Karrape irratia

Karrape Irratia

News EU ↓ 4412 episodes

Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara. Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.ivoox.com

Author

Karrape irratia

Category

News

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Mar 25, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

2023.06.12 Erleta eskolako 2A maila 12.06.2023

Erleta eskolatik bisitan izan ditugu 2.A mailako ikasleak. Eskolan irratiko saioa prestatzen aritu dira azken asteetan eta gaur prestatutakoa eskeini digute. Talde desberdinetan banaturik lanketa hauek egin dituzte, entzun podcast honetan Erletakoen irratsaioa.

2023.06.12 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkaria 12.06.2023

Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du

2023.06.12 Joxe Landa eguraldia 12.06.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.06.09 Javier Irigoien Aralar musika eskola 09.06.2023

Aralar udal musika eskolara egin dugu gaurkoan. Javier Irigoien bertako zuzendariarekin aritu gara hizketan izan ere gaur hasita (ekainak 9) eta datorren aste osoan gure herrietan ikasturte bukaerako kontzertuak emanen dituzte. Horrela kontatu eta aurkeztu dizkigu kontzertuak zuzendariak

2023.06.09 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 09.06.2023

Euskal Herriko Trikitixa Elkartetik bertako kide Andoitzek asteburuko agendaren inguruakoak aipatzen dizkigu ostiralero, gaurkoan ere horrela egin digu izan ere asteburu honetan hainbat hitzorduez gozatzeko aukera bada Euskal Herrian trikitixa eta panderoa aitzaki, dantza gaitezen.

2023.06.09 Mikel Iriartea Plazako binakako pilota txapelketa 09.06.2023

Aurrerak antolatzen duen Plazako binakako pilota txapelketak aurrera darrai. Asteburu honetan 5. jardunaldia hasiko du eta horren inguruko informazio bila joan gara antolatzaileengana, Mikel Iriartek jardunaldiaren nundik norakoak aipatu dizkigu besteak beste

2023.06.09 Iker Bengoetxea Aurrerako futbol taldea 09.06.2023

Aurrerako futbo taldeko Iker Bengoetxea izan dugu ostiralero ostiralero bezela Aurrerako futbol talde desberdinen berri eman digu gaurkoan ere pasaden asteko emaitzak emateaz gain asteburu honetako partiden berri ere eman digu hona hemen Ikerrek kontatu diguna

2023.06.09 Iera Agirre Iturriaga ADOS pilota 09.06.2023

ADOS pilotak antolatu zuen Udaberriko torneoa bukatu berri da final handi batekin eta torneoa bukatu bezala San Ferminetako torneoa aurkeztu dute. Gaur horien inguruko informazioa ekarri digu Iera Agirre Iturriagak Ados pilotako pilotariak gurera. Entzun Leitzarrak kontatutakoa

2023.06.09 Eneko Villegas Irati irratia 09.06.2023

Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak

2023.06.09 Arantxa Agirre Kaxkabeltza elkartea tonbola 09.06.2023

Kaxkabeltza elkarteak Udaberriko kanpaina bukatu berri du zozketa eder batekin. Bizikleta bat zozketan eta iada zenbakia ere atera dute. Gaur bertako kide Arantxa Agirrerekin aritu gara hizketan eta zenbakia esateaz gain kanpaina zer moduz joan den ere kontatu digu

2023.06.09 Joxe Landa eguraldia 09.06.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.06.08 Eki Mateorena Zozaia bertsolaria 08.06.2023

Eki Mateorena Zozaia bertsolariarekin aritu gara hizketan gaurko sioan. Leitzarra pasa de asteburuan bi hitzordu garrantzitsu zituen. Nafarroako bertsolari txapelketako aurre kanporaketa bata eta Euskal Herriko Eskolarteko Finala bestea, horien inguruan aritu gara berarekin.

2023.06.08 Gabriel Saralegi Herri kirolak 08.06.2023

Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean

2023.06.08 Maitane Villabona Leitzako fabrikako LAB sindikatua 08.06.2023

Leitzako fabrikako egoeraren inguruko informazioa jaso dugu gaurkoan. Erte egoeran daude langileak eta horrek izan duen eta izaten ari den eraginaz hitzegin digu LABeko ordezkariak. Epaiketara ere eman zuten afera eta galdu, hori dela eta errekurtsoa sartua dutela kontatu digu, entzun hemen .

2023.06.08 Juan Mari Barriola Kultur taldea 08.06.2023

Leitzako ALKE kultur taldean beste behin ere sagardo eguna antolatu du eta larunbatean ekainaren 10ean izanen da Leitzako plazan. Euskal Herriko sagardogileak etorriko dira bertara eta nahikoa sagardo dastatzeko aukera izanen da, horrela kontatu digu kultur taldeko kideak

2023.06.08 Joxe Landa eguraldia 08.06.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.06.07 Andoni Amadoz Aurrerako dantzaria 07.06.2023

Leitzako Aurrerako dantzariak aurtengo pestetako saioa hitzordu berezia bilakatu nahi dute. Horretarako Aurrerako dantza taldetik pasa diren lagunak elkartu nahi ditu egun horretan. 2 dantza dantzatuko lituzkete denak elkarrekin, entzun Andonik kontatu diguna

2023.06.07 Ane Taberna Ipuia 07.06.2023

Goizuetara egin dugu gaurko saioan izan ere Ane Taberna Goizuetarrak bere lehenengo ipuia argitaratu du. "Ni ez naiz zomorroa" du izen liburuak eta gaur egilearekin aritu gara hizketan. Goizuetako ohitura batzuk jasotzen ditu ipuiak entzun Anek kontatu diguna

2023.06.07 Joxe Landa eguraldia 07.06.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.06.06 Mikel Zabaleta jarduneko alkatea 06.06.2023

MIkel Zabaleta azken bi legengintzalditan izan den alkatea, gaur egun jarduneko alkatea izan dugu gurean. Hainbat gai izan ditugu hizketarako gai, besteak beste azken egunetan argi indarrakin Leitzan ditugun arazoak edo azkeneko ohiko batzarraren ingurukoak

2023.06.06 Miren Tirapu Kultura teknikaria 06.06.2023

Miren Tirapu kultura teknikaria izan dugu bisitan. Herri Aretoaren ikasturtea bukatzear da eta horren inguruko informazioa eman digu teknikariak, urte ederra izan da oso emankorra. Horiek eta bestelako hainbat kontuz aritu gara Miren Tirapu teknikariarekin

2023.06.06 Joseba Sanchez Mendialdea mankomuniatea 06.06.2023

Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.

2023.06.06 Joxe Landa eguraldia 06.06.2023

Eguraldiaren berri jaso dugu egunero bezelaxe gurean, Karrape irratian. Datozen ordu eta egunetako iragarpena egiten digu astean zehar egunero Joxe Landa Itziarko gainetik eta gaurkoan ere horrela egin digu. Entzun datozen orduetarako zein iragarpen egin duen

2023.06.06 Julen Zelaieta Xorroxin irratia 06.06.2023

Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik

2023.06.05 Iker Gomez EHME antolatzailea 05.06.2023

Euskal Herria Mendi Erronkaren 9. edizioa igaro berria da gure inguruetan eta emaitza oso onak emanez. Gaur Euskal Herria Mendi erronkako antolatzaileetako batekin aritu gara hizketan. Iker Gomez antolatzaileak aurreneko balorazio ttiki bat egin digu, entzun elkarrizketa honetan.

Listen to the Karrape Irratia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.