Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2023.05.19 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 19.05.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.

2023.05.19 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 19.05.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.05.19 Julian Zabaleta Kultur taldea artisau azoka 19.05.2023

Leitzako kultur astean hitzordu garrantzia da artisauen azoka, 44. edizioa izanen du igande honetan (maiatzak 21). Julian Zabaleta kultur taldeko kidea bisitan izan dugu eta berak eman dizkigu azokaren nundik norakoak. Besteak besteak 30 artisau etorriko direla esan digu

2023.05.19 Pili Ezkurdia eta Begoña Olano Liñuputzu Ehoziri elkartea 19.05.2023

Leitzako Liñuputzu Ehoziri elkarteak 25 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko Ehoziri tokapeta antolatu du iganderako (maiatzak 21). Gaur elkarteko Pili Ezkurdia eta Begoña Olano bisitan izan ditugu eta egunaren xehetasunak kontatu dizkigute, entzun podcast honetan

2023.05.19 Eneko Villegas Irati irratia 19.05.2023

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2023.05.18 David Anaut Peña EHBILDUko zerrendaburua Leitzan 18.05.2023

Maitzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetara begira gaur David Anaut Peña Leitzako EHBILDUren zerrendaburua izan dugu gures saioan. EHBILDUk Leitzarako dituen asmoak, duen herri programa aurkeztu digu. Hemen alkategaiak aipatu dizkigun alor ezbedinen nundik norakoak

2023.05.18 Erleta eskolako A eta B mailako ikasleak Liburua 18.05.2023

Liburuaren eguna ospatu zen apirilean, hori dela eta Erleta eskolan liburu bat egin dute bertako ikasleak. Gaur gure saioan bisitan izan ditugu liburu horren ingurukoak aipatuz eta kontatuz ere bai. Entzun Leitzako Erleta eskolako 4. mailako ikasleak kontatutako ipuiak.

2023.05.18 Miren ANIKOTEko gerentea eta Maite Ayarra Elia medikua 18.05.2023

Miren ANIKOTEko gerentea eta Maite Ayarra Elia medikua izan ditugu bisitan gaurko gure saioan. Leitzako udala, Osasun etxeak eta Anikotek proiektu berri bat martxan jarri dute. Gaur protagonistetako bik azaldu digute zertan datzan proiektua. Entzun xehetasunak elkarrizketa honetan

2023.05.17 Asier Gutierrez GOINER 17.05.2023

GOIENER taldeak bulego ibiltaria ekarriko du ostiralean maiatzak 19an Leitzara. Herritarrengandik gertu egoteko asmoz, herritarren zalantzak argitzeko asmoz besteak beste. Gaur Goienerreko kide Asier Gutierrezerekin arigu gara gaiare inguruan, entzun hemen

2023.05.17 Joxe Mari Azpiroz Jeiki abesbatza 17.05.2023

Leitzako jeiki abesbatzak kontzertu berezia eskeiniko du larunbatean maiatzaren 20ean Otsagabian. Requiem bat eskeiniko du besteak beste ez baita bakarra izanen. Organista baten laguntza izanen dute baita beste abesbatza batena ere, hemen Joxe Mari Azpiroz kideak kontatu diguna

2023.05.17 Joxe Landa eguraldia 17.05.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.05.17 Javier Irigoien Aralar udal musika eskoa 17.05.2023

Aralar udal musika eskolak hainbat hitzordu antolatuak ditu ikasturte bukaera honetan. Igandean maiatzaren 20ean izanen da aste honetako lehena Leitzako Herri Aretoan eta bertan Lekeitiko musika eskolako lagunak izanen dira Aralar udal musika eskolak gonbidatuta

2023.05.16 Iñigo Larramendi Ttipia kultur elkartea -Gasteiz 1200, defentsa amaigabea - 16.05.2023

Gaur hasiko da Kultur Aroa Leitzan 45. edizioa izanen du Kultur Aroak. Hitzaldi batekin hasiko da komiki baten aurkezpena izanen da : Gasteiz 1200. defentsa amaigabea komikia. Egileak hemen izanen dira 19.30etan eta Leitzako Aurrera elkartean. Aurrez egileetako batekin aritu gara hizketan.

2023.05.06 Joseba Sanchez Mendialdea mankomunitatea 16.05.2023

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2023.05.16 Gabriel Saralegi Herri kirolak 16.05.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.05.16 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 16.05.2023

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2023.05.15 Juan Mari Barriola Kultur taldea Kultur Aroa 15.05.2023

Bihar maitazak 16 asteartea hasiko da Leitzako Kultur Aroa. Gaur Kultur taldeko Juan Mari Barriolarekin aritu gara hizketan eta berak argitu digu zer antolatu duten aurtengo Kultur Arorako, Hitzaldi zenbait, artisauen azoka, sagardo eguna denetarik izanen da

2023.05.15 Iker Urkiola Erleta eskola 15.05.2023

Erleta eskolako zuzendaritza taldeko eta irakasle Iker Urkiolarekin aritu gara hizketan, hamabostero egiten dugun moduan. Gaur gai ezberdinak izan ditu hizpide Iker Urkiola irakasleak eta martxan jarri dute ekimen berri baten ingurukoak aipatu dizkigu besteak beste

2023.05.15 Mikel Zabaleta alkatea 15.05.2023

Leitzako alkate Mikel Zabaletarekin aritu gara gaurko saioan. Atzo herrian izandako uholdeen inguruan galdetu diogu alkateari. Hainbat arazo sortu zituen urak gurean atzokoan hala ere auzolana berriz ere oinarri izan zen, horrela kontatu digu Mikel Zabaleta alkateak

2023.05.15 Joxe Otermin Aresoko alkatea 15.05.2023

Aresoko alkatearekin aritu gara gaurko saioan herrian bertan dituzten hainbat gairen inguruan. Legegintzaldi bukaera honetan martxan jarriko diren hainbat proiektu bada Areson. Hala ere herrian Maiatzaren 28rako Hauteskundeetarako zerrendarik ez aurkeztearen inguruan ere aritu da

2023.05.15 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 15.05.2023

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2023.05.12 Joseba Sagastibeltza Aurrerako pilota eskola 12.05.2023

Leitzako Aurrerako pilota eskolako Joseba Sagastibeltza izan dugu gurean , azken asteburuan izan diren partiduen berri eman digu eta baita datozen egunetan izanen diren hainbat partiduren berri ere, txapelketa zenbaitetan ari dira gure inguruko pilotariak

2023.05.12 Iraitz Uriartea Euskal Herria Mendi Erronka 12.05.2023

Euskal Herria Mendi Erronka ekainaren 3an izanen da beste behin eta Leitzan. Iada lan talde desberdinak lanean egunean dena behar den bezala antolatua egon dadin. Gaur Iraitz Uriarte antolatzailea etorri zaigu bisitan saiora eta berak kontatu dizkigu azken xehetasunak

2023.05.12 MIkel Iriarte Plazako binakako pilota txapelketa 12.05.2023

Aurrerak antolatzen duen Plazako binakako pilota txapelketaren lehenengo jardunaldia buru berri da. Bigarren jardunaldia asteburu honetan izanen da eguraldiak uzten badu. Gaur Mikel Iriarte antolatzailearekin aritu gara hizketan eta txapelketaren inguruko informazioa eman digu

2023.05.12 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 12.05.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.