Oñati Irratia

Podcast Oñati Irratia

News EU ↓ 1289 episodes

Oñati Udal Irratian eskaini diren elkarrizketa eta saio interesgarrien aukeraketa

Author

Oñati Irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jul 10, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

ANIMALDIA kontzertua Musika Bandaren eskutik 27.04.2023

Haurrei zuzendutako kontzertu pedagogikoa izango da ANIMALDIA. Musika eskolako haur batzuk bandako kideen artean eserita egongo dira igandeko kontzertuan eta herriko erraldoiek ere parte hartuko dute, Oñatzekoek "dantzan" jarrita. Igandean, 13:00etan, Zubikoako pilotalekuan Musika Bandak eskainiko duen kontzertuaz aritu gara Aitor Biain zuzendariarekin.

Pako Aristirekin berba egin dugu "Irunberri 1990: arroilaren negarra" liburuaz 27.04.2023

Gure Bazterrak taldearen ekimenez eta eskariz osatu du Aristik "Irunberri 1990: arroilaren negarra" liburua. Herritar ugariren aurrean aurkeztu zuen Santa Ana aretoan, atzo, eta ondoren, gurekin berba egin zuen.

Kirolaren bi aurpegiak: garaipena eta porrota, kategoriaz igo eta jaisten direnen hitzetan. 26.04.2023

Andoni Ugarte futbolaria eta Maddi Santa Cruz eskubaloi jokalaria izan ditugu gaurko Kirolen Txokoan, beraien taldeen kategoria igoeraz eta galeraz berba egiten.

Oñatiko Kale Katu elkartea eratu berri da 25.04.2023

Herrian dauden kale katuen ongizatea zaindu eta CER edo Harrapatu-Antzutu-Askatu protokoloak dioena betetzeko prest dagoen herritar talde batek osatu du OKK elkartea. Beraien helburu eta asmoez berba egin digu Aitor Alberdik.

Astelehena, apirilaren 24ko kirol emanaldia 24.04.2023

Asteburuko emaitzak errepasatu eta protagonistak entzun ostean, Gipuzkoako kirol kazetaritzan erreferente den Iñaki de Mujika zenaz berba egin dugu Imanol Arrutirekin.

Gazteluaitzen gaztelua egon zen 24.04.2023

Hori adierazi digu Antxoka Martinezek. Arantzadi elkarteko kideak kata jarduna zuzendu zuen orain hilabete eta erdi Gazteluaitzen, gaztelurik izan ote zen hipotesia frogatzeko. Topatutako zeramikek eta lurraren terrazamenduak gaztelua izan zela agirian utzi dutela esan digu eta Erdi Aroan, XI-XII. mendean kokatzera ausartu da.

Futbol derbi garrantzitsua domekan 21.04.2023

Derbi oso garrantzitsua dauka igandean Aloña Mendik. Maila mantentzeko beharrezkoa izango du Azkoagainen Bergara mendean hartzea. Aritz Garmendia entrenatzailearekin hitz egin dugu

Nogen taldearen kontzertua bihar plazan 21.04.2023

Abesti eta bideoklip berria aurkeztu eta egun gutxitara etorriko da Nogen taldea Oñatira, kontzertua eskaintzera. 2018an eman zuten orain hurrengoa Gaztelekuan. Ordutik hona aldaketa esanguratsuak izan dituzte baina betiko ilusioarekin datozela adierazi digu Jokin Gilisagasti bateria-joleak.

PUNTAIK PUNTA jaialdia 20.04.2023

Ikerne Altube turismo teknikariak hainbat argibide eman dizkigu Puntaik Puntu Debagoieneko bidezidorren jaialdiaz.

Natura, elikadura eta ongizatea: 7. tailerra larunbatean 19.04.2023

Udaberrian bete-betean gauden honetan polinizatzaileen garrantziaz eta erleez arituko dira larunbateko tailerrean Natur Eskolako lagunak eta Amaia Aierbe eta Amaia diaz de Monasterioguren nutrizionistak. Ortuko une honetako produktuez eta gibelaz ere arituko ei dira.

Aloñako igoera igandean 19.04.2023

Domekako Aloñako Igoeraren erreportaje zabala egin dugu gaurko kirol tartean. Aurkezpenean esan zirenak laburbiltzeaz gain, irteera lerroan egongo diren herriko hiru kirolariren istorio bereziak entzun ditugu

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintza ugari 18.04.2023

Apirilaren 23a izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna baina Oñatin, ospakizun-ekintaldiak abian dira jada. Egitarauaren inguruko xehetasunak ematera etorri zaigu Arantzazu Ibarrondo liburutegiko arduraduna.

LANA kooperatiba ezagutzen 17.04.2023

Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Nazioartekotze Saria eman berri dio LANA kooperatibari. Horrek, Santxolopeztegin dagoen enpresa ezagutzeko bidea eman digu. Mirari Zilaurren presidentearekin eta Itsaso Larrauri pertsonal arduradunarekin berba egin dugu.

Isastitarren flandriar abentura 05.04.2023

Flandriako Tourra barrutik ezagutzeko aukera izan dugu gaur. Isasti anaiek zikloturista egin zuten larunbatean. Igandean berriz, profesionalen lasterketak ikusi zituzten. Belgikako esperientziaren berri eman digute eguerdiko kirol tartean.

Oñatiarrak protagonista Espainia eta Euskadiko kirol txapelketa ezberdinetan 03.04.2023

Euskal Herri zein estatu mailako txapelketa ezberdinetan nabarmendu diren kirolarien testigantzak jaso, eta talde kirolean eman diren emaitzen errepasoa egin dugu gaurko kirol tartean.

3. Komunikazio Campusa antolatu dute MUk eta Goienak 03.04.2023

Unai Portilla unibertsitate irakasleak eman digu Komunikazio Campus berri honen inguruko xehetasunak: DBH4-Batxilergoa 1 mailetako ikasleei zuzenduta dago, uztailaren 3tik 7ra egingo da eta bideo-podcast bat osatzea izango da helburua. Izen-ematea zabalik dago ekainaren 19ra arte

Laida Bengoarekin "Oporrak bakean" programaz 31.03.2023

"Sahararen alde" izenburupean hainbat ekintza antolatu dira gaur arratsalderako plazan; saharar herrialdearen errealitatea eta errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren haurrei zuzentzen zaien "Oporrak bakean" programa ezagutzera ematea da helburua. Laida Bengoak programan parte hartzen du iaztik, saharar haur bat hartu baitzuen eta aurten ere hartzeko eskaera bete baitu. Bere esperientziaz aritu za...

Debagoienako Dantzari Eguna larunbatean Oñatin 30.03.2023

Oñatz dantza taldeko Martin Irigoien eta Xabi Narbaiza izan ditugu irratian larunbaterako zehaztu den egitarauaren berri emanez eta antolakuntza nola eraman duten azalduz. Datozen aste eta hilabetetarako dituzten asmoen berri ere eman digute.

Areto bizikleta maratoia eta beste zenbait gai gaurko Kirolen Txokoan 29.03.2023

Gai ugari landu ditugu gaurko kirol tartean: ‍♂️ Pablo Aguirregabiriaren heriotza MARATOIA @egoitek|eko Nuria Rodriguezekin Ane Madinak debuta Espainiako txapelketan ️ 'Eutsi Malen' dokumentalaren estreinaldia

Apirileko Kontzejupetik prest dago 29.03.2023

Martxoko azken egunetan, bihar-etzi, banatuko da berez apirilari dagokion Kontzejupetik berria. Edukiak Iñigo Arregi lankideak aurreratu dizkigu.

Jurgi Ekizarekin Willis Drummond-ek gaztetxean eskainiko duen kontzertuaz 28.03.2023

Julen Korkostegik elkarrizketatu du Jurgi Ekiza, Willis Drummond-eko gitarrajole eta abeslaria. Disko berriaz, hau aurkezteko egiten ari diren bira bereziaz eta taldeak Oñatirekin duen harremanaz aritu dira, besteak beste

Bi oñatiar saritu Euskadiko Musikari Gazteak lehiaketan 27.03.2023

Kepa Lopezek lehenengo saria eskuratu du perkusioan eta Jon Mestrek aipamen berezia pianoan. Herriko bi musikari gazte hauekin berba egin dugu.

Uxue Oses, Master Cup txapelketako elite mailako finalean 24.03.2023

Master Cup txapelketako elite mailako final handia jokatuko du igandean Uxue Osesek. AlonaMendi saileko pilotariarekin hitz egiteko aukera izan dugu eguerdiko kirol tartean

Arrikrutzeko koba "beste era batera" ezagutzen 24.03.2023

Errealitate birtuala teknika erabiliz Arrikrutzeko koba ezagutzeko 12 minutuko material prestatu da. Betaurreko berezi batzuez baliatuta, koba barruan egotearen sentsazioa izango du bisitariak, leizezuloaren ikuspegi osoa, 360 gradukoa, eskainiz. Irisgarritasunean urrats berria suposatzen duen bitarteko honen ingurukoak eta asteburuan ospatuko den Kobazuloen XIII. egunaren ingurukoak azaldu dizkig...

"Sehaska-kanta gorriari" antzezlan berria 23.03.2023

Larunbatean, 19:00etan estreinatuko da Santa Ana aretoan "Sehaska kanta gorriari" izeneko antzezlana. Aktoreak eta zuzendaria entsegu betean harrapatu ditugu baina tartetxo hartu dute antzezlan berriaz eta orain arteko sormen prozesuaz gurekin berba egiteko.

Listen to the Podcast Oñati Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.