Oñati Irratia
Podcast Oñati Irratia
Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
ONEKO Oñatiko Energia Komunitatea 19.05.2026 26:26
ONEKO kooperatiba ezagutzeko asmoz lehendakaria, Raul Garcia, gonbidatu dugu gurera.
Aitaren jatorriaren bila ari da Maribi Gorosmendi 18.05.2026 26:21
Baina Gipuzkoako Diputazioaren ezezkoa jaso du askotan. Bilaketa berean ari diren hainbat lagunekin batera Batzar Nagusietan izan zen asteazkenean eta alderdi guztiek beraien eskaera aho batez onartu ondoren, pozik eta itxaropentsu etorri zaigu irratira.
BENTAJAN EGON 18.05.2026 0:42
Haundi egitten egon
BEKOZKUA IFIÑI/EUKI 18.05.2026 0:43
Mosu edo mutur illuna jarri, hasarratu, murku egon
BOLO-BOLO IBILI 18.05.2026 0:42
Jentiaren barriketak, esamesak, zurrumurruak herrixan zabaldu
Noa & The Hell Drinkers-ek disko berria ekarriko du Gaztelekura 15.05.2026 18:11
RAW diskoaren bigarren aurkezpena egingo da bihar, Oñatiko II. Blues Festibalaren baitan. Diskoaz eta kontzertuaz berba egin dugu Noa Egigurenekin.
Eskubaloi egokituko Euskal Kopa Zubikoan, igandean 15.05.2026 12:32
Barakaldo taldeko entrenatzaile eta Kirol Egokituko Euskadiko Federazioko kide den Josu Arenaza oñatiarrarekin berba egin dugu.
Gure zirkuko berri eman digu Iker Galartzak 12.05.2026 23:28
Olaiturrin jarri dute zirkua eta ostiralean hasiko dira emanaldiekin. Astebetez luzatu dute Oñatiko egonaldia eta hiru emanaldi gehiago programatu dituzte.
"Aitatxo" dokumentala bihar Kultur Etxean 11.05.2026 22:38
Anakotz Lasarte da dokumentalaren sustatzailea eta protagonistetako bat. Ikus-entzunezkoak landu eta azaldu nahi duena argitu digu.
BEHIXAREN TRIPAN SARTU 08.05.2026 0:43
Ausarta izan edo gauzak bi aldiz pentsatu barik egin
GOIXAK ETA BEHIAK JORRATU 08.05.2026 0:43
Barriketan egin hontaz eta hartaz, isillik ez geratu. 2-Asko saiatu, geldik ez egon
BEHIXAREN BOSGARREN TXAHALA IZAN 08.05.2026 0:42
Baztertua, marjinatua izan
BEGIZKUA BOTA 08.05.2026 0:42
Madarikatu
BEGITAZIÑUA EGIN 08.05.2026 0:42
Iruditu, pentsatu.
GAITZERDI taldea bueltan da! 08.05.2026 26:36
Agurreko kontzertua egitera ei doaz San Miel Txiki jaixetara, aurrekoa egin zutenetik hiru bat urte pasa direnean... Irati, Unai, Xabi eta Enekorekin berba egin dugu.
Maiatzeko ALKATEAREKIN BERBETAN saioa 07.05.2026 34:22
Herritarren eskaera eta galderak nagusi izan dira gaur ere: Olakuan jesarlekuak jartzeaz, San Lorentzoko iturrian sortzen den putzuaz, Olabartako auzotarren kexez, kale segurtasunaz edota udal langileen mobilizazioez berba egin dugu, besteak beste.
Eskubaloiko senior nesken taldearen denboraldi onaz 06.05.2026 26:51
Euskal Ligara igo berri play off-eko finala jokatzera iritsi da Construcciones Ugarte Aloña Mendi taldea. Pablo García entrenatzailearekin eta Iñaki Mendarozketa Eskubaloi Saileko presidentearekin berba egin dugu.
"Eskailerapekoa" ostegunean, Kultur Etxean 05.05.2026 17:37
Oñati Institutuko Guraso elkarteak gonbidatuta etorriko dira Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena beraien laugarren binakako bakarrizketa lana aurkeztera. Zeri buruz arituko diren aurreratu digu Mirarik gaurko elkarrizketan.
Pintura ikasleen lanen erakusketa, maiatzaren 21era arte 04.05.2026 28:47
Herriko 36 dendetako erakusleihotan 28 pintura ikasleren lanak jarri dira ikusgai. Irakaslearekin (Ainhoa Cabero) eta bi ikaslerekin (Malu eta Resu) berba egin dugu.
BEGIRIK BATU EZ 30.04.2026 0:42
Lorik ez egin, begirik ez itxi
BEDAR MOTZIAN HAZI 30.04.2026 0:42
Larra motzian hazi. Bizimodu gogorra euki, gauza gutxirekin hazittakua izan
BAZKARIXA POXPOLOTAN EUKI 30.04.2026 0:42
Bazkaria gertatu barik eduki
BARRIKETIA EZ IZAN 30.04.2026 0:42
Bromia ez izan
LUX VITAE erakusketa Arantzazun maiatzaren 2tik ekainaren 28ra 30.04.2026 19:30
Xavier Alvarez de Eulateren 30 lan bildu dira erakusketan, Arantzazuko beirate koloretsuak egin zituen artistaren sormen-etapa nagusietan zeharreko ibilbidea proposatuz. Erakusketaz eta artistaz aritu gara Juan Inazio Larrea frantziskotarrarekin.
Herriarteko pilota txapelketako OÑATI taldea ezagutzen 29.04.2026 21:59
Adunaren kontrako joan-etorrikoa jokatuko duten hiru pilotari bikoteekin eta hautatzailearekin egon gara.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.