Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2023.04.25 Gabriel Saralegi Herri kirolak 25.04.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.04.25 Mikel Artxanko Arbola jaialdia 25.04.2023

Arbola jaialdia antolatu du labea egitasmoak beste hainbat eragilerekin batera. Hainbat hitzordu antolatu dituzte Iruñean gaurtik (apirilak 25) aurrera. Arbola proiektuaren inguruko informazioa eta ekitaldien berri eman digu gaur Mikel Artxanko antolatzailetao batek

2023.04.25 Unai Gaztelumendi komikigilea Geuretik sortuak 25.04.2023

Geuretik sortuak kultur ekimena Beran aurkeztu zuten, Udalbiltzak orduan eman zuen aditzera bertan parte hartzen ari diren sortzaile eta udalerrien zerrenda. Aurtengoan Leitzak Berastegirekin egin du bat eta Unai Gaztelumendi komikigilea da gurera etorri dena bere lana sor dezan, gaur bisitan izan dugu Karrape Irratian

2023.04.25 Joxe Landa eguraldia 25.04.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.04.24 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola Pilota topaketak 24.04.2023

Apirilaren 29 eta 30ean pilota topaketak antolatu dituzte Lekunberri eta Leitzan eta Valentziatik etorritako hogeitik gora pilotarik ere parte hartuko dute. Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltzak topaketetarako zer antolatu dute kontatu digu

2023.04.24 Mikel Balentziaga Zakur hezitzailea 24.04.2023

Mikel Balentziaga zakur hezitzailea izan dugu gurean, hamabostero izaten da Karrape irratiko gure saioan, zakurren heziketan hainbat irakaspen ematen dizkigu hamabostero, egunerokoan landu beharrreko hainbat ariketen berri ere ematen dizkigu gure saioan Mikelek

2023.04.24 Ana Barandiaran INTIA formakuntza saioak 24.04.2023

Hainbat formakuntza saio ematen ari dira gure inguru hauetan, mendialdeko hainbat herritan. Apirilaren 28an ostiralean Araitzko Udaletxean izanen da hurrengo formakuntza saioa oraingoan fruituen ingurukoa. Horrela kontatu digu formakuntzan parte hartuko duen Intiako Ana Barandiaranek

2023.04.24 Joxe Landa eguraldia 24.04.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.04.21 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 21.04.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.04.21 Gaizka Leiza SODADE taldea 21.04.2023

Leitzako SODADE taldeak 2 kontzertu emanen ditu asteburu honetan. Gaizka, Julen eta Jokinek osatzen duten taldeak gaur gaueko 23.00etatik aurrera Lekunberriko Printzan emanen du kontzertua bihar berriz Iguzkizan izanen da hirukotea. Gaur taldeko Gaizkarekin aritu gara taldearen inguruan

2023.04.21 Mikel Iriarte Plazako binakako pilota txapelketa Aurrera KE 21.04.2023

XXX.edizioa izanen du aurten Aurrera elkarteak antolatze duen Plazako binakako pilota txapelketak. Iada izenak emateko epea zabaldu zuten eta aukera ederra bertan parte hartzeko. Gaur hau guzia kontatu digu txapelketako antolatzaile Mikel Iriartek entzun podcast honetan

2023.04.21 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 21.04.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen

2023.04.21 Joxe Landa eguraldia 21.04.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.04.20 Ima Zestau Hatsaren Poesia bilduma 20.04.2023

Hatsaren Poesia bildumak 25 urte bete ditu eta gaur horren inguruko informazioa jaso dugu Karrape Irratian. 126 olerkarik parte hartu dute aurtengo edizioan eta tartean dira 4 Leitzatik. Horietako bat da Ima Zestau eta egitasmo honen inguruko informazioa berak eman digu.

2023.04.20 Maria Arretxe Europako energia topaketak 20.04.2023

Goiener taldeko kide Maria Arretxe izan dugu gaur gure saioan izan ere guar eta bihar Euskal Herrian Europatik hainbat aditu energia topaketa batzuetan parte hartzen ari dira. Gaur apirilak 20 Leitzako Herri Aretoan igaroko dute eguna bihar berriz Bilbon, horrela kontatu digu Maria Arretxek

2023.04.20 Rafa Etxarri AURKITU EZANK HIREA GAITUNK GEUREA erakusketa 20.04.2023

Bihar arratsaldeko 19.00etan Rafa Etxarrik bere AURKITU EZANK HIREA, GAITUNK GEUREA erakusketa aurkeztuko du Leitzako Herri Aretoan. Egun batzuetan erakusketa bertan egonen da bertaratu nahi duenarentzat, horrela kontatu digu egileak gaurko gure saioan, entzun hemen

2023.04.20 Maite Urroz Gizarte zerbituzak 0-3 programa 20.04.2023

Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste, lekzio ederra izaten da, kontzientziazio kanpaina ugari , diru languntzen tramitazioa, agenda etabar luze bat izaten da hizketagairako saioan zehar

2023.04.20 Joxe Landa eguraldia 20.04.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.04.19 Nahikari Uriarte zinegotzia Inguruarte aisialdi gunea 19.04.2023

2019. urtean hasi zen Leitzako udala Inguruarte parajerako aisialdi gune egitasmoa lantzen parte hartze prozesu bat martxan jarriz. Horrela kontatu digu Nahikari Uriarte Leitzako udaleko zinegotziak. Obra lanak hasi dituzte eta udarako bukatuta izanen dela ere kontatu digu elkarrizketa honetan.

2023.04.19 Miren Anikote Leitzako igerilekuetako tabernaren kudeaketa 19.04.2023

Udarara begira Leitzako igerilekuetako taberna kudeatzeko proposamena argitaratu du Leitzako Anikotek, bertako arduradun Mirenek horrela kontatu digu. Apirilaren 30erako aurkeztu behar dira proposamenak Leitzako kiroldegian bertan, entzun elkarrizketa eta xehetasunak

2023.04.19 Jon Elizetxe Erdiz bizirik 19.04.2023

Gaurko saioan Baztanera egin dugu, Erdiz Bizirik plataformako kidearekin arigu gara hizketan. Jon Elizetxen bertan egin nahi duten meategiaren inguruko informazioa eman digu eta horren karietara antolatu dituzten hainbat mobilizazioren berri ere eman digu, entzun hemen

2023.04.19 Joxe Landa Eguraldia 19.04.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.04.18 Joanes Ilarregi Mingañe Saltsan Bertso afari sariketa 18.04.2023

Mingañe Saltsan Bertso afari sariketak bigarren edizioa izanen du. Azkaraten hasiko da apirilaren 21ean, aurreneko final aurrekoa izanen da beste bi ere izanen ditu Uitzin eta Goizuetan , finala berriz Leitzan maiatzaren 19an. Horrela kontatu digu Joanes Ilarregi Leitzarrak

2023.04.18 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 18.04.2023

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2023.04.18 Unai Artola Aralar Udal Musika Eskolako irakaslea 18.04.2023

Unai Artola Aralar Udal Musika Eskolako irakaslea izan dugu gaur gure saioan, izan ere Aralar Udal Musika Eskolak 2017 eta 2018. urtean jaiotako haurrei klase pilotuak antolatu dituzte eta horren inguruko informazaioa eman digu irakasleak. Entzun hemen Unai Artolak kontatu diguna

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.