EITB Radio Televisión Pública Vasca

Teknologia/ IKT-ak

Society EU ↓ 64 episodes

Teknologiari eta IKTei buruzko podcasta.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Oct 16, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Kriptotxanponak: Nola ekidin iruzurrak 13.02.2022

Kriptotxanponak erosteko joera indarra hartzen ari da, batez ere gazteen artean. Baina iruzurrak ere badira. Nola ekidin horiek? Maite Goñi eta Joxe Rojas adituek hainbat aholku eman dituzte.  Maria Agirre eta Nagore Telleriak gidatzen dute Digi-atala podcasta.  

Hegazkinak eta sateliteak non dauden jakiteko tresnak 05.02.2022

Nola jakin nondik nora ari diren hegazkin eta sateliteak? Hainbat webgunek ematen dute informazio hori ikusteko aukera: globe.adsbexchange.com da horietako bat. Gorka Julorekin hizpide. Esatariak: Nagore Telleria, eta Maria Agirre.

Zer da sesgoa teknologian? 22.01.2022

Algoritmoek zenbateraino baldintzatzen dute teknologia? Zer da sesgoa teknologian? Makinek gizakiak identifikatzeko sesgo arrazistak erabiltzen dituztela salatu dute hainbat zientzialarik Science aldizkarian. Libe Mimenza eta Joxe Rojasekin hizpide gaia Amarauneko Digi-Atalean.

Google Drive eduki batzuk kentzen hasiko da 09.01.2022

Google Drive eduki jakin batzuk kentzen hasiko da, esaterako, gorrotoarekin edo sexuarekin zerikusia duten eduki jakin batzuk. Libe Mimenzak azaldu du zein den Google-n asmoa, eta zein ondorio ekarriko dituen. Egoitz Gonzalezek, berriz, Nextcloud aukera aurkeztu du, Google Driven ordez.

Zer aurrerapen teknologiko datoz 2022an? 02.01.2022

Gauzen Interneti buruz hitz egiten jarraituko dugu 2022an Maite Goñiren ustez. Hau da, robotak gure eguneroko bizitzan present izango dira. Bereziki, osasunaren eta hirugarren adineko lagunen inguruan garatuko da robotika. Joxe Rojas ere urte berriari begira jarri da. Haren esanetan, ahozko laguntzaileen merkatuan ez dira aurreikuspen guztiak bete. Jendeak ez du robotekin hainbeste "hitz egiten",...

Noraino automatizatu daiteke sorkuntza? 08.12.2021

Aitor Ormazabal doktoretzat tesia egiten ari da testu sorkuntza kontrolagarriaren inguruan. Hau da, robot edo algoritmoak eleberri bat edo bertso bat sortzeko aukerarik ote duen azterten ari dira. Momentuz, bertsoetan metrika zaintzen du, baina edukia ez da egokia. Hitz zentroan ari da ikerketa egiten Aitor Ormazabal.

Testamendu digitala egitearen garrantziaz 10.11.2021

Testamentu digitala egiteak gero eta garrantzia handiagoa du. Izan ere, egin ezean noren esku geratuko dira Internet sareko lainoan utzita ditugun argazkiak? Nola eskuratu ahal izango dituzte material eta datu horiek gure oinordekoek?  Egoitz Gonzalez eta Libe Mimenzarekin aritu gara gaiaz hizketan Digi-atala podcastean  eta azaldu digute nola egin litekeen testamentu digitala.

Zergatik da garrantzitsua sakelakoa euskaraz jartzea? 31.10.2021

Mugikorrak euskaratzeko kanpaina abiatu du Jaurlaritzak. Horretarako tutorial bat jarri dute sarean. Joxe Rojas eta Maite Goñi aritu dira hausnartzen horren inguruan. Bi adituen arabera, garrantzitsua da mugikorrak euskaraz konfiguratzea.

Zertarako balio dute sateliteek? Zenbat daude? Non dira beharrezkoak? 23.10.2021

Luistxo Fernandez eta Gorka Juliorekin sateliteen inguruan hizketan. Milaka daude zeruan. Identifikatuta daude, bakoitzak bere izena du. Gehienak Internet konpainienak dira. Startlink webgunean ageri dira guztiak. Euskal Herriko zonalde batzuetan satelitearen irtenbidea ezinbestekoa da. Baina garestiak dira.

Egoitz Gonzalezekin, berregokitutako gailuen salmenta aztergai 21.10.2021

Berregokitutako gailuen salmenta aztergai Egoitz Gonzalezekin. Back Market plataforma aurkeztu du. Haziz doan merkatua da berregokitutako gailu elektronikoena. Nola funtzionatzen du merkatu horrek? Zein esperientzia izan du Egoitzek bigarren eskuko gailuekin?

Euskal Twitch-lariak eta ''euskal Alexa'' 04.02.2021

Twitch bideo-emankizunen plataforma euskaratu dezaten eskatzeko #"3000 Twitz" kanpaina eta ahots bidezko lehen morroi euskaldunaz aritu dira Digi-atalean, Egoitz Lizaso eta Libe Mimenza. Zuzeneko streaming plataformak gero eta arrakasta handiagoa du.

''Among us'' ezagutu dugu, uneko bideo-jokorik arrakastatsuena 16.01.2021

Bideo-jokorik deskargatuena izan da 2020an, gazteen artean sukarra eragin duela bistakoa da. Digi-atalean "Among us".ek nola funtzionatzen duen  erakutsi digute Maite Goñik eta Joxe Rojasek.

Non topa ditzakegu podcast interesgarriak? 26.12.2020

Digi-atalean, Posdcastei buruz hitz egin dugu Oier Arantzabalekin. Goranzko bidean doan tendentziaz. Gero eta jende gehiagok entzuten ditu podcastak, nork bere gai kuttunak aukeratzeko bidea ematen dutelako. Aranzabalek, podcast interesgarrienak aletu dizkigu  Non topa ditzakegu podcast interesgarriak?

Nortasun agiria telefonoan eramateko aukera iragarri du Espainiar Estatuak 05.12.2020

Etorkizun hurbilean  NAN agiria telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0 esaten hasi zaionaren  abantaila eta desabantailez aritu gara Maite Goñi eta Joxe Rojas-ekin Digi-atalean.   Audioa: NAN txartela telefono-aplikazio bategatik ordezkatzeko lanean ari dela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. DNI 4.0 esaten hasi zaionaz az aritu gara...

Listen to the Teknologia/ IKT-ak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.