Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Goizeko Izarretan
Irratsaio goiztarra, eguna hasteko behar dozun informazino guztiagaz eta ondo pasetako tarteekin. Albiste nagusiak, Bizkaiko albisteak, eguraldia, trafikoa, kulturea musikea, alkarrizketak…unean unekoa. Entzuleok parte hartzeko aukerea whatsappez informazinoa bialduta eta lehiaketetan parte hartuta. Hamabi urtera arteko ume eta gazteok Dona Dona daukazue 08:10ean. Ume, gazte zein helduok “Izarren lagunak” lehiaketea. Barikuetan gizarte gaien tertulia 08:30ean, eta hileko azken barikuetan Bizkaiko Batzar Nagusietako tertulia.
Vizitează neapărat site-ul podcastului și susține-i creatorul: bizkaiairratia.eus
Autor
Javi Onaindia eta Gontzal Galán
Categorie
Site-ul podcastului
Cel mai nou episod
1 oct. 2026
Unde asculți?
Podcasturi în aplicație Replaio Radio În curândPodcasturile ajung în curând în aplicație. Instaleaz-o acum și fii primul care descoperă o abordare complet nouă a podcasturilor
Episoade
Bilbon 300 behargin baino gehiago geratu ziran lan egin barik greba egunean 31.08.2026
Ikuskizunetako teknikariek euren aldarrikapenei eusten deutsie, Bilboko Aste Nagusian laugarren greba eguna egin ostean. Ander Sierra Teknikariok sindikatuko kidearen esanetan, abuztuaren 26ko grebaren balorazinoa positiboa izan da, sektorearen arazoak ikusgarri egitea eta gizartearen babesa jasotea lortu dabelako. Oraingoz, baina, ez dabe patronalagaz negoziazino mahaira bueltetea lortu . Teknika...
Egoera zaurgarrian dagozan herritarrakaz lanean jarraitzen dabe 27.08.2026 0:15
Berrizko Mesedetako Misiolariak mendeurrena ospatzeko prestetan dabilz. Irailaren 19an 100 urte beteko dira sei monja Berrizko klausurako komentutik urten eta Txinako Wuhu hirira abiatu ziranetik , Margarita Maria López de Maturanak bultzatutako misino unibersalari hasierea emonez. Lourdes Gorostola kongregazinoko koordinatzaile nagusiak azaldu dauenez, ordutik aldaketa handiak bizi izan dabez, ba...
Lehen gauean bi ikutze salatu ziran, baina ordutik ez da beste kasurik izan 26.08.2026
Bilboko Aste Nagusiko lehen egunak igarota, Juan Mari Aburto alkateak orain arteko balorazino positiboa egin dau. Jente asko batu arren, ez da gertakari larririk izan , eta lapurreta txikerren kopurua igaz sasoi berean baino txikiagoa da oraingoz. Sexu-askatasunaren aurkako erasoei jagokenez, lehen gauean bi ikutze salatu ziran , baina ordutik ez da beste kasurik izan. Jaietako segurtasun disposit...
Lehortearen ondorioak dagoeneko igarten hasi dira 25.08.2026 0:19
Aurtengo lehortea arazo handiak eragiten dabil nekazaritza eta abeltzaintza sektorean. Bazka eskasiari aurre egiteko, Bazka Mahaia martxan dago eta abeltzainen beharrizanak ezagutzeko inkesta egin da . Unzalu Salterain EHNE Bizkaiko koordinatzaileak azaldu dauenez, garrantzitsuena bileretara datuak aztertuta eta proposamen zehatzak landuta heltzea da. Lehortearen ondorioak dagoeneko igarten hasi d...
Pelotak zapatariek egiten ebezan eta ume batzuek oinutsik jokatzen eben oinetakoak ez apurtzeko 24.08.2026 0:06
Euskal Herriko herri askotan, gaur egungo frontoiak eregi baino lehen, eleizetako hormak eta eleizpeak erabilten ziran pelotan egiteko. Iñaki Vidalek errealidade hori aztertu dau Hormak zarataka. Esku-pilota Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko bizimodu tradizinonalean lanean , piloteari ikuspegi etnologikotik begiratuta. Azterlanaren bidez, Vidalek Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko frontoi zaharren ezaugarr...
Deportazinoak ezin dira automatikoki egin, eta kasu bakotxa banan-banan aztertu behar da 21.08.2026 0:02
Ceutan azken asteotan bizi dan migrazino egoereak kezka berezia sortu dau bakarrik dagozan adinbakoen inguruan. Milaka pertsona kalean edo behin-behineko kanpalekuetan egon dira, eta horreen artean oraindino identifikatu bako adinbako ugari dagoz . Ainhoa Lejonagoitia UNICEFeko komunikazino arduradunak azaldu dauenez, ez dakie zehatz zenbat diran, ezta zein arrisku edo beharrizani egin behar deuts...
Dauela 25 urte inguru hasi eban gaiaren inguruko ikerketea Zarautzen 20.08.2026 0:18
1936ko gerraren ondorioak eta urteetan iraun dauen isiltasuna aztertu dau Amagoia Gurrutxaga kazetari eta idazleak Eskelak, eskolak, oskolak berbaldian. EAko Hea Kultura Elkarteak antolatuta, joan dan hilean eskaini eban hitzaldia. Gurrutxagak dauela 25 urte inguru hasi eban gaiaren inguruko ikerketea Zarautzen , lekukoen testigantzak jasoz eta artxiboetako informazinoa batuz. Lan horren bidez, fr...
Dagoeneko ehun lagunetik gora animau dira aurtengo Danspirenaikara 19.08.2026
Danspirenaika ekimenak barriro batuko dauz dantzea eta mendizaletasuna irailaren 11tik 13ra Izaban. AIKO taldeak antolatutako hitzorduak kutsu berezia izango dau aurten, taldearen 20. urteurrena dala eta, hainbat talde eta musikari batuko dira hiru eguneko egitarauan. Sabin Bikandi AIKO taldeko kideak azaldu dauenez, Danspirenaikak mendiak herrien arteko muga baino, alkargune dirala aldarrikatzen...
2008an emon eban pausua YouTubera 18.08.2026 0:09
Gabi de la Mazak urteak daroaz euskal kantak karaoke formauan prestetan eta sarean partekatzen. Proiektuaren jatorria irakaskuntzan dago: euskeraren erabilerea sustetako eta ikasleak motibatzeko hasi zan musikea erabiltzen, eta 2008an emon eban pausua YouTubera. Lehenengo karaokeetako bat Sorotan Beleren Arratsalde honetan izan zan. Barnetegi bateko ikasleek bertan landutako kantak sarera igoteko...
Geltoki guztiek ez daukiez irisgarritasun baldintza berberak 17.08.2026
Garraio publikoan aurrerapausuak emon diran arren, gurpildun aulkia erabilten daben pertsonek oztopo ugari daukiez oraindino. Karmele Antxustegik azaldu dauenez, Renferen hainbat trenetan pertsona bakarrarentzako lekua bermatzen da , eta geltoki guztiek be ez daukiez irisgarritasun baldintza berberak . Egoera horrek erabiltzaileen autonomia mugatzen dau, batez be gurpildun aulkia erabiltzen daben...
Enerkide.eu webgunean Nafarroa, Euskadi eta Akitania Barriko energia komunidadeen barri batu dabe 14.08.2026
ENERKIDE-k 165 komunidade eta energia ekimen identifikau ditu Nafarroan, Euskadin eta Akitania Barrian . 2024ko urtarrilean ipini eben martxan azterlana eta bagilean amaitutzat jo dabe. Proiektua Akitania Barria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak finantziau dau. Sakanako Garapen Agentziak, Euskal Herriko Unibertsidadeak, ESTIA-k eta I-ENERek garatu dabe. ENERKIDE euroeskualdeko lankidetza-ekimena da,...
Kanpainearen lehen fasean 250.000 euro batu dabez 13.08.2026
Kubak egoera ekonomiko eta energetiko larria bizi dau, elikagaien, botiken eta argindarraren eskasiak markauta. Endika Guarrotxena Euskadi-Kuba alkarteko kidea ren arabera, AEBen blokeoak egoerea are gehiago gogortu dau, eta energiaren eskasia herrialdearen arazo nagusietako bat bihurtu da. Argindar etenek eguneroko bizimoduan eragin zuzena daukie, ur-horniduratik hasi eta janaria prestetako edo...
Eusko Jaurlaritzak eta sektoreko ordezkariek Bazka Mahaia martxan ipini dabe 12.08.2026
Euri faltak eta bero handiak egoera gatxa eragin dabe Bizkaiko abeltzaintzan. Larreak sikatuta dagoz hainbat lekutan, eta ganaduari negurako gordetako bazka emoten hasi behar izan dira. Karlos Ibarrondo ENBA sindikatuko kidea k nabarmendu dau aurtengoa ezohiko egoerea dala. Arazoa ez da bazka falta bakarrik. Mendiko iturri batzuetan ura urritzen hasi da, eta horrek ganadua bertan mantenidutea zail...
De la Espriellaren garaipenak herrialdea eskumara eroan dau 11.08.2026
Kolonbiak lurrikara gogor baten ondorioei aurre egiten deutsie, 130 hildako baino gehiago eta 500 zauritu baino gehiago eragin ostean . Kalte materialak be handiak izan dira, batez be, Cali eta inguruko eremuetan, eta balizko errepliken zain dagoz. Txente Rekondo nazinoarteko aditua k azaldu dauenez, datozen orduetan biktimen kopuruak gora egin leike. Hondamendia, ganera, Abelardo de la Espriellak...
Bederatzi minutu eta erdi inguruko grabazinoan Arestiren ibilbide poetikoaren inguruko hainbat gai jorratzen dira 10.08.2026
Gabriel Aresti poeta bilbotarraren orain arte ezagutzen ez zan filmazino bat topatu dau Jon Kortazar ikertzaile eta katedradunak Espainiako Telebista Publikoaren artxiboan. 1969koa da, Ateneo saiorako egindakoa, eta bertan Aresti Juan San Martin eta Ibon Sarasolagaz batera agertzen da. Kortazarrek ezagutzen dauan neurrian, poetaren irudiak jasoten dituan orain arte ezagutzen dan grabazino bakarra...
6 urte eukazan gitarrajole tolosarrak eta ondo gogoratzen dau kanpinean familiagaz bizitakoa 07.08.2026
30 urte betetan dira gaur Biescas eko Las Nieves kanpin ean sarraskia gertatu zala. Ander Zubillaga gitarrajole tolosarrak Biescas doinua sortu dau. 1996. urteko abuztuaren 7an gertatu zan guztia. Itzelezko ekaitz batek Aráseko amildegiak gora egitea ekarri eban eta honek aurretik eroan eban Las Nieves kanpina, Gállego ibaiaren itsasadarrean. 87 lagun hil ziran eta 187 zauritu. Ander Zubillaga Tol...
Gambiara laguntzea bialtzea da asmo nagusia 06.08.2026
Kangbeng Busturia Gambia alkartea sortu da Busturian. Gambiara laguntzea bialtzea da asmoa. Laura Oteiza Larretxea herriko medikua da alkartearen bultzatzaileetariko bat. Honek, 2022. urtean, Gambiara egin eban pandemia osteko bere lehenengo bidaia. Hiru astez egon zan bertan herrialdea ezagutzen. Laguntzea behar ebela ohartu zan bidai hartan eta laguntzea batu eta bialtzea erabagi eban. Horretan...
Jai egitarau alternatiboa antolatu dabe Gasteizen eta gauza bera egingo dabe Bilboko Aste Nagusian 05.08.2026
Luberri konpartsa tik dei egin deutse ezker abertzaleari , txosnak jartzeko debekuaren ganean akordioa lortzeko. Gogoratu, Gasteiz eko jaietan eta Bilbo ko jaietan, aurten be, GKS mogimenduak, Etxebizitza Sindikatua k eta Luberri Konparsak ez dabela txosnea jartzeko baimenik jaso. Txosna Batzordeak Gasteizen, eta Bilbon, Konpartsek ez deutse baimenik emon. Luberri konpartsako Maren Martinez ek gau...
Europako barne ministroek gaur daukien batzarrean ez daukie itxaropen handiegirik 04.08.2026
Aita Mari ontzia k arazoak izan ebazan aurreko astean Libiako kostazainakaz. Euren misinoetan gero eta oztopo gehiago daukiez. Hori esan deusku gaur Ana Perez ek, Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeko kidea k. Aita Mari ontzia bere hemeretzigarren misinoan dago. Aurreko astean, Libiako kostazainek inguratu egin ebazan eta drone bat ibili zan euren ganean hegan. Ana Perezek azaldu deuskunez, ego...
Datorren urtean egingo diran hauteskundeek eragin handia daukie daogoeneko 03.08.2026
Ainhoa Novo politologoa rentzat, Ceutan gertatutakoa Europa osoaren ahultasunaren erakuslea da. EHU ko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko politika eta administrazino zientzia saileko irakaslearen esanetan, Ceutako gertakariak ez dira estaduaren ahultasunaren erakusle, Europa osoaren ahultasunarenak baizik. Negoziatu beharko dan gai bat dala deritxo. Akordioa ezinbestekoa da bere ustez....
Hizkuntza gitxituetako jaialdi, sortzaile eta kultur eragileakaz batera egongo dira 30.07.2026
Gales en, zapatu honetan hasita egingo dan kultur jaialdi baten hartuko dau parte Loraldia festibalak. Abuztuaren 1etik 8ra bitartean egingo da Galesen, National Eisteddfod izeneko jaialdia. Herrialde hartako kultur jaialdi historiko eta garrantzitsuenetariko bat da honakoa. Wales Arts International da jaialdiaren antolatzailea. Galeseraz egiten dan festibala da, munduko hizkuntza gitxituetariko b...
Urtarrilerako deituta dagoen Bilboko manifestazinoa be azkena izatea nahi leukie 29.07.2026
Sare k eta Etxera tek deituta, mobilizazinoak egingo dira domekan euskal hondartzatan , presoen eskubideak aldarrikatzeko. Domeka eguerdian egingo dira agerraldiak. Dispertsinoa amaituta, oraindino ehun bat preso dagoz kartzela desbardinetan. Eusko Jaurlaritza rena da orain espetxeetako eskumena eta gertatu izan da honek presoen gradu aldaketak onartzea, baina ostean Auzitegi Nazional eko epaileek...
Iruñean dagoz ikusgai Irulegin aurkitutakoak 28.07.2026
Aurreko astean hasi ziran lanean Irulegin . Lehen zenbaki baskonikoa izan daitekeenaren aurkikuntzaren barri emon dabe bertan. Aurreko hilean izan zan. Irulegiko eskua aurkitu eben etxe berean topau dabe lehen zenbaki baskonikoa izan daitekeena. Mattin Aiestaran ek, Aranzadiko arkeologo eta Irulegiko aztarnategiko zuzendariak, azaldu deusku zelango aurkikuntzea dan. Inskripzino edo idazki bana dab...
100 ikertzaile baino gehiago arituko dira bertan lanean 24.07.2026
EHU k, EHu-iBio izeneko zentroa sortuko dau. Pertsona , animali eta landare en osasunean ingurumena k daukan eragina aztertzea da helburua. Aurreko astean iragarri zan zentru honen sorrerea. EHUren Gobernu Kontseiluak aho batez hartu eban erabagia. Urtebete inguru egin dabe honakoa bultzatzen. Ehun ikertzaile baino gehiago egongo dira Leioa ko Kanpusean dagoan Maria Goyri izeneko eraikinean lanean...
Bermeoko talde desbardinen urteurrenak protagonista aurtengo teilan 22.07.2026
Madalen Egun a ospatuko da gaur Bermeon , Elantxoben eta Mundakan . Ohikoa izaten da gaurko egunez itsas erromeria egitea. Bermeon urtengo dau honek. Izaro uhartean geldialdia egin eta teila botako dabe. Ostean Elantxobera joko dabe, eguna bertan igaroz. Arratsaldean, Mundakara abiatuko dira eta jaia Bermeon amaituko da iluntze-gau partean. Ohitura honen jatorria, Izaro uhartearen jabetzaren ingur...
Podcasturi asemănătoare
Replaio nu este editorul podcasturilor; numele emisiunilor, coperțile și materialul audio aparțin autorilor lor și sunt distribuite prin fluxuri RSS publice