berritan, Lurra ikusi zuelako aldarria (baina Gerora Kolonek berak eraman zuen erregeek iragarritako ordainsaria, bezperan argi batzuk ikusi zituela argudiatuta). Eguna argitzerako Guanahani irlara heldu […]...
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara 10.10.2026
Goroldio,ustekabean, txangoan joan da…hondartzara! Zelako sortea berea itsasoan plisti plasta egitea maite duelako. Kizkur eta Txipi inbidiaz Hondartzarekin amesten hasi dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261010_gaurezdagoeskolarik_goroldio_txango_batean_5.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Txangoa hondartzara first appeared on Bilbo Hiria irratia .
SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop errege berriak 09.10.2026
Cardiffen sortutako taldea dugu The Tubs, Owen Williams abeslari eta gitarra jolea eta George Nicholls gitarra jolea buruak izanik. Hurrenez hurren, 2023 eta 2024an lehenengo bi bildumak egin zituzten eta aurten, Hard Life argitaratuta, jangle-pop estiloaren goia jo dute. Nicholls ez dago jada taldean, baina Dan Lucasek bete du. Chris […] The post SOINUGELA: The Tubs cymrutarrak, jangle-pop...
LIBURUEN MINTZOA: Maite Aizpuruarekin solasean “Herrenaren promesa” antzerki liburuaz 09.10.2026
Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bede...
Justizia Anderrentzat ARGIA astekarian 08.10.2026
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Larunbatean Santurtzin Justizia Anderrentzat ozen ohikatu zen eta hori ekarri dute azalera. Gedarrek egindako elkarrizketa ekarri dute aldizkarira, Anderren aita eta abokatuarekin eginiko elkarrizketa ekarri dute. Santurtziko udaltzainen esku-hartze bortitzaren ostean hil zen Anderren aita Fernando Saenz eta kasua lantzen ari den...
Danon plaza lehiarik gabeko bertsolari gazteen plaza 08.10.2026
Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan. Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaliste...
BEHIALAKO EGUN BATEZ: Bitoriano Gandiaga jaio zen 08.10.2026
Mendatan jaio zen Bitoriano Gandiaga Artetxe fraide eta poeta euskalduna, Orbelaun baserrian, 1928ko urriaren 8an. Hamahiru urte zituela Arantzazura joan zen fraidetarako eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi zituen Humanitateak. Zarautzen zuen zuen nobizio-urtea (1947-1948). Erriberrin egin zituen Filosofiako ikasketak (1948-1951) eta Arantzazun Teologiakoak (1951-1955). Apaizt...
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.